Zirkuko bizimodua

Resultado de imagen de circoZirkua mende askotako bizitza duen ikuskizun artistikoa da. Zirku modernoa berri samarra da, baina bertako hainbat ikuskizun (akrobaziak, pailazoak, animaliak…) oso antzinakoak dira. Zirkuan parte hartzen duten langileak herriz herri ibiltzen dira haien abileziak erakusten, eta umeak, gazteak zein helduak izan ohi dira beraien publikoa.

Zuri gustatzen zaizu zirkua? Bai / Ez. Zergatik? Askotan joan zara ikustera? Bai / Ez. Zergatik?

Zirkuren bateko kide izan eta leku batetik bestera ibili nahiko zenuke? Bai / Ez. Zergatik?

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

30 erantzun Zirkuko bizimodua -ri

  1. Amets-k dio:

    Niri ez zait gehiegi gustatzen zirkura joatea. Egon nintzen azken aldian nire semea ikusteko izan zen eta hau aspaldi gertatu zen.
    Nire ustez, zirkuko bizimodua oso gogorra izan behar du, beti leku batetik bestera ibiliz. Segur aski, egun batzuetan, zirkuan parte hartzen duten langileek ez dute jakingo non dauden. Egia esatera, nik bizitza lasaigoa izatea nahiago dut

  2. Maripuri-k dio:

    Nik uste dut, zirkuan lan egiten duen jendeak ezaugarri berezien batzuk behar dituela, adibidez, akrobaziak egitea, barregarria izatea, suekin lan egitea, tigreekin edo elefanteekin lan egitea gustatu behar duzu espektakulu sortzeko. Beraz, zirkuan lan egitea dibertigarria iruditzen zaidan arren, ezin nintzateke zirkuren bateko kide izan denbora asko etxetik kanpo egon behar baituzu. Gainera, ezin zaitezke oporretara joan, baizik eta lanean baitzara, entrenatzen ari zara. Orduan, familiarekin edo lagunekien egoten zaila da lortzen egunero leku desberdina zaudetelako. Hau izango ez balitz, gaur egun, gure inguruan, zirku gehiago egongo litzateke.

  3. Sole-k dio:

    Hasteko, zirkua ez zait batere gustatzen. Nahiz eta aitortzen dudan zirkuko bizimoduak zaila eta gogorra izan behar duela. Zirkuko langileak urte osoan herriz herri doaz; gainera, herri bakoitzak bere ohiturak dauzka eta haiek denei atsegin egiten saitzen dira, baina, hori, gaur egun konplexuegia da.
    Nire ustez, zirkuko langileak munduko artistirik trebeenak dira, ikuskizunaz gain, antzeztokia eraiki eta deseraiki behar dute; beraz, artistak ez ezik langileak ere dira. Horregatik, gehiago kontuan hartzea merezi izango luke.

  4. Katalintxu-k dio:

    Txikitan asko gustatzen zitzaidan. Urtero Gasteizko festetan joaten nintzen nire familiarekin, orandik “Mazinger Z” zirku ikuskizuna primeran ibiltzen ginela gogoratzen dut.Eta kea ere bai. Gainera, lehen aldiz lehoiak, elefanteak ikusi nituela uste dut .
    Bestetik, gero, urte asko pasatu ziren zirkura joan gabe, “Cirque Soleil” begiztatu arte. A zer polita! Joaten nintzen bakoitzean ume bezalakoa disfrutatzen naiz eta zirkutik ateratzen naiz esku gorriz asko txalo egiten baitut.
    Bukatzeko zirkuan lan egingo banu pailazo mutua izango nintzateke (kar, kar)

  5. ITZI-k dio:

    Alde batetik, zirkua feriako oso ikuskari ohikoa izan da eta txikitan, Gasteizko jaietan joatea asko gustatzen zitzaidan. Hala ere, zirkua orain ez da lehen bezain arrakastatsua eta jendea ikusten duenekin zorrotzagoa denez, askoz zailagoa da entretenitzea.
    Beste aldetik, zirkuko bizimodua oso ikusgarria iruditu arren, oso gogorra da; hau da, bizitza osoa ematen dute herriz herri joaten, haien familia gutxitan ikusten eta noiz arte lan egin dezakete jakin gabe. Horregatik, oso jende berezia dela iruditzen zait eta ziur aski ez izango nintzateke horrelakoan parte hartzeko gauza.

