City Plaza

431plaza  Egia al da herriak bakarrik salba                                                                                           dezakeela herria? Zer deritzozu ekimenari?

http://www.aizu.eus/index.php?option=com_content&view=article&id=1985:bost-izarreko-elkartasuna&catid=172:erreportajeak-431

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=24667516

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

6 erantzun City Plaza -ri

  1. Kirolzale-k dio:

    Ekimenari primeran deritzot; izan ere, ekimen horri esker, errefuxiatu eta etorkin askok bizi-lekua lortzen dute. City plaza hotela, hain zuzen ere, autogestioan oinarritzen da eta nahiz errefuxiatuek, nahiz boluntarioek elkarlanean eta auzolanean kudeatzen dute, hau da, edonork parte har dezake egin dituzten antolakuntzetan.

    Egia esan, errefuxiatua izatea oso gogorra da, errefuxiatuen drama inoiz ez da amaitzen eta. Nire ustez, gobernuek beren promesak betetzen ez dituzten bitartean, drama ez da amaituko. Gaur egun, asko dira Europara sartzea lortzen ez dutenak, edo sartzerakoan bizitza galtzen dutenak.

    Aurretiaz esandakoaren harira, errefuxiatuek mafien maltzurkeriaren kontra borrokatu behar dute; izan ere, mafiek Facebook eta Instragram sareen bidez, egiten dituzten eskaintzak faltsuak dira. Bidaiez gain, pasaporteak, bisadoak eta lan-kontratuak iruzurrak dira. Gainera, sare horiek milaka miloi mugitzen dituzte.

    Beraz, nahiz eta egunero jendea hil, gobernuak ez dira erantzuten ari, gobernuek beste aldera begiratzen dute eta. Nire iritziz, nahiz eta gobernuek tresnak ez jarri, guk geuk jar ditzakegu gure baliabideak. Gizakiok elkarri langundu beharko genioke mugak apurtuz. Gaur errefuxiatuei eman diezaiegun babesa, beharbada bihar guk behar izango dugu.

  2. Astigar-k dio:

    Errefuxiatuen eta etorkinen krisiak etengabeko eztabaidak sortu ditu Europan. Izan ere, argi dago tentsioak sortu direla gizartean egoera horren inguruan; batzuek pentsatzen baitute etorkinak bakarrik laguntza sozialen bila datozela. Errealitatetik ezin urrunago; onartu behar dugu haiek ez direla gure herrialdetara etortzen nahi dutelako. Kasu gehienetan, aitzitik, egoera latzetatik ihes egiten dute. Izan ere, tamalez, gudak, erregimen bortitzak eta oro har, indarkeria ohizko kontua da herrialde askotan. Hau dela eta, egokiena izango litzateke arazoak jatorrizko herrialdetan konpontzea, baina horrek nazioarteko akordioak beharko lituzke.

    Beste alde batetik, Atenasen, City Plaza hotelean gertatutakoa konponbide egokia dirudit. Krisi ekonomikoaren ondorioz bertan behera utzitako eraikin bati bizi berri bat ematea irtenbide aproposa da, nire iritziz. Gainera, errefuxiatuek leku egokia eta duina behar dute bizitzeko, eta Udalak bermatu behar die gutxieneko bizi-baldintzak.

    Izan ere, bizi berria hastea herrialde ezezagun batean oso egoera latza izan behar du, baina Atenasen lortu dutena nabarmentzekoa da. Interesgarriena, nire ustez, elkarlanean aritzea da, horrek etorkinei erlazio sozialak garatzeko aukera ematen baitie. Era honetako proiektuak zabaldu beharko lirateke Europan zehar, errefuxiatu eta etorkinei aukera berria emateko.

  3. Enara-k dio:

    Gaur egun, ez gara konturatzen beste pertsona batzuek ez daukatela bizitza zoriontsuak. Hortaz, geure buruarengan bakarrik pentsatzen dugu, berekoi handia bihurtuz, eta ez diogu besteei gertatzen zaienari garrantzirik ematen.

    Nire aburuz, artikuluan aipatutako ekimen horiek ondo deritzot, bai hotela mantentzea, bai pertsona horiek aukera bat izatea ondo bizitzeko era desberdina da. Alabaina, ezin gara “denen aita” izan; hau da, guk ezin ditugu behartsuak edo gaizki pasatzen duten pertsona guztiak gure etxean hartu edo anparatu, Gobernuaren ardura da eta. Beraz, pertsona errefuxiatuak laguntzeko zerbait egin badezakegu, egin; baina beti bezala, kontrolpean, edo baldintza batzuekin betez. Hots, gizarte lanen truke edo gizartearen alde zerbait egitearen truke. Bestela, dena muturrera eramaten badugu, azkenean, ez da laguntza izango, baizik eta beste ustelkeria bat.

    Horrelako proiektuek elkarlana eta auzolana bultzatzeko balio dutenez, hori gure gizarteari ondo datorkio, egunotan gizarteak teknologiaren inguruan bakarrik mugitzen duelako, pertsonen sentimenduak kontuan hartu gabe.

