Gazteen sexu-heziketa

Imagen relacionadaGaur egungo gazteek, Internet eta gainerako teknologia berriei esker, inoiz baino eskuragarriago dute edozein gairi buruzko informazioa. Dena den, batzuetan informazio hori ez da aski izaten zerbaiten inguruan jakin beharreko guztia jakiteko. Esate baterako, gaur egun, gaztetxoen sexu-heziketa Internetera mugatuta dago ia, eta, batzuetan, sexualitatearen irudi desitxuratua ematen die horrek.

Zuri zer iruditzen zaizu gaur egungo gazteek jasotzen duten sexu-heziketa? Egokia dela uste duzu? Badago alderik zuk jaso zenuenarekin? Nolako papera jokatu behar dute gurasoek eta eskolak?

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

35 erantzun Gazteen sexu-heziketa -ri

  1. ITZI-k dio:

    Gaur egun, sexuak gero eta tabu gutxiago daukanez, lehen baino errazagoa da informazioa aurkitzea; batez ere, gazteentzat. Hala ere, gehienetan, gazteek webgune desegokietan bilatzen dituztenez, irudi desitxuratua lortzen dute eta beren sexu-harremanak pentsatzen duten bezala ez dira bezain onak.
    Horregatik, nire ustez, oraindik ez daukagu behar beste informazio egokia. Beraz, bai ikastetxeek, bai gurasoek paper handia jokatu beharko dute gazteei irakasteko, adibidez: arriskuak saihesten, galderak konpontzen… eta oro har konfiantza lortzen saiatu behar dute, erabat taburik gabe hitz egiteko.

  2. Zirimiri-k dio:

    Nire ustez, gero eta informazio gehiago lor dezakegu sexuari buruz. Pertsonentzat sexu-heziketak garrantzi handia dauka, batez ere, gazteentzat.
    Alde batetik, gaur egungo gizartean, edonork aurki dezake nahi duen informazioa. Gazteek pentsatzen dute lagunak, Internet edo bere esperimentazioa, bide egokienak direla sexu informazioa lortzeko, baina, batzuetan, zenbat eta informazio gehiago eduki, orduan eta gutxiago dakite.
    Beste aldetik, guraso gehienek ez dakite nola hitz egin bere seme-alabekin sexuari buruz. Uste dut ez dutela nerabezaroan gai honi buruz hitz egin behar, haurtzaroan ordez. Gainera, konfiantza eduki behar dute beraiekin eta garrantzitsuena naturaltasunarekin eta askatasunarekin hitz egitea da.
    Amaitzeko, ikastetxeetan beharrezkoa da nola ematen duten sexu-hizketa aldatzea.

  3. Rebeca-k dio:

    Nire ustez, familiak sexu heziketan duen papera oso garrantzitsua da. Hala ere, gaur egungo gizartean, gurasoek zenbat eta denbora gutxiago eduki, orduan eta bere seme-alaba nerabeak bakartiago daude. Horren ondorioz, nerabeek bai Interneten bidez bai beste lagun batzuen bidez sexuari buruzko erantzunak bilatu behar izaten dituzte. Baina, aurkitzen duten informazioa okerragoa izan daiteke.
    Nik iritziz, ona izango litzakete, nerabeek gurasoengandik edo adituengandik informazioa edukitzea.

  4. Maripuri-k dio:

    Nire ustez, sexu-heziketa oso garrantzitsua da jakiteko zer den sexua eta bere ondorioak saihesteko. Nahiz eta gaur egun sexu gaia tabu ez izan, gazte batzuk beraien gurasoekin sexuari buruz hitz egiteak lotsa ematen die. Beraz, daukaten informazioa interneten bidez ateratzen dute.
    Haatik, ez daukate behar beste informaziorik. Hortaz, orain, ikastoletan gero eta gehiago mintzatzen direnez gai honetan, gazteek erosoago sentitzen dute eta dauzkaten zalantzak galde ditzakete.

  5. Noa-k dio:

    Nik uste dut, gaur egungo gazteek zenbat eta informazio gehiago eduki, orduan eta gutxiago dakitela. Adituen batzuen arabera, batzuetan, hainbeste informazio kaltegarria izan ahal da beraientzat, nerabeek ez dakitelako nola gestionatu informazio hau. Horregatik, oso garrantzitsua da etxean gurasoek bere seme-alabekin harreman beharrezkoa edukitzea. Gainera, nire iritziz, eskoletan sexu- heziketari buruzko ikasgaia eduki beharko lukete.

