Hau da hau gurutzea!

índice

Olarizuko gurutzea eraitsiko al zenuke? Zer deritzozu sortu den ika-mikari?

https://www.berria.eus/albisteak/155917/olarizuko_gurutze_frankista_kentzea_erabaki_du_mendiolako_kontzejuak.htm

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=239476

 

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

7 erantzun Hau da hau gurutzea! -ri

  1. Mendigoizale-k dio:

    Lehenengo eta behin esan behar dut Arabako mendi tontorretako gurutze guztiak ez zaizkidala batere gustatzen, ez arrizkoak, ezta burdinezkoak ere, besteak beste, Zaldiaran, Olarizu, Ganalto eta Gorbeain altxatzen direnak. Nire aburuz, mendietako gaillurretan tokiaren izena ezagutzeko buzoi bakartia ikus beharko genuke.

    Olarizuko gurutzeak ba darama urte pila gasteiztarroi bere irudia azaltzen, nahiz eta inori ez diogu zergatia eraki zuten galdetu. Nik askotan hartaraino igo naiz eta monumento honen bira eginez, aspaldiko galdetzen hasi nintzen plakaren izanei buruz, edo askotan haren gainean ipinita zegoen espainar banderari buruz (nohiz behinka ere ikurriña agertzen ohi zen), edota arrano frankista zeraman espaniar eskutuari buruz (orain ia ezabatuta).

    Azken egunotan gurutzen honen eztabaidak kale eta hedabideetan piztu dituzte eta, oro har, badirudi kentzeko aldekorrak ezkertiarrak edo ‘proetarrak’ direla (Mendiolako hauzokideak, esate baterako), eta besteek eskuindarrak eta kristauzaleak.

    Nolanahi ere urte hartan, 1951.ean, bertoko aginte eta apaiz frankistak gurutz honetako eraikuntza ontzat eman zuten, haien arteko, Martin-Ballestera, gobernadorea, eta Bruno Monreal, apezpikua, garai hartan zelakoak. Denek ‘kruzada’ zabaltzeko sekulako ikurra izango zela sinesten zuten. Eta obra eraikuntza arkitektoa, Emilio Apraiz gasteiztarra, inoiz ez zen frankismoarean aurka izan.

    Baina, Gorbeia esta beste mendi gurutzeekin konparatuz, Olarizukoa oso ezberdina dela uste dut. Monumentu hau nazional-katoliko gertakizuna ospatzeko eraiki zuten eta oinarrizko kristautasunak ez zeukan zer ikusirik gerraosteako misio santuekin.

  2. Ina May Gaskin-k dio:

    Nire uste apalean, Olarizu auzoko bizilaguna izango banintz, gurutzea kentzeko batzordean ezetz bozkatuko nuke. Alde batetik, gurutzea inguruko turismoa erakartzen duen ikurra delako. Bestetik, egoera ekonomikoaz kontzientea izanik, dirua xahutzekotan, hobe dugu auzoko premiak zein diren lehenestea. Lehena ez da gurutzea, barkatu. Bestela, Mendiolako Kontzejuak pentsiodunei galde diezaiela! Ezezik ere, ikurra kenduz gero, zer gertatuko ote den? Akaso frankismoagatik minduta daudenek bere oinazea bazter dadila lortuko dute? Nik dakidanez, Berlingo harresia eraitsiz geroztik, oraindik ere sentimendu gazi-gosoez gainezka dabilkio hainbat alemaniarri bihotza. Ondorioz, gakoak monumentuan berez ez datza, baizik eta geure emozioen kudeaketan. Horregatik, bakoitzak bere argi-ilunak, sua bezala, kudeatzen ikasi beharko lukeelakoan nago, gehiegizko mina erre ez dezan. Pentsa dezagun, norberak gogorapen deserosoak dakartzaten lekuak desagerraraziko bagenitu hirigintza pikutara lihoake. Beraz, monumentuak botatzearen ordez, eraiki dezagun Olarizun askaldegi bat elkarrekin bazkaldu bitartean frankismoarekiko eskarmentuaz mintza gaitezen. Azken finean, edozein liskar hitz egiten konpon daiteke edo behintzat, elkarrizketak emozioak apaltzeko balioko du.

