Robin Hoodkeriatan

Basurdeak_CC_content Aukeratutakoa basuerdeen kontrako bide krudelena omen da, izan ere, gezi bidezko ehizak heriotza geldoa eta arras mingarria eragiten omen du. Zer deritzozu auziari

https://alea.eus/gasteiz/1548677510400-eskaera-basurdeak-hilketa

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

8 erantzun Robin Hoodkeriatan -ri

  1. Erramun-k dio:

    Egoera desberdinak direla bide Arabako basurde populazioa nabarmen handitu da. Adibidez, nekazaritzan, abeltzaintzan eta basogintzan aldaketagatik, gaur egun laborantza eta abere gutxiago daude, halaber baso-ustiapena murrizten jarraitzen da eta, duela urte pila gainera, otsoaren desagertzearekin, bere arerio naturala, ez dute alde batetik bestera joateko oztoporik.

    Horregatik, basurde kopuru handi honek abelazkuntza eta baso ustiapenetari kalte asko sorrarazten dio. Bestaldetik, basurdearen ustekabeak baserri-bideetako eta lurraldeko errepideetako sarean istripu urgari eragiten ditu. Azkenik, basurdeak gaixotasun desberdinak etxe-abereei kutsatu ditzake.

    Baina animali honen handipenak herrietarako alde ona ekar dezake: ehizaren bidez ustiapen ekonomikoa, hau da, barruti-alokairua eta bertoko zerbitzu-sektorearen dinamizazioa.

    Horrelaxe kontuak izanez, basurde populazioa kontrolatu beharko genuke, beraz, bere gaurko kopurua txikiagotzeko beharra dugu eta hartarako ale ugariak desagerarazteko ehizaldiak areagotu behar dira.

    Nola egin? Ez dakit basurdearen heriotza gezi batean zehar edo bala baten bidez mingarriagoa den, baina ez dut haiek bizirik harrapatzeko aukera ikusten eta gero injekzio hilgarriaz hiltzea.

    Nire iritziz, Salburuako arku-ehiza konponbide baliagarria izan daiteke su-armak baino arrisku txikiagoa duenez gero, eta gainera zaratarik ez du eragiten.

  2. Kirolzale-k dio:

    Ukaezina da basurde-kopuru handia hainbat arazo sortzen ari dela, esate baterako, istripuen arriskua gertuko errepideetan, eragin negatiboa hezeguneko faunan, kalteak inguruko laboreetan; horregatik, zerbait egin behar da arazo horiek murrizteko asmoz.

    Adituek diotenez, arkuak eta geziak erabiltzea modurik onena da basurdeak hiltzeko. Gainera, Araban otsorik ez dagoenez gero, haren lana ordezkatu behar dute. Are gehiago, ehiza selektiboa da, hau da, ehiztariek badakite zein animalia aukeratu behar duten. Hori gutxi izango balitz bezala, arkua oso aproposa eta eraginkorra da basurdeak harrapatzeko; izan ere, geziak prestatuta daude mina gutxitzeko.

    Beraz, nahiz eta neurria oso zorrotza izan, ez dago beste aukerarik kasu honetan; izan ere, adituek behin alternatiba guztiak aztertuta, geziak erabiltzea erabaki dute arrazoi sendoengatik. Neurri honekin nahikoa izango ahal da!

  3. Enara-k dio:

    Egunotan, Salburuan eta inguruetan bizi diren egoera gero eta zailagoa omen da. Aurten, basurdeek hezegunea hartzen dute, etxea balitz bezala. Handik 8000 basurde inguru janaria bilatzera, batez ere, mugitzen dira. Horrek kalte handia eragiten die beste animaliea batzuei, zein inguruetan bizi diren pertsonei.

    Arazo horri aurre egiteko, Gasteizko Udalak hartu duen erabakia arku bidezko ehiza omen da. Argi dago, horrela basurdeen heritoza krudela ez ezik, montsoena ere badela, galdoa eta arras mingarria baita. Baina zer egin dezakegu basurdeen izurri honekin?

    Alde batetik, Gasteizko Udalak erabakitakoak hautsak harrotu ditu animaliak babesteko taldeen artean. Ez daude batere ados, animaliarengan sufrimendu handia sorrarazten dutelako.

    Beste aldetik, ez gara konturatzen basurdeek eragiten duten kalteaz, bai inguruko nekazaritzaren arloan, bai istripuen arriskua gertuko errepideetan, besteak beste. Beraz, arkuak erabiltzeak suzko armak erabiltzeak baino arrisku txikiago du. Halaber, Salburuako hezegunea leku babestua denez, suzko armak erabiltzea debekatuta dago, salbuespen egoeretan izan ezik, ez baita egoerarik arruntena.

