Gabonetako argiak hirietan

Gabonak ate-joka dauzkagu, eta umeek eta gutako askok dena prest daukagun bitartean, beste batzuei beharrezkoak ez diren gastuak egiteko garaia bakarrik dela iruditzen zaie.

Gure hirietan ere aspaldidanik dago dena prest Gabonei ongietorria egiteko, hala nola, jaiotzak, zuhaitzak, apaingarriak eta ARGIAK.

Aurten, Gasteizko Udalak 83.732€ gastatuko ditu hiria apaintzen; diru kopuru esanguratsua iruditzen zaie askori, izan ere, aurreko bi urteetan baino gehixeago da (2017an eta 2016an 65.000€ gastatu ziren).  Hala ere, 2011n 178.000€ erabili zirela kontuan hartuta, dezente gutxiago da.

Iruñeako aurrekontua 121.000€koa da, eta, Donostiakoa, berriz, 220.000€koa. Ezer gutxi, Vigon, Galizian, gastatuko denaren aldean; 825.000€, alegia.

Zer deritzozu gabonetako argietan diru kopuru horiek gastatzeari? Beharrezkoa da? Uste duzu diru hori berreskuratzen dela, argiak direla eta, hiriak bisitatzera joaten den jendearekin?

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

16 erantzun Gabonetako argiak hirietan -ri

  1. athletizalea-k dio:

    Lehenengo eta behin, esango dut astakeri bat dela argi horietan gure dirua gastatzea. Enpatia apur bat mesedez!! Zenbat jende ezingo gozatu Gabonak? Zenbat jendek ohiturarik ez du?
    Zergatik ez, diru horrekin espaloiak konponduko dituzte? baldosa pilo bat apurtzen dutelako, adibidez.

  2. Panpox-k dio:

    Nik uste dut, ez dela beharrezkoa Gabonetan hiri bat apaintzeko kopuru horiek gastatzea. Egia esateko, hiriak horrela oso ederrak dira, baina ziur nago diru gutxiagorekin argiak jarri ahal izango lituzkela. Nire ustez , hobea izango litzateke, diru horren kopuru bat beste gauza batzuetan gastatzea, hala nola, behardunak dituen jendeari laguntzeko.

  3. Tximeleta-k dio:

    Nire ustez diru kopurua handia da. Hiriak oso politak geratzen dira Gabonetako argiarekin, baina seguraski izango ahal da beste argi merkeagoak jarri hirietan. Diru hori beste gauzetan gastatu ahal dezakete, adib: Gabonetako haurren parkea hobe jartzea, gasteizkoa Bilbokoa baino txikiagoa da eta askoz hobeagoa izango daiteke

  4. Sole-k dio:

    Urtero, Gabonetako argiek hirietan aldi bakoitzean jende gehiago erakartzen dute bisitatzera; izan ere, aurreko urteetan ez ziren abenduaren zubi arte pizten eta azken bi edo hiru urteetatik “thanksginving Day” ondoren pizten dira, konturatu baitira turismoa handitzen dela eta laguntzen dietela merkatariei eta ostalariei.
    Benetan, Gabonetan hiri desberdinetara joaten naiz Gabonetako argiak ikustera.
    Bestalde, ulertu behar da, beste behar izugarri batzuk daudenean, udalek saiatu beharko lukete gauza garrantzitsuetan dirua destinatzen Gizarterako, gainerako urtea oso luzea da eta.

  5. Zirimiri-k dio:

    Egun hauetan, argiak eta apaingarri tipikoak hirietako protagonista bihurtzen dira eta makina bat turista ekartzen dute. Gainera, udaletxeek aurrekontuetako partida bat gordetzen dute argiak jartzeko. Jende askok pentsatzen du gastu hori ez dela beharrezkoa baina, nire ustez, zeharkako marketin mota hau ezin hobea da merkatarientzat. Nahiz eta euria eta hotza egin, jendea kalean zehar ibiltzen da eta merkatarien salmentak gehitzen dira.
    Alde batetik, gehien gastatu duten hiriak Madril eta Bartzelona dira; hori bai, Madrilek 3 miloi biztanle dauzka eta Bartzelonak miloi bat, beraz, ez da hainbeste diru.
    Beste aldetik, Vigo oso txikia da, baina Bartzelonak bezala gastatu du; hala ere, alkateak esan du inoiz ez dutela hainbeste turista eduki eta, agian, urtarril osoan piztuta edukiko dutela gabonetako argiak, enpresariek hori esakatu diote eta. Gastatu zuten dirua berreskuratuko dute eta orduan ez zait gaizki iruditzen.
    Amaitzeko, uste dut pertsona batzuek nabarmenkeria asko jartzen dutela balkoietan eta lehioetan eta hori ez zait batere gustatzen!

  6. Noa-k dio:

    Nire ustez, ez da beharrezkoa hainbeste diru gastatzen urtero gabonetako argiak ipintzeko. Egia esan, hiria politagoa da argiekin eta gabonetako giroa ematen dute. Horren ondorioz, jendeak gehiago erosteko bultzatzen dute. Nahiz eta ekonomiarentzat oso garrantzitsua izan; niri iruditzen zait, Udalak diru honekin beste gauza beharrezkoago batzuk egingo lituzke.