    Halaber, beste arazo bat ere sortzen da gure herriei begira. Gero eta jende gehiago herritik hirira joaten da lan egiteko aitzakiagatik. Hori dela eta, herriak hutsik geratzen ari dira; desagertzeko zorian badaude, gure herrietako oroitzapenak ahazten utziko dugu? Agian aukera bat izango litzateke, errefuxituentzat hobeto bizitzeko eta gure herrientzat ez hiltzeko, ezta? Hortik atera kontuak!

  4. PELUSA
    Geure gobernuak eztabaidetan ari den bitartean guk aurrera jarraitu behar dugu. Aitzitik, tamalez, ez da bakarrik gure artean gertatzen, hau da, mundu osoan egoera berdinak bizi ditugu. Horregatik, eta gobernuaren jardueragabetasunari esker, ikasten hasi dugu gure esku dagoela gure etorkizuna.

    Ikusi besterik ez dago City Plaza hotel hutsaren kasua, errefuxiatuak babes lekua bezala erabili dute. Guden ondorioz eta egoera horretatik bizirik ateratzeko, irtenbide bat bilatu behar izan zuten. Hotel honek etxebizitza bezala erabiltzea bururapen ona iruditzen zait.

    Bestalde, badaude beste errefuxiatuak, babesa bilatzeko asmoan, beste herrialdeetan aterpea suertatzen dituztenak. Dena den, zoritzarrez, hemen arazoa dago migrazioa antolatzen dutenekin, izan ere, gobernuaren kontroletik ihes egiten duten mafiak dira. Hauek, dirutza baten truke, pertsonekin trafikatzen aritzen dira. Alabaina, hor ez da amaitzen afera, helmugara heltzen direnean, lortzen badute, ez dira aske geratzen eta egoera latzak jasan behar dituzte.

  5. Jorge De Zerio-k dio:

    Emigranteak lagun!!
    Azken bolada honetan jende ugari herrialdetik ihes egin behar du gerragatik edo bere herrialdean egoera oso zaila da bizitzeko. Dena den, penagarria da baliabiderik ez daukanez eta bere herrialdearen egoera onartezina denez, edozer egin behar izatea bizitza eta bizi-kalitatea hobetzeko. Gainera, berarentzat egoera oso tristea da oroipenak eta gauza guztiak han utzi behar ditu bizitza jarrai dadin. Edozer egin ahal dugu laguntzeko? Nire ustez, egoerak aldatu behar du oso larria delako eta jende horrek ezin izaten duelako horrela jarraitu.

    Lehen gazteak beste herrialde batera joaten ziren etorkizuna hobetzeko,dirua irabazteko eta bere familiari laguntzeko. Baina, orain ohiturak aldatu direnez, gazteek zein helduek bidaiatu behar dute, Europara, batez ere. Alde batetik, hemen bizi-kalitatea hobe baita eta bestetik, lan egin ahal duelako eta bere seme-alabei etorkizun hobeto eman ahal dielako.

    Bestalde, Europako kostaldeetan emigrante pilo bat daudenez, eraiki batzuk moldatu behar dute emigranteak egoteko eta lo egiteko. Esate baterako, Cyti plaza hotela. Orain dela urte batzuk luxuzko hotela izan zen, krisia dela eta ateak 2009an itxi zituen, nahiz eta hotela oso garrantzitsua den eta Atenasko Joko Olinpikoen karietara, eraikina zaharberritu zuten, zerbitzu hobeto emateko. Dena den, emigranteek gure laguntza nahi dute, horregatik, zer edo zer egin behar dugu laguntzeko edo bizi-kalitatea hobetzeko.

  6. Erramuntxo-k dio:

    Ekimena oso egokia dirudi baina herriak bakarrik errefuxiatuak ezin ditzakela salba deritzot. Gretziak bere lurraldean ‘errefuxiatuen krisia’ jaso du eta orain 50.000 paperik gabeko pertsona han daude Alemaniara joan ezina (bere senitartekoekin elkartzeko, batez ere).

    Nahiz eta City Plazaren kasua ospetsua izan, Atenasen hamar eraikin errefuxiatuz beteta daude, eta besteak errefuxiatu-esparruetan bizi dira. Lehenengoek herriko elkartasunaren bidez eraikin hustetan sartzea lortu dute eta pribatu languntza funtzeskoa izan da haien egoera aurrera eramateko.

    Baina zer egiten dute Europa Batasunako aginte publikoek? Eta gobernuek? Jakina denez, ez dute Greziakoa bere herrialdetan nahi, arazo sozial, politiko eta ekonomikoa sortu litzatekeelako. Alemania, Frantzia eta Ingalaterran errefuxiatuak hartzeko bisado politikak murrizten dituzte eta bitartean bai Grezia baita Italiako Hegoaldeko lurraldeetan ere inmigrazio jendetsua pairatzen dute.

    Nik beti iritzia izan dut arazo hau jatorrizko herrialde bakoitzean konpon dezakela. Izan ere, gatazkan bizitzen diren herrietan (Siria, Afganistan, Pakistan, Irak etabar) Mendebaldeko herriak bakea konponbidea lortuko balute (gobernu hondatu edota despotikoak desagertarazten), bertoko biztanleak ez lukete beste lurraldeetara emigratu beharko.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s