Gazteen sexu-heziketa

Imagen relacionadaGaur egungo gazteek, Internet eta gainerako teknologia berriei esker, inoiz baino eskuragarriago dute edozein gairi buruzko informazioa. Dena den, batzuetan informazio hori ez da aski izaten zerbaiten inguruan jakin beharreko guztia jakiteko. Esate baterako, gaur egun, gaztetxoen sexu-heziketa Internetera mugatuta dago ia, eta, batzuetan, sexualitatearen irudi desitxuratua ematen die horrek.

Zuri zer iruditzen zaizu gaur egungo gazteek jasotzen duten sexu-heziketa? Egokia dela uste duzu? Badago alderik zuk jaso zenuenarekin? Nolako papera jokatu behar dute gurasoek eta eskolak?

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

14 erantzun Gazteen sexu-heziketa -ri

  1. ITZI-k dio:

    Gaur egun, sexuak gero eta tabu gutxiago daukanez, lehen baino errazagoa da informazioa aurkitzea; batez ere, gazteentzat. Hala ere, gehienetan, gazteek webgune desegokietan bilatzen dituztenez, irudi desitxuratua lortzen dute eta beren sexu-harremanak pentsatzen duten bezala ez dira bezain onak.
    Horregatik, nire ustez, oraindik ez daukagu behar beste informazio egokia. Beraz, bai ikastetxeek, bai gurasoek paper handia jokatu beharko dute gazteei irakasteko, adibidez: arriskuak saihesten, galderak konpontzen… eta oro har konfiantza lortzen saiatu behar dute, erabat taburik gabe hitz egiteko.

  2. Zirimiri-k dio:

    Nire ustez, gero eta informazio gehiago lor dezakegu sexuari buruz. Pertsonentzat sexu-heziketak garrantzi handia dauka, batez ere, gazteentzat.
    Alde batetik, gaur egungo gizartean, edonork aurki dezake nahi duen informazioa. Gazteek pentsatzen dute lagunak, Internet edo bere esperimentazioa, bide egokienak direla sexu informazioa lortzeko, baina, batzuetan, zenbat eta informazio gehiago eduki, orduan eta gutxiago dakite.
    Beste aldetik, guraso gehienek ez dakite nola hitz egin bere seme-alabekin sexuari buruz. Uste dut ez dutela nerabezaroan gai honi buruz hitz egin behar, haurtzaroan ordez. Gainera, konfiantza eduki behar dute beraiekin eta garrantzitsuena naturaltasunarekin eta askatasunarekin hitz egitea da.
    Amaitzeko, ikastetxeetan beharrezkoa da nola ematen duten sexu-hizketa aldatzea.

  3. Rebeca-k dio:

    Nire ustez, familiak sexu heziketan duen papera oso garrantzitsua da. Hala ere, gaur egungo gizartean, gurasoek zenbat eta denbora gutxiago eduki, orduan eta bere seme-alaba nerabeak bakartiago daude. Horren ondorioz, nerabeek bai Interneten bidez bai beste lagun batzuen bidez sexuari buruzko erantzunak bilatu behar izaten dituzte. Baina, aurkitzen duten informazioa okerragoa izan daiteke.
    Nik iritziz, ona izango litzakete, nerabeek gurasoengandik edo adituengandik informazioa edukitzea.

  4. Maripuri-k dio:

    Nire ustez, sexu-heziketa oso garrantzitsua da jakiteko zer den sexua eta bere ondorioak saihesteko. Nahiz eta gaur egun sexu gaia tabu ez izan, gazte batzuk beraien gurasoekin sexuari buruz hitz egiteak lotsa ematen die. Beraz, daukaten informazioa interneten bidez ateratzen dute.
    Haatik, ez daukate behar beste informaziorik. Hortaz, orain, ikastoletan gero eta gehiago mintzatzen direnez gai honetan, gazteek erosoago sentitzen dute eta dauzkaten zalantzak galde ditzakete.

  5. Noa-k dio:

    Nik uste dut, gaur egungo gazteek zenbat eta informazio gehiago eduki, orduan eta gutxiago dakitela. Adituen batzuen arabera, batzuetan, hainbeste informazio kaltegarria izan ahal da beraientzat, nerabeek ez dakitelako nola gestionatu informazio hau. Horregatik, oso garrantzitsua da etxean gurasoek bere seme-alabekin harreman beharrezkoa edukitzea. Gainera, nire iritziz, eskoletan sexu- heziketari buruzko ikasgaia eduki beharko lukete.

  6. Leire-k dio:

    Gaur egungo gazteek sexuari buruz dena dakitela pentsatzen dute baina nik informazio asko falta zaiela uste dut. Internet gero eta gehiago erabiltzen dute eta ez dira konturatzen han agertzen diren gauza guztiak ez direla egia. Nire ustez,gurasoek haien seme alabekin gehiago hitz egin behar izango lukete eta adi egon behar dute interneten ikusten dutenarekin.