  6. lorea-k dio:

    Txikitan, batzuetan zirkora ikustera joaten nintzen ,batez ere, Gasteizko jaietan eta sinestezina iruditzen zitzaidan eta beti zirkoa beteta egoten zen.Geroago,nire seme-alabak txikiak zirenean,noizean behin eramaten genituen.Hala ere,ez zen antzinako zirkua bezain xarmagarria eta ozta-ozta ikuskizunak jendez betetzen dira.
    Nire iritziz,gaur egun,ikuskizunik ederrena Circo de Soleil da.
    Bestalde,ez litzaidake zirkoan lan egitea eta herriz herri joatea gustatuko.

  7. Alaveszale-k dio:

    Niri asko gustatzen zait nire ilobekin zirkura joatea. Urtero Gasteizko jaietan joaten gara. Nik uste dut zirkua ikaragarria dela, nahiz eta lehenago baino bera ez izan animaliak falta direlako. Elefante bat, lehoi bat, edo jirafa bat ikustea sinestezina zen. Zirkua asko gustatzen zait, baina oso bizimodu gogorra dela uste dut. Beraz, uste dut ez dela nirea leku batetik bestera ibiltzea.

  8. Tximeleta-k dio:

    Duela urte asko ez naiz joaten zirkura. Batez ere txikitan joaten nintzen, nire gurasoek eraman nindutelako. Gogoratzen dut gustatzen zitzadala, baina gaur egun ez nuke joango, berdin ematen dit espektakulua da. Nahiago dut teatrora edo kontzertu batera joatea. Beste aldetik, lan gogorra irudutzen zait langileengatik, inoiz ez dira etxean egoten eta beti herriz herri dabiltzate.

  9. Iri-k dio:

    Hasteko pentsatzen dut zirkuaren bizimodua oso erespetagarria dela eta oso gogorra izan behar duela.Ez zait gustatzen zirkura joatea, animaliak atxilotutak ikusten ditudalako eta uste dut animalien bizitzaren baldintzak ez direla onak eta ez daudela bere habitat naturaletan.
    Txikia nintzenean ez ninduten zirkura inoiz eraman.
    Amaitzeko , akrobatek eta pailazuek egiten duten ikuskizuna oso dibertigarria dela ulertzen dut.

  10. Zirimiri-k dio:

    Zirku tradizionala ez zait batere gustatzen. Alde batetik, inoiz ez zaizkit pailasoak barregarriak irudi, animaliak erabiltzen dituzten zirkuetara joateari uko diot (bizitza ibiltaria tortura da animalientzat eta ez nator bat horrekin) eta hirian aurki ditzakegun zirku gehienak utzikeria samar bat direla uste dut.
    Beste aldetik, egia da gero eta kalitateko zirku gehiago daudela jendeari zirkua gustatzen zaiolako, baina, zirku-ikuskizun desberdinak eskatzen dituzte. Hala ere, ikuskizun horiek garestiak dira eta noizbait bilatu nituen `El circo del Sol´eko sarrerak, urte batetik bestera erosi behar dituzu.
    Amaitzeko, niri ez litzaidake leku batetik bestera ibiltzea. Leku askotara zoaz, baina ez duzu ezer ezagutzen. Gainera, lana eta etxea lotuta daude eta ezin dezakezu banatu.

  11. Roboto-k dio:

    Txikitan, behin batean zirkura joan nintzen eta ez naiz itzuli. Gustatu zitzaidan baina barrakak zirkua baino gehiago gogoko dut. Gainera, nahiago izango nuke ez liratekela animaliak ikuskizunetan erabiliko.
    Gustatuko litzaidake leku batetik bestera ibiltzea, baina ez nintzateke zirkur batekin joango, nire kabuz baizik; adibidez, motxila bat hartuko nuke eta joango nintzateke Europa ezagutzera.

  12. Hodei-k dio:

    Nik uste dut zirkuan lan egitea oso gogorra dela.Bere bizimodua gurea baino zailagoa delako.
    Izan ere,ezin da familia eta lana bateratu.
    Alde batetik, egun osoa herriz herri ibiltzen dira,karpa jartzen edo kentzen euripean,elurpean,eguzkipean…Gainera,jaiegunetan da haien lan gehiago egiten dute.
    Bestetik, bere umeak hirian utzi behar dituzte ikastetxera joateko.
    Niri txikitan zirkoan izugarri gustatzen zitzaidan;orain,aldiz,ez zait batere gustatzen.Gainera,magia,akrobaziak eta batez ere,nola tratatzen dituzten animaliak ez zait batere gustatzen .
    Azken aldiz,duela hogeita lau urte izan zen Gasteizko jaietan,alabaekin joan nintzen eta esan
    behar dut ez dudala oroitzapen onik gorde.

