“ZER IKUSI, HURA KOPIATU”

 

ojos

Munduko hainbat lekutatik Euskal Herrira etorritako gero eta ohitura gehiago geureganatzen ari gara. Hona hemen batzuk: Halloween, Saint Patricks’ Day,  Oktoberfest, janari azkarra… Zure ustez, onerako ala txarrerako? Zergatik?

Zuk aipatutako ospakizunetatik zein ospatzen duzu? Zerk eraginda?

 

 

 

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

12 erantzun “ZER IKUSI, HURA KOPIATU” -ri

  1. Lorea-k dio:

    Aurten, harrituta geratu nintzen ama batek esan zidanean umeek goxokiak eskatzen dituztela etxeetan Halloween egunenan. Ni nerabea nintzenean hori ez zen egiten, batzuk mozorrotzen ziren baina goxokiak eskatu inoiz ez dut ikusi ezta entzun ere. Nire ustez, ohitura hau ez da txarrerako. Aldiz, janari azkarra ohitura, txarrerako izan dela uste dut. Alde batetik, janari hau osasuntzua ez delako. Beste aldetik, gero eta jende gehiago ohitura hartzen ari duelako, egunero, janari mota hau jaten azkar prestazten delako, bere izena esaten duen bezala.

    Aipatutako ospakizuenetatik ez dut ospatzen ezerrez, baina, jende askok bezala, asteburu batzuetan janari azkarra jaten dut.

  2. Tximeleta-k dio:

    Ez dakit zergatik baina azken urteotan ohizkoa da beste lekutik ohiturak hartzea. Nire ustez, herri bakoitzak bere ohiturak zaindu behar du, tradizioa ez apurtzeko eta bere muina babesteko.
    Normalean gazteentzat errazagoa da tradizioia aldatzea eta kanpotik ohiturak onartzea, besteek dituztena onena dela pentsatzen direlako.
    Guk, adibidez, ez ditugu ospatzen kanpokoak baina batzuetan, nahi gabe, eta lagunek eraginda, hori egiten bukatzen da.

  3. piparra-k dio:

    Alde batetik, Euskal Herrian tradizio makina bat ditugu eta gehienek gero eta indar gehiago daukate. Esate baterako Tomas Deunaren eguna, urriko azken astelehena, Prudentzio Deunaren erromeria, inauteriak eta abar. Baina, beste alde batetik, marketinari esker eta kontsumo bultzatzeko, kanpotik etorritako ohitura horiek ia ezartzen dizkigutela ematen du. Nire ustez, ez da ez ona ez txarra, globalizazioa da. Hala eta guztiz ere, hemen, ez dira bere jatorriko lekuan bezala izango, ez dira benetakoak inoiz izango. Nik, noizbehinka, janari azkarrarekin gozatzen dut, alfer samarra naizelako.

  4. Txintxirrin-k dio:

    Ospakizun berri horiek gurekin zer ikusirik ez daukatenez gero, ez dut bat ere ospatzen. Arretaz ikusten badira guztiek daukate helburu bera: gure dirua gastaraztea. Horregatik sentsurik gabe gastatzen dugu, baina barru-barruan ez dago gurea dena. Horrexegatik ez dira, hain zuzen ere, onerako.
    Gauza bakoitzak bere dagokion lekua dauka, hala ere telebistari eta Interneti esker nahastuta gaude eta Halloween gurea bihurtu dugu, garagardo alemanarra edanez Patrizio Deuna ospatzen dugu eta gainera posible da Ostiral Beltzean.

  5. Toruk-k dio:

    Orokorrean, jateari eta edateari buruzko ospakizun guztiak asko guztatzen zaizkit, San Patricio, Oktober fest, Nazio Arteko jaialdi, astearte zoroak telepizzan, …
    Halloween; hala ere, inoiz ez zait gustatu. Zorioenez, txikitan ez zuen ospatzen. Gure inauteriak dauzkagu ospatzeko eta ez dut uste AEBko festa hori ospatu behar dugunik.
    Dena den, festa on asko dauzkagu hobeak baino gehiago, Euskal Jaia zrautzen, Kontxako bandera, Santo Tomas, San Prudenzioko jaiak, Hondarribiko Alardea, San ferminak lesakakoak eta Iruñekoak…
    Kultur polita daukagu ospatzeko eta harro egoteko eta ez genuke ospatuko hainbeste kampoko festak.

