Tourist go home?

maxresdefault.jpg Izan al daiteke jasangarria turismoa?

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=23085624

https://www.argia.eus/argia-astekaria/2618/mallorcako-tot-inclos-kolektiboa

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

5 erantzun Tourist go home? -ri

  1. putxerika-k dio:

    Turismoren kutsadura
    Dakigunez, tamalez, giza-ohiturak aldatu direnez, gizarteak kutsadura gehiago eragiten dio, hori dela eta, gure munduari gero eta arazo larri gehiago sortzen dizkiogu, gure errua bakarrik da, izan ere, pixkanaka pixkanaka gure mundua hiltzen ari gara, lagundu ordez.
    Gizarteak kutsadura gehiago eragin dio, esate baterako, lantegietan, etxeetan gaizki birziklatzen dugulako eta, hori gutxi balitz bezala, turismoak kutsadura ugari egiten du. Alde batetik, hegazkina kutsadura pila bat eragiten diolako. Adituek die hainbeste kutsadura saihesteko hobe da autobusaz edo trenez bidatzea. Bestetik, hoteletan, tabernetan eta jatetxetan janari gehiago prestatzen dutenez eta janaria gehiago botatzen dutenez, kutsadura gehiago sortzen dutelako. Horregatik, hobe da lekua bisitatzen dugunean edo turismoa egiten dugunean, leku-ohiturak egokitu behar izatea.
    Ez hori bakarrik, gaur egun hiri, herrialde eta uharte pilo bat turismotik bizi direnez, bere azpiegiturak eta ohiturak aldatzen ari dira. Hau da, denboraldiaren arabera kontsumismo gehiago daude. Esaterako, Bilbon, Donostian edo Balear Uharteetan, batez ere. Han eraikin asko eraiki dituzte eta gero eta turismo gehiago daudenez, mina asko egiten dute hirietara edo uharteetara. Adituen arabera datuak kezkagarriak direnez, zer edo zer egin behar dugu gelditzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko.

  2. Astigar-k dio:

    Azken urteotan, gizartean bizi dugun eraldaketa izugarria izan da. Turismoa asko hazi egin da, eta gaur egun, guztiok nazioartera bidaiatzeko aukera dugu. Baina horrek arazoak sortzen ditu; argi dago turismoak kutsatzen duela, eta honi buruz ikerketa asko egin da. Esate baterako, Sydneyko Unibertsitateak egin duen txosten baten arabera, hegazkin bidaiek orain arte pentsatzen zena baino lau aldiz gehiago kutsatzen dute. Horrez gain, ez dugu ahaztu behar turistek, bakarrik beste hiriak edo herrialdeak bisitatzeagatik, kutsatzen dutela, batez ere, erabilera bakarreko zerbitzu asko erabiltzen dituztelako.
    Beste alde batetik, ukaezina da turismoak eragina duela leku jakin bateko biztanleen bizimoduan. Guztioi gustatzen zaigu, hiri bat bisitatzen dugunean, erdigunean ostatu hartzea, baina jakin behar dugu hori eragina duela biztanleengan. Oro har, alokairuak gora egin dute, eta hirietan bizimodua asko aldatu omen da. Supermerkatuetan, tabernetan, eta abar, produktuak garestitu egin dira, eta gainera, batzuetan, turistek auzoetan istiluak sortzen dituzte.
    Aipatutako guztiagatik, argi dago irtenbidea bilatu behar dugula. Baina, zein da konponbidea; turismoa debekatzea? Guztiok dakigu hori ezinezkoa dela; turismo berdea sustatzea izango litzateke erantzun egokiena, kutsadura gutxitzeko eta berotegi-efektua murrizteko. Erantzukizuna guztiona da; turismo jasangarria posiblea da, baina horretarako, gure ohiturak aldatu egin behar dira.