  13. athletizalea-k dio:

    Zirkua…Kar, kar, kar. Ez zait zirkua gustatzen. Halere uste dut, askotan zirku bat bezala gure bizitzak direla!!! Maíz leku batetik bestera lanagatik ibiltzen garelako. Bakarrik aldi bat zirkura joan nintzen, eta duela urte pilo bat zen. Garai hartan, “Cirque du Soleilei” ikustera joan nintzen.
    Begira, zirkuren bateko ez litzaidake batere gustatuko parte hartzea eta leku batetik bestera ibiltzea. Beti hondartza ondoan bizi nahi izaten dut, eta une bakoitza disfrutatu. Zirku batean hori ezinezkoa iruditzen zait. Ados?

  14. Noa-k dio:

    Ni, txikitan, noizean behin lagunekin zirkura joaten nintzen. Izan ere, zirkuan ikuskizun artístico asko daude eta niri gustatzen zitzaidan ikuskizun gehienak ilusionisten emanaldiak ziren. Baina zirkuan animaliekin erakustaldiak ere eviten dirá, horregatik niri zirkua ez zait batere gustatzen, animaliak erabiltzen dituzte eta. Nire iritsiz, animalia hauek explotatuta bizi dira gu entretenitzeko. Zirkuak bai baina animaliak gabe!

  15. Rebeca-k dio:

    Aitortu dut ni ez naizela inoiz zirku batera joan, betidanik pailazoak sekulako beldurra ematen dit eta. Gainera, akrobaziak ikusteak aspertzen nau. Beraz, zirkua ez zait gustatzen eta beste ikuskizun batzuetara joan nahiago dut.
    Horrez gain, zirku bizimodua oso gogorra dela iruditzen zait. Langileak eta bere familiak beti lekuz aldatzen ibiltzen baitira. Batez ere, umeentzat oso zaila behar dira haien ikasketak jarraitzea.

  16. Panpox-k dio:

    Hasteko, beti zirkua gustatzen zait. Egia da, orain dela asko ez naizela joan, baina gogoratzen dut, txikitan zirkura joatea izugarri gustatzen zitzaidala. Alde batetik, zirkua magikoa dela iruditzen zait ikuskizun guztiak miresten baitira eta horrez gain, atsegingarriak eta dibertigarriak dira. Baina bestetik, zirkuko bizimoduak oso gogorra izan behar du. Horregatik, jende horrek grina handia izan behar dute halaxe jarraitzeko.

  17. GREYS-k dio:

    Zirkuko bisimodua oso saila da leku batetik beztera mugitzen dira eten gabe. Hori interesantea dirudi liteke, baina haiek ez daukate dembora ezer ikusteko eta ezin dute lagunak egin, zeren behin eta berriro egoten dira munduan zehar ikuskizunak egiten. Zorionez ya animaliak debekatuta daudela zirkuan erakustea zeren pena asko ematen zitzaidan.

  18. TXAPI-k dio:

    Zirkua, antzerkia, zinema, etab. ikusgarriak dira. Bere pertsonaiak edo biztanleak artistak dira. Mundu guztia eta haurrak, batez ere, zirkuen zaleak dira. Zirkua ibiltari mundua da. Askotan pertsonaiak bere barneko munduan bakartasunagatik kezkatuta daude, inguru finko eta ezarri batean ezin direlako egon. Dena den, zirkuko artistak pertsona miresgarriak dira mundu osoan.

  19. Tximeleta-k dio:

    Txikitan, ia urtero, joaten nintzen zirkura Gasteizko jaietan. Aukera paregabea zela gauza ezberdinak ikusteko iruditzen zitzaidan. Nire seme-alabak txikiak zirenean, noizean behin joaten ginen baina gaur egun beste modu batez ikusten dut; orain nahiago dut ez dauden animaliarik zirkuetara joatea.
    Halaber zirkuko kideen bizimoduari dagokionez, uste dut haien bizitza ez dela batere erraza, are gutxiago umeentzat, beti leku batetik bestera joaten eta bere etxetik kanpoan egoten.
    Horregatik nik ez nuke inoiz lan egingo zirku batean.

