Mendi tontorrean piztu da polemika

Vitoria, en contra de retirar una cruz de la que "se apropió" el franquismo

https://www.berria.eus/paperekoa/4636/012/001/2018-09-11/eskumenak_eztabaidaren_oinarrian.htm

 

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

11 erantzun Mendi tontorrean piztu da polemika -ri

  1. Ablax-k dio:

    Kontzejoak konpetenzia desberdinak eta hauek sartzen diren udaletxeen oso argiak dira eta legeetan islatuta dauden, baina gauza hauetako ez dut ulertzen eta gainera, ez dut jakitea nahi.
    Badirudi, Olarizuko gurutzea frankismoaren seinale bat dela, polemika hau irten arte ez nuen idearik, mendi hauetan gastetatik ikus nezaket eta.
    Alde batetik, Urtaranek mendiolako auzotarren erabakia errespetatu ber duela uste dut, elkartu direlako eta gehiengoan erabaki hori irabazi duelako, nahiz eta konpetenziak Gasteizko Udalaren izango lirateke.
    Beste aldetik, betidanik gasteiztarrok mendi hori gurutze hauekin ezagutzen dute, horregatik, Olarizu gurutze barik ez da bera izango.
    Kulebroi hauek nola bukatuko duen ez dakigu, baina egia esan, gaia herritar askoren ahoan dagoela.

  2. nun-k dio:

    Sortutako eztabaidari dagokionez, Gasteizko Udaleko ezezkoak ikurra kentzeko harritzen nau. Batez ere, ezaugarri frankista bat izanda, eta Espainiako Memoria Historikoaren Legeagatik gordeta.
    Nahiz eta Arabarrontzat Olarizu ikurra oso berezkoa den, edozein gurutze eduki ideologikorik gabe eginkizun bera egingo luke. Beste herrialde batzuetan gertatu direnez, ez dugu ezabatu behar istorio aldi bat mingarria den ala ez, baina ezta gorestea ere.
    Bestalde, nik uste dut Mendiolako herritarrek eskubidea daukatela zer eduki nahi ez dutenei buruzko erabakia hartzeko bere lurraldetan. Halaber, ez dut ulertzen zergatik Gasteizko Udalak proposamena onartzeari uko egiten dio.
    Aitzitik, Gasteizen bertan ikur frankista asko kendu dira. Horrez gain, Udalak diru-laguntzak eman ditu etxeetatik plakak baztertzeko, esate baterako nire etxean. Los Herrán Kaleko aurrealdean iragarki bat zegoen, garai hartako obra sozial zela esan zuena, eta horregatik memoria historikoari esker eta udaleko diru-laguntzari esker ken genezakeen.
    Horregatik guztiagatik ez dut ulertzen zergatik leku batzuetan kentzea ondo iruditzen zaiola Udalari, beste batzuetan ez.

  3. MARIA-k dio:

    Azken bolada honetan memoria historikoaren legoko ahotan dabil, eta, hemen, Gasteizen, hain zuzen, Olarizuko gurutzekoa.
    Alde batetik, nahi ala ez, gurutze hori hiriko ikur bat da eta frankismoaren garaikoa izan arren, gure historiaren parte bat da. Eta, seinale hori kenduko bagenu, Olarizu berdin izango litzateke?
    Bestetik, Mendiolako herritarren erabakia errespetatu behar da. Hau da, herritar gehienak esaten duena Gasteizko Udalak kontuan hartu behar du. Azken fineak, demokrazian bizi gara, ezta?

  4. Lorea-k dio:

    Oso zaila da nirentzat gai honen buruz hitz egitea. Egia esanda, ez nekien Olarizuko ikurra frankista zela. Orain dela urte batzuk, kontatu zidaten Olarizu mendia muga bat zela, forte bezalakoa, Gasteiz babesteko gerraren garaian eta hildako apaiz batzuen izena idatzita daudela oroigarrian.