  6. Leire-k dio:

    Gaur egungo gazteek sexuari buruz dena dakitela pentsatzen dute baina nik informazio asko falta zaiela uste dut. Internet gero eta gehiago erabiltzen dute eta ez dira konturatzen han agertzen diren gauza guztiak ez direla egia. Nire ustez,gurasoek haien seme alabekin gehiago hitz egin behar izango lukete eta adi egon behar dute interneten ikusten dutenarekin.

  7. Alaveszale-k dio:

    Uste dut gaur egun gazteek jasotzen duten sexu-heziketa egokitzen dela. Eskolan irakaskuntza gai hauetako kalitate handiagoa da eta gazteek askoz gehiago ikasten dute. Beste baterako garaiko desberdintasunak daude baina denboraz, eguneroko gai bihurtu da. Uste dut gai hauetan gurasoek eta eskolak oso paper garrantzitsua dutela.

  8. Amests-k dio:

    Nire ustez, gaur egungo gazteek lehenagokoak baino informazio gehiago dute baina ez dirudi. Beharbada, hainbeste informazio edukitzeak ez ditu laguntzen baizik kaltetzen ditu. Uste dut, komenigarria dela gazteek informazio fidagarria izatea eta horregatik, gurasoek eta eskolak paper garrantzitsua jokatzen dute. Gainera, haiek eroso egon behar dute lotsarik gabe gai honi buruz hitz egiteko eta horrela, bere zalantzak galdetu ahal izango dituzte.

  9. Roboto-k dio:

    Niri iruditzen zait gazteek jasotzen duten sexu heziketa nahiko urria dela. Sexuari buruz hitz egiten duen irakasgaiak dauzkate, baina normalean, bakarrik kondoi bat jartzen ikasten dute. Nire ustez, hezkuntza hobetzea beharrezkoa da. Sexuari buruzko informazio gehiago eman beharko litzateke; adibidez, praktika arriskutsuak saihestea, higieneri buruzko aholkuak ematea, harreman sozialak hobetzea.
    Nik gaztea nintzenean, orain baino okerrago zen. Ez neukan informaziorik sexuari buruz. Denak kalean ikasi nituen.
    Azkenean, eskola irakatsi behar du, baina gurasook hezi behar dugu. Nire ustez, gazteek konfidantza nahikoa izan behar dute bere arazoei buruz hitz egiteko. Hori lortzen da umetatik hezteaz.

  10. Katalintxu-k dio:

    Nire ustez, konpondu ez duen arazoa sexu-heziketa da.
    Alde batetik, gazteek gero eta informazio gehiago dutela egia da, baina, bestetik, teoria eta praktika gauza desberdinak dira , horregatik naturaltasunez eta konfiantzaz hitz egin behar dugu gairi buruz gazteekin. Gainera, segur aski, lehen galdetu dituzun galderak galdetuko dituzte.
    Bukaeran, gairi buruz ez dugu hitz egin nahi, beti sexologoenera eraman ahal izango ditugu

  11. athletizalea-k dio:

    Hasteko, esango dut, gazteek sexu-heziketa jasotzen duten ondo dagoela, eta ildo beretik, gazteentzat sexu-heziketa egokitu iruditzen zait, baldin eta gurasoek eta irakasleek ematen badutena. Nik txikitan klasean apur bat jaso nuen eta beste apur bat etxean.
    Nire iritziz, gurasoek eta eskolak paper garrantzitsu bat jokatu behar dute eta oso ondo egin behar duten, gure gazteak etorkizun gizartearen zutabeak direlako…

  12. AIREN-k dio:

    Gaur egun, gazteentzat azkoz errazagoa da informazioa heziketa sexualaren lortzea. Gainean, zentroak kontsultzatzeko badaude eta errazki ere Interneten bidez. Gure garaian, sexuko etxean hitz egitea gai tabua zen, baina gaur egun elkarrizketak gurasoekin, irakaslearekin eta abarekin…nahiko naturalagoak dira. Nahiz eta ikastetxean egin, gaiari buruz gehiago hitz egin behar izango luketela uste dut.

