TXAKURRAK

 

28588983--624x415

Txakur jabeei zuzendutako oharrak jarri dituzte gaur gauean kalean. Horien bidez, zenbait txakur jaberen jokabidea salatu du KKA (Kaleko Kakekin Aspertuak) izenarekin sinatzen duen elkarteak. “Txakurra zurea bada zergatik, orduan, bere kaka denona?”, diote kartelek. Horrela, txakur jabe bakoitzak bere animaliaren kakak jaso behar dituela gogorarazi du taldeak.

Zer iruditzen zaizu irakurritakoa? Zergatik?

Txakurrei buruzko kontuak askotan harrotzen ditu hautsak. Zer egin beharko litzateke, zure ustez, txakurren jabeek arduraz joka dezaten?

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

19 erantzun TXAKURRAK -ri

  1. Tximeleta-k dio:

    Niri elkarteko ekimen hori ondo iruditzen zait, azken finean jendea gai horrez aspertuta dagoelako.
    Nik txakur bat daukat eta batzuetan, lorategietan nire txakurrarena jasotzera noanean, beste kaka batekin topatzen dut eta nazkagarria da.
    Bistan dago, arazoaren konponbidea zaila dela; heziketa kontu bat da.
    Nahiz eta Udalak isunak jarri, beti izango da bilatzen ez duen jendea. Ikusi besterik ez dago nola dauden Gasteizko parkeak.

  2. Lorea-k dio:

    Bat nator irakurritakoarekin. Nire ustez jabe bakoitzak arduratu behar da bere txakurraz. Alde batetik, bere gorotzak jasotzen; eta, beste alde batetik, zer egiten dutena kontrolatzen. Adibidez, txakurra aske joanez gero, deitzen duzunean, zuregana etorri beharko zintzaizukeen.

    Txakurren jabeek arduraz joka dezaten, hain zuzen ere gorotzen jasotarekin, udaltzainek isun gogorragoak jarri beharko lizkiekete.

  3. Marigorringo-k dio:

    Edozein ekintza ona da hiria garbiketa mantentzea, hori bai, beti errespetuarekin. Naska handia ematen dizkit bai txakurren gorozkiak bai txisak. Nire atariaren ondoan beti txisaren markatuta dago eta egunero nire umeei esan behar dietela kontuz daitezela txisarekin, etxera ez eramateko oinetakoen zoruetan.
    Jabeek arauak ez badituzte betetzen Poliziak isunak jarri beharko lizkieke baina ez dakit hori egiten den.

  4. piparra-k dio:

    Oso triste iruditzen zait gaur egun, hainbeste jendek ez duela bere txakurren gorotza oraindik batzen. Bi txakurren jabea naizela eta, oro har, hori egiteko nahiko errestasun dauzkagula uste dut. Ahalegin txiki bat egitea bakarrik falta zaigu.

    Txakurrek eragiten dituzten arazoei buruz gehien gogaitzen nauena jabeek edo beste pertsona batzuek beti errua daukatela da. Hala eta guztiz ere, normalean, ondorioak jasatzen dutenak txakurrak dira. Horregatik, askotan, erabat ados nago esaldi honekin; zenbat eta gehiago pertsonak ezagutu, orduan eta gehiago maite ditut nire txakurrak.

  5. Nahia-k dio:

    Hasteko, elkarte horren ekimena oso ondo iruditzen zait. Ez baitago gaizki gogoratzea.
    Nahiz eta, oro har, txakur jabeek arduraz jokatzen diren, oraindik ,batzuek ez dituzte bere txakurren goroitzak jasotzen. Hain zuzen ere, Gasteizen, gero eta txakuraren goroitzerako parerontzi gehiago daude, berdegune askoen. Beraz, ez dute aitzakirik. Gainera, ganerakook ez dugu besteen axolagabea sufritu behar. Nik ez dut txakurrarrik, baina parkeetan ibiltzen naiz eta ez da goroitzaren bat zapaltzen dudan lehen aldia . Egia esan ,ez da batere atsegina. Guztiok aurauak errespetatuko bagenitu, gaztazkak bukatuko lituzke.

  6. Nemo-k dio:

    Irakurritakoarekin bat nator. Horien bidez txakur jabeen jarduera aldatzea lortzen badugu, paso haundia izango litzateke. Txakurra eta bere gorotxak bere jabeen ardura direla gogoratzeko modu bat da.
    Inori ez zaio batere gustatzen parketan edo hainbat kaletan lasai-lasai paseatu bitartean zapatetan gorotxak etxera eramatea.
    Argi eta garbi daukat , egoera konpontzeko irtenbide bakarra beste gauza batzuk bezalakoak heziketa dela.

