Beldur barik!

beldurbarik2011 Matxismoak denoi eragiten omen digu. Dena dela, berdintasuna ikasi egiten da. Beraz, irakas dezagun berdintasuna!!

https://www.gazteberri.eus/?p=4325

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=29358

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

5 erantzun Beldur barik! -ri

  1. Kirolzale-k dio:

    Genero indarkeria gizarteko gaitzik nagusienetarikoa eta, zoritxarrez, kasuen batezbestekoa gora egiten da nabarmen. Gainera, heduak ez ezik, gazteak ere bortitzak dira; izan ere, gero eta ohikoagoa da gazteen arteko jarrera biolentak ikustea.

    Goranzko joera izatearen arrazoiak ugariak izan daitezke. Lehen emakumeak isildu egiten ziren; orain, ordea, emakumeek ozenki eta argi hitz egiten dute, emakume asko ez daudelako portaera txarrik jasateko prest. Horregatik, harremana bertan behera uztea edo salatzea erabakitzen dute. Baina, tamalez, erabakia dela eta, gizonaren portaera indarkeria bihurtzen da. Horretaz aparte, teknologia berriek portaera bortitzagoak eragiten dituzte, esate baterako, mugikorrak, sare-sozialak; izan ere, hauek harremanak zabaltzeko aukera ematen dute. Hori gutxi izango balitz bezala, emakume asko bakardadearen beldur dira, eta hori saihesteko, bikotekidearekin jarraitzea nahiago dute. Kasu horietako gehienetan jasotako hezkuntzari lotuta dagoelakoan nago.

    Erasotzailei dagokienez, esan behar dut ez dagoela ez adinik ez profil zehatzik. Nire ustez, batzuk bortitzak dira txikitatik bai familiarekin, bai lagunekin eta jarrera hori mantentzen dute bikotekidearekin. Beste batzuek, ordea, ez dute aldez aurretik portaera txarrik erakusten eta ez dago nabaritzerik.

    Arazo hau belaunaldiz belaunaldi transmititzen denez gero, jarraibide batzuk proposatuko nituzke arazoaren kalteak gutxitzeko asmoz. Ezinbestekoa da neskak eta mutilak berditasunean heztea, horregatik, beharrezkoa da gizartean programak garatzea neska-mutilak berdintasunean hezteko eta genero indarkeria aurreikusteko. Era berean, ezinbestekoa da arazoren bat daukaten gizonek borondatez terapietan parte hartzea eta adituengana jotzea, haiek baliabide guztiak eskura dauzkate eta. Are gehiago, ondo legoke ” beldur barik” salaketa egitea eta salaketa egindakoan, laguntza eskatzea baharrezko babesa lortzeko.

  2. putxerika-k dio:

    Beldurrez bizi behar dugu, zergatik?
    Tamalez, emakume asko genero-indarkeria biktimak dira eta datuak penagarriak dira, ia urtero berdinak dira. Nahiz eta erakundeek kanpaina zorrotzak egiten dituzten, arazoa kalean dago. Bestalde, denon ahotan dago, baina, ez dakigu zer egin arazo hori konpontzeko. Benetan, arazoa oso larria da.
    Kasu guztiak desberdinak izanagatik, prozesua edo zikloa berdina da. Hasieran, tentsio sortzen hasten da, esate baterako mespretxuak eta erdeinuak hasten dute. Gero, biolentzia fisikoa agertzen da eta bukatzeko guztiak damu izaten dira. Etapa batean ez dituzte istiluak sortzen baina etapa hori pasatu ahala, berriro zikloa hasten da. Horregatik, hasieratik salaketa ipini behar dute, zikloa mozteko.
    Horrez ondorioz, emakumeak tratu txarra pasatu eta gero, adituarenera joan behar dute, arazoak edo bizitza konpontzeko. Berarentzat oso zaila da harremana beste pertsona batekin mantentzea, psikologorenera joan gabe. Hori ondorio larriagoa da genero-indarkeria biktimak diren emakumeentzat.
    Gainera, helduak ez ezik gazteak ere genero-indarkeria biktimak dira, eta teknologiaren errua izan ahal da, izan ere, gaur egun sare sozialen eta sakelako telefonoaren bidez informazio gehiago lortu ahal dute. Beraz, gisa-ohiturek aldatu behar dute, eta heziketa-mota ere bai. Horregatik, oso garrantzitsua da txikitatik irakastea emakumeak eta gizonak guztiz berdinak direla elkarbizitza bermatzeko.

  3. Enara-k dio:

    Nahiz eta emakumeok gaur egun lehen baino hobeto kokatuta egon, oraindik asko falta zaigu berdintasuna lortzeko. Adibidez, etxeko lanak egitean, aitak ez ezik, seme-alabak ere lagundu beharko liokete. Horrela, denok parte hartzen badugu, poliki-poliki gizartea aldatuko dugu. Bide horretatik jarraitu beharko genukeelakoan nago.

    Alabaina, hori ez litzateke posible izango, txikitatik ikasten ez badute. Txikitan, balio guztiak gure helduengandik ikusi beharko genituzke eta modu horretan, helduok izaten garenean, portaera berdina edukiko genuke.