  13. Panpox-k dio:

    Nire ustez, garrantzitsua da papera jokatu behar duten ikastetxeek eta gurasoek sexu-heziketan gazteentzat, baina batez ere, konfiantza behar dute berdurrik gabe hitz egiteko. Gaur egun, inoiz baino informazio gehiago dago eta harrituta nago jolasekin dauden gazteen artean, Esate baterako, “el muelle” edo ” Bugchasing”. Dirudienez, zenbat eta informazio gehiago eduki, orduan eta gutxiago dakite. Hortaz, ez dakit zer den hobea. Txikia nintzenean ez genuen hainbeste informazio, baina behintzat hau ez zen existitzen.

  14. lorea-k dio:

    Nire ustez, oso inportantea da gurasoak eta eskolan sexu-heziketa ematea.
    Alde batetik, gurasoak semealabekin etxean oso naturaltasun eta argi hitz egin behar dituzte gai honi buruzkoa eta batez ere,hoberena da haiekin konfiantza handia edukitzea kontatzeko.
    Beste aldetik, eskolan hazten diren heinean,daukaten adinarekin heziketa bakoitzak egokia izan behar du.
    Esanek esan, gizarte honetan lehenago umeak sexuarekin hasten dira eta oso arriskutsua izan ahal da batzuetan ez daukatelako heldutasun nahikoa.

  15. Jaione-k dio:

    Nire ustez, gurasoek heziketaren arduradun nagusiak izan behar dira, naturaltasunarekin eta argi hitz gin behar diete txikitatik. Sexu-heziketa ez da hasi behar nerabeak direnean, txikitan baizik. Gainera, sexualitatea gai oso zabala da eta ez bakarrik sexu-harremanak izatea.

    Bestalde, gaur egungo gazteek jasotzen duten sexu-heziketa nik jaso nuena baino hobea dela uste dut. Etxean, zein eskolan, zein telebistan hartzen dute informazioa eta oso garrantzitsua da heziketa ona ematea. Alde batetik, sexu-transmisioko gaixotasunak sahiesteko; eta, bestetik, nahi gabeko haurduntza ez izateko. Era berean, zenbat eta gehiago erakutsi, orduan eta konfidantza gehiago izango dute gurasoengan edo eskolengan galderak egiteko.

  16. Marigorringo-k dio:

    Uste dut ez ezik egokia beharrezkoa ere dela gazteek jasotzen dutela sexu-heziketa. Eskolek eta gurasoek paper inportanteena daukate baina gai hori oso berezia denean gasteentzat, normalean interneten bidez informazioa bilatzen dute eta, segur aski, informazio gehiena ez da ez ona ez fidagarria. Arazo handiena da gasteei lotsa ematen zaie galdetzea eta, agian, gurasoei ere galderak egiten dizkiete sexuaz.
    Gogoratzen dudan bakarra, eskolan azaldu zizkiguten ugaltze aparatuak eta gorputzen aldaketak bai neskeengan bai mutilengan.

  17. Masha-k dio:

    Edozein motatako heziketa onerako dela iruditzen zait. Zenbat eta gehiago jakin, orduan eta hobeto prestatuta egongo direlako arazoei aurre egiteko edo ekiditeko.
    Nahiz eta egungo irakasteko moduan jantzita egon ez (nire seme-alabak oraindik txikiegiak direlako), nik jasotakoa baino hobea dela uste dut. Eskola relijioso batean ikasi nuenez, ez zegoen gairi buruz hitz egiteko aukerarik eta etxean ere ez zen aipatzen.
    Gurasoek eta irakasleek jokatu behar duten paperari dagokionez, uste dut ezinbestekoa dela, batez ere gurasoena. Nire ustez, bere seme-alabekin naturaltasunez hitz egin behar dute gaiaz eta uste baino lehenago.

  18. BEGOÑA SAN MARTIN URIARTE-k dio:

    Nik uste dut, denboraren poderioz, sexu-heziketa hobea eta sakonagoa dela. Gaur egun eskolako sexu-heziketa oso objektibo heziketa da eta oso hizkuntza argi batekin egiten da gazteek ondo ulertzeko. Horrez gain, sexuaren gairi dagokionez, familiek paper nagusia jokatu behar dute seme-alaben heziketan.
    Halaber, beste gai askorentzat bezala, internet daukagu eta horri esker informazioa gehiago daukagu gure eskura, baina, batzuetan, lortzen dugun informazioa ez da onerako; txarrerako baizik.