  7. Alaveszale-k dio:

    Uste dut gaur egun gazteek jasotzen duten sexu-heziketa egokitzen dela. Eskolan irakaskuntza gai hauetako kalitate handiagoa da eta gazteek askoz gehiago ikasten dute. Beste baterako garaiko desberdintasunak daude baina denboraz, eguneroko gai bihurtu da. Uste dut gai hauetan gurasoek eta eskolak oso paper garrantzitsua dutela.

  8. Amests-k dio:

    Nire ustez, gaur egungo gazteek lehenagokoak baino informazio gehiago dute baina ez dirudi. Beharbada, hainbeste informazio edukitzeak ez ditu laguntzen baizik kaltetzen ditu. Uste dut, komenigarria dela gazteek informazio fidagarria izatea eta horregatik, gurasoek eta eskolak paper garrantzitsua jokatzen dute. Gainera, haiek eroso egon behar dute lotsarik gabe gai honi buruz hitz egiteko eta horrela, bere zalantzak galdetu ahal izango dituzte.

  9. Roboto-k dio:

    Niri iruditzen zait gazteek jasotzen duten sexu heziketa nahiko urria dela. Sexuari buruz hitz egiten duen irakasgaiak dauzkate, baina normalean, bakarrik kondoi bat jartzen ikasten dute. Nire ustez, hezkuntza hobetzea beharrezkoa da. Sexuari buruzko informazio gehiago eman beharko litzateke; adibidez, praktika arriskutsuak saihestea, higieneri buruzko aholkuak ematea, harreman sozialak hobetzea.
    Nik gaztea nintzenean, orain baino okerrago zen. Ez neukan informaziorik sexuari buruz. Denak kalean ikasi nituen.
    Azkenean, eskola irakatsi behar du, baina gurasook hezi behar dugu. Nire ustez, gazteek konfidantza nahikoa izan behar dute bere arazoei buruz hitz egiteko. Hori lortzen da umetatik hezteaz.

  10. Katalintxu-k dio:

    Nire ustez, konpondu ez duen arazoa sexu-heziketa da.
    Alde batetik, gazteek gero eta informazio gehiago dutela egia da, baina, bestetik, teoria eta praktika gauza desberdinak dira , horregatik naturaltasunez eta konfiantzaz hitz egin behar dugu gairi buruz gazteekin. Gainera, segur aski, lehen galdetu dituzun galderak galdetuko dituzte.
    Bukaeran, gairi buruz ez dugu hitz egin nahi, beti sexologoenera eraman ahal izango ditugu

  11. athletizalea-k dio:

    Hasteko, esango dut, gazteek sexu-heziketa jasotzen duten ondo dagoela, eta ildo beretik, gazteentzat sexu-heziketa egokitu iruditzen zait, baldin eta gurasoek eta irakasleek ematen badutena. Nik txikitan klasean apur bat jaso nuen eta beste apur bat etxean.
    Nire iritziz, gurasoek eta eskolak paper garrantzitsu bat jokatu behar dute eta oso ondo egin behar duten, gure gazteak etorkizun gizartearen zutabeak direlako…

  12. AIREN-k dio:

    Gaur egun, gazteentzat azkoz errazagoa da informazioa heziketa sexualaren lortzea. Gainean, zentroak kontsultzatzeko badaude eta errazki ere Interneten bidez. Gure garaian, sexuko etxean hitz egitea gai tabua zen, baina gaur egun elkarrizketak gurasoekin, irakaslearekin eta abarekin…nahiko naturalagoak dira. Nahiz eta ikastetxean egin, gaiari buruz gehiago hitz egin behar izango luketela uste dut.

  13. Panpox-k dio:

    Nire ustez, garrantzitsua da papera jokatu behar duten ikastetxeek eta gurasoek sexu-heziketan gazteentzat, baina batez ere, konfiantza behar dute berdurrik gabe hitz egiteko. Gaur egun, inoiz baino informazio gehiago dago eta harrituta nago jolasekin dauden gazteen artean, Esate baterako, “el muelle” edo ” Bugchasing”. Dirudienez, zenbat eta informazio gehiago eduki, orduan eta gutxiago dakite. Hortaz, ez dakit zer den hobea. Txikia nintzenean ez genuen hainbeste informazio, baina behintzat hau ez zen existitzen.

  14. lorea-k dio:

    Nire ustez, oso inportantea da gurasoak eta eskolan sexu-heziketa ematea.
    Alde batetik, gurasoak semealabekin etxean oso naturaltasun eta argi hitz egin behar dituzte gai honi buruzkoa eta batez ere,hoberena da haiekin konfiantza handia edukitzea kontatzeko.
    Beste aldetik, eskolan hazten diren heinean,daukaten adinarekin heziketa bakoitzak egokia izan behar du.
    Esanek esan, gizarte honetan lehenago umeak sexuarekin hasten dira eta oso arriskutsua izan ahal da batzuetan ez daukatelako heldutasun nahikoa.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s