  7. Akertxo-k dio:

    Nire ustez,diru asko gastatzen dute ilargietan.Beste gauzetan gastatu beharko lukete,adibidez,errepideetan edo diru gutxi daukate gendean.
    Ez dut esaten ez apaintzea hiria,baina diru gutxiagorekin.
    Ez daude eguzki energiarekin ilargiak?

  8. TXAPI-k dio:

    Gabonetako jaiak memento berezia amets egiteko dira. Etxeak eta kaleak apaintzen dituzte: Jaiotzek, apaingarriek, opariek eta argiek. Bada garaia lilurakeriak handitzeko eta hori ez da diruarekin neurtzen. Baina, alde bestetik, errealitatean gastuak dira eta urtean zehar bezala gastatzeko trebetasuna behar da. Hirietako kaleak argiek edertzen dituzte eta bere xahupenak ere ederrak izan behar dira festa hauetan neurtuta badaude

  9. Rebeca-k dio:

    Nire iritziz, Udalak kaleetan ipintzen dituen argiak oso probetxugarriak dira hiriarentzat, itxura ikusgarriago eta alaiago ematen diotelako. Horrela, turismo gehiago erakartzen da, eta ondorioz, hiriko dendeetak consumo igo da.
    Hala ere, nahiz eta Gabonetako garaian izugarri gustatu, Gasteizko argiak ipintzeko aurrekontu gehiegi iruditzen zait.

  10. Alaveszale-k dio:

    Nire iritziz, hirietako udalek Eguberrietako argietan diru asko gastatzen dute. Egia da itxura berezia ematen duten Eguberrietan baina gastu handia da argitan udaletarako. Eguberritako merkatariek beharrezko ikusten dute hiriak kolore asko dezala bere salmentak handitzeko, baina ez dut uste beste leku batzuetako jenderik etor daitezen Gasteizerako Eguberri argiak ikustera.

  11. Hodei-k dio:

    Nik aitortu behar dut Gabonetako argiak hirigunean ikustea izugarri gustatzen zaidala , baina 83.732 € gastatzea zarakeria iruditu zait.
    Alde batetik , jateko dirudik ez duen jende asko dago eta guk dirua hórrela gastatzeko diruaren kopuru erdia erabilita apain lukete eta gainerakoa afari solidarioa egin abenduaren 31n behartsuentzat.
    Bestetik , hirigunean apaintzea eta oso polita egotea turismoarentzat oso erakargarria da eta bidez
    batez turismoak dirua uzten du.
    Bukatzeko , esan behar dut , hiria horrenbeste argirekin dekoratuta dagoenez , kalera ateratzera
    animatzen gaituela , eta hori dela eta , jendeak gehiago kontsumitzen du eta tabernak , dendak , eta
    jatetxeak bezero gehiago dituzte.

  12. ITZI-k dio:

    Urtero garai hartan, denok Gabonak ospatzeko prest egoten gara; baina batez ere, kaleetako argiak dira ziur aski, Gabonetako protagonistak.
    Egia esateko, horrelako argiak ikustea izugarri gustatzen zait eta nire ustez, nahiko
    beharrezkoak dira: jendea kalera ateratzera bultzatzen duelako eta horrexegatik erosketak
    gehitzen ditu. Gainera, hiria itxura berezia daukanez, askoz ikusgarriago eta erakargarriago
    dago bai turistak ekartzeko bai txikienentzat animatzeko.
    Dena den, urtero gastatzen duen diru kopurua gehiegi izan daiteke; hala ere, gastatzen duen
    guztia jakingo bagenu, ez duzue uste denagatik harrituko ginatekeenik?

  13. AIREN-k dio:

    Hasteko Eguberria ez zait gustatzen. Uste dut Udaletxeak diru asko gastatzen dudala eguberrien argietan: hori bai, hirigunea aipatzen dute soilik, baina guztiak ordaintzen dugu. Behargabeko gastua iruditzen zait.
    Nahiz eta hura ez gustatu, polita geratzen da.

  14. Greys-k dio:

    Niri gabonak berdin zait.
    Nire ustez diru gehiegi erabiltzen da gabonetako argietan.
    Egia da turistak asko erakartzen dutela baina diru hori beste gausetan erabali daiteke, gendea gose ez pasatzeko… Ginera nik uzte dut turismoa ematen duen dirua ez da nahikoa.

  15. Maripuri-k dio:

    Gabonak heldu ahala, jendea urtero beren etxea apaintzen du zuhaitzaz, argiez eta jaiotzaz. Hori dela eta, hiriak ere egiten du. Hala ere, hau egiteak diru asko kostatzen du. Nahiz eta gareztia izan, hiriak gero eta gehiago lehiatzen dira onena izateko. Horrela, jendea beste leku batetik ikustera etortzea erabakitzen du. Honengatik guztiagatik, hiriak jendearen bisitak diru asko irabaztea lortuko lituzke. Hau pasatuko ez balu, hirian argi eta apaingarri gutxiago ipiniko litzatekeela, uste dut.

  16. Iri-k dio:

    Alde batetik Gabonetako argiak gustatzen zaizkit hiria koloreaz betetzen delako .
    Bestetik uste dut gastu hau es dela beharrezkoa .
    Udaletxeak beste lehentasun batzuk ditu , adibidez kaleetako baldosak konpontzea , batez ere orain hotsa iristen den

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s