Abiadura muga

Orduko 90 kilometroko muga adierazteko seinale bat. Zer deritzozu neurri berriari?

https://www.berria.eus/paperekoa/1879/008/001/2018-12-28/espainiak_orduko_90_kilometrora_jaitsiko_du_ohiko_errepideetako_abiadura_muga.htm

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=30630

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

5 erantzun Abiadura muga -ri

  1. Enara-k dio:

    Egia esan, gero eta kezka handiago izaten dira errepideetan gertatzen den istripu kopuruaren ondorioz, urtero igo egiten baita.

    Baliteke abiadura muga murriztea irtenbideetariko bat izatea, hala ere, beste faktore batzuek ere parte hartzen dute, istripuak kontrolatzeko orduan.

    Lehenik eta behin, gidarien kontzientzia piztu beharko lukete. Ez dakit nola egin beharko luketen baina puntu hau oso beharrezkoa delakoan nago. Nahiz eta neurri zorrotz guztiak ezarri, gidariek bere arduraz kontuan hartzen ez badute, ekintza arriskutsuak berriro gauzatuko lituzkete, batez ere, mugikorrari begira, gidatzen duten bitartean, besteak beste.

    Beste puntu bat, kotxeak produzitzeko momentuan legoke. Nola da posible hain azkarrak eta potentzia gero eta handiagoarekin kotxeak sortzea? Zertarako? Gero gidariek bai mugak, bai legeak betetzen badituzte, inoiz ez lukete hainbesteko abiadura abian jarriko! Badakit automobilen industria negozio hutsa dela, eta kotxe horiek ekoizteari utziko balizkiote, ekonomiari dagokionez, kaltegarri handia bihurtuko litzatekeelako.

    Nire ustez, gakoa ez da abiadura muga jaistea, baizik eta ardurarekin gidatzea. Beraz, errua gidariarena bakarrik da, ez auto abiadurarena.

    Gidari guztioi, mesedez, hartu kontzientzia eta gidatu legea errespetatzen, zuengatik ez ezik, errepideetan dauden beste persona batzuengatik ere arriskuan ez jartzeko!
    Hortik atera kontuak!

  2. Kirolzale-k dio:

    Espainiako Gobernuak ohiko errepideetako abiadura orduko 90 kilometrora jaitsiko duelako neurria jarriko du martxan berehala istripuak gutxitzeko asmoz. Horretarako, hilabeteko epea seinale berriak jarriko dituzte. Nik neurri berriari primeran deritzot.

    Alde batetik, frogatuta dagoelako beste herrialde batzuetan emaitza onak ekarri dizkiola herrialdeari, adibidez, Frantzian. Beste alde batetik, azken urteetan hildakoen kopurua gorantz hasi delako. Beraz, kopuru hori gutxitzeko neurri hau agokia delakoan nago.

    Baina, tamalez, abiadura mugatzearekin batera, beste neurri batzuk hartu behar dituzte istripuak gutxitzeko. Lehenik eta behin, puntutako gidabaimenean moldakeketak egitea. Bigarrenik, bai sakeleko telefonoa erabiltzeagatik, bai drogen edota alkoholaren eraginpean gidatzeagatik zigor handiagoak ezartzea. Azkenik, errepideak konpontzea; izan ere, errepide batzuk oso hondatuta daude.

    Gaur egun, gidariek gero eta ohitura okerragoak izaten dituzte gidatzeko orduan. Batzuek mugikorra erabiltzeagatik arreta galtzen dute eta beste batzuek ez dute etengabe errepidera begiratzen ez diotelako garrantzia ematen kontzentrazioari.

    Era berean, abiadura mugatzeak, istripuak gutxitzeaz gain, istripuen ondorio arinagoak ekarriko ditu. Hori gutxi izango balitz bezala, aldi berean, kutsadura gutxituko da.

    Hortaz, hau guztia kontuan hartuta, nik argi eta garbi daukat abiadura murriztea neurri egokia izan daitekeela baina beste neurri batzuk ere beharrezkoak direla arazoari aurre egiteko. Ondo legoke garraio publikoa sustatzea; izan ere, jendeak autobusa eta trena erabiliz gero, errepideetan kotxe gutxiago egongo lirateke. Nire ustez, funtsezkoa da gidarien hezkuntza eta trebakuntza primerakoa izatea, istripuen gehienak gidarien erruz gertatzen dira eta.

    Laburbilduz, behin neurri hau ezarrita, nik ezbeharrak gutxituko direlako itxaropena daukat. Bada garaia errepideetan zentzuz gidatzeko!

  3. Astigar-k dio:

    Egunero trafiko istripuak gertatzen dira gure errepideetan, eta estatistiken arabera, gizartean efektu larria eragiten dute. Izan ere, gazteen bizitzen galera sorrarazten duten alderdien artean, trafiko istripuak faktore garrantzitsuena da. Horrelako ezbeharrak saihestu daitezke, eta hau dela eta, gure gizartearen ardura neurriak ezartzea da istripuak murrizteko.

    Hain zuzen ere, Espainiako Gobernuak proposatu ditu neurri berriak, ezbeharrak murrizteko asmoarekin. Lehen aipatu dudanagatik, eta zalantzarik gabe, errepideetan galtzen diren bizitzak gutxitzeko ezarri diren neurriak onartu behar ditugu. Izan ere, Europako hainbat herrialdetan, hemen proposatu diren neurriak ezarri dira eta biktimen kopurua jaitsi da.

