Iruzurrak sarean

                                       estafas-en-la-red

Sarean era guztietako iruzurrak egiteko moduak areagotu dira. Gure dirua edota datuak lortzea da helburua eta, horien atzaparretan ez erortzeko, adi ibili behar da. Zuri inoiz iruzurrik egin al dizute? Eta zure ezagunen bati? Zer aholku emango zenioke jendeari horrelakoak ekiditeko?

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

11 erantzun Iruzurrak sarean -ri

  1. Lorea-k dio:

    Niri beldur handia ematen dit interneten bidez erosketak egitea, batez ere, ezezagunak diren web orrietan. Inoiz ez didate egin iruzurrik kontuz ibiltzen naizelako eta ia bakarrik amazon erosten dudalako. Halaber, ez dut ezagutzen iruzurrik egin ahal diote inori.

    Horrelakoak ekiditeko aholku batzuk emango nioke jendeari: Lehenik, begiratu behar da web orriaren fidagarritasuna, adibidez, iruzkizunak irakurtzen. Bigarrenik, ahal denean Pay Palekin ordaindu, erositako produktuak heldu ezean haiek dirua itzultzen dizute. Amaitzeko, iruzurrak jasanez gero salatu lehenbailehen.

  2. Tximeleta-k dio:

    Behin, lagun baten aitari iruzur bat egin zioten kalean. Loteria billete faltsu bat izan zen eta hemezortzi mila eurok galdu zituen. Familiaren aurrean iruzur bat egin ziotela onartzeak, min eta lotsa handia ematen zitzaion eta bolada luze batean oso gaizki pasatu zuen.
    Iruzurrak sarean inoiz ez dut ikusi ezta ez dut inori ezagutzen ere. Ez dakit nola babestu behar dugun hori ez gertatzeko. Bururatzen zaidan gauza bakarra da interneten orrialdeak oso ondo aukeratu behar ditugula eta bakarrik orrialde ezagunetan erosi ahal dugula. Halaber, ordaintzeko moduak fidegarriak izan behar dira, adibidez Pay Pal.

  3. Marigorringo-k dio:

    Batzuetan emailara mezu batzuk jaso ditut jakiten dudan iruzurrak direla nire norberaren datuak eskaini dizkidatelako aitzikiren batekin. Mezu hauek ezabatzen ditut momentu horretan oso mesfidatia naizelako.
    Zorionez inoiz ez didate egin iruzurrik baina iruzurleak oso azkarrak dira eta inor ez dago seguru.
    Hobe da, bakarrik ezagun web orrietan erostea.

  4. Nahia-k dio:

    Argi dago, interteneten ibiltzea ez dela segurua, gero eta iruzur gehiago daudelako. Egia esan ,horrek beldurra ematen dit.
    Niri, orain arte, ez didate iruzurrik egin, baina oso erraza dela onartzen dut.
    Izan ere, sarean ibiltzen zen iruzur bati buruzkoa erreportaje bat ikusi nuen. Azaltzen zuten marka ezagunen irakargarri baten bidez, deskontu handiak eskaintzen zutela, inkesta txiki bat egiten bakarrik. Iruzurgileek gure datuak lortuta eta gero, gure kontu korrontera sar daitezke eta diru guztia lapurtu ahal digute.
    Horregatik, oso adi egotea jendeari esango nioke. Ez dela fidatu, inork ez duelako ezer oparitzen

  5. Txintxirrin-k dio:

    Egunero mugikorran interneteko historia ezabatzen dut. Erosteko benetako dendak nahiago dut arrasoi askorengatik, besteak beste, nire datuak ez emateko baina, batez ere, erosiko dudana neuk ikusteko eta, azken finean, kalean dendak egoten jarraitzeko. Horren ondorioz, gutxitan interneten bidez erosten dut eta lehen enpresa buruzko argibidea bilatzen dut.
    Zentzuduna bazara eta azkar usteko-plantak egiten ez baduzu iruzur egiteko arriskua txikia da.

  6. piparra-k dio:

    Gaur egun, ia ia guztiok interneten bidez erosketaren bat egiten dugu edo bestela, zerbaiterako gure datuak interneten sartu behar dugu. Badirudi, horrekin bakarrik yada iruzur egin ahal digute.
    Zorionez, niri momentuz, ez didate inteneten bidez iruzurik egin. Baina, aste honetan kontatu digute kasu bat; pertsona batek nire lagun bati goizeko 8etan deitu zion googleren izenean eta esan zion segurtasun akats bat gertatzen ari zela eta bere banku-kontuak eta bere datuak arriskuan zeudela. Aitzakia horrekin interneten sartzeko eskatu zion eta horrialde batzuk irekitzeko esan zion. Horrela, iruzurgile horiek 1600€ kendu zizkioten.
    Egia da ez dakidala zer egin dezakegula. Iruzurgileak beti gure aurrean dabiltza.

