Polizia hegalariak?

mujer-ertzaina-eitb_foto610x342 Ertzaintzak promozio berria dagoeneko abian du. Maiz pentsatu ohi dugu: zertarako hainbeste polizia? Baina ukaezina da poliziarik gabeko gizartea ez litzatekeela posible izango, ala bai? Beharbada, galdera litzateke ea zer nolako polizia eredua nahiko genukeen. Baliteke polizia hegalariak gehitxo izatea, baina zerbait, apika, aldatu egin beharko genuke. Zer deritzozu?

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=30472

http://www.aizu.eus/index.php?option=com_content&view=article&id=2012:polizia-hegalariak&catid=20&Itemid=0

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

5 erantzun Polizia hegalariak? -ri

  1. Kirolzale-k dio:

    Azken urteotan polizia-kopuruak gora egin du, aldian baino aldian promozio gehiago jartzen dituztelako martxan gobernutik.

    Nik argi eta garbi daukat poliziarik gabeko gizartean bizitzea oso arriskutsua izango litzatekeela; izan ere, gaizkileek beren arauak jarriko lituzkete eta herritarrak kontrolik gabe ibiliko lirateke. Tamalez, poliziarik gabeko gizarteak ez du funtzionatzen, poliziak zeregin asko betetzen baititu, esate baterako, trafikoak sortzen dituen arazoak konpontzea, bizimoduak dakartzan hainbat korapilo askatzea eta zuzentzea.

    Egia esan, gaur egun polizia batzuen jokaera txapela kentzeko modukoa ez delakoan nago baina polizia gehienek primeran burutzen dituzte oinarrizko betebeharrak.

    Gailu hegalariei dagokienez, ez dut uste gailu hegalari hauek Gasteizera helduko direnik. Alde batetik, gobernuak dirutza inbetitu beharko lukeelako gailu hegalari hauek erosi ahal izateko eta beste alde batetik, gaur egun ez direlako beharrezkoak Gasteizko arazoei aurre egiteko. Beraz, nik esango nuke ehun urte barru arte ezin izango ditugula Gasteizen kaleetik ikusi, horregatik, filmetan ikustearekin konformatu beharko dugu.

  2. Enara-k dio:

    Gaur egun, gero eta polizien oposaketa gehiago agertzen dira edozein komunikabideetan. Hori ikusita, geure buruari itauntzen diogu: Beharrezkoak ote dira?

    Nire ustez, bai, gure gizartean bai haien presentzia, bai haien lana, oso beharrezkoak dira. Baina zergatik? Egunotan delitu zenbakia handitu egin delako. Hau da, zenbat eta delitu gehiago gertatu, orduan eta polizia gehiago izan behar dugu, delitu horiek suntsitzeko.

    Alabaina, teknologiari esker, baliteke arlo honetan ere, onurak ekar daitezke. Adibidez, polizia hegalariak, Dubain sortzen ari diren bezala. Batzuek zeuen buruari galdetuko diozue: Zer ote dira horiek? Drone erraldoiak bezalakoak dira. Halaber, bi eratan erabil daitezke: drone klasikoen modura, urrutiko aginte baten bidez, edo gidaria gainera igota eta hark gidatua. Hortaz, hegalari horiek abantaila handiak dauzkate. Lehenik eta behin, hegaz egiten dutenez, ez daukate oztoporik (beste automobil batzuekin topatu, arauak bete, eta abar). Bigarrenik, elektrikoak direnez, ez dute hainbeste kutsatzen. Eta azkenik, baliteke autonomoa izatea, beraz, ez da beharrezkoa pertsona edukitzea. halaber, poliziak heltzen ez diren lekuetara beraiek azkar eta ondo itzul daitezke.

    Ondorioz, denak dira abantailak? eskuratzeko horren erraza balira, hori mauka direna! Hala ere, desabantailak ere badauzkate, preziori begira batez ere. Ekoizpen bakoitzak 150.000 euro ingurukoa denez, batzuk erosteko, dirutza behar delakoan nago; gizartean ezin ditugulako horiek ordaintzen, zergen bitartez, edo edozein ordainketaren truke. Halaber, hori gutxi izango balitz bezala, polizia hegalariak hasten badira, gero beste ibilgailu batzuk (taxiak, beribil propioak) zerutik ere gidatzen hasiko lirateke. Horrek ere kontropean izan beharko luke, eta horren ondorioz, arauak nahiz legeak ezarri beharko lizkiete. Lurrean, gure errepideetan, trafikoa murristuko litzateke, baian zeruan ere kalteak zein eragozpenak ager litezke. Gainera, zer egingo genituzke gure animali hegalariekin? Beraien gunea kenduko geniekeelako!

    Horiekin guztiekin, poliziaren kantitatea igotzearen aldekoa naiz, norbaitek arauak betetzeko kontrola hartu behar duelako, oso garrantzitsua da eta. Baina, bestalde, oraindik nahiz eta ondo egon, ez dut argi ikusten, hegalariek hainbeste onurik ekar zezatela!