  7. Txintxirrin-k dio:

    Jarrera bakoitzak, taldekoak eta jabeetakoak, gure gizartearen heziketaren neurria ematen digu. Gai honetan heziketa txarrakoaren ehunekoa beste gai batzuetakoa bezalakoa da: oro har, ez dago begirunik.
    Baina desberdina bere frogapenean dago. Bere portaerak esaten dizu: hortxe daukazu nire menpretxua!.
    Arazo hau konpontzeko ekuaziotik txakurra kentzea beharrezkoa izango litzateke. Modu horretan pertsona bakarrik gorotza uzten kalean begiratuko genioke, apaindurik gabe. Hortaz egoera betiko aldatu ahal izango litzateke.

  8. sesar-k dio:

    Ideia ondo dagoela uste dut, baina forman ez zait gustatzen. Azken finean, administrazioa arduraduna da eta bide horietatik joan behar dira eskaerak. Egia da, txakurren gorotzak aurkitzea kale erdian , ezertarako da atsegina baita txakurren pixak zapaltzea zure atarian ere, baina badakigu txakurren jabe batzuk ez da ongi egitako jendea.
    Horregatik, irtenbide bat ailegatzeko, gauza bakar bat funtzionatzen da. Isunei esker, kontu handiarekin dabil jendea.

  9. Arrosa-k dio:

    Ez dut uste kartelak edo isunak jartzeak zerbaitetarako balio duenik; izan ere, nahi ez badute, ezin da pertsona batzuen jokabidea aldatu.
    Argi dago ez dela batere atsegina kaleetan edo parkeetan kaka bat ikustea eta are gutxiago zapaltzea; baina, zer dagoen ondo ala gaizki denok dakigun arren, gero eta gehiago gertatzen da, zoritxarrez.
    Horrexegatik uste dut errespetu eta heziketa hitzek zer adierazten duten denok jakingo bagenitu, kaleetan lasaiago ibiliko ginatekeela eta ez liratekeela hainbesteko eztabaida sortuko.

  10. Haize-k dio:

    Uste dut inportanteena dela jabeei kontzientzatzea,horregatik, kartel horri oso ona deritzot.Zenbat eta kartela zuzenekoagoa izan,orduan eta jende gehiagok irakurriko du eta kontuak hartuko du.Gainera,jabeei isun bat ipini ahal dietela abisatzen badiete,jasoko dute isuna bakarrik ez ordaintzeko.
    Bestalde,jabeek bere txakurrez arduratzen dute,alegia,egunero paseatzera eramaten dituzte,berarekin jolasten dute eta janaria ematen diete,beraz,bere kakaz ere arduratu behar dute.
    Bukatzeko,bere txakurra kalean uzten ez badute,zergatik uzten dute bere kaka?

  11. Blanca-k dio:

    Nahiz eta ekimen horiekin ados egon, arazo hau kompontzeko modurik ez dela onena uste dut. Txakur jabeek, bizidun bat edukitzea eta zaintzea erabakitzerakoan, bere arduraren kontzientzia hartu behar dute .Dakigunez, maskotaren arduraduna izateak ahalegina eta arduraldia eskaintzen ditu. Horrez gain, bizikidetasun arauak bete behar dituzte.
    Nire ikuspuntutik, legeak kasu honekin hain gogorra izan behar izango luke , Gasteizko OTA-rekin den bezala. Orduan arte, arazo honekin jarraituko dugu.

  12. Nuhem-k dio:

    Nire ustez, kakak jasotzeko idea ona da txakurraren jabeei kontzientziatzea, bai oharren bidez, bai isunen bidez.
    Hiria garbia mantentzeko, ordea, garrantzitsuena jabeen heziketa. Bere maskoten arduradunak izan behar dute. Horrexegatik uste dut bere txakurrekin hirian bizitzen badira beste pertsona batzuk errespetatu behar izango dituztela.
    Ikusi besterik ez dago nola dauden gure hiriko kaleak eta parkeak. Are gehiago,nork ez du kaka bat inoiz zapaldu? Bai naska dela!!

  13. bidai zalea-k dio:

    Nire ustez, irakurritakoa ondo dago. Noizean behin, txakurren jabeei gauza hauek gogoratu behar zaizkie. Kaka zapaltzeaz kokoteraino gaudelako. Hezi behar dituzte , ez soilik txakurrak, baizik eta jabe batzuk ere.
    Orain dela urte batzuk empresa batek kit bat kaleratu zuen. Kaka pixka bat jasotzen, jabea nor zen jakin zezaketen. Ideia gustatu zitzaidan baina garestia izaterakoan, udala ez zuen ezarri. Nik isuna jarriko banu, kitaren prezioa jabeari ordaintzea eragingo lioke.

