Eroriz ikasten omen da oinez

euskaraldia

Erabiltzen duzu euskara? Akatsak egitea oso normala da, ezta? Emaguzu trikilmailuren bat!

20181114090302

https://euskaraldia.eus/es/euskaraldia-ongi-etorri/

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

6 erantzun Eroriz ikasten omen da oinez -ri

  1. PELUSA
    Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean Euskaraldia egingo da Euskal Herri osoan. Iniziatiba honetan denok eman dezakegu izena eta, GEU Elkartearekin eta Euskal Herriko zenbait famaturekin batera, hizkuntzaren erabilera areagotzeko balioko du.

    Ikerketak dioten arabera, azkenaldian autonomi erkideago osoan, eta Gasteizen bereziki, gero eta jende gehiago euskaraz hitz egiten ari da, batez ere gazteak, ikasketetan daudelako edo euskaltegi batean daudelako. Horrez gain, gero eta mintzalagun talde gehiago sortzen ari dira. Aitzitik, eta usadioa dela kausa, badaude oraindik, euskara jakin arren, gazteleraz hitz egiten dituztenak. Ni, esate baterako, euskaraz hizketan hasten naizenean ohitura daukat gaztelerara pasatzeko, eta gainera, konturatu gabe egiten dut.

    Beraz, Euskal Herrian daukagun hizkuntza mantendu ahal izateko, horrelako ekimenak bultzatzea primerakoa delakoan nago. Hala ere, ahaleginak egin beharko ditugu, hau da, gure lagunekin eta familiarekin ez ezik, bizitzako esparru guztiekin ere erabili beharko dugu; adibidez, ogia erostean.

    Azkenik, iniziatiba honen proposamen bat da lehenengo hitza euskaraz botatzea, horregatik, ditugun ohiturak aldatuko direla uste dut, eta ondorioz, lortuko dena da elkarrizketak euskaraz hastea, eta azken finean, ingurukoekin euskaraz harremanetan jartzea.

  2. Kirolzale-k dio:

    Euskara berez hizkuntza zaila delakoan nago. Ikas prozesua luzea baino luzeagoa da eta, gainera, ikas prozesua ez da inoiz amaitzen. Baina ikasten ari garen bitartean lor dezakegu komuniazioa, horregatik, guk ikasleok ez dugu akatsik gabe egin arte itxaron behar; izan ere, “akatsak eginez ikasten da hitz eginez”. Ausartiak izateaz gain, lotsa utzi behar dugu etxean.

    Lehenik eta behin, esan behar dut euskara ikasteak poztasuna ez ezik, harrotasuna ere badakartzala eta euskaldun aktibo bihurtzea ez dela prozesu automatikoa, bidean hainbat arazo agertzen dira eta. Nire ustez, funtsezkoa da arazo horiei aurre egitea eta autokritikoegia ez izatea. Bestalde, aldeko jarrera izanda, etekinak lehenago lor daitezke.

    Aholku batzuk jarraituz, hiztun aktibo bilakatzea errazagoa izango da. Lehenik eta behin, ezinbestekoa da euskal komunikabidea konsumitzea. Egunero euskaraz irratia entzuteak eta telebista ikusteak euskara barneratzen laguntzen du. Horrez gain, irakurtzea aukera paregabea ikas prozesuan. Bigarrenik, gaur egun aukera ugari daude euskara praktikatzeko, esate baterako, mintzalagun taldeak, mendi taldeak, irakurle taldeak. Guztiak erabilgarriak dira eta komeni da eskura dauzkagun baliabideak aprobetxatzea lagun berriak egiteko. Hirugarrenik, ekintzaren bat aukeratzeko orduan, ondo legoke euskaraz eskainitakoan izena ematea, hala nola, zineman, antzerkian. Azkenik, konfiantza hartu ahala, onuragarria da dendetara edo tabernetara jotzea euskaraz, poliki-poliki egunerokotasunean barneratuta egongo da ohitura.

    Jakin badakit sarritan zaila izaten dela ohiturak aldatzea baina behin eginda, merezi du saiatu izana. Txipa aldatzen has gaitezen! Zein aberasgarria den euskararen inguruko mundua!

  3. Enara-k dio:

    Nahiz eta orain dela urte batzuk Araban, hain zuzen ere, euskara oso gutxi erabili, gaur egun gero eta erabilera handiago aurki dezakegu gure gizartean.

    Ez dago esan beharrik ekimen batzuei esker euskara usantza igo duela. Hauetako bat Euskaraldia da.

    Euskaraldiari dagokionez, oso ekimen ona delakoan nago, euskara gure artean erabiltzera bultzatzeko. Guk euskara ikasten ari gara, baina konturatzeke, eguneko bizitzan ez dugu erabiltzen, bai lanean, bai etxean, bai lagunen artean, orduan, zertarako? Geure buruari itaundu beharko genioke: zer nahi dugu? gure hizkuntza desagertzeko zorian egongo da etorkizunean?

    Euskaraldiaren bidez, hamaika egun gutxienez, euskara praktikatzea lortuko dugu eta handik Aurrera, batzuen ohiturek beste norabide bat har dezakete, euskararen erabilera betiko mantenduz.

    Euskara ikasteari ekin dioten pertsonentzat ez dela hain erraza kontuan hartu behar dugu, baina erabiltzen ikasten du. Denok akatsak egiten ditugunez, norbaitek oker egiten badu, mesedez, ez barre egin, lagundu eta zuzendu baizik, eroriz ikasen duelako oinez. Ezin digu lotsarik eman hanka sartzeak, saiatu, ez gara damutuko!

