Antzarak ferratzera!

p038_f01 Bedur naiz ez ote garen belarra jaten hasi beharko. Aizue, ez al da gehiegikeria? Zer deritzozue kontuari?

https://www.berria.eus/paperekoa/1909/038/001/2019-01-22/ondare_galaraziaren_gibelean.htm

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

5 erantzun Antzarak ferratzera! -ri

  1. Enara-k dio:

    Gaur egun, zenbat eta gehiago pentsatzen dugun orduan eta zoroagoak bihurtzen gara. Posible ote da animaliak hiltzea debekatzea? Ezta gure onurakoa bada ere?

    Nire ustez, egunotan gauza guztiak muturreraino eramaten ditugu. Hori edozein arlotan gertatzen den bezala, ez da batere onuragarria.

    Badakit animaliak bizidunak direla, baina kontuan hartu behar dugu, antzinan animaliak hiltzen eta jaten ez bazituzten, orain gu hemen ez geundeke, inork ez baitzuten bizirik ateratzea lortu. Urteak pasatu ahala, animaliak elikatzen ditugu eta normalean ez dituzte tratu txarrak jasotzen. Hau da, gure arbasoek hiltzen zituzten bizirik irautzeko, lehen bi aukera bakarrik zeuzkatelako: gizakiak edo animaliak. Halaber, horri esker, historian zehar bizirik irauteko sena garatu dugu. Beraz, orain zergatik ote dago gaizki? Gai honek iritzi kontrajarriak sortzen dituelakoan nago.

    Alde batetik, batzuek animaliei sufriarazten diete, tratu txarrak eta torturak ematen baitizkiete, horretaz gozatzen direlako. Horri Animalista taldeek saltzen diote eta arrazoiez beteta, animaliei haatik jasanarazi egiten dietelako. Hori salagarria dena!

    Beste aldetik, beti aurreko esandakoa bezalakoa ez denez, denak egon behar du, neurri batean. Esaterako, orain dela hilabete batzuk entzun nuen egoerak harritu ninduen. Ezagutu nuen mutil honek oilo asko dauzka, horietatik bizi delako. Behin, agertu zen Animalista taldekideren bat esanez ezin zituela oiloen mokoak moztu hurrengo arrazoiengatik: oiloentzat kaltegarria dela eta, mina egiten diela eta, asko pairatzen dutela eta,…Handik aurrera, mutil horrek aurreko esandakoa errespetatu nahian, oiloen mokoak luzatzen utzi zuen. Horren ondorioz, egunak pasatzen diren neurrian, mutil horri milaka oilo hil zaizkio, oiloek moko luzea daramatela, hiltzen baitute elkar. Horrek ez die minik egiten? Galera ekonomiko handia datorkio eta gainera inork ez dio beste irtenbide bat eman. Nori burura dakioke?

    Hau adibide bat izan arren, nekazaritza arloan zehar, beste kasu batzuk ere badaude (basurderen kontuan, eta abar). Beraz, egoera horiek kontzientziarekin ikustea proposatuko nuke. Azken erabakia hartu baino lehen, ikuspuntu guztietatik ikusi beharko genukeelako, ea zeintzuk izango diren ondorio larrienak animalientzat bakarrik ez, baizik eta denontzat. Hortik atera kontuak!

  2. Mara-k dio:

    Orain dela zenbait urte, animaliak edozein dietaren oinarrizko parte bat izan dira; gaur egun, berriz, hainbat ekologistek animalien eskubideak aldarrikatzen hasi dira. Horren ondorioz, gizakiok animaliak jateari utz dezagun nahi dute.

    Nire ustez, ardura gehiago behar duen gai bat da, baita guztiontzat kezkagarria izan daitekena ere, emaitza larriak izan ditzakeelako.

    Alde batetik, kontuan hartu behar dugu animaliak izaki bizidunak direla eta, hori dela eta, errespetuz tratatzea merezi dutela. Nabaria da ez dela gauza bera animaliak hiltzea eta gizentzea elikagaiak lortzeko, baina ez al diete mina eragiten bi kasuetan? Izan ere, industriaren etengabeko garapena dela eta, hori lortzeko gero eta teknika agresiboagoak erabiltzen ditzuzte, gehienetan egoera desegokietan mantenduz eta sufrimendu ugari eraginez. Bestalde, produktuen kalitatea nabarmenki murrizten da jan behar dituzten elikagaiak kalitate onekoak ez dira eta, eta gure osasunerako kaltegarriak izan daitezkeen produktuak saltzen dizkigute. Beraz, praktika hauek ez dira onargarriak ez etikoki ez nutritiboki.

    Bestetik, zer desberdintasun dago animalien artean batzuk elikagai gisa erabiltzeko eta besteak gure maskotak izateko? Egia esan, desberdintasun hau hainbat gizarteen kulturaren arabera ezarrita dago, beste kontinenteetan Espainian jaten ez ditugun animaliak jaten dituztelako, baita alderantziz ere. Fruitak, barazkiak eta lekaleak, aldiz, herrialde guztietan kontsumitzen dira, oinarrizko elikagaiak inzanda. Beraz, honek froga dezake animalien bitartez lor ditzakegun produktuak ez direla naturan aurki ditzakegunak baino nahitaezkoak, hau da, bere kontsumoa ez dela derrigorrezkoa.

    Azkenik, aipatu dudan guztia kontuan hartuta, bi jarrerak (etikoa eta industriala) aztertu beharko genituzke, mesedegarriagoa den erabakia posiblea den bezain laster hartzeko, hots, bai nekazarientzat bai animalientzat abantailatsua den aukera.

