HIL DA OLENTZERO

images

New Jerseyko irakasle bat eskolatik bota dute umeei Santa Claus, Bizarzuri, gezurretako pertsonaia dela jakinarazi dielako. Bizarzuri benetakoa dela idatzi du ume batek, eta irakasleak zuzendu. Noiz eta Eguberrien bezperan. Pazkoko Untxia, Perez sagutxoa eta beste ere asmakeriak direla adierazi du andereñoak.

Zuzen jokatu al dute irakaslea kaleratzean? Zergatik?

Zuek zenbat urte zenituzten “egia” jakin zenutenean? Nork kontatu zizuen? Nola hartu zenuten?

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

18 erantzun HIL DA OLENTZERO -ri

  1. Lorea-k dio:

    Nire ustez, irakasleak ez zuen ondo egin Bizarzuri gezurretako pertsonaia dela umeei jakinarazterakoan. Ez dakit ondo jokatu duten ala ez irakaslea kaleratzean, baina bere kontzientzian edukiko du bizitza osorako egindakoa. Alde batetik lanik gabe geratu delako, ganiera, agian ezin izango du irakasle moduan lan egin eta, beste aldetik, umeei iluzioa kendu dielako. Honek gogoarazi dit nire gurasoak esan zidatenean nortzuk ziren Errege Maguak, ez dut gogoratzen zehazki zenbat urte nituen. Alabaina, gogoratzen dut oso ondo nola hartu nuen, gau osoa negarrez egon nintzen. Horrexegatik, pentsatzen dut irakasle hori min handia egin diela umeei.

  2. Eguzkilorea-k dio:

    Telebistan berria entzun nuenean, oso harrituta geratu nintzen. Nire ustez, irakasleak ez du zuzen jokatu umeei ilusioa kendu dietelako. Alde batetik, lanik gabe geratu da eta, beste alde batetik, umeei gabonetan ilusioa galduarazi die. Baina zer egin beharko genuke badakiten umeekin? Ikastolatik ere kaleratuko ginateke?
    Txikitan, niri antzekoa gertatu zitzaidan. Gogoratzen nintzen nire lehengusina nagusia jolasten ari nintzenez. Bat- batean haserratu zen eta pentsatu gabe amorru handiaz olentzeroa ez zela existitzen esan zidan. Nire amak egia kontatu zidan eta ez nuen ondo hartu, 7 urte bakarrik neukan eta. Nire alabak zenbat eta beranduago jakin, hainbat eta hobeto izatea espero dut ilusio horretaz ikustea oso polita delako.

  3. bidai zalea-k dio:

    Nire ustez, ikastolak ez zuen ondo egin ikastolatik irakaslea botatzen. Nahiz eta irakaslea egin zuena gaizki egon, laguntza psikologikoa jaso behar izango luke hura berriro ez errepikatzeko.
    Nik nork esan zidan egia gogoratzen dut. Sei urte zituenean nire 8 urteko auzokidea kontatu zidan gabonetan. Egun hartan etxera korrika egin nuen. Heltzerakoan nire gurasoen armairua ireki nuen eta nire erregen panpina zegoen han. Beraz, triste geratu nintzen. Hala ere, ez dit traumarik sortu.

  4. Arrosa-k dio:

    Bat nago irakaslea eskolatik botatzeko erabakiarekin, izan ere, ezin da umeen sentimenduekin eta ilusioekin jolasten.
    Bestalde, ez dut gogoratzen noiz jakin nuen gezurretako pertsonaiak zirela; segur aski norbaitek esan zidan eskolan edo kalean, ez dakit. Oroimenean gordetzen dudan oroitzapen bakarra, ahizpek nik baino opari gehiago zeuzkatela da; zergatik? Abenduaren bukaera nire urtebetetzea delako.

  5. Haize-k dio:

    Nik esango nuke hartu zuten erabakia gogorregia dela eta ez luketeela eskolatik bota beharko,izan ere, irakasleak egia esan zien.Agian, guraso batzuk ez zela unerik onena pentsatzen zuten baina noiz izango da?.Pena ematen dit umeek ilusioa galtzeak baina azkenean egia eduki behar dute
    Bestalde,nik ez dut gogoratzen zenbat urte nituen nire anaiak egia kontatu zidanean baina eskolan ere gauzaren bat entzun nuen.Dena dela, ondo hartu nuen.

