GOBERNUZ KANPOKO ERAKUNDEAK

 

gobernuz-kanpoko-erakundeak-1-638

Denok uste dugu solidarioak garela, baina oso jende gutxik ematen du izena gobernuz kanpoko erakundeei hilero dirua emateko. Zergatik?  Gobernuz kanpoko erakunderen baten bazkidea zara? Zergatik bai / ez? Horretan lan egingo zenuke? Zergatik bai / ez?

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

9 erantzun GOBERNUZ KANPOKO ERAKUNDEAK -ri

  1. Lorea-k dio:

    Ez naiz Gobernuz Kanpoko erakunderen bazkidea. Egunero telebistan haien iragarkiak ikusitakoan, galdera bera egiten diot neure buruari. Nik 10 euro ematen baditut, zenbat diru heltzen zaie txiroei? Zenbat geratzen da Espainako gobernuak edo Afrikako gobernuak? Pena handia ematen dit laguntza ez ematea, baina ez dut nahi aberatsek nire dirua lapurtzea. Horrexegatik, boluntarioa naiz ASPACE elkartean eta seguraski noizbait boluntaradio bat egingo dudala.
    Ez dakit momentu honetan lan egingo nuke ala ez, dena den, lan egino banu neure iritzia adatuko nuke.

  2. Masha-k dio:

    Nire ustez, erantzuna argi dago, geurekoiak garelako.
    Egia da behin baino gehiagotan bazkariek emandako dirua lapurtu duela horrelako erakunderen batek, hala ere, uste dut horixe ez dela dirurik ez emateko arrazoi nagusia. Normalean ez gara guri zuzenki ez eragiteaz kezkatzen. Nire kasuan, adibidez, beti Alzheimeri eta minbiziari buruz hitz egitea entzun dut baina beharrezkoa izan da gaixotasun horiek nire senideren batean ikustea bazkidea egiteko.
    Bertan lan egiteari dagokionez, nahiz eta interesgarria iruditu, oraingoz ez daukat astirik eta ezin izango nuke dohainik egin.

  3. Txintxirrin-k dio:

    Urrezko ezkongaiak bezalakoak gara: konpromisoak beldurra ematen digu. Gobernuz Kanpoko Erakundeko zerrendan bazaude, alde batean, gauza onak egingo dituzu, baina, beste aldean, teknologiaren ondorioz, edonork zure ideiak ezagutu ahal ditu.
    Nik fundazio batean kolaboratzen nuen, musu truke egiten nuen, adiskidetasunagatik. Zenbat eta ekimen gehiago antolatzen genituen, orduan eta nire laguntzak lanaren antza handiago zuen. Horregatik aisialdia edukitzea beharrezkoa da edo benetako lan bihurtzea.

  4. Tximeleta-k dio:

    Nahiz eta gaztetan elkarte batzuetan boluntario lan egin, sekula ez naiz GKEren bazkidea izan. Gaur egun ez nago GKEren alde ez dudalako beharrik eduki nahi lan egin gabe. Bizitza osorako konpromisoek gero eta gehiago beldurtzen naute.
    Horretaz gain, egiten duen lana oso inportantea dela iruditzen zait. Beste ezberdin kontu bat da bazkideen dirua nola banatzen den.

  5. elendash-k dio:

    Egia esateko, nik ez dakit solidarioa naizen, pena ematen dit, baina uste dut ezetz. Ez emateko, gure laguntza ez dela iristen pentsatzea ez zait aitzakia iruditzen, Zuk eman nahi baduzu, zuk egiten duzu. eta nik, behintzat, ez dut egiten. Zergatik? Bizitzan zorte handia eduki dudala uste dut, baina agian, zorte aldatu ahal du… eta orduan, gauzak ikusiko nituzke ikuspuntu desberdin batik. GKE batean lan egingo nuke? Bai, eta ziur aski poz-pozik egingo nuke; baina nire galdera hurrengoa da, zergatik ez dut egin?

  6. Marigorringo-k dio:

    Urte batzuen zehar Peruko neska bat babesean hartu nuen. Gutunak idazten genituen eta batzuetan marrazkiak bidaltzen zizkidan. Nire alaba jaio zenean, gastuak handitzen zituen eta Gobernuz kanpoko erakundetik ezabatu nuen.
    Uste dut jendeari ez zaio gustatzen dirua ematea ez dakitelako nora joan eta zer egiten den bere diruaz.
    Umeak baino handiagoak direnean, gustatuko litzaidake boluntariado egitea, baina ez dakit non.

  7. piparra-k dio:

    Pertsona bakoitzak bere arrazoiak izango dituela uste dut. Baina, suposatzen dut batzuek informazio asko ez dauzkatelako, beste batzuek fidatzen ez direlako eta gehienek ez dutelako hilero beste gastu bat gehiago eduki nahi izango dela.

    Ni Amnistia Internazional eta DYA erakundetako bazkidea naiz. 2 kasuetan, niregana hurbildu ziren eta “fibra ukitu zidaten”. Nahiko makala naizenez, erraz konbenzitu ninduten.

    Ez daukat argi beraiekin lan egingo dudan. Momentuotan behintzat, ez daukat astirik.

  8. Nemo-k dio:

    Inoiz ez dut Gobernuz kanpoko erakunderen batean parte hartu. Agian, nire inguruan ez daukat horrekako egoerarik, zorionez.
    Ez dakit jendea hain solidarioa denik.
    Nire ustez, alde batetik, zalantzak dauzkagulako laguntza heltzen den. Bestetik, esfortzu handia egitea beharrezkoa delako eta normalean ez gaudelako konpromiso onartzeko prest. Halaber ezjakintasunagatik.
    Noizbait GKE batean lan egiten pentsatu arren, ez naiz joan, han egoerak gogorrak direlako.
    Batek daki edozein egunetan beste norabide hartuko dudan.

  9. sesar-k dio:

    Gai horretan, erantzuna argia da. Jendea nekatuta dago, hau da, GKE batzuen gezurragatik, beste GKEek ordaindu behar dute. Gure inbertsioa nora joango ote den? Ez dakigu. Horregatik, ez daukagu segurtasunik bere helbidea iritsiko dela ala ez , beldurra hori da.
    Nire kasuan, Save the childrensen bazkide naiz eta zerbait helduko duela pentsatu nahi dut. 20 urte naizenean GKEn lan egingo nukeen, baina oraintxe bertan familia izateagatik zailagoa da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s