  3. Erramun-k dio:

    Foie grasa oso gustukoa dut eta benetakoa gozo-gozoa iruditzen zitzaidan ekialdeko herrietan orain baino askoz merkeago dasta zitekeenean. Baina ez da atsegina kaiolen barnean bizi diren ahateak eta antzarak hestegorrian zauriak eragiten dituen behartutako elikadura ikustea. Ezta bere bizitzan eta heriotzan sufrimendu hori ere, edo bere gizentzea errazteko antibiotikoen erabilera.

    Foie gras ekoizpena debekatu da 17 herritan eta Kaliforniako estatuan, baina Europako estatu batzuetan asko ematen dute (Frantzia edo Espaina) eta Nafarroan animalia hauen lantegiak ikustea ohikoa da. 

    Zer erabaki ez dakit nahiz eta debekatuko balitz niri bost axola diot, ziur aski ordezkoa kasik era, sapore eta itxura berberaz aterako lirateke. Gauza bera egiazko kabiarrarekin gertatzen naiz, Kaspio Itxaseko esturionetatik ateratakoa, eta kasu hontan produktu garesti eta eskasa izanez, amuarrainaren arrabekin korformatzen naiz.

    Nola dakigu gure elikagaia abere tratu txarretik datorren? Hainbat antolaketak marrazo heriotzaz ohartarazi dute, adibidez, soilik bere hegalak aprobetxatzeagatik. Zer esan beharko genuke behi, txerri, ardi edo txiteak baserrietan edo hiltegi industrialetan jasotzen duten tratuari dagokionez.

    Joan den urtean Mercadenarako hornitzen duen haragi-enpresara kondenatu zuten biziak izanda txerrei lepoa mozteagatik eta odolusteagatik, lehenago CO2aren bidez kontzientzia galdarazik gabe.

    Zer egin? Ni haragi gutxi jaten dut, arrain zerbait gehiago, eta noizbehinka foie grasa dastatzea begi onez ikusten dudanez, posible baldin bada nik ordezko dexente aurkitzea eskatuko nuke edo ekoizpena jarraitzea ahate edo antzarei tratu txarrak egin gabe.

  4. Astigar-k dio:

    Foie grasari buruz askotan hitz egin da, batez ere antzarek dituzten bizi baldintzak eztabaidagarriak direlako. Negua iristerakoan, ordea, badirudi iritzi horiek isiltzen direla eta nahitaez gure mahaian foie grasa eduki behar dugula.

    Animalien ustiapenarekin sarritan gertatzen den moduan, foie grasarekin ere eztabaida piztu da. Produktu hau ekoizteko modua ez da berdina haztegi guztietan, eta bakoitzak baldintza ezberdinak egokitzen ditu animalientzat. Era egokian egiten bada, animalietatik lortzen dugun beste produktua baino ez da. Arazoa da, askotan foie grasa lortzeko, animaliei sufrimendua eragiten zaiela eta gaixotzen dituztela ekoizkina eskuratzeko.

    Kalifornian ezarri den debekuari dagokionez, nire ustez beharrezkoa izango litzateke xehetasun guztiak jakitea. Izan ere, horrelako neurriak hartzen direnean, zergatia ere garrantzitsua da. Bestalde, ez dugu ahaztu behar horrelako debekuak askotan oinarri kulturala daukatela; hau da, kultura batean maiz kontsumitzen diren produktuak beste kultura batentzat onartezinak izan daitezke.

    Gauzak horrela, zein izango litzateke konponbiderik egokiena? Nire iritziz, aproposena neurri zorrotzak ezartzea izango litzateke, animalien eskubideak eta gutxieneko baldintzak bermatuz. Horrelako araudiak garatuko balira, debekuak ez lirateke beharrezkoak izango.

  5. Txeroki indioa-k dio:

    Egoera desberdinak direla bide Arabako basurde populazioa nabarmen handitu da. Adibidez, nekazaritzan, abeltzaintzan eta basogintzan aldaketagatik, gaur egun laborantza eta abere gutxiago daude, halaber baso-ustiapena murrizten jarraitzen da eta, duela urte pila gainera, otsoaren desagertzearekin, bere arerio naturala, ez dute alde batetik bestera joateko oztoporik.

    Horregatik, basurde kopuru handi honek abelazkuntza eta baso ustiapenetari kalte asko sorrarazten dio. Bestaldetik, basurdearen ustekabeak baserri-bideetako eta lurraldeko errepideetako sarean istripu urgari eragiten ditu. Azkenik, basurdeak gaixotasun desberdinak etxe-abereei kutsatu ditzake.

    Baina animali honen handipenak herrietarako alde ona ekar dezake: ehizaren bidez ustiapen ekonomikoa, hau da, barruti-alokairua eta bertoko zerbitzu-sektorearen dinamizazioa.

    Horrelaxe kontuak izanez, basurde populazioa kontrolatu beharko genuke, beraz, bere gaurko kopurua txikiagotzeko beharra dugu eta hartarako ale ugariak desagerarazteko ehizaldiak areagotu behar dira.

    Nola egin? Ez dakit basurdearen heriotza gezi batean zehar edo bala baten bidez mingarriagoa den, baina ez dut haiek bizirik harrapatzeko aukera ikusten eta gero injekzio hilgarriaz hiltzea.

    Nire iritziz, Salburuako arku-ehiza konponbide baliagarria izan daiteke su-armak baino arrisku txikiagoa duenez gero, eta gainera zaratarik ez du eragiten.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s