  6. Ixa-k dio:

    Alde batetik, uste dut eskolatik botatzea oso neurri gogorra dela. Beste alde batetik, irakasleak hori esatea ez zait ondo iruditzen umeei “magia eta ilusioa” kolpe bateko kendu dizkiela

    Egia aurkitu nuenean zortzi urte nituen. Neure buruari gauza batzuk galdetzen nizkion, adibidez, Errege Magoak nola iristen ziren kalerako leihorik ez zuten etxeetara?… Egunero nire gurasoek barrutik atea ixten bazuten, gau horretan zergaitik uzten zuten lehiotik sartzea?
    Dena oso arraroa iruditzen hasi nintzen eta galdetu nuen. Ez nintzen gaizki sentitu, aitzitik, munduko neskarik azkarrena sentitu nuen… Eta onena, nik banezien eta nire lehengusuek ez! Esan behar dut inoiz ez niela esan.

  7. nuhem-k dio:

    Nire ustez, umeak tratatzen ez badaki eskolatik botatzea hobe da. Ezin dut imaginatu nola geratu ziren sei urteko umeak, azken batean ilusioa kendu die.,
    Bestalde, ez dut gogoratzen noiz jakin nuen, baina oraindik oroitzen naiz eskutatuta zituzten opariak aurkitu nituenean. Nahiz eta lagunei zerbait entzun, etsipeden izugarri bat izan zen. Horrexegatik esaten da gure lehen desengainu hau da.
    Hurrengo Gabonetan,ordea, guztiko dibertigarriena ezkutatuta zeuden opariak aurkitzea izan zen. Eta hor gutxi balitz,pertsona zaharra bezala sekretua gorde behar zenuen, eta horrek garrantsitsu sentitzea eragiten zizun.

  8. Jazz On-k dio:

    Nire ustez, irakasleari jarritako zigorra oso gogorra izan da. Egia da irakaslea ez zuela ondo egin, baina ez dago arrazorik irakasle kaleratzeko. Azken finean, irakasleak ez zion gezurrarik esan. Zer gertatuko zatekeen esaten diona umearen anai-arreba edo lehengusina izan bazen? Ez dakit zenbat urte dauzkan ume horrek, baina edonork edozein lekutan bere lañotasuna apurtuko dio momentu batean. Edo berak etxean opariak aurkituko ditu eta konturatuko da.
    Oso ondo gogoratzen dut egia asmatu nuen momentua. Erregeko gaua zen eta nire etxean leihoa irekita uzten genuen erregeak sartzeko. Hamaiketakoa ere uzten genuen. Baina nik gau hartan ez nuen leihoa irekita utzi nahi. Beldurra eman zidan. Edonor sartu lezake. Nire gurasoak leihoa itzi zuten, baina ni beldurra izaten jarraitu nintzen. Azkenean egia kontatu zidaten. Ordutik, nire anaia eta biok gabonak baino lehen bilatzen genituen opariak eta lehen bezain pozik jartzen ginen.

  9. Gatzagunea-k dio:

    Ados nago eskolako arduradunekin. Fikzioiko pertsonaiak dira hauek eta horregatik ume bakoitzak,bere eskarmentuaren bidez, egia aurkitu behar du. Gero, bere bizitzan, antzeko desengainuak agertuko dira eta orduan, haserrealdi hau oso komeni izango da berarentzat.
    Oso urrun dago momentu hura. Zortzi urte edo neuzkanean.
    Ondo ez dut gogoratzen. Urte hartan jostailu gutxi ekarri zizkidaten Errege Magoek eta nire arreba nagusiari galdetu nion zergatik eta berak diru gutxi geneukalako erantzun zidan. Eta egia izaten zen momentu haietan.
    Ondo hartu nuen bere azalpena.

  10. Kexkamuxela-k dio:

    Nire ustez, ikastetxeak hartu dituen neurriak zuzenak dira informazio hori umeek bakarrik aurkitu behar baitute. Inoiz ez nuke imajinatuko irakasle batek horrelakorik egingo lukeenik.
    Egia esateko, ez naiz gogoratzen zenbat urterekin jakin nuen egia, etxeko nagusia nintzenez, uste dut ikastetxean izango litzatekeela.
    Hala ere, ez dut oroigarri txarra, eta oraindik, gaur egun nire oparia izaten jarraitzen dut.

  11. Izka-k dio:

    Nire ustez nahiz eta erabakia gogorra izan, ulertzen dut horrelako portaera ezin dela jasan. Pertsona horrek horrelako gauzak egiteko gai bada, ez da itxaron behar bere hurrengo ideiara.
    Ez dakit zenbar urtekin egia jakin nuen baina gogoratzen dut zerbait eskolan entzun nuela eta gurasoei galdetu niela. Erantzuna ez zitzaidan batere gustatu, pentsatu nuen egia nekienez ezer ez zidatela ekarriko; gainera, gustatzen zaizkigu gauzak, zertarako aldatu?