  3. Kirolzale-k dio:

    Ukaezina da turistaz bete eta herritarrez hustu diren tokiak gero eta zabalagoak direla eta, gainera, turismo masifikatua eta kalitatezko turismoa bateragaitzak direla. Nire aburuz, zein den hartutako rola, turismoak onurak eta kalteak ekar ditzake.

    Onurei dagokienez, esan behar dut ekonomia suspertzeko aukera ematen duela, turistek uzten duten dirua izugarria da eta. Nire iritziz, etekina hain handia da, ezen gobernuek arlo hau sustatzea erabakitzen duten beste arlo batzuetan inbertitu beharrean. Halaber, turismoak lanpostuak sortzeko aukera ematen du, eta horren ondorioz, hiri asko turismoaren zerbitzura jarri dira. Behin hori ikusita, neure buruari galdetzen diot noiz arte izango den posible zerbitzu-sektoreari esker bizitzea. Litekeena da hainbeste jendek zerbitzu-sektorean lan egitea? Era berean, nahiz hizkuntza desberdinak entzutea, nahiz beste herrialde batzuetako jendea ezagutzea, zein beste kultura batzuk ezagutu ahal izatea lor daiteke turismoari esker. Hori gutxi izango balitz bezala, zinemari esker edo liburuei esker, hainbat herri ezagunak dira mundu osoan eta hori dela eta, jendeak leku hauek mapan jartzen ditu.

    Baina, tamalez, turismoak sortzen dituen kalteak ugariak dira. Turismoak zarata akustikoa sortzen du, esate baterako, tabernak jendez beteta daudelako, kaleak jendez josita daudelako. Ondorioz, zaratak loezina, antsitatea, entzumen-galera, depresioa eta estresa eragin ditzake. Era berean, turisten hazkundea dela eta, zikinkeria areagotzen da kaleetan. Gainera, bertako eta inguruko etxebizitzen prezioek eta jakien prezioek gora egiten dute. Hori gutxi izango balitz bezala, bai tokian tokiko identitatea, bai tokian tokiko izaugarriak, bai paisaiak desagertzen dira. Batzuetan, behin egoera hori ikusita, alde egitea erabakitzen dute herritarrek; izan ere, turismoak bizimodu-aldaketa eragiten du. Azpimarratu nahiko nuke leku askotan bertako bizimodua goitik behera aldatu duela. Ingurumenari eragiten dizkion kalteen aldetik, aipatu nahiko nuke ugariak direla, jendeak gero eta maizago egiten du bidaia hegazkinez, hegazkin-txartelak gero eta merkeagoak dira eta. Ezin dugu ahaztu turistek dirua ekartzen dutela baina gastuak ere bai; horregatik, baliabide gehiago jarri behar dira turista uholdeei aurre egiteko, hala nola, segurtasuna handitzea, osasun-zerbitzuak indartzea. Bestalde, hirietan pisu turistiko asko daude eta horietako batzuk ez daude araututa. Era berean, hiri batzuetan ez daude prest hainbeste turista jasateko, dauzkaten baliabideak urriak dira eta.

    Beraz, turismo masifikatua saihesteko, ondo legoke turismoaren gorakada modu estrategikoan kudeatzea eta leku zehatz batzuetan neurri zorrotzak hartzea, adibidez, Maya Bay hondartze, The Beach filmean agertu zena, behin betiko ixtea erabaki dute; turista gehiegi hartzeak kalte larriak eragin dizkiolako hondartzari eta bertako koralezko arrezifeari. Ezinbestekoa da, bidaiatzeko orduan, tokian tokiko ohiturak errespetatzea. Kasu zehatz batzuetan komenigarria izango litzateke tasa ezartzea baina hori bai, aldez aurretik herritarrek bildutako diruaren xedea jakin behar dute. Laster beharrezko neurriak helduko ahal dira hainbeste ezinegon ez jasateko!

  4. Erramuntxo-k dio:

    Hegoaldeko Europako hiriek badaude masa turismori mugak jarri nahi dizkiotenak. Bartzelona, ​​Venezia eta Palma de Mallorca hiriek iritzi publikoa sustatu nahi dute botere publikoek turismoaren ekonomia arautzen dezaten.