  19. Txintxirrin-k dio:

    Jaso zitzaidan sexu-heziketa ia, ia ez zen existitu; argibidea bakarrik zela esan ahal izango litzateke.
    Hala ere, gaur egun, zorionez, ikastolan txikitatik argibidea eta sexu-heziketa ere ematen dizkieten. Hori eta gurasook beharrezkoak gara pornografia eta matxismo indarrik gabe uzteko.
    Gure seme-alabek sen ona badaukate beste bizitzaren arloetan eta bere balioari buruzko ideia garbia badute, bere portaera sexu-harremanetan ere ona izango da. Errespetu kontu bat da, ez dago besterik.

  20. Izurde-k dio:

    Nire ustez, sexu-heziketa behar-beharreskoa da eta, kasu askotan ez zaio garrantzi handia ematen.
    Betidanik sexu-heziketa bide askotik ikasi da; gurasoeek eta irakasleek izan behar dira erreferentzia nagusiena, baina lagunak ez ditugu ahastu behar. Gure gurasoeek eta irakasleek esaten ez digutena, lagunek esaten digute. Konfiantza gehiago dugu haiengan eta haiei galdetzea erosoagoa da.
    Gaur egun,gasteak laguntzaile berri bat daukate: internet. Han informazio guztia daukate, baina kontuz ibili behar dugu, ezin da argitasun bakarra izan.

  21. Nemo-k dio:

    Badakigu gazteek interneti eta teknologi berriei esker edozer gaiari buruzko informazioa eskuratu ahal dutela. Baina kontu handiz ibili behar da, saretan informazioa guztia beti ez delako egokia, ezta egia ez.
    Sexu-heziketari dagokionez, bai eskolatik , bai gurasoengandik jaso duten heziketa oinarrizkoa da. Nire ustez, seme-alabekin harreman estua edukitzeak etorkizunean ondorio txarrak saihesten lagunduko die.
    Argi daukat gaur egun baino informazio gehiago dagoela. Nire garaian lagunen artean hitz egiten genuen, etxean inoiz ez zigutelako sexuaz hitz egiten. Gai honetaz aho betean eta naturalkiz tratatu beharko litzateke.

  22. piparra-k dio:

    Nire seme-alabei dagokienez, jasotzen duten sexu-heziketa, bere adina kontuan hartuta, nahiko osoa eta ona izaten ari dela uste dut. Etxean, betidanik, beraiekin sexuari buruz oso garbi hitz egin dugu. Halaber uste dut ikastolako sexu-heziketa nahikoa dela, batez ere, alde pedagogikotik.

    Nire garaian, ordea, ez zegoen sexu-heziketa eskolan eta nire etxean ere ez. Behintzat, nire lagun-taldean anaia nagusiak zeuden eta hori esker ez ginen hain mozoloak.
    Zorionez, gaur egungo gaztetxoek dauzkaten aukerak, ez dute zerikusirik gureekin.

  23. Nahia-k dio:

    Nire ustez,gaur egungo gazteek interteten bidez informazio asko sexuari buruz eskuan daukate. Hala ere,Internen aurki dezaketen informazioa, batzuetan ez da egokia.
    Horregatik , bai gurasoek , bai ikastetetxeak gazteen sexu-heziketan paper oso garrantzitsu jokatu behar dute. Nahiz eta, familietan gaia gero eta naturaltasunago kudeatzen den, oraindik gazte asko ez dira sexuz gusasoekin hitz egitera ausartzen,.Dena den, gaur egun beste errekurso batzuk daude ondo aholku emanda egoteko.

  24. Gatzagunea-k dio:

    Nire ustez, gazteek eta nerabeek gero eta informazio gehiago jartzen dute, bai gurasoengandik, bai irakasleengandik. Giro hauetan,kasu arraro batzuk izan ezik, galdera guztiak egin ditzakete bai neskek bai mutilek bere zalantzak argitzeko.
    Beste gauza da Internet. Gaur egun nerabe bakoitzak bere telefonoa erabiltzen du, Tresna hutsa bat da baina sare sozialen bidez gauza asko hartzen ditu, bai onenak bai txarrenak. Agian gure seme-alabarena kontrola dezakegu. Baina besteak? Ezin dugu.
    Ni objetibo izaten saiatzen naiz. Seme-alaba bakoitzak bere eskarmentua bizi behar du eta besteok bakarrik heziketa (orokorrean) ona eta adibide onak ere eman ditzakegu. Gero hark ikasiko du.

