GOBERNUZ KANPOKO ERAKUNDEAK

 

gobernuz-kanpoko-erakundeak-1-638

Denok uste dugu solidarioak garela, baina oso jende gutxik ematen du izena gobernuz kanpoko erakundeei hilero dirua emateko. Zergatik?  Gobernuz kanpoko erakunderen baten bazkidea zara? Zergatik bai / ez? Horretan lan egingo zenuke? Zergatik bai / ez?

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

19 erantzun GOBERNUZ KANPOKO ERAKUNDEAK -ri

  1. Lorea-k dio:

    Ez naiz Gobernuz Kanpoko erakunderen bazkidea. Egunero telebistan haien iragarkiak ikusitakoan, galdera bera egiten diot neure buruari. Nik 10 euro ematen baditut, zenbat diru heltzen zaie txiroei? Zenbat geratzen da Espainako gobernuak edo Afrikako gobernuak? Pena handia ematen dit laguntza ez ematea, baina ez dut nahi aberatsek nire dirua lapurtzea. Horrexegatik, boluntarioa naiz ASPACE elkartean eta seguraski noizbait boluntaradio bat egingo dudala.
    Ez dakit momentu honetan lan egingo nuke ala ez, dena den, lan egino banu neure iritzia adatuko nuke.

  2. Masha-k dio:

    Nire ustez, erantzuna argi dago, geurekoiak garelako.
    Egia da behin baino gehiagotan bazkariek emandako dirua lapurtu duela horrelako erakunderen batek, hala ere, uste dut horixe ez dela dirurik ez emateko arrazoi nagusia. Normalean ez gara guri zuzenki ez eragiteaz kezkatzen. Nire kasuan, adibidez, beti Alzheimeri eta minbiziari buruz hitz egitea entzun dut baina beharrezkoa izan da gaixotasun horiek nire senideren batean ikustea bazkidea egiteko.
    Bertan lan egiteari dagokionez, nahiz eta interesgarria iruditu, oraingoz ez daukat astirik eta ezin izango nuke dohainik egin.

  3. Txintxirrin-k dio:

    Urrezko ezkongaiak bezalakoak gara: konpromisoak beldurra ematen digu. Gobernuz Kanpoko Erakundeko zerrendan bazaude, alde batean, gauza onak egingo dituzu, baina, beste aldean, teknologiaren ondorioz, edonork zure ideiak ezagutu ahal ditu.
    Nik fundazio batean kolaboratzen nuen, musu truke egiten nuen, adiskidetasunagatik. Zenbat eta ekimen gehiago antolatzen genituen, orduan eta nire laguntzak lanaren antza handiago zuen. Horregatik aisialdia edukitzea beharrezkoa da edo benetako lan bihurtzea.

  4. Tximeleta-k dio:

    Nahiz eta gaztetan elkarte batzuetan boluntario lan egin, sekula ez naiz GKEren bazkidea izan. Gaur egun ez nago GKEren alde ez dudalako beharrik eduki nahi lan egin gabe. Bizitza osorako konpromisoek gero eta gehiago beldurtzen naute.
    Horretaz gain, egiten duen lana oso inportantea dela iruditzen zait. Beste ezberdin kontu bat da bazkideen dirua nola banatzen den.

  5. elendash-k dio:

    Egia esateko, nik ez dakit solidarioa naizen, pena ematen dit, baina uste dut ezetz. Ez emateko, gure laguntza ez dela iristen pentsatzea ez zait aitzakia iruditzen, Zuk eman nahi baduzu, zuk egiten duzu. eta nik, behintzat, ez dut egiten. Zergatik? Bizitzan zorte handia eduki dudala uste dut, baina agian, zorte aldatu ahal du… eta orduan, gauzak ikusiko nituzke ikuspuntu desberdin batik. GKE batean lan egingo nuke? Bai, eta ziur aski poz-pozik egingo nuke; baina nire galdera hurrengoa da, zergatik ez dut egin?

  6. Marigorringo-k dio:

    Urte batzuen zehar Peruko neska bat babesean hartu nuen. Gutunak idazten genituen eta batzuetan marrazkiak bidaltzen zizkidan. Nire alaba jaio zenean, gastuak handitzen zituen eta Gobernuz kanpoko erakundetik ezabatu nuen.
    Uste dut jendeari ez zaio gustatzen dirua ematea ez dakitelako nora joan eta zer egiten den bere diruaz.
    Umeak baino handiagoak direnean, gustatuko litzaidake boluntariado egitea, baina ez dakit non.

  7. piparra-k dio:

    Pertsona bakoitzak bere arrazoiak izango dituela uste dut. Baina, suposatzen dut batzuek informazio asko ez dauzkatelako, beste batzuek fidatzen ez direlako eta gehienek ez dutelako hilero beste gastu bat gehiago eduki nahi izango dela.