    Gure hizkuntza Euskara da eta denon artean mantendu beharko genuke! Has gaitezen!

  4. Euskararen erabilera babestekotan, Euskal Herriko biztanle guztiek urteko 365 egunean hizkuntza honetaz hitz egitea lortu beharko genuke. Hori dela eta, hizkuntzari dagokion jariotasuna ohitura bihurtzeko gure egunerokoan euskara jo eta ke lantzera ez ezik, akatsei aurre egitera ere bultzatzen gaitu euskaraldiak.
    Horretarako, ekimenak sustatutako ariketak dio jendea euskararen menperatzearen arabera, bi roletan sailkatuko duela. Bata Ahobizi eta bestea Belarriprest. Honen bidez, nahi duenak bere inguruan daudenekin ahal duen neurrian euskaraz solas egin dezake Ahobizi rola aukeratuz gero. Modu berean, mintzaira ulertzen duen norbaitek baina oraindik ez duenak elkarrizketetan ondo moldatzerik, Belarriprest rola eskura dezake gainerakook euskaraz berba egin diezaiogun.
    Are gehiago, ikerketaren xedea ez da akatsarik gabeko solasaldien sustapena, erabilera bultzatzea baizik. Horregatik, hitz egitean esaldiaren galdegaiarekin okertuz gero, lotsatu beharrean, esaldia birformulatzeko aukera dugu. Esate baterako, ez dugu EITBan egiten duten bezala hitz egin beharrik, baizik eta bakoitzak hiztegia nahiz perpausak bere zertzeladei egoki diezazkiola. Zeren gutako gehienak filologoak ez gara.
    Edonola ere, bakoitzaren ekimenaren aldeko ahalegina aintzat hartuta, euskaraldiak arrakasta izango duelako itxaropena dut.

  5. putxerika-k dio:

    Euskaraldia 2018
    Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean Euskal Herria osoa euskara hitz egingo dugu. Proiektua oso ona eta dibertigarria izango da, euskara ikasteko batez ere. Iniziatiba honekin euskara bultzatu nahi dute, izan ere, jende ugarik ez du erabiltzen, nahiz eta oso ondo hitz egin eta bere senidearekin eta lagunekin bakarrik erabiltzen du. Gainera, oso erreza da gaztelania hitz egitea, mundu guztiak jakiten duelaka, baina, hori ez da bidea euskara sustatzeko.
    Oso erreza da izena ematea. Web orrian gure datuak ipini behar dugu, eta rola aukeratu behar dugu, belarri prest edo aho bizi. Oso garrantzitsua izanagatik baseak irakurtzea. Gero mailen bidez ikerketa bat egin behar dugu gure euskararen egoera kontatzeko. Bukatzeko, txapa bat jaso behar dugu, eta kito, belarri prest edo aho bizi gara. Beraz, hamaika egunean zehar gure rola egin behar dugu, bai kaleetan bai tabernetan bai leku guztietan.
    Iniziatiba hori oso ondo dago, nire kasua, esaterako, euskaltegian ikasten ari naiz, eta nire lagunekin noizbehinka euskara hitz egiten dut, nahiago dut beste pertsona batzuk euskara hitz egin dut, baino euskara jakiten ez duenez, eta lotsatia naizenez, beti gaztelaniaz hitz egiten dut. Euskaraldia pasa eta gero, nik jakingo dut nork euskara jakiten duen eta nork ez.

  6. Astigar-k dio:

    Gure hizkuntza den arren, argi eta garbi dago euskara munduko hizkuntzarik zailenetarikoa dela. Horrek ez du esan nahi ezinezkoa dela ikastea, baina egia da egunero erabiliz gero, errazagoa egingo zaigula bidea.
    Gero eta jende gehiagok euskara ezagutzen du, baina askotan, ez dugu inguruko pertsonekin euskaraz egiten ohiturarik ez daukagulako edota errazago egiten zaigulako erdaraz egitea. Beste era batera esanda, euskara jakiteak ez du bermatzen erabilera.
    Horregatik, Euskaraldia ekimen paregabea iruditzen zait dakigun hizkuntza praktikan jartzeko eta euskaran benetan murgiltzeko. Gainera, aktibitate honek erakutsiko digu gure egunerokotasunean euskaraz bizitzea posible dela eta giro euskaldunak sortzea gure inguruan ez dela hain zaila.
    Hamaika egun hauetan, ez dut uste hizkuntza ohiturak bat-batean aldatuko direnik, baina lehen pausoa izan daiteke benetako aldaketa errotzeko. Euskaraldian parte hartzen duten pertsonek ikusi ahal izango dute hizkuntza bizirik dagoela, eta ez dela bakarrik ikasgelan erabiltzen. Egia da, apurka-apurka Gasteizen euskararen erabilera gorantz doala, baina ekimen honek benetako giro euskaldunak sortu ditzake auzoetan, beharbada iraunkorrak. Hori lortuko balitz, jendeak ikusiko luke euskara hizkuntza praktikoa dela eta ikasle kopurua handituko litzateke. Azken finean, euskarak, hurrengo belaunaldietan bizirik irauteko, hiztun gehiago behar ditu; hori bakarrik lortuko da hizkuntza kalean erabiltzen bada eta eguneroko bizitzan euskaraz egiten badugu.

Eman erantzun bat Kirolzale-ri Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s