Gabon giroan

thXB6M7EEI Zoaz http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=26174 eta entzun 26174 zenbakidun audioa. Bertan, Andoni Egaña nostalgiko mintzatzen zaigu urte hondarreko garaiari buruz.

Entzuten ari zinela, etorri al zaizu beste garai bateko irudirik? Oso bestelakoak al dira egungo Gabonak? Zeren falta sumatzen duzu? Oraingo umeek hau guztia nola bizi dute? Zure garaian ez bezalkaoa al da dena? Eta helduok? Hobe al deritzozu Kanariar Irletara eguzkitara joateari?

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

4 erantzun Gabon giroan -ri

  1. Enara-k dio:

    Txikitan oso ondo pasatzen genuen. Gabonetako oporrak heltzear zeudenean, urduriak piztu ziren eta geure buruari itauntzen genion: zer ekarriko ziguten Olentzerok eta Erregeek? Ondo portatu ote genuen?

    Jai egunetan, aitaren senide guztiak elkartzen ginen. Aitona-amonen etxera joaten ginen eta lehengusu guztiok adin berbera geneukanez, primeran pasatzen genuen, Gabonak oso dibertigarriak zirelako. Urtero, gurasoei aurkezteko ikuskizun bat antolatzen genuen: abeztiak, dantzak, jokoak…sentimendu guztiak bizi genituzten: urduriak, pozak….Gurasoei asko gustatzen zitzaizkien eta urte batetik beste urte batera zerbait eskatzen ziguten! Guk eskaerak eskertzen genizkien eta hurrengo urtean beste ikuzkizun batekin harritzen genituzten.

    Gainera, opariei dagokienez, bai Olentzerok, bai Erregeek opari bat bakarrik ekartzen ziguten, eta horrekin nahikoa izaten zen. Ez zen beharrezkoa opari asko jasotzea, jasotzen genituenek pozten gintuzten eta urtean zehar opari horrekin jolasten ginen, aprobetxatzen genuen.

    Andoni Egañaren entzumenarekin ez nago erabat ados. Alde batetik, Gabonetan gaur egungo umeak lehengoak besteko ilusioz beteta bizi baitira. Baliteke teknologiaren eraginagatik, oso desberdina izatea; orain, haurrek gauza asko daukatenez, horri ez ezik, horretaz gozatzeari ere ez diote erreparatzen. Hori dela eta, ezin dute hainbeste opari estimatzen. Horren ondorioz, etxe batzuetan, ume bakoitzarentzako opari bat erosi beharko litzateke. Horrela gauzak gehiago baloratuko lituzke.

    Halaber, gaur egun ere badaude gabon kantak, jokoak, eta familiakoak elkartzen diren egunetan, jokoan aritzen dira. Horiek Gabonen esanahiak direla!

    Alabaina, dena ez da poza. Data horietan, gure familietariko batzuk falta sumatzen ditugunez, hau da, aintona-amonak, osaba-izebak, hil ziren pertsonak maiteak, Gabonak triste samar bihurtzen dira, beraien oroitzapenak geure burura etortzen zitzaizkigulako eta pena handia ematen digulako.

    Bukatzeko, eta azken galderari erantzuteko, Gabonetan inoiz ez nintzateke Kanariar Irletara eguzkitara egotera joango. Gabonak familiakoen artean egotea direlakoan nago. Urtean zehar elkartzea oso zaila denez, familia oso handia daukagulako, edo ez daukagulako denborarik, egunotan, gure senideekin gozatzea erabil ditzakegu. Aprobetxatu, etorkizunean ez zarete damutuko!

  2. Kirolzale-k dio:

    Mundu guztiak ez du begi onez ikusten Gabonak ospatzea. Batzuek Gabonak gorrotatzen dituzte eta hori gertatzearen arrazoiak ugariak izan daitezke.

    Lehenik eta behin, hildakoen falta sumatzen dute eta horren ondorioz, Gabonak tristura bihurtzen dira eta estresa sor daiteke ondo pasatzeko; izan ere, egunotan sentimenduak eta emozioak korapilatu egiten dira eta askotan oso zaila izaten da tristura kudeatzea. Bigarrenik, behartuta daude hainbat gauza egitera, esate baterako, izeko Ninaren etxera joatera, bikotekidekidearen herrira joatera eta hori bai, irribarrez gainezka. Badirudi derrigorrezkoa dela ondo pasatzea. Azkenik, kontsumoa gehiegizkoa da. Nire ustez, hain gehiegizkoa da, ezen opariak ezin baitira ondo estimatu. Orain dela hogei urte, ordea, opari gutxiago jaso genituen eta, hala ere, gehiago estatimatzen genituen.