  3. putxerika-k dio:

    Gaur egun, herrietan zein hirietan bortxakeri edo delitu pilo bat dago. Nahiz eta egoera guztiak ez kontatu, delitu gehiegi pasatzen dira gure inguruan, eta ez gintuzten kontatu nahi, alde batetik, ez kezkatzeko, bestetik, beldurrik gabe bizitzeko. Nire ustez, hobe da hainbeste delitu ez jakitea, pozi gehiago bizitzeko. Baina, benetan, gure kaleak ez dira hain seguru.
    Horri ondorioz, aurten, Ertzaintza promozio berri handia dago, gutxi gorabehera 500 plaza berri eskainiko dituzte. Asko dira, pasa den otsailean, 300 polizia sustatu zirelako. Baina Gobernuak hainbeste lanpostu eskaintzen badu, zerbait izango da. Guk gehiegi irudituagatik.
    Bestalde, jende asko izena ematen duenez, azterketak saiak dira eta gainditzeko, froga batzuk igaro behar dituzte. Gainera, prestatu behar dituzten gaiak oso zabala dira eta denetarik jakin behar dute gainditzeko. Legeak ez ezik, errepideak eta mendiak ere ikasi behar dituzte. Horregatik, oposizioak gainditzeko asko ikasi behar dute. Hori gutxi balitz bezala, sasoian egon behar dute, frogak oso gogorrak direlako.
    Horren ondoren, esan nahi dut gaur egun segurtasun gehiago behar badugu eta aukera onena bada Ertzaintza gehiago edukitzea, gure kaleetan ongietorri. Zergatik ez? Hala ere, bukatzeko, galdera bat egin nahi dut. Hainbeste poliziak kaleetan edukiko balu, indarkeria gutxiago edukiko luken ala ez?

  4. Astigar-k dio:

    Gizarteak sortu ziren momentutik, argi geratu zen beharrezkoa zela arau-sistema garatzea eta ordena mantentzea, istiluak eragozteko. Helburu hori bermatzeko, polizia sortu zen; poliziarik gabeko gizartea, hortaz, utopikoa da, nire ustez.

    Beste alde batetik, badakigu azken urteotan delituak ugaritu direla eta horregatik, polizia inoiz baino beharrezkoagoa da. Esanak esan, ezin da ukatu askotan sistema politikoek polizia erabili izan dutela euren helburu politikoak lortzeko. Era horretako jokaerak eta ustelkeriak ekarri dituen arazoak ondoeza sortu dute gizartean. Beraz, polizia apolitikoa izan behar da gizartearen konfiantza edukitzeko.

    Horrez gain, agerian dagoenez, teknologia berriek gure gizartea sakonki eraldatu dute, eta, hau dela eta, krimenak egiteko modua ere aldatu da. Horregatik, poliziak eguneratu ditu bere metodoak, delituak saihesteko; polizia hegalariak garapen honen adibideak dira. Baina,egin behar dugun galdera hau da: teknologia berriek segurtasuna ekarriko digute?

    Nire ustez, poliziaren funtzionamendua hobetzeko, dirua ondo erabili beharko genuke. Teknologia berriek duten eragina aipagarria da, baina garrantzitsuena auzo guztietan poliziaren presentzia bermatzea izango litzateke. Halaber, nire iritziz, garrantzitsua izango litzateke politikaren eragina saihestea, eta horretarako, politikariek bermatu beharko lukete poliziaren independentzia.

  5. PELUSA

    Gaur egun gero eta delinkuentzia gehiago dagoelakoan nago, telebistan zein egunkarietan sarritan ikus dezakegu delituen kopurua igo egin dela. Horregatik, gobernutik martxan jarri duten promozioa apartekoa iruditzen zait. Zalantzarik gabe, ez da posible poliziarik gabeko gizarte batean bizi. Legeria eduki arren, oraindik badaude arauak betetzen ez dituztenak. Honi aurre egiteko, eta, ondorioz, segurtasun gehiago edukitzeko, poliziak nahiz ertzainak beharrezkoak direla uste dut, hots, gero eta polizia gehiago, orduan eta kontrol eta segurtasun gehiago.
    Bestalde, eta auto hegalariei dagokienez, ez dut uste ezinbestekoa denik. Hau da, ibilgailu mota honek hiri handietan erabiltzen omen dute, oso bizkor heltzen baitute lekutara edozein delitu saihesteko asmoz, eta, Euskal Herrian, aldiz, ez da beharrezkoa hainbeste teknologia erabiltzea. Horrez gain, gailu hau oso garestia da, eta, bete ordez, ondo legoke, esate baterako, zahar dauden autoak ordezkatzea edo etengabeko heziketa ematea, arlo desberdinetakoa.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s