  3. Astigar-k dio:

    Ikur frankisten inguruan sortu den eztabaida, azken garaietan izugarri handitu egin da. Era guztietako argumentuak entzun daitezke kalean; batzuk ikur guztiak guztiz eraitsi behar direla diote, eta beste batzuk ikurren sinbologia kentzea eta eraikinak eraldatzea nahiago dute. Egia da Olarizuko gurutzea eraiki zutela, berez, helburu erlijioso batekin, eta gero frankismoak bereganatu zuela ikurra eta zentzu hori aldatu. Hori kontuan hartuta, hiru aukera dira gure aurrean agertzen direnak: gurutzea orain dagoen bezala uztea (ikur frankista guztiak kenduta, noski), gurutzea zeukan helburu nagusira bueltatzea, hau da, soilik ikur erlijioso bezala uztea, edo egitura guztiz eraistea. Baina, nire ustez, batzuetan ikuspuntua galtzen dugu. Lehenik eta behin, sortu behar zaigun galdera da: zer egiten du gurutze batek Olarizun? Leku aproposa da ikur erlijioso batentzat? Gizarte laiko batean bizi garenez, eta mendia, berez, leku publikoa denez, ez dagokio inolako ikur erlijiosorik. Nahi duenak, esparru pribatuan jar dezake nahi adina gurutze. Hala ere, Gasteizko Udalak eta ikurra aztertu duten adituek txosten bat aurkeztu beharko lukete, arazoa azaltzeko eta informazio guztia eskaintzeko. Horren ostean, bidezkoa izango litzateke bozketa bat antolatzea, biztanleriari dagokiolako erabakia. Hau guztia esanda, kontuan hartu behar dugu diru publikoa ez dela agorrezina, eta lehentasunak errespetatu behar direla gizartearen benetako beharrak asetzeko.

  4. Kirolzale-k dio:

    Gai honek hautsak harrotu ditu gasteiztarren artean. Olarizuko gurutzea eraisteak iritzi kontrajarriak eragin ditu gizartean. Alde batetik, herrian hausnarketa egin ondoren, Mendiolako kontzejuak Olarizuko gurutzea eraistea erabaki du. Beste alde batetik, Gasteizko udala ados ez dagoenez gero, ez du gurutzea bota nahi. Nire ustez, Mendiolako herritarrek zer egin gurutzearekin erabaki ahal dute, jabeak dira eta. Beraz, kontzejuko erabakia errespetatu behar da. Gainera, nik uste dut plaka ez dela beharrezkoa. Hori gutxi izango balitz bezala, testigantzen bidez, jakin badakigu frankismoarekiko lotura daukala. Ea nor ausartzen zen garai horretan egindako proiektuak auzitan jartzera! Baina, tamalez, nahiz eta frogak agerian egon, batzuek ez dute begi onez ikusten Olarizuko gurutzearen eraisketa eta argudio desberdinak mahai gainean jartzen dituzte, esate baterako, gasteiztar guztien sinboloa izatea, asmo erlijiosoa bakarrik izatea. Hortaz, nik argi eta garbi daukat ika-mikak jarraituko duela luzaroan.

  5. PELUSA
    Antza denez, puri-purian dago eraikin frankistak ordezkatzea edo kentzea. Bada, orain dela gutxi, valle de los caídos-en berri behin eta berriz izan genuen, eta, orain, Gasteizen, Olarizuko gurutzeari dagokio. Hala ere, beharrezkoa dirudi gogoratzeak xede erlijiosoarekin eraiki zutela, eta erregimen franquista bera izan zela zentzu politikoa ezarri ziona plaka bat jarriz apaizei omenaldia egiteko asmoz.

    Argi dago diktaduraren ondorioak latzak direla eta biktimen familiei mina sortzen diela, baina, ez dut uste horrelako ekintzak zerbait aldatuko duenik, oinazea hor egongo da betiko.