    Nire ustez, Olarizuko gurutzea ez da bakarrik frankista ikur bat, paseo bat ematen dudanean txakurrarekin Olarizuko gurutzera joaten gara esaten dugu eta ez mendira. Era berean, parkea non dagoen jakiteko monumentua da, eta ganiera Gasteizko edozein lekutik ikusten da, adibidez nire etxetik. Horregaitik, ez nago adoz Mendiolako kontzejuak hartu duen erabakiarekin, ganiera betidanik ikusi dut mendiaren tontorrean gurutzea eta kenduz gero arraroa egingo zitzaidan.

    Alabaina, Mendiolako herritarren erabakia errespetatzea ere importantea dela uste dut, ikurraren lursailaren jabea delako. Baina, gurutzea kendu aurretik, eskatzen diet udalerriaren aholkuak entzutea.

  5. EAG-k dio:

    Azken egunetan, gure hiriko kaleetan, eztabaida sutsua sortu da Olarizuko gurutzearen inguruan. Mendiolako Kontsejuak, bertoko herritarren botoen ondorioz, Gasteizko Udalari gurutzea kentzeko baimena eskatu dio, ikur frankista dela argudiatuz. Alabaina, Udalak Mendiolako Kontsejuari ezezkoa eman dio eta herritarren borondatearen kontra agertu da, memoriaren legearen bidez eraisteko arrazoirik ez daudela adieraziz.
    Nire ustez, Udalak oker jokatzen ari du Mendiolako Kontsejuko biztanleekin. Azken finean, araudia dioenez, Kontsejuek ahalmen propioa daukate interes bereziko obrak programatzeko eta aurrera eramateko. Begibistan dago, herritarrek, euren botoen bidez, gurutzea Olarizun mantentzearen kontra ezarri direla, eta nortasun juridikoa duten heinean, beraien borodatea errespatu beharko luke Gasteizko Udaletzeak.
    Horregatik, Udalak herritarren ahotsa kontutan har dezala espero dut, prozesu demokratiko baten bidez erabaki bait dute.

  6. Lore-k dio:

    Sentitzen dut, baina niri gai hau nahiko aspergarria iruditzan zait.Berrogei bat urte ostean, badirudi oraindik ez dugula ahaztu egin nahi. Eztabaida mota horiekin, nire ustez, ahaztu ordez, Francoren oroipena indarrean ipintzen dezaten.
    Niri, gurutze horrek, inoiz ez dit kalte eragiten, batez ere, ez bainekiela ezta pertsonai harekin zer ikusirik zeukala,eta nik bezala jende anitz egongo dela.
    Niri, behintzat, kalte handiagoa eragiten didate eztadaida horiek norbaiten sinboloa izanari buruz, gurutzea baino.
    Beraz, egin dezatela nahi dutena, baina gogora dezatela Gasteizen arazo kezkagarrienak daudela.

  7. eguzkilore bis-k dio:

    Francoren hilobia Valle de los Caidostik kentzearekin erabat ados banago ere, hala ere ez nator bat Olarizuko Gurutzea kentzearekin.
    Alde batetik, ez dagoelako zerikusirik edozein ikur frankistarekin. Hori esatea da ez jakitea ezer Gasteizko historiaz, kontra ez egitea baizik. Nire kuadrillakoetako bat gurutzearen sortzaileetako baten iloba da, eta hori dela eta, kontua oso ondo ezagutzen dut .Horren ondorioz, badakit erakunde frankistek, behin gurutzea kokatuta, erabaki zutela plaka bat jartzea Franco omentzeko eta jakina, sortzaileen baimena barik.
    Bestetik, non dagoen muga monumentoak kentzeko orduan? Bai Txinako harresia, bai Pirmaideak esklaboek egin zituztenez, behera bota beharko genituzke?, Agian, hurrengo urratsa izango litzateke haiekin bukatzea, haiek eraikitakoan morroi asko hil baitziren, ezta? Mesedez, ez ditzagun bazterrak nahas!