  6. Marigorringo-k dio:

    Nahiz eta ohitura hauek gustatu ez, azkenean ospatzen dut, adibidez, Halloween. Nire umeentzat ez da kanpotar jai bat jaiotzetik ikusten dutelako telebistan eta gero eta denda gehiagotan. Batez ere, dendak eta tabernak ohitura hauek saltzen saiatzen dira gehiago saltzeko.
    Azken hiru urteotan nire umeak Halloweenen morroztu zuten. Haiek gozatu zuten eta niretzat hori da inportanteena.

  7. masha-k dio:

    Uste dut ohitura zein kultura lotuta daudela eta ez dela ona edozein lekutakoak ekartzea, batez ere, aldi berean gureak galtzen baditugu. Ohitura hori batzuk aztertuko bagenitu, hemegoak antzekoak direla konturatuko ginateke. Adibidez, Halloween egunean umeek litzakeriak eskatzen dituzte atez ate eta, Santa Ageda egunean zerbait antzekoa egiten da Eukal Herrian; hala ere, azkena desagertzen ari da. Zergatik ote?
    Inoiz ez dut aipatutako ohiturarik ospatu, ez ospatuko ere, diru gehiago gastatzea haien helburu bakarra delako ez ezik, herri bakoitzako identitatea mantentzea ezinbestekoa delako ere.

  8. Nahia-k dio:

    Dirudienez, urte batzuetatik kanpoko ohiturak euskal Herrian indarrez jotzen ari dira. Izan ere, Halloween festa. Bertan gero eta gehiago ospatzen da. Orain dela gutxi arte hemen Santu guztien eguna izaten zen eta Hallowenen ondorioz, gaur egun , egun hori ez dugu hainbeste kontuan hartzen.
    Hala ere, kanpoko festak guk ospatzeak, ez zait gaizki iruditzen . Horrela beste leku batzuetako ohiturak ezagu ditzakegu. Nik esate baterako ,urteren bat hallowen ospatzen du, batez ere, umeengatik, mozorrotzea oso gustatzen zaielako

  9. Katagorri-k dio:

    Gero eta beste lekuko ohitura gehiago daude; izan ere, umeen eta gazteen artean zabaltzen ari dira. Nik ez ditut gauza onak ikusten baina bakoitzak nahi duena egin dezake, baldin eta hemengo ohiturak ez galdu. Batez ere tradizio onak dauzkagulako eta ezinbestekoa da babestea. Nire familian, nahiz eta beste lekuko ohiturak ez ospatu, nohizean behin janari azkarra jaten dugu zoritxarrez.

  10. elendash-k dio:

    Niri dagokidanez, bakoitzak nahi duena ospa dezake, dena ondo iruditzen zaidalako. Benetan jendeak egiten duena ez zait inporta. Egia da, gero eta gehiago Euskal Herrian beste leku batzuetatik jaiak datozen ospatzen ditugu. Baina zergatik ez? Nik ez dut ospatzen, ez Halloween, ez St. Patrick´s Day, baina agian ez daukadalako umerik…
    Eta janari azkarrari buruz nire iritzia argi daukat, hemen, Gasteizen, edozein lekutan McDonaldsen baino hobeto jan dezakegu. Hori dela eta hamburguesa on bat jan nahiko banu, beste jatetxe batera joango nintzateke eta ez nuke aukeratuko MacDonalds… Horrekin ez dut esaten batzuetan, Madrilen nagoenean adibidez, Burger King batean jan dezaket, baina ez da nire lehen aukera, normalean, presagatik egiten dut.

  11. sesar-k dio:

    Duela hamar urte atzerriko ohiturak pixkana-pixkanaka gure bizimodua aldatzen ari da, baina nire etxean, ez dugu egiten hainbesteko kasurik gauza horretara.
    Gaur egun, ohitura horiek kontsumismo handitzeko sortu dira eta nire iritziz marka handiak , dena kontrolatzen du. Gazte jendea horren alde dago, atzizki bat da ondo pasatzeko, lagunekin irteteko eta saragardo batzuk hartzeko.
    Nik uste dut ez onerako ez txarrerako dela, ondo erabiltzen baduzu, hau da, gastu handiak egin gabe. Argi dago ohitura horiek gure elkartean gero eta gehiago eragiten duela.

  12. Nemo-k dio:

    Ez dakit zergatik gustatzen zaigun hainbeste geureganatzea ohitura batzuk munduko hainbat lekutatik euskalherrira. Atzerrian egindako gauzak hemengoak baino gehiago erabiltzea nahiago dugu. Uste dut kontsumismoa lotuta dagoela, baita berritasunak edo erakargarriak eraginda ahal dela.
    Hoberena izango litzateke, mundu osotik gure kultura bultzatzea gure produktuei esker.
    Normalean aipatutako egunetik inoiz ez dut ospatzen.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s