  7. Masha-k dio:

    Zorionez inoiz ez didate iruzurrik egin, behintzat ez naiz konturatu; hala ere, bahin baino gehiagotan emaila jaso dut azken iruzur berria oharrarazteko. Egia esan, ez daukat konfiantzarik gauza errazetan, agian horregatik horrelako arazoak saihestea lortu dut.
    Bestalde, datu pertsonalei dagokienez, nahiz eta dirua bezain garrantzitsuak izan, onartu behar dut ez daukadala hainbesteko konturik edozein web orrialdetan ematean. Suposatzen dut horregatik nire e-maila zaborraz beteta dagoela. Zalantzarik gabe hobe izango litzatekeela ez ematea baina, uste dut ez dudala jakingo eskarmentu txarra izan arte eta, auskalo, apika ezta orduan ere.

  8. Nemo-k dio:

    Batzuetan erosketa zehatzak interneten bidez egitea gustatzen zait, erosoagoa delako iruditzen zait.
    Inoiz iruzurrik egin ez arren, orain dela gutxi telebistan erreportaje bat honi buruz ikusi nuen eta egia esaterako beldurra ematen du. Teknologia auurreratu ahala, sarean arrisku gehiago sortzen dira.
    Pribatutasunaren poltika irakurtzea inportantea izango litzateke , baita web ezagunak erabiltzea ere.

  9. Katagorri-k dio:

    Gaur egun, lehen baino jende gehiagok egiten dugu edozer motatako erosketak interneten bidez. Nahiz eta erosoagoa izan, arrisku handiak dauzka, hau da, iruzurgileentzat badirudi oso erraza dela gure datu pertsonalak hartzea.
    Niri, zorionez, ez didate inoiz iruzur egin, ezta nire ezagunak ere. Baina horrek ez du esan nahi libre nagoenik ( badaezpada atzamarrak gurutzatuko ditut).
    Jendeari gomendatuko nioke adi egoteko leku berrietan erosketak egiten duenean edo bestela, web-orri fidagarrietan egiteko.

  10. eguzkilore-k dio:

    Gaur egun edozein gauza interneten bidez egin dezakegu; are gehiago, horrela egitera behartzen gaituzte. Adibidez bankuetan, gure kontu korrenteak beste modu batean lantzea ez da posible eta. Aitortzen dut egoera hori amorru handia ematen didala, batez ere, gure segurtasuna arriskuan dagoelako.
    Behin, igande batean goizean bankutik nire eskutato zenbakia eskatzeko deitu zidaten. Zirudienez, nire kontu korrentea araso informatiko bat jasotzen ari zen. Harrituta geratu nintzen, ez nekien nor ote zen lapurra; bankutik deitzen zidatenak edo kontuan sarten ari zirenak.
    Egun hartatik, ez dut erabiltzen ez Pay Pal ez kodeak, beldur ematen dit eta. Nire nebak oso fidegaitza naizela esaten dit. Horregatik, zerbait interneten bidez erostea behar dudanean, berak erosten dut. Edo beste modu bat esanda, bere kontua arriskuan egon dezala.

  11. Txorimalo-k dio:

    Gaur egun, gero eta jende gehiagok erosketak interneten bidez egiten ditugu. Gauza hauek guztiak weben bidez egiteak abantailak eta desabantailak dauzka.
    Alde batetik, normalean internetetik konpara ditzakezu web orrialdeen artean prezioak eta ziur aski, gauzak merkeegi lor daitezke. Erosoago ere iruditzen zait, ordenagailu batez edo sakeleko mugikorren bidez, egin dezakegulako.
    Beste aldetik, niri dendak pena ematen dizkit, internet agertu zenetik beraien arteko lehia handitu delako eta normalean dendak ateratzen dira galtzaile. Hala ere, larriena iruzurrak dira. Batzuetan, orriak ez baitira fidegarriak eta gure kontu korrentean sar daitezke. Nik adibidez hori gerta ez dadin, Pay Pal egiten ditut ordainketak eta ehun euro baino gehiagoko erosketa eginez gero, bankuak mezua bidaltzen dit. Hala eta guztiz ere, nahiz eta niri ez gertatu, beldur diet iruzurrei eta bakarrik erosten dut ezagutzen ditudan web orrietan.

Eman erantzun bat Lorea-ri Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s