  20. Masha-k dio:

    Onartu behar dut zirkua inoiz ez dela nire gustukoa izan, behintzat, klasikoa. Beste kontu bat da beste mota bateko ikuskizunak, adibidez, Eguzki zirkua. Nire ustez, lehenengoa, bigarrenaren aldean, oinarrizkoa da.
    Bestalde, horrelako bizimodua erakargarria iruditzen zait eta ez litzaidake inporta saiatzea. Alde batetik, ez daude hain kezkatuta gero eta gauza gehiago edukitzeaz, zenbat eta gutxiago izan, orduan eta errazagoa delako alde batetik bestera mugitzea. Bestetik, familia handi bat dira, edo behintzat, hori ematen dute.

  21. piparra-k dio:

    Onartu behar dut ez zaidala zirkua inoiz gustatu. Nahiz eta txikitan telebistako pailasuak ikusi, momentu hartan ez nuen zirkuarekin erlazionatzen telebistako saio batean baizik. Gainera, telebistan ez zeuden umeentzat aukera asko.

    Ez naiz inoiz zirkura joan, ez txikitan, ez heldutan. Ez zait batere gustatzen nola tratatzen dituzten animaliak, pena handia ematen didatelako. Hala ere, akrobaziak asko gustatzen zaizkit. Horregatik, egunen batean, eguzkiko zirkura joan nahiko nuke.

    Bere bizitzari dagokionez, aldi baterako erekargarria iruditzen zait, baina, betirako oso gogorra izan behar du. Edozein kasutan, haiek bezala bizi izateak meritu handia duela uste dut.

  22. Lorea-k dio:

    Niri asko gustatzen zait zirkua, oso dibertigarria delako. Gainera, familia osoa disfrutatu dezakeen ekintza ezinhobea dela uste dut. Hiruzpalau aldiz joan naiz zirkua ikustera. Lehengo aldiz txikitan izan zen, gurasoek eraman ninduten, baina ez naiz gogoratzen nola pasatu nuen. Bigarrena nire mutil lagunarekin, Gasteizko jaietan. Hirugarrena, Salou zegoen zirku batera joan ginen nire lengusinak eta hirurok. Azkena, duela bi urte izan zen Sendavivan.

    Baina, naiz eta asko gustatu, ez nuke izango zirkuren kiderik, ezta leku batetik bestera ibili ere, lasaitasuna gustazten zaidalako eta ez daukadalako abilezirik.

  23. Txintxirrin-k dio:

    Zirku hitza esaten badidazu, une bertan Burt Lancasterren filmako irudia datorkit: dena izugarria, guztiak ederrak, kolore distiratsuak, lehia, jelosgoa… Baina errealitatea oso desberdina da.
    Nire bizitzan zehar hiru bat aldiz zirkura joan egin naiz. Egia esateko, urduri jartzen nau, segurtasunik ematen ez dutelako eta, batez ere, pailasoek jendeari adarra jotzen diotelako.
    Ikuslea bezala asko gustatzen ez bazait, langilea bezala gutxiago gustatuko litzaidake.

  24. elendash-k dio:

    Hasteko, duela asko urte ez naiz joan zirku batera ikustera, eta, benetan gaur egun ez zait batere interesatzen. Txikitan, nire familiarekin askotan joaten ginen. Niri asko gustatzen zitzaizkiidan. Alde batetik, animaliak zegoelako eta beraiek ikusteak asko harritzen ninduen, leohiak, elefanteak… Bestetik, oso egun bereziak zirelako, jaiak bezala, nahi nuena jan nezakeen, barrakak… Azken finean une bat nintzenez, umeko gauzak egitea gustatzen zitzaidan.
    Ordea, zorionez, gaur egun nire aburua aldatu da. Udan Mendizabalatik korrika egitera joatem naiz eta zikuaren elefanteak ikusten ditut, pena handia ematem dizkit, tristesk ematen dutelako.
    Gainera, bizitza hori oso gogorra iruditzen zait, hori dela eta ez da niretzako bizitza, karabana batean nire bizitza osoan bizitzea eziznezkoa iruditzen zait.

