Hilda gero, salda bero!!

argazki-1

Kanposantura lore sorta eskuan joaten zaretenetakoak al zarete zurean? Zer egin bestela errautsekin, nonahi botatzea debekatuta badago?

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=26975

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

5 erantzun Hilda gero, salda bero!! -ri

  1. Kirolzale-k dio:

    Nire ustez, gero eta jende gehiagok hildakoen errausketa aukeratzen du. Jakin badakigu toki askotan, esate baterako, Indian, betidanik hildakoen erreketa ohiturarik arruntena izan dela eta Indian ez ezik, beste herrialde batzuetan ere bai. Egia da orain dela gutxi gure gizartean erraustearen aldeko aukera zabaldu dela. Lehen oso ohikoa zen lurperatzea eta kito, beste aukera batzuk eztabaidatu gabe. Gaur egun, aldian baino aldian gehiago hitz egiten da gai horretaz. Gainera, funtsezkoa da hautatu ahal izatea. Gizakiok aldatzen ari gara nola ikusten dugun bai bizitza, bai heriotza.
    Bestalde, errautsak zablatzearen inguruko arautegia ez da finkoa; izan ere, ez dago garbi zeintzuk diren hildakoen errautsak bota ahal izateko guneak. Beraz, arazorik ez izateko, arlo honetan zentzuz jokatu behar da.

  2. PELUSA
    Geure kulturan aspaldiko usadioa da loreak kanposantura eramatea. Azaroaren 1an ez ezik, ehorzketan ere hilerriak lorez betetzen dira. Hori mauka loradendarentzat! Ohitura jasotako erlijioarengatik edota etxean emandako heziketarengatik datorrela uste dut; dena den, aldatzen hasi dela esango nuke eta gero eta jende gutxiago erosten dituela loreak hara eramateko.

    Bestalde, azkenaldian eta bizitzaren aldaketen ondorioz, gero eta errauste gehiago egiten ari direla diote adituak, batez ere, hiri handietan. Era berean, beste kulturatan erretzea ohitura normala izan da antzinatik, eta lurperatzeaz gain, beste aukerak daudela erakutsi dute. Hortaz, nire aburuz, orokorrean, helduek erabakita daukate kanposantuan lurperatzea, eta gazteok, berriz, errausketa nahiago dugulakoan nago.

    Azken joerak, egun, errautsekin zer egin datza. Batzuk aukeratzen dute urna batean sartzea betiko; beste batzuk, ordea, itsasora edo mendira eramatea, baina, bitxiena zalantzarik gabe, altxorretan errautsak sartzea da.

  3. Ina May Gaskin-k dio:

    Heriotza negozio errentagarri samarra dela argi daukat, denok noizbait hilko garela ukaezina delako. Edonola ere, ez da gauza bera haritzezko hilkutxan edo errauts-kutxatilan familiarengandik agurtzea. Hilkutxak jende boteretsuenentzat omen dira, horrelako ontziak egiteko materialak hain garestiak izanik, hileta zarrastelkeri bihurtzen baitute. Haatik, kutxa leku zehatz batean lurperatuta, ahaideei bizitatzeko tokia eskaintzen die aukera honek. Halaber hildakoaren maila soziala jendeak ikus dezan tresna da, zenbat eta material luxuzkoagoa, orduan eta ospe handiagoa erakusten delako. Dena den, nire iritziz, hilda beste munduan dagoenez, ez du egurrezko hilkutxan zertan etzan. Alde batetik, leku handia okupatzen duelako eta beste aldetik, praktikoa izanda, mundu honetan gure ibilbidea gogoratzeko lekua izatekotan, etxeari egokiena neritzoke. Ondorioz, etxean horrelako egurrezko kutxa erraldoia edukitzerik ez dugunez, urna batekin nahikoa. Azken finean, gero eta lagun gehiago garenez, zenbat eta gutxiago okupatu, orduan eta hobeto. Izan ere, ni ehorztetxe bateko langilea izatera, jendeari errautzak simaur bihurtzeko aukera eskainiko nioke bere hildakoa bonsai batean berraragizta dadin. Honen bidez, kutxadura saihestu ez ezik, gure senidearen arima bizirik mantendu ere egingo genuke

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s