  8. Nire aburuz, Olarizuko gurutzea mantendu behako genuke. Alde batetik, Gasteizko historiaren zatia delako. Beste aldetik, Olarizu mendira igotzeko ohitura duten mendizaleen esanetan, ikur polita delako.
    Dena den, frankismoa jasan zutenei oroitzapen txarrekin lotutako ikurrak sentsatzio txarra eragin diela uler dezaket. Haatik, onartzen ez dudana sentimendu honengatik monumentuak eraitsi nahi izatea da. Munduan zehar, adibidez, monumento asko dira gizakiok giza eskubideak bete gabe eraiki dugunak, Egiptoko piramideak alegia. Hala ere, inori horrelako eraikin ederrak nahiz ikaragarriak desagerraraztea bururatzen zaio. Zergatik? Gure historia eta geratzen zaigun oroitarriak denboraren ikuspegiz ikusi behar ditugulako eta aldi berean, emozioetatik babestu. Bestela, bakoitzaren sentipenaren menpe egongo litzateke hirigintza. Horrez gain, istorian zehar gertatutako seinaleak mantentzeak akatsak ez errepikatzeko balio du.

  9. ibiltari-k dio:

    Olarizuko ikur franquista kentzearen inguruko desadostasunek gaur egun kaleetan daude, baina batez ere , kontzejuen eta udalen funtzioez daude.
    Batetik, ikur frankistak mantendu nahi dituztenek daude gure kulturari dagokien esaten dutelako.
    Bestetik,ikur hauek guztiak desagertuko dituzten nahi duen jendea dago, agian ahazteko, ala nola edo ala, justicia egin dezala.
    Nire iritziz, ikur hauek nahiz eta denbora pilo bat gurekin bizi , eta ohituta gaude ikusteko, hau ez da arrazoirik hor jarraitzeko. Herritarrei iritzia eskatuko bazeniguten, kenduz buruz ala ez ikurrak, ez dut jakingo zein izango nintzatekeen nire erantzuna . Hala ere, argia daukat, ohitura ez da arrazoi nahikoa edozein gauza mantentzeko. ..

  10. Lux-k dio:

    1950 an ekimen erlijioso bat ospatu zen Gasteizen, Santa Mision zuen izena. Ospakizunaren ondorioz eta ez ahazteko, hiritarrek eraikin bat sortzea erabaki zuten, Olarizuko gurutzea hain zuzen ere. Ez zegoen polikari lotuta. Hala ere, momentu hartan Arabako Gobernadore zibilak gurutzean plaka bat jarrarazi zuen. Plaka honetan gerra zibilaren hildako apaizen izenak irakur zitezke. Erlijio nagusiek eta beste autoritate batzuek gobernadoreari aurre egion zioten, baina, azkenean, gobernadoreak lortu zuen nahi zuena, eta gurutzearen oinarrian plaka jarri zuen.

    Eguzkilore bis-arekin bat nator. Are gehiago, nire ustetan, plaka hori kentzearekin nahikoa izan beharko luke. Horrela ez legoke ikur frankismorik eta, bestetik, Gaizteitarrok ez genuke Olarizuko gurutzea galduko.

  11. Ostadarra-k dio:

    Azkenaldian, egunero hitz egiten ari gara Francoari buruz. Baita Gasteizen ere.
    Ramiro González Arabako ahaldun nagusiak igande honetan esan duendez Olarizu mendian dagoen gurutzea ezin da frankismoaren ikur moldura interpretatu.Gurutzea 1952an eraiki zuen. Badirudi, ikur erlijioso zela pentsatu hasieran, eta gero, frankismoaren aldez. Orain, Mendiolako kontzejuk gurutzea kentzea erabaki du baino, Gorka Urtaran alkateak gurutzea eraisteko aukera bastertu du, ordez, Udalak eta Arabako ahaldun gurutzeanmemoria historikorako gogoratuz plaka bat jarri nahi dute. Espero dut Udalak herritarren azotazo entzun dezala.
    Ibiltariarekin ados nago, ohituta gaudelako ez da arrazoi nahikoa edozer gauza mantentzeko. Uste dut aitzakia dela ez nahazteko. Nire iritsiz, Gasteizen arazo garrantsitxuenak daude. Honekin guztiekin, arreta galtzeko modua da eta.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s