    Hala ere, egunotan edozein kasutan entzuten dugu genero-indarkeriari buruz. Egia esan, gazteen arteko harremanetan hori nabaritzen da. Gazte askok bikotekidea kontrolpean egotea arruntzat jotzen dute eta egunero mugikorra miatu diete, edo norekin joan, norekin hitz egin eta abar, horietako galderak zalantzan jartzen dituzte. Hori dela eta, mutilek neskak menperatu nahi dituzte, ez dute elkar errespetatzen, es dira elkarrekin fidatzen, ez dute elkarrengan konfiantzarik… Emakumeok gizonak hori egiten uzten badugu, orduan, nork baloratuko gaitu?

    Horrekin guztiarekin, arlo askotan berdintasunaren bidean abiatzen dugu, baina beste arlo batzuetan oraindik falta zaigu. Hortaz, irakas dezagun berdintasuna! ez hitz egin, egin baizik!

  4. Ina May Gaskin-k dio:

    Gaur egun, emakumeon egoera tamalgarria izanda, arazoa beste garai batekoa bezain larria ez dela esatearekin konformatzen gara.

    Egia esateko, aiton-amonen garaian, tratu txarrak gertatzen zirenean, emakumeari otzana izatera ez ezik, isilean sufritzera ere hertsatzen zion gizarteak. Gainera, edozein andre bere senarrak jipoitzen zuela aitortzera ausartzen bazen, jendeak errua berarena zela erantzuten zion beti, senarra haserrarazi zuena bera zela argudiatuz eta gizonei erantzukizuna kenduz. Are gehiago, andre hori besteek maixiatzeko eta kexatitzat hartzeko arriskuan egon ohi zen. Modu berean, edonoiz emakumeen kontrako indarkeria barneratzen zuten txisteak zein abestiak entzun zenitzakeen horrelako joera eguneroko bizitzaren zatia baitzen. Esate baterako, Fernando Estesoren abestirik ospetsuenetako batek (“El Zurriagazo”) erakusten ziguna.

    Orain, berriz, estrofa horiek entzute hutsak oilo-ipurdia jartzen digutelarik ere, bortitzaren kutsua duten beste jokabide batzuk, agian belarrondokoak edo ukabilkadak bezain nabariak ez direnak onartzen ditugu, emakumeen eta gizonen arteko harremanetan logikoak iruditzen zaizkigun aitzakian. Adibidez, mugikorreko elkarrizketak miatzea edo emakumearen ikuspuntua baliogabetzea. Hala ere, adituen ustez, mikromatxismoak deritzete eta berdintasuna ezartzekotan, ezin dugu beren eragina alde batera utzi. Beste modu batean esanda, indarkeria matxista zuhaitza izango balitz, mutil lagunak edonoiz non eta norekin zauden kontrolatu izana arbola honen hazia litzateke. Zeren eta horrek boterea ematen duen neurrian, kontrolatuta dagoenaren askatasuna ere murrizten du.

    Ondorioz, genero-indarkeriaren oinarria hutsalak diruditen ekintzez baliatzen denez, gazteei horrelakoak nolabait atzematen irakatsiko bagenie, etorkizunean, arazo honengatik emakume gutxiago hilko lirateke.

    Beraz, bakoitzak inausteko guraizeak har ditzala!

  5. Astigar-k dio:

    Emakumeen aurkako indarkeria gizartean daukagun arazo larria da. Egunero, emakumeak hiltzen dituzte bakarrik emakumeak izateagatik, gizon batzuek ez baitute onartzen emakumeen askatasuna eta euren bizitzan nahi dutena egiteko eskubidea. Hau ez da gure gizartean bakarrik gertatzen; mundu guztian zehar emakumeek pairatzen duten arazoa da, kultura, sistema politikoa eta ekonomikoa edozein izanda ere.
    Bestalde, badirudi belaunaldiz belaunaldi transmititzen dela egoera hau, eta gizartean sakonki errotuta daudela jokaera hauek. Nahiz eta beste aspektu askotan aurrera egin dugun, arazo hau ez da oraindik konpondu, eta tamalez, badirudi ez dela berehala konponduko.
    Horregatik, biztanleriak eskatu behar die botere publikoei arau eta lege zorrotzak, eta zigor gogorrak araudia hausten dutenentzat.
    Beste alde batetik, ez dugu ahaztu behar estatuaren ardura dela giza eskubideak bermatzea; horretarako, baliabide eta ekimen berriak sortu beharko lirateke emakumeen askatasuna sustatzeko eta babesteko. Lehen aipatu dudan bezala, emakumeen aurkako indarkeria ez da gure gizartean soilik gertatzen; hortaz, nazioarteko akordioak eta ekimenak beharrezkoak dira.
    Dudarik gabe, hezkuntzan genero indarkeriari buruz gehiago irakatsi beharko genieke gazteei, eta helduentzako bilerak eta klaseak egin, garai bateko pentsaerak aldatu daitezen behingoz.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s