  25. Eguzkilorea-k dio:

    Gaur egun gazteek interneten bidez sexuari buruzko informazioa aurki dezakete. Hala ere, batzuetan aurki dezaketen informazioa ez da egokiena. Baina horretarako, gurasoen papera beharrezkoa da.
    Nire ustez, gaur egun gazteek jasotzen duten sexu-heziketa oso egokia da bai gurasoen aldetik bai ikastolaren aldetik. Nire garaian, ordea, ikastolan ez ziguten ezer azaltzen eta guraso gehienentzat tabu gaia zen. Gogoratzen naiz mojek esan zigutela mutil bati musu bat eman bagenion, haurdun geratuko ginela. Imagina zaitezte nolakoa zen sexu-heziketa!!!!

  26. Kexkamuxela-k dio:

    Urteen poderioz, ikusi dugu gazteak gero eta lasterago sexu-harremanak izaten hasten direla. Hori dela eta, niretzat, sexu-heziketa lehen baino lehen edukitzea komenigarria da. Uste dut hori esker beste pertsonak errespetatzen eta halako baldintza batzuk onartzen ikasten dutela.
    Nahiz eta interneten informazio guztia egon, etxean hitz egitea hobe da, baina konfiantza egotea beharrezkoa da hori gerta dadin. Halaber, eskoletan beste irakasgai batek izan beharko luke.
    Egia da lehen ez zegoela hainbeste informazio eta batzuetan, “Super-pop” eta “Vale” aldizkarietan gaiari buruz irakurtzen genuenean, zalantzak, lagunekin ebazten genituenela.

  27. Izka-k dio:

    Uste dut sexu heziketan gurasoen papera ezinbestekoa dela. Egia da informazioa bai kalean bai interneten dagoela baina beti ez dela egiazkoa ezta fidagarria. Beraz,nahiz eta umeak batzuetan lotsa eduki, sahiatu behar dugu beraiekin hitz egiten. Gaur egun eskoletan noizean behin hitzaldi batzuk ematen diete eta nire ustez horrelako ekimenak ere ondo datozkie.
    Badakigu lehen horrelako gauzei buruz ez zela hitz egiten ez etxean ez eskolan, kalean baizik eta ondorioak denok ezagutzen ditugula. Gauzak desberdinak izan balira arazo asko sahiestuko genituzkeen.

  28. GONTZO-k dio:

    Gaur egungo gazteek jasotzen duten informazioa, sexuaren arloan oso zabala eta eskuragarria da,
    hori eskertzekoa da baina beste aldetik, ondo jakin behar dute non dagoen muga errealitate eta fikzioaren arten. Interneten eta telebistan agertzen den gehiena desitxuratuta dagoelako.
    Hala ere, ikastetxetik jasotzen duten sexu-heziketa oso egokia da eta ez dauka ezer ikusirik guk jasotakoarekin.
    Halaber gurasoen paperak nabarmen andia duka zalantzak argitzeko eta naturaltasunez bizitzeko.

  29. bidai zalea-k dio:

    Uste dut gaur egun gazteek sexualitateari buruzko informazio handia interneten bidez aurkitzen dutela. Baina zenbat eta informazio gehiago duten, orduan eta gutxiago informatuta daude. Askotan ez dakitelako zer den egia eta zer den gezurra. Izan ere, erantzunak baino galdera gehiago dauzkate.
    Orduan, gurasoek lotsa galdu behar dugu seme-alabekin hitz egiteko sexuari buruz, eta ikastolan sexu-heziketa ona jasotzeko konfiantza izan behar dugu.

  30. Arrosa-k dio:

    Argi dago gaur egungo gazteek eskuragarriago dutela informazio guztia. Horregatik, bai gurasoek, bai eskolak, erakutsi behar ditugu gazteak nola erabili behar duten informazio hori onuragarri izan dadin.
    Eskerrak gaur egungo gazteek ez daukatela hainbeste oztopo edozein gairi buruzko informazioa lortzeko; gure garaian, zerbait galdetzen bazen sexu-heziketari buruz, gai tabu izateaz gain, gezurrak kontatzen zizkiguten gure gorputzean beldurra sartzeko.
    Horrexegatik uste dut oso garrantzitsua dela gai hori buruz gazteekin hitz egitea; hori bai, engainurik gabe.