    Horrekin guztiarekin, Gasteizko Udalak hartutako erabakiari ondo deritzot, zerbait basurdeen arazoen kontra egin behar duelako. Lehen, basurdeen ehizarietan isunak jartzen zizkieten, basurde asko ehizatzen bazituzten, orain, berriz, soberan daudenez, ehiztarien laguntza eskaini behar diote Udalari…Hau da Kuxidadea!

  4. Mitxoleta-k dio:

    Azken egunotan Gasteizen nola murriztu behar duen Salburuko basurdeen populazioa hautsak harrotu ditu. Izan ere, Gasteizko Udalak arku bidezko ehiza martxan jartzea erabaki zuenetik, hainbat elkartek burubide hori ez dela aproposa salatu dute krudelena omen delako. Hala nola, ARA elkartearen hitzetan, horrela hiltzeak basurdeei sufrimendu handia sorrarazten die normalean hiltzeko egun dezente behar baitute.

    ARA elkarteak zein Euskadi Otso Taldeak Gasteizko Udalari konponbide franko proposatu dizkiote beste era batean basurde kopurua urritzeko eta animaliek hainbeste sufrimendu paira ez dezaten. Elkarte horiek animalien eskubideen alde doazenez eta bide batez adituak direnez, Gasteizko Udalak proposatu dituzten gomendioak hartu behako lituzkeelakoan nago. Hortaz, ungulatuak ingurumenako arazo bihurtu badira, eta tamalez, bidetik nahitaez kendu behar baditugu, behintzat, era hoberen egin beharko dugu aditueei behin galdetuta.

  5. Elvitoriano-k dio:

    Ea ba nondik hazi gaitezke. Oraingoan badirudi arkuen erabileran oinarritutako ehiza krudela dela, eta zenbait erakundeek gogor kritikatu izan dute udalak hartutako erabakia Arabako basurdeak arkuez ehizatzeko. Nik egia esanda ez diot ezer txarrik ikusten basurdeen ehiza kontrolatu bati eta uzte dut momentuz konpombide egokiena dela animalistek beren proposamenak pixka bat gehixeago lantzen dituzten arte.
    Lehenik eta behin kontuan izan behar dugu eskuen artean daukagun testuingurua. Alde batetik Araba historikoki eta tradizionalki nekazaritza lurralde bat izan da eta basurdeen neurriz gabezko gainpopulazio hau mehatxu zerio bat suposatzen du Arabako nekazarien kolektiboaren aurka. Nekazaritzaren faktorea oso garrantzitsua da eta kolokan jartzen ditu animalistek proposatutako zenbait aukera. Esate baterako nahiko problematikoa bihurtzen du hesien proposamena, eta ez soilik nekazarien jabetzen gainean eragin negatiboa izan dezakeelako, baizik eta basurdeen lurraldea mugatu ahal duelako ere. Artikuluan animalistek ez dute zehazki zehazten nola aurrera eraman ahal den hesi proiektu hau nekazarien zein basurdeen influentzia eremuak errespetatuz, eta ez gaitezen ahaztu Gasteizko hiriko periferiako auzoetaz zein parkeetaz, non sarri sumatu izan da animalion presentzia.
    Animalistek proposatzen duten beste aukera bat da otsoaren gernua erabiltzea basurdeak errepideetatik usatzeko. Nik honen inguruan zenbait arazo ikusten ditut neurriaren eraginkortasunaren inguruan. Alde batetik, horrek ez dio basurdeen gainpopulazioari konponbide erabakigarririk ematen, soilik zenbait eremu mugatzea ahalbidetzen du. Bestaldetik ez lirateke soilik errepideak gernuaz estali behar, baita era herri zein hiri periferiak, parke periferikoak, nekazaritza lurraldeak, eta arabarrentzat garrantzizkoak diren beste hainbat eremu ere. Honen aurrean nik galdetuko nuke, neurri praktikoa da? eta garrantzitsuagoa eraginkorra da?
    Honetaz gain animalistek hondarren eta elikagaien gaineko kontrolak ezartzea eta kontrolpeko jantokiak jartzea proposatzen dute. Lehengo proposamena aurrera nola eramango den ez da oso ongi azaltzen artikuluan baina bigarrenari dagokionez ez diot momentuz zentzurik aurkitzen. Izan ere, animali espezie baten gainpopulazioa ematekotan ez zait zentzuzkoa iruditzen animali kolektiboa elikatzea.
    Azkenik animalistek defendatzen dute Arabako oreka ekologikoa apurtu izan dela eta horretarako hoberena dela haragijale naturalak berriro ezartzea Arabako lurraldetan, hots otsoak . Nik haziera batean apurtutako oreka ekologikoaren ideiarekin bat natoz eta hain zuzen ere horregatik defendatzen dut izan behar dela gizakiak, haragijale naturalen faltan, ekosistemaren kontrol agente bezala funtzionatu behar duela. Otsoa ez zait oso konponbide egokia iruditzen Arabaren kasuan, lurralde urbanizatua delako eta eremu gehienak nekazaritza lurraldeez estalita daudelako. Horretaz aparte, nor egingo da otsoen populazioaren kudeaketaren arduradun? nork ziurtatzen dit otsoek basurdeak ehizatu ordez ez direla hiri eta herri periferitan sartuko sarraski errasen bila?