  25. Izurde-k dio:

    Betidanik zirkoa liluratu nau. Txikitan, urteero, Gasteizko jaietan, joaten nintzen nire aitarekin ikustera eta, gau hartan, zirkoarekin egiten nuen amets.
    Gaur egun, ahal dudanean, nire alabei eramaten diet. Haiek ez daukate ni besteko lilukeria, baina izugarri gozatzen dute. Gehien gustatzen zaiguna akrobaziak dira, batez ere, sarik gabe direnean.
    Naiz eta bizi modu hori oso gogorra izan, gauza politak ditu; herrialde askotan bizitzen zara eta bere kultura eta biztanleen izaera ezagutzeko aukera daukazu.

  26. Marigorringo-k dio:

    Zirkua ez zait asko gustatzen, batez ere, ez zaizkit gustatzen pailasoak. Gainera, pena handia ematen dizkit animaliek. Pentzatzen dut bere bizia ez dela ona zirkuan. Horregatik, animaliekin zirkuetara inoiz joaten naiz. Gainerakoetara… banoa ez badaukat gehiago erremediorik. Beste gauza bat da «Eguzki zirkua», horretara nakiko nuke joatea ezberdina delako.
    Bestalde, uste dut zirkuaren langileek oso bizi zaila daukatela eta ez zait gustatzen niretzat.

  27. Nahia-k dio:

    Niri ez zait lehengo zirkua asko gustatzen. Al batetik, paiasoak ez dira nire gustokoak , ez didatelako graziarik egiten. Bestetik , animaliak erabiltzen duten ikuskizunek ez zait gustatzen.
    Gaur egungo zirkua, ordea, desberdina eta modermoagoa da, adibidez,” Cico del sol”.
    Nire uztez, eskaintzen dituzten emaldiaK oso txundigarriak izaten dira. Nik azken boladan, noiz behinka zirkura joaten naiz, behintzat urten behin.
    Bestalde, zikuaren bizimodua oso sakrifikatua dela uste dut. Horregatik, ez nuke sekula zirku batean lan egingo.

  28. Nemo-k dio:

    Txikitan nire gurasoek zirkura eraman ninduten aldi bakarra ia ez dut gogoratzen. Ez zait gustatzen horrelako ikuskizunak ikustera joatea. Animaliekin egindako lana ikuskizuna sortzeko ez zait batere gustatzen. Beste ikuskizun artistikoak, adibidez “Eguzkiako zirkua”, joan nahiago dur, bitxia eta harrigarriagoa delako.
    Argi daukat zirkuan inoiz ez nukeela lan egingo, oso lana gogorra delako eta bizitza erosoagoari uko egiten diotelako. Gainera, zirkuarekin ez nuke leku batetik bestera ibili nahiko.

  29. eguzkilore-k dio:

    Txikitan,Gasteizko jaietan familia guztia zirkura joaten ginen, kontua da, aita zirko amorrazale dela. Baina, niri ez zaidala batere guztatzen aitortzen dut. Apika, Chuckyren filma ikusteagatik, izan ere, pailasoek barre egitea eragin ordez beldurtzen naute. Eta, animalia tratu txar gairi buruz ez hitz egitea nahiago dut.
    Zirku modernoi dagokionez egoera erabat desberdina da, liluratzen nau eta. Behin, Cirque du Soleil ikustera joan nintzen eta eskarmentua paragabea izan zen.
    Bestalde, ez dut uste zirko bizitza erraza zenik. Kontrakoa, bizitza gogorra eta bakartia iruditzen zait, batez ere, zirko umeei begira.
    Ea, zirkuren bateko kide izango nintzatekeen? zertarako? Karabana txiki batean Chucky eta biok elkarrekin bizitzeko. Bai, Zera!

  30. Katagorri-k dio:

    Zirkua nire gustukoa da, haurtzaroko oroitzapenak datozkit burura eta. Gogoratzen dut urtero Gasteizko jaietan joaten nintzela gurasoekin; gaur egun, ordea, seme-alabekin joaten naiz.
    Badirudi zirkuan bizitzea dibertigarria izan ahal dela, nahiz eta eguneroko lana gogorra izan. Baina, niri ez didate inbidia ematen, nahiago dut bizileku finkoa edukitzea leku batetik bestera ibiltzea baino.

Eman erantzun bat lorea-ri Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s