    Esanak esan, ez nago bat ere ados Mendiolako Kontzejuak erabakitakoarekin. Gurutzea monumentu historiko bat da, eta azken finean, hori izan beharko litzateke. Horretarako, nahikoa izango zatekeen plaka hori kentzea. Irtenbide soil honek, era berean, suposatuko luke ez beharrezkoa den gastu bat saihestea, eta horrela, politikoek gure artean ditugun beste arazoak garrantzitsuagoak konpon zezaketen.

  6. BOLBORALEGI
    Lehenengo eta behin esan behar dut Arabako mendi tontorretako gurutze guztiak ez zaizkidala batere gustatzen, ez arrizkoak, ezta burdinezkoak ere, besteak beste, Zaldiaran, Olarizu, Ganalto eta Gorbeain altxatzen direnak. Nire aburuz, mendietako gaillurretan tokiaren izena ezagutzeko buzoi bakartia ikus beharko genuke.

    Olarizuko gurutzeak ba darama urte pila gasteiztarroi bere irudia azaltzen, nahiz eta inori ez diogu zergatia eraki zuten galdetu. Nik askotan hartaraino igo naiz eta monumento honen bira eginez, aspaldiko galdetzen hasi nintzen plakaren izanei buruz, edo askotan haren gainean ipinita zegoen espainar banderari buruz (nohiz behinka ere ikurriña agertzen ohi zen), edota arrano frankista zeraman espaniar eskutuari buruz (orain ia ezabatuta).

    Azken egunotan gurutzen honen eztabaidak kale eta hedabideetan piztu dituzte eta, oro har, badirudi kentzeko aldekorrak ezkertiarrak edo ‘proetarrak’ direla (Mendiolako hauzokideak, esate baterako), eta besteek eskuindarrak eta kristauzaleak.

    Nolanahi ere urte hartan, 1951.ean, bertoko aginte eta apaiz frankistak gurutz honetako eraikuntza ontzat eman zuten, haien arteko, Martin-Ballestera, gobernadorea, eta Bruno Monreal, apezpikua, garai hartan zelakoak. Denek ‘kruzada’ zabaltzeko sekulako ikurra izango zela sinesten zuten. Eta obra eraikuntza arkitektoa, Emilio Apraiz gasteiztarra, inoiz ez zen frankismoarean aurka izan.

    Baina, Gorbeia esta beste mendi gurutzeekin konparatuz, Olarizukoa oso ezberdina dela uste dut. Monumentu hau nazional-katoliko gertakizuna ospatzeko eraiki zuten eta oinarrizko kristautasunak ez zeukan zer ikusirik gerraosteako misio santuekin.

  7. Enara-k dio:

    Gaur egun, gaia honek gatazka asko dakartza. Olarizun horrelako gertatutakoa, beste monumentu batzuk, “Franquismo” aldarrikatzen dituztenak, desagerrarazi nahi zaizkie. Bada gure adibide hurbilena Mendiolako kontzejuak eskatzen duena. Herritarren ehuneko hirurogeita hamar botoi Olarizuko gurutzea eraistearen aldekoak dira. Orain, zer egingo dugu gurutze barik Olarizu egunean? Zer ospatuko dugu? kalean zehar, zenbat buru, hainbat aburu!

    Badakit gurutzea sinbolo “Franquista” dela, baina egia esan, bizitza osoa gurutzea han egon da eta ez dio inori minik egin, Nahiz eta esanaiaren alde ez egon, zergatik desagertu behar du orain?
    Beste batzuen ustez, ondo dago gurutze mantentzea baina beraien ideiengatik, Francoren aldekoak direlako.

    Egia esan, gurutzea eraistea guri dirutza kostatuko litzaiguke eta ikur hori uztea, berriz, erabiliko lukete politika eta diktaduraren aitzakia aldarrikatzeko. Hori dela eta, ezin izango genieke hori egiten utzi.

    Honekin guztiarekin, beste proposamen bat iradokitzera ausartuko nintzateke: ez da ikurra, baizik eta bere esanaia. Orduan, pentsarazi: gure pentsaera bakarrik itxuraldatzen baditugu? Hortik atera kontuak!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s