Erosketak

navidad

Erosketak egiteko modua aldatu dela uste duzu? Zerk eraginda? Onerako ala txarrerako?

Zuk non erosten duzu janaria: zure auzoko denda txikietan ala merkataritza-gune handietan daudenetan? Zergatik?

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

4 erantzun Erosketak -ri

  1. GONZALO-k dio:

    Azken boladan erosketak egiteko modua aldatu dela nabaria da, hirietan batez ere.
    Biztanleok ez dugu denborarik dendaz denda ibiltzeko eta orokorrean janari guztia supermerkatu
    handietan erosten ditugu.
    hala ere, “bio dendak” edozein auzoetan sortzen ari dira eta harrera onarekin.
    Nik, astean behin, supermekatuan erosketa handia egiten dut eta astean zehar auzoko dendetan:
    haragia, fruta, ogia, barazkiak eta holako elikagaiak erosten ditut.

  2. Inuga-k dio:

    Zer belaunaldirekin konparatu behar dugu erosketak egiteko modua aldatu dela baiezteko? Txikia nintzenean, nire gurasoek gaur egun ezagutzen ditugun gune berdinak erabiltzen zituzten eta. Denda txikietan eros dezakegu baita gune handietan ere. Beraz, aukera gehiago dugunez, onerako aldatu dela esango nuke.
    Alde batetik, nire etxean astean behin auzoko supermerkatura joaten gara erosketa handia egitera. Beste alde batetik, barazkiak eta frutak ekologiko sare baten bidez jasotzen ditugu eta zer edo zer erosteaz ahazten badugu, etxearen beheko supermerkatu txikian erosten dugu. Era horiek erosoak direlako guretzat.

  3. sesar-k dio:

    Nik uste dut 20 urte dira erosketak egiteko modua asko aldatu dela. Gaur egun jendea prisaka dabil eta ez dauka nahiko denborarik ezertarako. Jende ez du nahi izan egon denbora gehiegi ilara batean. Horregatik, merkataritza-gune handietan joaten dira.
    Nire kasuan, gehienetan merkataritza-gune handietan, erosoago eta azkarrago erosketak bukatzen ditudalako, joaten naiz erosketak egitera. Ezinbestez erabiltzen ditut auzoko dendak.

  4. Jazz On-k dio:

    Egia esan gaur egun erosketak egiteko modua aldatu da. Hogei urte pasa dira merkataritza-gune handiak sortu zirela eta horrek auzoko denda txiki askori itxiarazi zion. Gaur egun bai denda txikiek bai merkataritza-gune handiek badauzkate etsai berdina: interneten bidez egindako erosketak. Denek interneten egon behar dute, baina interneten, badaude erraldoi batzuk ere, besteak beste, Amazon, Alibaba,eta abar.
    Nik normalean inoiz ez dut merkataritza-guneetan erosi. Auzoko dendetan edo supermekatu txikietan erosi ohi dut. Ez zait gustatzen autoa hartzeko beharra eta normalean nire erosketak txikiak dira. Gainera nire etxean zesta ekologikoa erosten dugu ekoizlegandik zuzenik. Etxetik hurbil erostea nahiago dut, horrela auzoak bizirik jarraitzen du eta.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s