Hil ala bizikoa

índice Zer deritzozu heriotza zigorrari?

https://www.berria.eus/paperekoa/1881/019/001/2019-01-22/epaia.htm

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=262

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

5 erantzun Hil ala bizikoa -ri

  1. Kirolzale-k dio:

    Oraindik mundu osoan hainbat herrialdetan heriotza zigorra indarrean dago, esate baterako, Txinan, Iranen, Turkian, Estatu Batuetan. Ni heriotza zigorraren kontra nago eta uste dut XXI. mendeko gizartean ez dagoela lekurik zigor honentzat.

    Lehenik eta behin, esan behar dut neurri hau gizakien duintasunaren kontrakoa dela eta, gainera, bai desegokia, bai bidegabea dela. Era berean, nire ustez, inork ez du erabakitzerik ea beste gizaki batek bizitzeko eskubidea daukan ala ez. Hori gutxi izango balitz bezala, praktikan frogatuta dago heriotza zigorra duten herrialdeetan krimen-tasa ez dela jaisten eta metodo honek ez duela balio delituak gutxitzeko.

    Zigorra heriotzaren kontrako erakundeen aldetik, buru-belarri egiten dute lan araua bertan behera uzteko.Hala ere, nahiz eta sekulako ahalegina egin, herrialde batzuetan milaka oztopo aurkitzen dituzte tokian tokiko legedia oso zorrotza da eta.

    Beraz, esandako guztia kontuan hartuta, espero dut ahalik eta azkarren munduko agintariek heriotza zigorra bertan behera uztea; izan ere, bizitza ondasunik baliotsuena da.

  2. Enara-k dio:

    Gaur egun, gai honek iskanbila asko dakartza. Munduan zehar, hainbat desberdinetako hizpideak dituzten pertsonekin topa gaitezke. Hala ere, nork dauka gakoa pertsona bat heriotzara kondenatzeko? Gizartearen artean, zenbat buru, hainbat aburu!

    Batzuek diotenez, norbaiti heriotza zigorra ezartzen badiote, delitu larria ez ezik, barkaezina ere egin behar izan zuen. Beraz, bidezkoa eta merezita deritzote; egin duena ordaindu behar duelako.

    Beste batzuen ustez, ordea, zigor horiek tratu txarren animaliekin alderatzen dituzte. Bai lapurrak, bai hiltzaileak, espetxera josten badira, han bizitza osoan egotea nahikoa izango litzatekeelako. Izan ere, ez da beharrezkoa norbait hiltzea sagutxoak bezala; ekimen horiekin krudeltasuna, ezintasuna eta ahulezia sentimenduak sortarazten baitizkiete.

    Nire aburuz, delituak egiten dituen pertsona heriotzara kondenatzeak ez du delituak kendu egingo, baizik rta desberxinetako jarrerak urrundu egingo du, jendearen desberdinetako iritziengatik.

    Horrekin guztiarekin, ni ez naizela heriotza zigorraren aldekoa baiezta dezaket. Delituen eta heriotza zigorraren arteko loturik ez daukalakoan bainago. Beti beste irtenbide batzuk aurki daitezke lapurrek zein hiltzaileek egin dutena ordaintzeko.

  3. PELUSA
    Azkenaldian pasatzen ari den guztiagatik, daukagun lehenengo pentsamendua da era berean erantzutea, hau da, hiltzen duenari hil eta bortxatzen duenari bortxatu edo, behintzat, zirikatu. Horrelako esamesak gure artean gero eta ohikoak direlakoan nago, daukagun Justizia bidezkoa ez delako ulertzen dugulako. Argi dago premiazko aldaketak egin behar direla zenbait pentsatzeko eratan, hala nola, zer den sexu-erasoa, eta Espainiako legeria gaurko egoetara eta beharretara egokitu behar dela.

    Nola nahi ere, heriotza zigorra ezartzea gehiegizkoa iruditzen zait. Nire aburuz, galarazita egon beharko litzateke, inork ez duelako eduki behar erabakitzeko eskubidea beste pertsona hiltzeko. Eta zer gertatuko litzateke heriotza zigorra bete eta gero errugabea zela frogatuko balute? Eskerrak Espainian debekatuta dagoela! Alabaina, ezarritako zigor osoa betetzea ondo legoke. Hots, bortxaketen edo hilketen kasuetan, errudunak zigor osoa bete behar duela pentsatzen dut, eta, zalantzarik gabe, kartzela zigor iraunkorrerako baldintzara eutsita egon behar duela uste dut, epea bete izateagatik errudunaren birgaitzea bermatzen ez baitu

  4. Mitxoleta-k dio:

    Heriotza zigorraren aurka nagoen horietakoa naiz. Batez ere, justiziak ere huts egiten dueloako noizean behin. Hortaz, pentsatze hutsak inozo bat baino gehiagok hil dituztela, ez duela merezi zigorra mota hori ezartzea. Pablo Ibarren kasuan adibide ona dela uste dut ez omen daukatelako froga argiak heriotza zigorra ezartzeko eta denok inoiz edo behin haren lekuan jarri dugulako Egoera hori niri egokitu izan balitzait? edo nire semeari? Nire iritziz gehienok arruntatzat hartzen dugu Pablo Ivar eta barruz pentsatzen dugu errugabea dela.

    Horretaz aparte, hainbat ikerketaren arabera heriotza zigorrak gizarteari ez dio laguntzen, beraz, inola ere ez dauka onurik zigorra mota hori ezartzeak. Beste gauza bat da zigor iraunkor berrikusgarria (kasu mugatutan, serieko hitzaile edo serieko bortxatzaileren kasutan, nonbait). Izan ere, zigor mota horrekin justiziak huts egingo balu, preso horiek beti izango lituzkete aukerak aske izateko; eta, bide batez, delitu horietakoren bat paira lezaketen biktimak, haien etxeetan lasaiago leundeke errudunak hasiera batean espetxetan betirako leundekeela jakinda.

    Beraz, Pablo ibarrek, behintzat, beti parada izan beharko luke bere errugabetasun erakusteko. Izan ere, errudun bada, nahikoa dauka hainbeste urte Ameriketako Estatu Batuetako kartzelan egoten.

  5. Astigar-k dio:

    Azken boladan, telebistan edo irratiaren bidez entzun ditugun krimenen inguruan, eztabaida handia ireki da gizartean. Era guztietako iritziak entzun daitezke kalean, eta gure herrialdean jende asko heriotza zigorra ezartzearen alde dago. Zigorra eredua izan behar dela eta horrela krimenak gutxituko zirela diote. Hala ere, heriotza zigorra erabiltzen duten herrialdetan, hilketak ez dira gutxitu.

    Nire iritziz, ez da bidezkoa gizaki bat hiltzea, nahiz eta gizaki hori hiltzailea izan. Horrek ez du esan nahi zigorra biguna izan behar denik. Pertsona bat hil duenari, zigor gogorra ezarri behar zaio, eta zigor hori osorik bete behar da. Gainera, gaur egun, irizpide etikoaren ikuspuntutik, ez legoke ondo heriotza zigorra erabiltzea.

    Pablo Ibarren kasuan, argi dago epaiketan irregulartasunak egon direla eta erabili diren frogak askotan ez dituztela gutxieneko baldintzak bete. Horrez gain, heriotza zigorra ezartzeko erabakia epaimahai popular bati esleitzea ez da egokiena, nire ustez.

Eman erantzun bat hegoaldeuskaltegia-ri Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s