Baserria

Zeanuri---Caserios-tipicos--043_750

Seme-alabarik ez daukan izeba baten baserria oinordetzan jasoko bazenu, zer sentituko zenuke? Zama handia izango litzateke ala dauzkazun aurrezkiak bildu eta konponduko zenuke, ahalik eta lasterren hara bisitzera joateko? Azaldu zer egingo zenukeen eta zergatik.

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

18 erantzun Baserria -ri

  1. eguzkilore-k dio:

    Dudarik gabe, oinordeak jasotzea beti ondo datorkigu, baina kasu honetan, ez dela oparirik onena pentsatzen dut. Izan ere,eta nire eskarmentua kontuan hartuta, hori bezalako etxea mantentzea badakit hain zaila den; zein diruagatik, zein lanagatik. Hau dela eta, oparitutako baserria berreskuratzeko edo mantentzeko asmoz lan ordu gehiago egin beharko nituzke. Beraz, niretzat opari baten ordez zama handia izango litzateke, dudarik gabe.

  2. masha-k dio:

    Nahiz eta inoiz leku hain isolatua bizitzera joan ez, uste dut landetxe bat sortzeko aukera on bat izango litzatekeela turismo mota hori puri-purian baitago gaur egun. Aurrezki azko ez dauzkadanez, dirua edukiko lukeen lagunen batekin hitz egingo nuke elkarte bat sortzeko eta, gauzak ondo joango balira, agian, nire gaur egungo lanpostua utzi ahalko nuke. Auskalo, posible da ostaler bat daramadala barruan jakin gabe.

  3. Lorea-k dio:

    Baserria oinordetzan jasoko banu, alde batetik oso pozik ipiniko nuke, beste aldetik, tristura sentituko nuke izeba hil delako. Betidanik, bizi izan nahi dut baserri batean, natura asko gustatzen zaidalako eta animaliak ere bai. Orduan, aurreztuta dudan diruarekin konponduko nuke, baina ez nintzateke joango ahalik eta lasterren hara bizitzera, baizik eta pixkanaka-pixkanaka, hurrun dagoelako eta lehengoz ohitu behar nintzatekelako.

  4. izarra-k dio:

    Nire izebak bere baserria utziko balit, eskertuta egongo nintzateke.
    Ez ezik etxea, ingurua ere, gustatuko balitzaizkit, pixkanaka baserria konpontzen saiatuko nintzateke. Baserria konpontzeaz gain, bere ondoan baratze bat jarriko nuke tomateak eta landatzeko.
    Ez etxea, ez ingurua, ez balitzaizkit gustatuko, ordea, salduko nuke eta diruarekin bidaia bat egingo nuke.

  5. Silvia-k dio:

    Biotza zatituta izango nuke. Alde batetik ni argi eta garbi hiriko pertsona naiz, gainera, diru aurreztuta ez daukadanez, agian, oinordetza onartutzea ez litzateke ideiarik onena. Beste aldetik, egunero osasunean gero eta gehiago pentsatzen dut batez ere elikaduran. Horregatik baserri batean bizitzea ondo legoke. Baratzea jarriko nuke eta horrela askoz hobeto jango nuke. Eta, nork daki, beharbada, natura bisitzera moldatuko nintzateke.

  6. Katagorri-k dio:

    Lehenengo eta behin eskerrak emango nizkioke nitaz gogoratzeagatik. Hala ere, ez nuke jakingo zer egin oinardetza horrekin. Ziur aski salduko nuke ez zaidalako batere gustatzen hiriaren urrun bizitzea, bakardadean egotea ez nagoela ohituta. Horretaz gain, baserriko eraberritzea garestiegia izango litzateke, aurrezkiak eduki arren ez nuke izango nahikoa eta hipotekan sartuko nintzateke.

  7. elendash-k dio:

    Nire izebak baserri bat oparituko balit, opari hori zama bat izango litzatekeela uste dut. Nahiz eta baserri batean bizitzea asko gustatuko litzaidakeen, ez daukat hainbeste dirurik baserri bat mantentzeko. Hori dela eta, baserria salduko nuke, eta diru horrekin erdigunean pisu bat erosiko nuke. Baina, baserria saltzeak pena handia emango lidake.

  8. Tximeleta-k dio:

    Nahiz eta leku berezi batean dagoen baserria, niri ez zait batere gustatzen mendian bizitzea. Horrez gain, oso triste sentituko naiz nire osabaren oroipenekin bizitzen. Beraz, niretzat, zama handia izango litzateke eta ez nuke gastatuko dirurik konpontzeko. Ahalik eta lasterren salgai ipiniko dudala uste dut eta diru hori nire gustoko beste gauzak egiteko erabiliko dut.