    Proposatutako neurrien artean, abiadura muga murriztea dago. Jakina, neurri hau ezartzea ez da erraza izango, eta arazoak sortuko dizkie errepideak sarritan erabiltzen dituztenei; esate baterako, ekonomian eragina izango duela argi dago, bidaia luzatzen den neurrian, garraiolariek dirua galtzen baitute.

    Beste alde batetik, badirudi agintariek gaur egun indarrean dagoen araudia gogortuko dutela. Esate baterako, gidabaimenen puntu-sistema aldatuko dute, eta arau-husteek puntu gehiagoren galera ekarriko dute.

    Hala ere, nahiz eta iraganean neurri berriak ezarri dira, askotan ez dituzte sortu espero ziren emaitzak. Izan ere, arauak betetzen ez dituztenei ez zaizkie inporta arau berriak. Beharrezkoa da neurri gogorrak ezartzea arau-huste larriak gutxitzeko, adibidez, drogen edo alkoholaren menpean gidatzea edo mugikorra erabiltzea autoan. Tamalez, badirudi bakarrik isunak eta zigor gogorrak eraginkorrak direla gure helburua lortzeko.

  4. putxerika-k dio:

    Azken bolada honetan errepidean istripu pilo bat dago bigarren mailako errepideetan batez ere. Alde batetik azpiegitura ona ez delako eta bestetik errepideetatik joan ahal dugun abiadura egokia ez delako. Hainbeste istripu saihestu ahal dugu? Gobernuak arauak aldatu behar ditu gehiago edukitzeko? Nire ustez, gobernuak eta erakunde batzuek kanpaina zorrotza eginagatik, ez da nahikoa. Arauak aldatu behar ditu errepideen egoera hobetzeko, bigarren mailako errepideetan batez ere.
    Pasa den aste, Espainiako Gobernuak abiadurari buruzko dekretu berria onartu zuen. Dekretu berrian arau batzuk aldatu ditu. Lehenik, bigarren mailako errepideetako istripu kopurua jaitsi nahi duenez, orain autoek 90 kilometrora bakarrik gidatu ahal dute, 100 kilometrora ordez. Baina, zer pasatu kamioekin eta autobusekin? Istripu gutxi daukatenez, abiadura berarekin gidari dezakete.
    Bigarrenik, bigarren mailako errepideen abiadura ez ezik, herriguneetan ere jaitsi dute eta kalearen arabera 30 kilometrora gidatu dezakegu. Hirugarrenik, sei puntu galduko ditugu, sakelako telefonoa erabiltzen badugu edo whatsapp eta beste aplikazio batzuk ikusiz gero, alegria, isunak handiagoak izango dira.
    Egia da zer edo zer egin behar dugula istripu kopurua jaisteko. Arauak zorrotzak diren arren eta batzuek ulertu ez badute ere, betetzen saiatu behar dugu, gure errepideak segurtasunagoak izateko.

  5. PELUSA
    Gobernuak martxan jarriko duen neurri berri honekin istripuak gutxitu nahi du. Hori horrela bada, primeran deritzot. Hala ere, afera ez dagoela abiaduran uste dut, gidariaren eramatearen eran baizik. Honekin ez dut esan nahi abiadura estropu askotako eta heriotza askotako kausa izan ez denik, ziur nago batzuetan horrela izan dela. Honekin esan nahi dudana da faktore desberdinak daudela eta horiek direla gidarian eragina dutenak, eta azken finean, istripuen arrazoiak direnak. Eragilerik ohikoena da arreta eza errepideetan, esate baterako, segatopoari begiratzearren, irratian katez aldatzearren edo drogen edota alkoholaren eraginpean gidatzearren. Kasu hauetan, denbora oso gutxian izanda ere, gidariaren arduragabekeriaren ondorioz, autoaren kontrola galtzen da eta orduan, istripua gertatzen da. Beraz, ez dut uste hauek saihestuko direnik abiadura txikiagotzeagatik. Beste faktore garrantzitsu bat errepideen egoera da. Asko dira egokitu behar direnak, dena den, adabakiak soilik jartzen dituzte. Autoa galtzadatik era egonkorrean joan behar delakoan nago, eta horregatik, uste dut gobernuak dirua erabili beharko lukeela errepide guztien konponketan, eta ez seinaleen ordezpenean.

    Hau guztia esanda, nire aburuz, neurri honek alde positiboak baino ondorio negatibo gehiago ekarriko ditu. Ildo batetik, abiadura txikiagotzerakoan, auto-ilara gehiago egongo dira, batez ere kamioien trafikoa dagoen tartetan. Honek, berriz, gidariek larritu dezakete, eta, beraz, aurreratzeak egingo nahi ditzaten. Orduan, segur aski, istripu gehiago gertatuko direla. Bestalde, nahiz eta aditua ez izan, uste dut, abiadura murriztea poluzio handiagoa ekarriko duela, hots, hirietan bezala, abiadura txikiagorekin joateagatik, gehiago kutsatzen dela

Eman erantzun bat hegoaldeuskaltegia-ri Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s