    Hiri askorentzat masa turismok auzokidei gatazka ugari ekartzen die, esate baterako:

    Ezin dira alokatzeko etxebizitza sartzen (prezioak gero eta gehiago igotzen ari direlako).
    Tokiko merkataritza garestiago bihurtzen da edo desagertzen da.
    Espazio eta garraio publikoak masifikatzen dira.
    Enplegu turistikoarekin loturiko langileek oso soldata txikiak jasatzen dituzte.
    Kutsadura.
    Hiri eta ingurumena andeatuta daude.

    Udal askok turismo jendetsuaren aurka neurriak hartzeari ekin diote:

    Palma de Mallorcan turismoko etxeen alokairua debekatzea nahi dute.
    Veneziak gurutzaldiontzietarako sarbidea kontrolatzen ari du.
    Kroaziako Dubrovnik eguneko bisita kopurua mugatzen du.
    Bartzelonak hiri barnean hotel berriak irekitzea debekatzen du.
    Amsterdamek turistentzako bakarrik dendak oztopatzen du eta ‘garagardo bizikletak’ kentzeko geertu daude.

    Bidaiak gero eta merkeagoak izan, masa turismoa handitzen jarraituko da eta horren ondorioz turismoko hiri, herri eta leku ospetsuenek bisitarien eskaera gehiago jasango dute. Horregatik bisitak arautzea beharrezkoa izango da eta beraz, nolabait arrakasta hiltzen ez daitezen.

  5. Enara-k dio:

    Gaur egun, baliteke herrialde edo hiri batzuetan turismoa jasangarria izatea. Hala ere, onurak ere badakartza. Hortaz, zenbat buru, hainbat aburu.

    Batzuen ustez, turismoak ekonomia bultzaten du. Horri esker, zenbat eta turista gehiago etorri, orduan eta hobeto egongo da gure ekonomia, etorkinek dirua hemen gastatzen dutelako. Horretaz gain, kutsadurari dagokionez, beste gauza batzuek turismoak baino gehiago kutsatzen dute; hots, hegazkinek, hotelek, janariek, besteak beste, kutsadura handia eragiten dute egunotan. Horiengatik kexatzen inor ez bada, zergatik turismoagatik?

    Beste batzuek diotenez, kanpotik etortzen direnek kalte handiak sortzen dizkigute. Beraien bizilekua ez denez, berdin ematen zaielako nola uzten dituzten lekuak: zikinak; ez dute natura zaintzen; beraien herrialdetan edo hiritan egin ez dutena, beste leku batera joaten direnean, konzientziarik gabe egiten dute; ez daukate errespeturik lekuaz ezta lekuetako ohiturez ere. Horren ondorioz, horiek ez daude turismoaren alde.

    Egia esan, nik turismoarekin ez ezik, turismo-tasarekin ere ados nago. Neurri hori izatea ondo deritzot. Bains zergatik? Zer da?
    Turismo-tasa edozein lekutako zerga da, turismoa garatzeko eta sustatzeko.
    Etortzen diren turistek pertsona bakoitzak ets gau bakoitzean tasa hori ordaindu behar dute. Turismo-tasaren balioa 1-2 eurokoa da eta Espainian, Cataluñan eta Balearesen, hain zuzen ere, ezartzen dute. Hemendik kanpo, Frantzian, Italian eta Estatu Batuetan ere badaukate.
    Nahiz eta zerga izan, turismoa bultzatzeko ez ezik, gure hiria edo herrialdea garbi eta egoki mantentzeko balio du. Baina zergatik ordaindu behar du?
    Konzientzia pizteko! Argi dago onena izango litzatekeela bertako biztanleen ohiturak eta lekuak ez baztertzea, ez zikintzea, baizik eta errespetatzea eta zentzuz kontsumitzea!

    Hortik atera kontuak!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s