  6. Astigar-k dio:

    Azken hilabetetan, basurdeek kalte handiak eragin omen dituzte Salburuan. Arrazoia basurdeen populazioaren hazkundea da. Badirudi parkearen inguruan dauden baratzak ondatzen dituztela, landareak jaten dituztelako eta lurra zapuzten dutelako. Gainera, parkearen inguruan dauden errepideetan istripuak sortarazi dituzte, eta hortaz, gizakiontzat ere arriskutsua izan daiteke. Bestalde, adituen iritziz, basurdeek bertako animaliei ere kalteak eragiten dizkiete.
    Hori guztia kontuan hartuta, argi dago zer edo zer egin beharra dagoela.

    Arazo honi aurre egiteko, orain dela egun batzuk Udalak konponbidea bilatu zuen eta basurdeen populazioa gutxitzea erabaki zen. Aukeratu den modua, arkua eta geziarena, eztabaida piztu du gizartean.

    Alde batetik, adituek esan dutenez, arkuek ehizan isiltasuna bermatzen dute, eta hori parkean bizi diren animalientzat garrantzitsua omen da, bestela ikara daitezkeelako eta ihes egin dezaketelako. Gainera, Arabako Arkularien Elkarteari ehizaren ardura eman diotenez, adituek diote ehiztariek geziak bihotzera zuzenduko dituztela eta horrek bat-bateko heriotza eragingo duela.

    Beste alde batetik, animalistek beste iritzia daukate. Egia da basurdeak beste leku batera eramatea konponbidea izan daitekeela, eta baliteke geziek heriotza motela eta mingarria eragitea.

    Nire ustez, bi taldeak bildu beharko lirateke eta eztabaida sakona izan. Argi dago basurdeek arazo larriak sortzen dituztela, baina basurdeen eskubideak kontuan hartu behar dira, eta aukeran dauden konponbideen artean egokiena hautatu.

  7. PELUSA

    Ez da berria basurdeak istripu asko eragin dituztela Arabako zenbait errepideetan, eta, are gehiago, inguruan kalteak sortzen dituztela. Beraz, Gasteizko Udalak, animalia hauen kopurua murrizteko asmoz, geziak eta arkuak erabiltzea aukeratu du. Ados nago zerbait egin behar dela, dena den, hau hautagai egokiena al da? Nire aburuz, ez da aterabiderik aproposena, izan ere, zenbait animaliak babesteko taldek diotenez, animaliak sufrimendu handiarekin hiltzen dira. Honenbestez, egoera honi aurre egiteko bertze erak daudelakoan nago, hala nola, hesiak (elektrikoak ala ez) jarri edota animaliak antzutzea. Horregatik, ehiza selektibo honekin hasi baino lehen, ondo legoke ikerketak egitea arazoa beste modu batean konpontzeko. Ez dugu ahaztu behar animalia hauen hilketa azken irtenbidea izan behar duela, eta izatekotan, aurrekoarekin nahikoa ez bada, kontuan eduki beharko genuke akabatzeko beste era bat, hain oldarkorra ez dena.

  8. INA MAY GASKIN:

    Nik argi daukat Salburuko parkea hiriko altxorra dela denontzat. Horregatik, basurdeek parkeko oreka arriskuan jarriko dutelarik, ezinbestean, animali hauek akabatzeari nahitaezkoa deritzot.

    Nolanahi ere, ARA elkarteko aldarrikapenak uler nitzakeen arren, elkarteak aurkeztutako aukerak ez dira geziak erabiltzea bezain eraginkorrak. Adibidez, otsoaren gernua erabiliko bagenu, basurdeak ez ezik, beste animalia batzuk ere uxatuko genituzkeelako. Gero, kontrolpeko jantokiei dagokienez, ekimenak agian basurde-izurria handi lezakeelako, zeren piztiak janaria garatuta dagoela behin konturatuta, askoz errazago ugalduko lirateke. Horrez gain, antisorgailuen aukera garestiegia delako. Bukatzeko, eremu hesiek bai ahateen, bai oreinen garapenari kalte lezaketelako.

    Honengatik guztiagatik, gezien neurriaren bidez, arkularien trebetasunaz baliatzeaz gain, eremuko isiltasuna bermatu ahalko genuke. Horrela, hegaztiek nahiz ugaztunek errugabeak izanik, ez dute txerri basatiek egindako kalteak zertan jasan izango.

Eman erantzun bat Mitxoleta-ri Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s