  9. Marigorringo-k dio:

    Baserri bat oinordetzan jasoko banu, aukera on bat bezala ikusiko nuke orain landetxeak puri-purian dagoelako. Egia da, diru asko behar den baserria konpontzea baina seguru nago, nire izebak diru asko ere utzi didala oinordetzan. Horregatik, landetxe zoragarri bat eduki ahalko dut.

  10. Txintxirrin-k dio:

    Baserri bat zelai baten erdian opari izugarri bat irudituko litzaidake. Dudarik gabe, beharrezkoa izango balitz, konponduko genuke.
    Hor bizitzen bakoitzak gehien gustatzen zaiona burutu ahal izango luke: lorategia zaintzea, brikolajea egitea, zaldiz ibiltzea … Eta zibilizaziotik urrunegi egongo balitz, ez litzateke garrantzitsua izango, asteburutarako bakarrik. Eta aurreztea beharrezkoa izango balitz, alokatuko nuke eta kitto. Horregatik honelako osaba nahi dut.

  11. Nahia-k dio:

    Nik baserri bat oinordetzan hartuko banu, alde batetik, berri on izango litzateke, bestetik, zama bat, bere mantendua oso garestia baita, gainera lan handia behar du .Baina, kasu horretan , momentuz, zirkunstantzia batzuengatik, ez nitzateke baserri batera bizitzera joango, landetxe bat, ordea, jarriko nuke turisteek natura artean disfrutatzeko.

  12. piparra-k dio:

    Nahiz eta isebagatik pena handia sentitu, baserriagatik irudipen handia sentituko nuke. Baserriko bizimodua gustatzen zaidalako.
    Ez litzaidake etxebizitza edo beste jabetza batzuk saltzea inportatuko baserria kompontzeko.
    Hala ere, ez nintzateke baserritik bizitzen saiatuko eta nire lanean jarraituko nuke.

  13. Toruk-k dio:

    Ez dut ezer imaginatu behar izaten, nire gurasoek badaukate “baserri” bat.
    Baserria eta lan egin lotuta dago. Egun osoan zehar gauzak egin behar duzu, baratza zaindu, animaliei elikatu, belarra moztu, zuhaitzak inausi… Gainera hori egitea gaiari buruz jakin behar duzu.
    Hauekin gustiekin, ez nintzateke baserri batean bizi, uste dut, hirian bizitzea erosoagoa eta merkeagoa dela

  14. Izurde-k dio:

    Oinordeak jasotzea alde triste bat daukate beti, zuk maitetzen duzun familiar bat hil delako. Bestealdetik, eskertuta ego go nuen nire isebarekin baserria oparitzeagaitik.
    Nire ez zait natura batere guztatzen. Nahiago dut hiri haundi batean bizitzea, nire isebaren baserrian baino.
    Horregaitik, baserria salduko nuela, eta irabazten dudan diruarekin, nire etxea konponduko nuen.

  15. mendizale-k dio:

    Seme-alabarik ez daukan izeba baten baserria oinordetzan jasoko banu, oso pozik egongo nintzateke.
    Izugarri gustatzen zait mendiko bizitza, eta etxe honekin han bizitzeko oportunitatea izango nuke. Guztiz konponduko nuke eta lasterren hara bizitzera joango nintzateke. Baserrian behar dudan lasaitasuna izango nuke.

  16. CUCHA-k dio:

    Nire izebak jaraunspenean baserri bat utziko balit, niretzat oso zorte ona izango litzateke. Gure aurrezkiak bilduko genituzke eta landa-etxe batean bihurtzeko konponduko genuke. Horrela, asteburuero erabili ahalko genuke eta alokailuari esker zorrak ordainduko genituzke. Hara bisitzera joango ez nintzatekeen arren, bai asteburuetan, bai oporretan, bai Gabonak joango ginateke.

  17. Nemo-k dio:

    Nahiz eta izebaren heriotza pena handia eman, baserria oinordetan jasoko banu zama handia izango litzateke,
    bizitza baserri batean oso gogorra dela iruditzen zaidalako. Hirian bizi izatea askoz gehiago gustatzen zait.
    Bestalde nahiko dirua edukiko banu aukera interesgarria izango litzateke, konpontzeko eta landetxe bat bihurtzeko.

  18. Bizigarri-k dio:

    Lehenengoz, nitaz pentsatzeagatik eskerrak eman beharko nizkoke, eta arro sentituko nuke, baina, ez dut uste idei ona izango litzatekela.
    Badirudi baserri-giroan bizitzea oso idilikoa dela, baina, las asko egin behar da hori mantentzeko, batez ere animaliak badituzu.
    Salduko banu izebari gaizki irudituko litzaioke, beraz, konponduko nuke eta landetxe turistiko modu bezala jarriko nuke.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s