A zer ibilgailu-festa!!

p011_f01 Ezin dugu ukatu inoiz gorriak ikusi ditugula espaloian joanda ere, izan ere, errepidean beste ibilgailu topa ditzakegu. Oinezkook bertan ere lehentasuna galdu ote dugun beldur naiz… Zer deritozu gaiari?

https://www.berria.eus/paperekoa/1874/011/001/2018-11-30/dgtk_patinete_elektrikoen_erabilera_arautuko_du.htm

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

3 erantzun A zer ibilgailu-festa!! -ri

  1. putxerika-k dio:

    Beste garraio bateaz
    Dakigunez, azken bolada honetan hirietan zein herrian beste garraio desberdin batzuk ikusi ditzakegu, erosoagoa delako, gaur egun oso zaila delako autoa aparkatzea edo garraio publikoa desegokiak direlako. Garraio berriak dira esate baterako patinete elektrikoak. Ezin dugu ukatu modan daudenez jende askok erabiltzen duela egunero.
    Tamalez, abuztuan, Barcelonan emakume bat hil zen patinete elektrikoaren errua. Emakumea espaloian onez joan zenean, patineteak harrapatu zuen eta egun batzuetan buruan ospitalean hil zen. Horregatik DGTk arau zorrotza ipini nahi du, istripu gehiago egiteko eta hilketak ez eduki ditzan, nahiz eta hiri batzuetan arauaren kontra egon.
    Badakigu patinete elektrikoekin abiadura handia hartu dezakegula errepidean nahiz espaloietan. Hori dela eta, arau honekin DGTk istripuak saihestu nahi ditu. Beraz, lehenik, espaloietan debekatuta egongo da patinetea erabiltzen, bigarrenik, kasko eta argiak erabili behar ditugu, hirugarrenik, hogei kilometro gutxienez errepidean joan behar dugu. Arau hauek beteko ez bagenitu, isun handia ipini ahal lizkiguke eta autoaren agiriaren puntuak galdu ahal genituzke.
    Penagarria da, beti bezala, hilketa dagoen arte, arauak ez ipintzea. Hori ezinezkoa da, pertsonak errespetu gehiago behar dugu elkarbizitza hobetzeko. Patinetea edo beste garraioa espaloitik erabiliz, astiro eta ardura joango gara, istripuak saihesteko eta elkarbizitza ona edukitzeko.

  2. Enara-k dio:

    Gaur egun, teknologiari esker, gero eta garraiobide gehiago dauzkagu lekuz leku joateko. Hala ere, hori ere bada gehien kezkatzen gaituena; egunotan, oinezkook espaloietan lehentasuna galtzeko zorian baikaude, ibilgailu askok gure bidea kentzen digutelako. Hortaz, neurri batzuk ezartzera behartu dute, gure gizartean ondo moldatzeko eta Bartzelonan gertatu zen bezala ez gertatzeko. Bartzelonan, hain zuzen ere, emakume bat hil zen abuztuan, patinete batek harrapatzeagatik. Orduan neure buruari itauntzen diot: Itxaron behar diogu pertsona hil zen gertakizunari, neurriak hartzeko nahitaezkoa ikusteko? Penagarria deritzot, benetan.

    Hori dela eta, DGTk patinete elektronikoen ez ezik, segway-en erabilera ere arautzea erabaki du. Horren ondorioz, badakigu arauak abian jarriko dituztela, baina non? edozein lekutan izango dira neurri berdinak? Ez, hiri guztietan ez baitute berbera pentsatzen. Adibidez, Bilboko eta Gasteizko udalak neurriak ezartzearen aldekoak dira. Donostiakoak eta Iruñekoak, berriz, ordenantza aldatzeko pausoak ematea baieztatzen dute; horien asmoa ere bada patinete elektronikoei espaloietan ibiltzea debekatzea, baina apika, beste neurri batzuk hartuz. Horretaz gain, Iruñean, neurri gehiago zehaztuko dituzte, hau da, kaskoa ere ezinbestekoa izatea.

    Hauekin guztiekin, ez dago esan beharrik ni arauak ezartzearen alde nagoela, ondo baiteritzot, bestela ezinezkoa izango litzateke, bakean bizitzea. Gizartean, pertsona asko bizi garenez, bai neurriak, bai arauak behar ditugu, gure artean ondo konpontzeko ez ezik, premiazkoak ez diren arriskuak ez jasateko ere.

  3. Kirolzale-k dio:

    Aldian baino aldian patinete elektriko gehiago ikus daitezke hirietan eta herrietan. Nahiz eta asialdirako sortu ziren, denbora pasatu ahala, beste garraio-mota bat bihurtu da; izan ere, pertsonek nahiz lanera joateko, nahiz hirian zehar mugitzeko, zein turismoa egiteko erabiltzen dituzte.

    Gaur egun, patinete elektrikoak erosoak, merkeak eta azkarrak dira. Lehen, ordea, askoz garestiagoak ziren. Hori dela eta, salmentak igo egin dira eta nire ustez, Gabonak pasatu ondoren, kopurua handia baino handiagoa izango da, aurtengo Gabonetako ” opari topa” izango da eta. Gainera, probatzen duten askori ibilgailu aproposa iruditzen zaie eta hauek ere erosiko dute.

    Baina, tamalez, fenomeno berri honek arazo larriak dakartza. Lehenik eta behin, jendea patinete elektrikoekin espaloian eta bidegorrian ibiltzen delako. Ondorioz, oinezkoak eta txirrindulariak kexatzen dira. Halaber, oso ohikoa da istripuak gertatzea. Bigarrenik, araudiaren falta dela eta, jendeak ez daki nola jokatu, hau da, momentuz ez dago ibilgailu hauen erabilaren inguruko araudirik. Horregatik, patinete elektrikoek espaloiak eta bidegorriak okupatzen dituzte. Askotan ez dago garbi zein bide erabili behar den, espaloia, errepidea ala bidegorria. Zoritxarrez, legea atzetik dator. Amaitzeko, gure bidegorriak ez daudelako prest hainbeste patinete elektriko jasateko.

    Beraz, ezinbestekoa da bere araudia ezartzea bai ezjakintasuna murrizteko, bai istripuak saihesteko. Beharrezkoa da Udalek gai hau lehenbailehen mahai gainean jartzea, arautu beharra dago eta. Nire iritziz, funfsezkoa da zein abiadura har dezaketen edo nondik joan daitezken jakitea. Are gehiago, ondo legoke gaiari buruzko hausnarketa sakona egitea etorkizunean zein gizartetan bizi nahi dugun jakiteko asmoz, patinete elektrikoek sedentarismoa eta jarduera eza ekar ditzakete eta.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s