    Ni Amnistia Internazional eta DYA erakundetako bazkidea naiz. 2 kasuetan, niregana hurbildu ziren eta “fibra ukitu zidaten”. Nahiko makala naizenez, erraz konbenzitu ninduten.

    Ez daukat argi beraiekin lan egingo dudan. Momentuotan behintzat, ez daukat astirik.

  8. Nemo-k dio:

    Inoiz ez dut Gobernuz kanpoko erakunderen batean parte hartu. Agian, nire inguruan ez daukat horrekako egoerarik, zorionez.
    Ez dakit jendea hain solidarioa denik.
    Nire ustez, alde batetik, zalantzak dauzkagulako laguntza heltzen den. Bestetik, esfortzu handia egitea beharrezkoa delako eta normalean ez gaudelako konpromiso onartzeko prest. Halaber ezjakintasunagatik.
    Noizbait GKE batean lan egiten pentsatu arren, ez naiz joan, han egoerak gogorrak direlako.
    Batek daki edozein egunetan beste norabide hartuko dudan.

  9. sesar-k dio:

    Gai horretan, erantzuna argia da. Jendea nekatuta dago, hau da, GKE batzuen gezurragatik, beste GKEek ordaindu behar dute. Gure inbertsioa nora joango ote den? Ez dakigu. Horregatik, ez daukagu segurtasunik bere helbidea iritsiko dela ala ez , beldurra hori da.
    Nire kasuan, Save the childrensen bazkide naiz eta zerbait helduko duela pentsatu nahi dut. 20 urte naizenean GKEn lan egingo nukeen, baina oraintxe bertan familia izateagatik zailagoa da.

  10. Kexkamuxela-k dio:

    Fidagaitza naizenez, Gobernuz kanpoko erakundeentzat dirua ematea ez zait batere gustatzen, berarekin egiten dutena ez dakidalako. Hori dela eta, ez naiz bazkidea.
    Hala ere, urtero, bai merkatu solidarioetan bai bazkaria edo jostailuak emanez, laguntzen dut. Beharbada, gardenagoak izango balira, gehiago lagunduko nuke.

  11. Nuhem-k dio:

    Nahiz eta dirua ematea noizbait pentsatu, inoiz eman du. Are gehiago, diruarekin geratzen duen norbait telebistan agertzen denean, konbentzituago nago ezer ez emateaz. Jendeak ematen duen diru guztia bere norako iristen da? Auskalo!
    Gauzak horrela, inoiz ez naiz Gobernuz Kanpoko erakundearen baten bazkidea izan. Gaztetan, ordea, jangela soziala eta zahar-bizilekua batzuetan laguntzen nuen. Esperientzia oso ona izan zen,eta horrexegatik gustatuko litzaidake berarekin berriro lan egitea.

  12. Jazz On-k dio:

    Egia esan, inoiz ez naiz gobernuz kanpoko erakundeen bazkiderik izan. Nire ustez, bazkideek horrelako erakundeei emandako dirua ez da ondo kudeatzen. Lehenengo munduan jasotako diru guztitik oso ehuneko txikia bakarrik helduko da behar duten herrietara. Ikusi besterik ez dago, kaleetan ikusten ditzakegun saltzaile guztiek bere soldata hilero jaso behar dutela. Hori da ikus dezakeguna. Gero badaude hemengo bere nagusien soldatak, hango nagusien soldatak eta han lanak egiten dituzten hemengo pertsona adituen soldatak. Azkenean egiten dena oso gutxi da, erakundeen egiturak handiegiak dira eta.
    Guretzat oso erraza da urruneko pobreentzako kuota txiki bat halako erakundeei ordaintzea, horrela, hobeto lo egiten dugulako. Baina empresa handiak hobeto kontrolatzeko gure gobernuei eskatzea hobe izango litzateke, enpresa horiek herri pobreenak esklabu ez bihurtzeko. Eta denok kontuan hartu beharko genuke nondik etortzen diren erosten ditugun gauzak. Orduan, ziuraski, ez lirateke hainbat GKE beharko.

  13. Arrosa-k dio:

    Nik uste dut solidarioa naizela, baina ez dut inoiz nire izena eman fidatzen ez naizelako; ikusi besterik ez dago zenbat jende aprobetxatu dituen erakunde horiek, ez laguntza emateko, dirua lortzeko baizik.
    Nahiz eta bazkide izan ez, besteei laguntza ematen saiatzen naiz eskolako proiektuetan parte hartzen.
    Bestalde, erakunde horiek hurbiletik ezagutzea nahiko nuke, baina aitortu behar dut une honetan ez dudala ezertarako astirik.