  14. Izka-k dio:

    Hasteko esango dut txakurra daukadala eta uste dut nahiz eta pertsona batzuek kakak ez jaso, gehienok egiten dugula.
    Egia da Gasteizen 30.000 txakur inguru daudela eta kakak josoko ez bagenitu hirian ezingo ginateke bizi, beraz, ondo iruditzen zait denon artean hiria garbi mantentzea. Baina ez dugu ahaztu behar txakurren jabeak ez ezik besteek ere hiria zikintzen dutela.
    Erraza da edozein lekutan karkaxak (japo) ikustea, edozein parketan botilak, janariaren hondakinak, poltsak etab aurkitzea. Horregatik, nire ustez KKKren elkartea ez da beharrezkoa, jabeak dakigulako zeintzuk diren gure ardurak eta horretarako legea argia da. Besteala, KKK elkartea ordez, “kaleko zikinkeriarekin haserreak” elkartea sor dezakegu, modu horretan denok sar gaitezke.

  15. Kexkamuxela-k dio:

    Berria irakurri eta gero, jendea txakurren kakak topatzeaz kokoteraino dagoela dirudit. Uste dut arazoa ardura falta ez ezik, heziketa falta ere izaten dela, baina gaia oso aspergarria da.
    Nire auzoa txakurrez beteta dago eta behin baino gehiago semearen zapatak garbitu behar izan ditut, hori dela eta kaka bat zapaltzea amorru asko ematen duela dakit.
    Jabeek isun altuak ordainduko balituzte, beste kuko batek joko ligute, eta beharbada arazoa konponduko litzateke, baina hori gerta dadin poliziak parte hartu behar du.

  16. Eguzkilorea-k dio:

    Nire ustez, ekimena nahiko ondo deritzot, baina txakur jabeek badakite zeintzuk diren bere ardurak eta bere betebeharrak. Beraz, kartelak jartzeak bere jokabidea aldatzea ez die egingo, gauza bera egiten jarraituko dute.
    Gaur egun Udalako arauen arabera isunak jarri beharko litzaizkieke txakurrak edozein lekutan kakak egiteagatik. Baina ikusi besterik ez dago nola dauden kaleak eta parkeak, kakaz beteta. Orduan zertarako balio dituzte isunak? Usteak erdia ustel!!!!!

  17. Gatzagunea-k dio:

    Irakurritakoa alferrikako hutsa iruditzen zait. Txakurren jabeak helduak direlako. Eta arau guztiak ezagutzen dituztelako. Baina askotan ez dute nahi bete. Txakurretik hogei metrora txistu egitea erosoagoa da, eta hodeiak begiratzea.
    Konponbide bakarra isunak jartzea da baina nire ustez hiru arazo daude:
    1 – Udaltzainak alkatearen menpe duade, berdin da nor den.
    2 – Alkatea hauteskundetik ateratzen da.
    3 – Txakurren jabeek,bere eskuetan,boto asko dituzte eta horregatik edozeini alkateari ez zaio interesa bere lobbyren kontra joatea.
    Oso triste iruditzen zait, baina hau da nire iritzia.

  18. Ixa-k dio:

    Guztiz ados nago. Gero eta jabe gehiagok bere txakurraren kaka jaso arren, oraindik askok ez ikusiarena egiten dute. Agian kaleek garbiagoak dirudite baina, parkeek “lurralde arriskutsua” izaten jarraitezen dute. Dirudienez, uhaletan lotuta eramaten dituzten poltsek nez dute balio berdeguneetan.
    Konponbidea zaila da heziketa-gaia delako… Jabeen heziketa!
    Araudia betetzeko Udalak kanpainak egiten ditu eta kale batzuetan lekuak kakak jasotzeko daude baina, hau ez bada betetzen, onespen gogorragoak jarri behar izango dira

  19. Jazz On-k dio:

    Nire ustez, horrelako ekintzak egiten dituzten elkarteak agertzen direla normala da. Txakurren jabeek bere txakurrak gero eta botere handiagoa izatea nahi dute, eta gauzak horrela, jabeak ez dute beste ardura hartu behar.
    Nik ez dut ondo ulertzen zergatik jendeak txakurrak bere pisuetan eduki nahi dituen, ez zaidalako edukitzeko lekurik hoberena iruditzen. Baina beno, hori beste kontu bat da.
    Bai bakardadeagatik, bai “Olentzerok” zure umeei oparitzeagatik, bai zuri animaliak asko gustatzeagatik, hasieratik zure txakurrak ardura eta lana erakartzen duela jakin behar duzu. Kumeak direnean, dena oso polita da, eta agian bere etxean kaka egiten duen lehen aldiak atsegin die. Baina gero, jabeek denorekin partekatzea erabakiko dute gure kaleetan eta lorategietan.
    Dena dela eta, ahal dugun bezain pronto mugak jarri behar zaizkie bai jabeei, bai txakurrei.
    Jabeei isun gehiago eta gogorragoak jarriko bagenizkien, eta txakurrak lorategi mugatuetan bakarrik sartzen utziko bagenu, beste kuku batek joko liguke.

Eman erantzun bat Ixa-ri Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s