  12. Marigorringo-k dio:

    Uste dut andereño horiek ez daukala eskubiderik umeei egia esan. Nahiz eta gezurra bat izan, umeek ilusioa izateko eskubidea daukate eta helduek ere bai. Nire umearen ilusioarekin batera nire ilusioa mantentzen du. Niri pasatuko banintz haserretuko nintzateke. Ez dakit nahikoa bada bere lanpostutik kaleratzeko baina argi dago hanka hondoraino sartu duela.
    Uste dut hamar edo urte neukala egia nekienean baina ez nuen ezer esan bi urte gehiago, ni ahizpa txikia naizelako eta ez nuen oparirik gabe geratu nahi.

  13. Txintxirrin-k dio:

    Mundua gauza txarra gehiegi daude eta personaia magikoak gero eta beharrezkoak dira. Gure denon arteko akordioa izugarria da, denok antzerkilariak eta ikusleak denbora berean gara eta. Belaunandien arteko kate bat da, horregatik irakaslearen kaleratzeak bere traizioari erantzuten du.
    “Sekretuaz” jabetu nuenean, bederatzi edo hamar urterekin, nire aurrezkiak hartu nituen eta nahasketara sartu nintzen.

  14. Tximeleta-k dio:

    Niretzat irakasleak ez zuen ondo egin; adina horrekin oraindik txikiegiak dira egia jakiteko.
    Familia bakoitzak, gai horiei buruz , noiz eta nola kontatu bere umeei erabaki behar du, nire iritziz.
    Niri bederatzi urterekin gurasoek egia kontatu zidaten, baina urte bat lehenagotik, adiskideei edo lagunei esker, susmatzen nuen.
    Hurrengo urtetarako, nahiz eta “Olentzero hil”, etxean denontzat opariak zueden eta horrek lasaitzen ninduen.

  15. izurde-k dio:

    Nahiz eta ez gogoratu zenbat urte neukan Errege Magoak gurasoak zirela jakin nuenean, oso ondo gogoratzen naiz nork eta non nengoen esan zidatenean: enparantzan auzokide batek esan zidan bizikleta gidatzen ari ginenean.
    Nahigabe handia eman zidan, mundua magiarik gabe geratu zela iruditu zitzaidan.

    Andereino horrek egin dueña zinestezina da! Nire ustez, maizuak ez daude bakarrik ingurune irakasteko, umeen tolesgabetasuna babesteko daude ere. Adoz nago eskolako zuzendariarekin, sei urte, oso urte gutxi dira gabonetako magia kentzeko.

  16. Nemo-k dio:

    Ez dakit zergatik egin duen eta zein asmoa duen hori egiteko, baina irakaslearekin hartutako neurria gehiegi dela iruditzen zait. Ez dago ondo umeen ilusioarekin jolastea. Ez dago ezer hain polita umeen tolesgabetasuna baino, momentu horietan ilusio handiz bizi direlako.
    Ez dut gogoratzen zenbat urterekin lagun batek kontatu zidana. Kontatutakotan gurasoetako armairua ireki nuen eta han zeuden erositako opariak. Niretzat ez zen traumarik izan. Gaboneko egunez pozik gogoratzen naiz, momentu bereziak ziren eta.

  17. Masha-k dio:

    Nahiz eta kaleratzea gehiegi izan dela uste izan, argi daukat irakasleak ez zuela ondo jokatu. Egia da Olentzeroa dirua gastatzeko beste modu bat dela; hala ere, umeek Olentzero existitzen dela sinetsi bitartean, egun horrek beste zentzu bat dauka bai umeentzat bai gurasoentzat.
    Niri 9 urterekin egia kontutatu zidaten eskolako lagunek. Nahiz eta haien arten ez inportarena egin, benetan, pena eman zidan.

  18. piparra-k dio:

    Irakasle bat botatzen badute ez duelako gezur bat esan nahi, gaizki goazela uste dut. Ez dakit ezer berri honi buruz; hala ere, argi daukat pertsonaia hauek umeei beldurra emateko (ondo portatzen ez bazara…) eta gehiago saltzeko, beraz, kontsumismoa eragiteko existitzen direla.
    Azken finean, ez dut ulertzen zergatik ezin diren izan gurasoak opariak egiten dituztenak. Nire seme-alabek 5 urteetatik dakite Olentzero gurasoak direla eta ilusio berdinarekin opariak jasotzen dituzte.
    Laburtuz, asmakeri horiek ez zaizkit batere gustatzen. Ez dut gogoratzen noiz jakin nuen, baina, ez zen trauma bat izan niretzat, batez ere, opariek heltzen jarraitu zutelako.

Eman erantzun bat Jazz On-ri Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s