  14. Eguzkilorea-k dio:

    Nire ustez solidarioa izatea ez da gobernuz kanpoko erakundeei hilero dirua eman ezik, behartsuei ere laguntzea da; hau da, janaria, arropa edo jostailuak ematea eta abar. Batzuetan kaletik joatean eta GKE lan egiten dutenek ikustean GKEaren bazkide bihurtzen pentsatu dut baina ez naiz arduratu ez dakidalako nora doan dirua. Hori gutxi izango balitz, haiek irudi edo datu faltsuak irakas ditzakete pena handia emateko. Hori dela eta, dirua asko lor dezakete.
    Argi dago kanpokoak lagun ditzakegula baina zer gertatzen da kaleetan bizi direnak? Ikusi besterik ez dago zenbat jende dagoen kaleetan eskatzen. Dirua hilero ere eman geniezaieke.
    Horren ondorioz, inoiz ez nezake gobernuz kanpoko erakunde lan egin, lotsa handia emango lidakeela.

  15. Haize-k dio:

    Nire ustez,solidario izateko ez da beharrezkoa hilero dirua ematea,baizik eta besteei laguntzea.Diruaz lagun daiteke baina dirua ez ematearen errua gobernuz kanpoko erakundeena da.Batzuk lapurtzen dutela,beste batzuk gezurra esaten dutela,inoiz ez dakigu non bukatuko duen dirua.Hau da,erakundez ez gara fidatzen.
    Hortaz,jendeak diruaz lagundu nahi badie,gure konfiantza irabazi beharko dute

  16. bidai zalea-k dio:

    Nire senarra eta biok gobernuzko kanpoko erakunde batzuetako gara. Orain dela hohei urte, Peruko bidaiatik itzultzerakoan dirua emateko konpromisoa hartu genuen. “Haren alde”-an hasi ginen, Venezuelako ume batzuk babesean hartuz.
    Bestalde, Gurutze Gorriaren baskideak gara hilabetero 15 euro ordainduz, eta 8 euro emanez “Medicos sin fronteras”-i ere laguntzen diogu.
    Azkenean, urtero proiektu desberdinei dirua ematen diegu. Urte honetan komunak eraikitzen ari dira Adis-Abebako auzoan, eta horretarako, 11 euro ematen ditugu hilero.
    Uste dut denok diru pixka bat emango bagenu, projektu gehiago egingo liratekeela. Baina jendeak ez dauka konfiantzarik erakunde batzuetan, dirua nora joaten den ez dakitelako. Hala ere, guk laguntzen jarraituko dugu.

  17. Ixa-k dio:

    Unibertsitatean egon bitartean Amnistia Internacionaleko bazkiadea izan nintzen eta ekonomikoki laguntzeaz gain, kanpaina desberdinetan parte hartzen nuen.
    Bestalde, lagunekin Boliviako neska bat babestu nuen; gutunak bidaltzen zizkigun eta, hara bidaiatzen zuen lagunaren bitartez, gauza gehiago genekizkien. Baina, neskak ikasteari utzi zionean, kontaktua galdu genuen.
    Semearen institutuko Guraso Elkarteari esker GKE desberdinak ezagutu nituen, hain zuzen ere, Guatemalan Mugarik-Gabek zuen proiektu bat.
    Orain ez diot bati ere laguntzen, ez ekonomikoki, ez bestela. Dirudienez, urteak bete ahala, gutxiago solidarioa naiz

  18. Carmelo Ruiz Septién-k dio:

    Hitz egitea oso erraza delako. Baina gero, gure dirua edo gure dirua ematea zailagoa da. Batez ere dembora. Nik uste dut azken boladan gutxienez, denbora oso baliagarria dela eta, horregatik,gurea partekatzea zailena da.
    Ni Gurutze Gorrian nago, boluntario bat naiz eta astean behin atso batekin joaten naiz paseatzera. Kanpain askotan ere parte hartzen dut urten zehar ( janarietako bilketak, konpaininiak,eta abar).2012 urtean sartu nintzen (langabezian geratu nintzenean).
    AECCen ere nago ( hemen bazkide eta boluntario) astean behin ospitalera joaten naiz gaixoei konpinia egiteko kimiotarapia hatzen duten bitartean. Beste gauzatxo batzuk ere egiten ditut. Nire gaixotasun gainditu eta gero sartu nintzen.
    Nire kasuan, dembora partekatzea oso erraza da. Soberan daukadalako. Ez du garrantzirik
    Gainera hartu eman bainoago egiten dut

  19. Blanca-k dio:

    Gu gobernuz kanpoko erakunderen batzuen bazkidea gara, baina ez gure kontzientzia garbitzeko, baizik eta, benetan GKE-ek lan garrintzitsua egiten dutela pentzatzen dugu. Haietako askok, bizitza duinerako eskubidea bermatzen dute eta gure ingurumena ere zanintzen dute.
    Gure gobernariek gure dirua munduan dauden beharretan inbertituko balute, erankude hauek ez lirateke beharrezkoak izango. Gaur egun, millaka pertsona erankunde hauei esker bizirik ateratzen dira

Eman erantzun bat sesar-ri Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s