Emakume kirolariak, ardatz

Martxan da neska gazteen artean kirola sustatzeko kanpaina Zer deritzezu honelako ekimenei? Lan handia al dugu oraindik egiteko?

https://alea.eus/araba/1538476432715-Erreferente-kanpaina-emakumeak-kirolariak

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=15721879

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

3 erantzun Emakume kirolariak, ardatz -ri

  1. Kirolzale-k dio:

    Honelako ekimenak egiteari primeran deritzot. Ekimen hauei esker, emakume kirola agerian jartzen da eta, gainera, bai emakumeei, bai neskatilei ezagutzeko aukera ematen diete. Emakume hauek erreferenteak dira gizartearentzat eta, horregatik, nahiz ekintzen ahotsa, nahiz ekintzen irudia izatea aberasgarria baino aberasgarriagoa da. Estatistiken arabera, tarte batzuetan emakumeek kirola egiteari uzten diote. Behin hori ikusita, oso ideia ona da emakume kirolariek haien esperientzia pertsonalaren berri ematea. Hala eta guztiz ere, lan handia dugu oraindik egiteko, kirolean desberdintasuna ezin nabarmenagoa da eta. Ez da aztia izan behar neska-mutilek kirola ez dutela neurri berean. Diferentzia horiek nabariak dira edozein lekutan. Nahiz eta pausoak eman diren, ez da nahikoa. Oraindik asko falta da.

  2. Enara-k dio:

    Lehenik eta behin, ez dago esan beharrik, lan handia falta zaigula berdintasuna lortzeko. Hortaz, kiroletan arloan ez ezik, edozein arlotan ere “emakumeen ahotsa” entzun behar da. Hori dela eta, hauetako ekimenak oso ondo deritzot. Zer gertatzen da gure gizartean? emakumeak gizonak baino gutxiagoak ote gara?
    Arazo hau betidanik gertatzen da gure historioan zehar, bai kulturagatik, bai pentsaerengatik, bai joerengatik. Lehengo emakumeek ezer esan ezin bazuten ere, gaur egun, berriz, ez gaituzte isilik egotera behartu. Horren ondorioz, gure eskubideak aldarrikatzen jarraitu beharko genuke.
    Gaiari dagokionez, ezagututako adibide bat azalduko dizuet. Nire herrian nekazarien emakumeak elkartean bidez, gero eta aktibitate gehiago egiten dute, soroan ez ezik, etxean eta etxetik kanpo ere. Elkartea “Gure Soroa” deritzon. Beren helburuak emakumeei infomazioa ematea, eratzea eta nekazari emakumeak bultzatzea dira. Poliki-poliki komunikabideetan aldian baino aldian gehiago agertzen dira eta edozein omenalditan parte hartzen dute beraien presentzia nabarmentzeko.
    Honekin guztiarekin, bide onatik joaten garela esatera ausartuko nintzateke. Ez etzi, segi aurrera, lortuko dugu!

  3. Txorimalo-k dio:

    Nahiz eta bide onean egon, oraindik pauso handiak eman behar ditugu gizartean, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko desberdintasunak leuntzeko eta, azkenean, ezabatzeko. Helburua garbi daukagu: berdintasuna lortzea. Hori esanda, ahal dugun guztia egiten ari gara? Zentzu honetan, arlo guztietan desberdintasunak gutxitzen hasi dira, baina, kirolaren kasuan, garapenak ez dira hain nabarmenak izan. Adibidez,komunikabideetan, emakumeek kirolan duten presentzia, gizonek dutenaren aldean, oso txikia da. Azken hauen kasuan, egunero eta ordu guztietan aurkitu ditzakegu kirol saioak, partiduak, elkarrizketak, eta abar. Gainera, telebistan, aldizkarietan eta sare sozialetan agertzen diren iragarkietan ere, askoz errazago aurki daiteke gizon bat emakume bat baino. Argi dago erakunde publikoen ardura dela kirol femeninoa sustatzea, baina, hala ere, guk ere ekimen txiki batzuk egin ditzakegu. Adibidez, partidu horietara gehiago joan, sare sozialetan iruzkin gehiago idaztea,… Guztion artean emakumeen kirola bultzatzea eta berdintasuna lortzea posible da!.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s