    Beste batzuentzat, ordea, Gabonak familiarekin elkartzeko egun aproposak dira. Gainera, gaur egun erlijioari lotuta lehen bezain ez daudenez gero, askok Gabonetan etxetik alde egitea erabakitzen dute, hala nola, atzerrira joatea, ez da premiazkoa etxean geratzea eta. Nire garaian pentsaezina zen. Kontua da, gizartea aldatzen dabilen neurrian, guztion ohiturak ere aldatzen joaten direla.

    Egia esan, ama naizenez geroztik, Gabonez gehiago gozatzen naiz. Alde batetik, umeek Olentzerorekin asko disfrutatzen dutelako eta beste alde batetik, hiri guztietan antolatzen dituzten ekintzak partekatzen ditugulako. Biak momentu zoragarriak direlakoan nago. Hala ere, kasu batzuetan zaila izaten da lana eta umeak bateratzea. Hala eta guztiz ere, Gabonak egun egokiak dira Olentzero ikustera joateko,zinemara joateko, erausketez gozatzeko. Azken finean, Gabonak momentu politak dira errutina aldatzeko.

  3. PELUSA
    Beste garaiko Gabonak beste modukoak zirelakoan nago. Alde batetik, lehen, familiarekin egoteko aldia zelako eta atez-ate Gabon-kantak abesteko usadioa zegoelako. Gaur, ordea, oro har, laneko jaiegunekin etazenbat eta gehiago erosi, orduan eta zoriontsuagoko pentsamenduarekin erlazionatu egiten delako. Horregatik, gure gurasoak eta aitona-amonak bizi izan duten Eguberriarekin ez dutela zer ikusirik uste dut, izan ere, egun, kontsumismoa baita protagonista. Hala nola, umeek pentsatzen dute soilik zein opari eskatu Olentzeroari edota Errege Magoei, eta gainerakook, Eguberriko loteria erosi ez ezik, gure etxea Gabonetako apainketekin dekoratu ere egiten dugu, azken batean, gero argi gehiagoekin eta gero Jaiotza gutxiagoekin.

    Beste aldetik, festak ekartzen dituzten datak dira. Esate baterako, azkenaldian, Gabon-gauan irteten da, bai afari aurretik bai afari ondoren, lehen, aldiz, familiarekin egoteko gaua zenez, pentsaezina zen. Gaineara, duela urte batzuetatik hona puri-purian dago Gabon Zaharrean beste herrialde batera edo landetxe batera joatea, zein lagunekin, zein familiarekin.

  4. Astigar-k dio:

    Argi dago azken urteetako Gabonek ez dutela zerikusirik gure gurasoek edo aitona-amonek bizi izan zituztenekin. Lehen, garai berezia zen: erlijioak garrantzia handia zuen, eta senideak elkartzeko egunak ziren. Horrez gain, bazkari bereziak egiten ziren, eta askotan urtean zehar gutxi jaten ziren jakiak prestatzen ziren. Beste alde batetik, opariek ez zuten garrantzi handirik, batez ere, garai hartan dirua beste behar garrantzitsuenetara zuzentzen zelako.

    Orain, ordea, guztiz aldatu dira gauzak, eta oro har, nahi dugun guztia eskura daukagu. Esate baterako, umeek gero eta jostailu gehiago dituzte, era guztietakoak, eta helduok, gailu ugari erosteko eta jatetxetara joateko aukera dugu. Gainera, garraioak hainbeste hobetu direnez, nahiz eta urrun bizi, senideekin elkartzea erraza da, nahi izanez gero.

    Nahiz eta festa hauek oinarrian erlijioa eduki, lehen aipatu dudan bezala, erabat galdu dute jatorrizko esanahia. Oraindik ikur batzuk agerian daude, baina ez dute garai bateko esangura, erlijioaren aldetik. Izan ere, gero eta jende gutxiago doa meza entzutera, eta umeentzat opariak jasotzeko eguna baino ez da. Guztiok badakigu gizarte kontsumista batean bizi garela, baina nire ustez, gizarteak festa honen inguruan sortu duen giro kontsumista izugarrizkoa da.

    Beste alde batetik, dena ez da txarra izango. Egia da gaur egun, senideak biltzeko unea dela, eta lankideekin eta lagunekin afariak eta bilerak egiteko momentua. Askotan, urtean zehar ikusi ez dituzun lagunekin elkartzeko garaia da, normalean kanpoan bizitzen den jendea bueltatzen delako etxera.

    Gauzak aldatzeko, nire ustez, gutxi egin dezakegu. Ez da erraza gizartearen aurka joatea, batez ere kontsumismoa gero eta indartsuagoa den garai honetan. Baina egin dezakeguna da, umeei benetako balioak irakastea: batez ere, familiaren garrantzia.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s