  31. Ixa-k dio:

    Gaur egun Inerneten bidez gauza guztien informazio aurki dezagun baina, batzuetan informazioa ez da egokia. Nire ustez, gasteen sexu-heziketari buruz hitz egiten dugunean hori gertatzen da. Askotan Interneten erakusten duen sexua pornografia da: Irudiak desatseginak, emakume abusatzeko objetua bihurtzen duten ekitaldiak… Sntimenduak eta harreman hunkiberak ez dira agertzen. Hori gurasoen eta eskolaren lana da.

  32. nuhem-k dio:

    Egia da teknologia berriei esker sexuari buruz jakitea errazagoa dela. Gurasoen eta eskolaren esku dago, ordea, informazio hori egokia dela. Horregatik, gure seme-alabek galdetzen badiegu, egia esan beharko digute. Hori bai, bere adina kontuan hartuta. Izan ere,sexuari buruz hitz egitea normala izan behar da,bai etxean,bai eskolan.
    Txikitan, ez etxean ,ez eskolan sexu-heziketa zegoen. Sexuari buruz hitz egitea tabu zen, eta oro har, lotsa handia ematen zigun hori buruz hitz egitea. Gauzak horrela, beti geneukan lagun bat guk baino gehiago jakiten zuena. Gure informazio iturri hori zen.

  33. Blanca-k dio:

    Nire ikuspuntutik, gaur egun gazteek, guk genekien zalantza berak dituzte. Orain lehen baino informazio gehiago dago , baina, ez da era egokian iristen.
    Askotan, eskoletako heziketa sexuala metodo antikonzeptiboak mugatzen da eta ez da afektibitateari, ez komunikazioari, ez errespetuari buruz hitz egiten; hots, sexuen artean harremanetan egoteko moduari buruz, ez da hitz egiten.
    Hala ere, orain etxean gurasoen eta seme-alaben arteko komunikazioa hobea denez, komikazio on hori aprobetatu behar dugu gure seme-alaben sexualitatea hezteko

  34. Jazz On-k dio:

    Beste gai batzuetan gertatzen ari den bezala, gaur egun inork ez daki norena den gure haurren heziketaren ardura. Gurasoek irakasleen lepoan utzi dituzte sexu-heziketako kontuak eta ez dakit iarakasleak bakarrik diren arduratsuak. Nire ustez, ikastetxeetan adierazitako zenbait gauzak ez lirateke izango nahikoak.
    Egia esan, inoiz ez da izan erraza sexuari buruz hitz egitea. Nire ikastolan urtean behin psikologoak agertzen zen eta nolakoak diren bai loretxoen bai erleen bai aberen ugalketak.Behintzat, garai hartan emakumeak biluzik agertzen diren aldizkariak ere bazeuden, eta aldizkari hauek eskuz esku pasatzen ditugu ikaskideok. Argazki hutsak zirenez, gainezkoa asmatu behar genuen. Eta gero besteok eta zuk zeuk sexu-harremanak izan ahala, zerbait gehiago ikasten saiatzen ginen. Horregatik, gure sexu-heziketa elkarren artean moldatzen dugu. Eta ziuraski gure gurasoek ere gure aldizkariak ezagutu eta erabiltzen zituzten.
    Gaur egun, ordea, ez dakigu zer ikusten duten gure haurrak Interneten. Ziur nago, guk baino gazteagoak izango direla porno bideo bat ikusten duten lehen aldian. Eta normalean bera bakarrik egongo da ordenagailuan aurrean. Gero bai. Gero bere artikuntzak bere koadrilakoekin partekatzen ditu Wathaspparen bidez.
    Dena dela eta, orain baino inoiz bai ikastetxeetan bai etxean beraiekin hitz egiten saiatu behar dugu, ikusten dutenak ez dauka zer ikusirik sexu-harreman benetako batekin esan diezaiegun.

  35. Haize-k dio:

    Nire ustez,gazteek gero eta sexuari buruzko informazio gehiago jasotzen dute eta ona da haientzat, erabaki egokia hartzen lagundu ahal dutelako.
    Baina gazte batzuei sexuaz hitz egiteak lotsa ematen dienez gero,internet erabiltzen dute erantzunak edota zalantzak bilatzeko.Baina askotan uste baino laguntza gehiago behar dute eta gurasoek eskolarekin batera paper garrantsitzua jokatzen dute zalantzak azaltzeko.
    Hortaz,nahiz eta jasotzen duten informazioa egokia izan ,komenigarria da seme-alabekin sexuaz hitz egitea

Eman erantzun bat Jaione-ri Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s