Streaming

p032_f01Netflix zalea al zaitugu? Eragiten al diote plataformok zure egunerokoari? Ikusten al diezu alde onik? Txarrik?Zinemagintzaren arrakalak handituko al ditu? Zer deritzozu?

https://www.berria.eus/paperekoa/1938/032/001/2019-01-20/pantailez_jabetzetik_pantaila_izatera.htm

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/artikuloaren-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_q8LS&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=1978153

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

4 erantzun Streaming -ri

  1. Enara-k dio:

    Gaur egun, teknologiari esker edozein film edo telesail ikus dezakegu eta batez ere, edozein momentutan azpimarratzekoa da. Ordu piloa lanean pasatzen dugunez, gure deskantsatzeko momentua behar dugu.

    Hori dela eta, besteen kontakizunetan sartzea oso atsegin dugu; une batean bada ere, gurea alde batera uzteko. Horretarako, Interneten bidez aukera asko eskuratzen dizkigute. Bai telesailak, bai filmak, gure gustokoak eros edo deskarga ditzakegu eta. Ikusi nahi dugun edozein film edo telesail sarean aurki dezakegulako. Baina, ondo ote dago?

    Nahiz eta oso erosoa izan, joera horiek gauzatzeak zinemagintzari kalte handia eragiten diolakoan nago. Izan ere, orain gero eta persona gutxiago zinemara joaten dira, eta gutxienak dira, oraindik DVD-ak erosten ari direnak. Penagarria da, ezta? Horrela jarraitzen badu, zinemagintzak desagerrarazi egingo du. Beraz, zinema arlotan zerbait egin beharko lukete teknologiarekin lotuta aurreratzeko.

    Beste gauza bat telesailen mundua da. Egunero telesailak ikusten dituzten pertsonei adikzio bezala sortzen zaie, menpekotasun bihurtuz. Azkenean gaixotasuntzat har dezakegu, osasunerako kaltegarria baita.

    Bukatzeko, nire kasuan, neure burua ez dut zinezaletzat nahiz Netflix zaletzat hartzen. Normalean ez dut telebista asko ikusten, nire lagunekin elkartzea etxean telebista ikustea baino gehiago nahiago dudalako. Batzuetan, zinemara joaten gara baino gero eta garestiagoa denez, ez dugu egunero onartzen. Nire aburuz, aurrez aurreko harremanak askoz gehiago landu beharko genituzke. Espero dut nirekin ados egotea. Itzali telebista eta irten kalera benetako harremanak mantentzera!

  2. INA MAY GASKIN
    Netflixen garaian gaudela argi dago. Haatik, ez dut uste zinema etxeetara iristeak onurak bakarrik dakarzkigunik. Alde batetik, lehen, ekintza dinamikoa dena, bederen zinemara joateko kalean ibiltezko beharra zegoen, oso pasibo bilakatu delako. Hala, sofan eserita, urrutiko aginteren botoia sakatzeko ahalegina nahikoa da filmez edo sailaz gozatzeko. Beste alde batetik, horrelako plataformak oso klasiko zein erromantikoa zen ligatzeko moduetariko bat kendu digu. Hau da, filmaren unerik garrantzitsuena ailegatzera, besoa luzatzen genuen balizko neska edo mutila ingura genezan. Ez dakit zuek baina nik taktika ona neritzon, amodiotsuak desodorantea ahaztu ez zukeen betiere.

    Bestalde, ikus-entzunezko edukietarako sarbidea hain erraza izanik, telebistarekiko menpekotasuna garatzeko arriskua handi daiteke. Izan ere, gaur egungo panoramak Aldous Huxleyen “Un mundo feliz” liburua gogorarazten dit, zeren eta idazleak zinema jendea kontrolatzeko metodoa aurkezten zuen. Horregatik, denbora pasatzekotan, kutxa tuntunean entxufatuta egon ordez, beste modu interaktiboago batekin jardungo nuke. Bestela, halabeharrez, burua beste kutxa tuntun bat bihurtuko zaigulakoan nago.

  3. PELUSA
    Teknologia berriei esker, zinema eta telesailak nahieran ikus ditzakegu, edozein lekutan, edozein momentutan. Denok dakigunez, plataforma mota hauek abantail asko eskaintzen dizkigute, besteak beste, telebistan zein mugikorrean edo tabletan ikusteko aukera ematen digute. Gainera, oso erakargarriak dira iragarpenik gabeko saioak ematen dituztelako.
    Dena den, ez dut uste denak abantailak direnik. Hasteko, menpekotasuna sortzen duelakoan nago, batik bat, telesaioekin. Hau da, gure esku kapitulu guztiak ditugunez gero, maratoi bat egiteko aukera oso erraza dago, eta hau, azken batean, sarritan egiten bada, bai osasunean bai sozial alorrean eragin txarra izango dugula uste dut. Bestalde, plataforma digital hauek ez dituzte eskaintzen ez kirolik ez albistegirik. Beraz, ez badiogu erremediorik jartzen, errealitateaz kanpo bizitzera behartzen gaituela esango nuke. Azkenik eta zeinemagintzari dagokionez, kalte handia eragiten diolakoan nago. Izan ere, web orrialde batzuekin batera, plataforma hauek pertsonen kultura aldatzen hasi dute. Hain zuzen ere, duela urte batzuk zinemara joateko ohitura geneukan, orain, aldiz, bakarrik joaten dira zinemazaleak direnak.

  4. Astigar-k dio:

    Orain dela mende bat, zinemak lehendabizi, eta gero telebistak, gure gizartea zeharo eraldatu zuten. Izan ere, liburuak kenduta, istorioak kontatzeko modu nagusiak ziren. Gaur egun, ordea, egoera sakonki aldatu da, filmak eta telesailak ikusteko aukera berria baitugu: streaming-a.

    Etxean noiznahi ikusteko aukera horrek gure egunerokotasunean eragin handia izan du; izan ere, askotan, jendeak oheratu baino lehen kapitulu bat ikusten du. Beste alde batetik, askotan lankideak eta lagunak bultzatzen gaituzte horrelako hedabideak erabiltzera, jende askok ikusten baitu modan jartzen den istorioa. Zalantzarik gabe, orain inoiz baino errazagoa da filmak edo telesailak ikustea.

    Nire ustez, streaming-ak alde positibo asko ditu. Adibidez, aipatu dudan bezala, gaur egun milaka telesail eta pelikula ikusteko aukera dugu. Beste alde batetik, noiznahi eta nonahi ikus daitezke hautatutako istorioak, eta sarritan bidaiatzen dutenentzat denbora-pasa paregabea da. Gainera, streaming-a beste hizkuntza eta kultura ezberdinak ezagutzeko baliabidea da.

    Hala ere, hedabide hauek alde txarrak ere badituzte. Nire ustez, pelikula bat ikusteak ez du arreta handirik eskatzen, eta hortaz, errazagoa da ordenagailuan filma ikustea liburua irakurtzea baino. Horregatik, streaming-ak literaturari kalte handia eragin diezaioke. Zentzu berean, etxetik ez ateratzeko aitzakia ere izan daiteke, eta harreman sozialetan eragina izan dezake. Hau dela eta, neurritasunarekin jokatzea gomendagarria da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s