BADATOZ INAUTERIAK!

Inauteriakaratusteak edo inauteak bereziki Europako eta Amerikako hiri eta herrietan neguaren bukaera ospatzeko egiten diren jaiak dira; mozorratuz, desfileak eginez edota besterik gabe jai-giroan murgilduz, kantuz, dantzan eta zarata eginez. Munduan zehar badaude oso ospetsuak diren inauteriak, Rio de Janeirokoak, Veneziakoak eta Tenerifekoak, besteak beste. Euskal Herrian ere herri askotako inauteriak famatuak dira, hala nola, Tolosakoak edo Lantzekoak.

ituren 6

Eta zuk gustuko dituzu inauteriak? Mozorrotu ohi zara? Egon zara inoiz atzerrian inauteriak ospatzen? Zer dakizu euskal inauteri tradizionalei buruz? Ezagutzen duzu pertsonaiaren bat? Joan zara inoiz Euskal Herriko herri bereziren batera inauterietan?

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

8 erantzun BADATOZ INAUTERIAK! -ri

  1. ITZI-k dio:

    Inauteriak asko gustatzen zaizkit eta urtero mozorro-jantzi preparatzeko gogo handia daukat. Urteak pasatu ahala, inauteriak ospatzeko modua aldatu dut; hau da, lehen ikastolan, urtero mozorro-jantzia aurkeratzen genuen karrozak eta desfileak egiteko. Geroago, nerabezaroan parrandan ibiltzeko aukera paregabe bihurtu zen eta handik aurrera nire lagunekin mozorretzeko ohitura daukat.
    Bestalde, inauteriak atzerrian ez ditut inoiz ospatu, ezta joateko aukerarik ere. Hala ere, telebistan ikusi dudan bezala izango balira, izugarri gustatuko litzaidake joatea, jaiak ospatzeko prest nagoelako beti.

  2. Leire-k dio:

    Hasteko nik esan behar dut ez zaidala batere gustatzen inauteriak!! Zergatik? Nik beti Gasteizen ospatu ditut eta hemen hotz handia egiten du….horregatik ezin dugu ipini edozein mozorro!!
    Bestalde,Inauteriko karrozak oso aspergarriak iruditzen zaizkit! Ia ia 3 ordu egon behar da zutik ezer ez ikusteko! Nahiz eta kalean laster egon,beti,azken momentuan,norbait zure aurrean ipiniko da!
    Tenerifera joatea asko gustatuko litzaidake,baina oraindik ezin naiz joan….Etorkizunean joan arren espero dut!!

  3. roboto-k dio:

    Ez naiz atzerrira joan inauteriak ikustera, horretaz gain, ez ditut ondo ezagutzen Euskal Herrian ospatzen diren inauteriak. Baina, asko gustatzen zait inauteriak gozatzea. Lagunekin mozorro mota bat aukeratzen dut; adibidez, urte bat, txinatarrez jantzi genuen eta beste urte bat, Oktoberfest zerbitzariez mozorrotu genuen, koadrodun gonak jantzi genituen, bi mototsez gain. Zelako neska ederrak!

  4. TXAPI-k dio:

    Inauteriak festa handia dira. Jendeak mozorrotzen da eta kanta egiten du, dantza egiten du eta jolastu egiten du. Batzuentzat, udaberria hurbiltzen ari da eta adibidez, Agate Deunan makilarekin eta Zanpantzarrek Ituren eta Lantzeko inauterian zara egingo lukete lurra esnatzeko. Dena den, festa paganoa da eta ez dakigu hain garbi bere esanahi, baina asko gozatzen da.

  5. Hodei-k dio:

    Niri gaztetan mozorrotzea izugarri gustatzen zitzaidan.Batez ere, makilajea ipintzen nintzen.
    Lehen, herri batean bizi nintzen eta han inauterietan mozorrotzeaz gain, jendearekin dantzatzen
    eta barrezka oso ondo pasatzen nuen herrian zehar desfilatuz.Gero, eguerdian, herri osoa herri bazkari batean biltzen ginen denok batera inauteriak ospatzeko.
    Orain, urtero Gasteizko konpartsen desfilea ikustea gustatzen zait.Gainera, inauterietako asteburuan oso giro ona dago eta jendea ondo pasatzen du.
    Bukatzeko, aitortu behar dut Tolosako edo Lantzeko inauterietara joateko asmoa daukadala.
    Izan ere, herri horietan inauteriak bitxiak dira.

  6. Sole-k dio:

    Txikitan inauteriak dezente gustatzen bazitzaizkidan ere eta mozorrotzen saiatzen nintzen arren, hala ere, nire amak jozten ez zekienez gero, ez zizkidan mozorroak inoiz egin; beraz, urteetan zehar ezin izan nintzen mozorrotu.
    Nerabezarotik gaur egun arte, kuadrillarekin urtero mozorrotzen naiz, txinatarren dendetan mozorroak erosten ditugulako eta denok berdin janzten gara.
    Bestalde, ez naiz inoiz egon beste inauteri ospetsu batzuetan, baina izugarri gustatzen zait “ Cádiz-eko chirigota-k” ikustea. Noizean behin, ona baita geure buruarekin barre egitea.

  7. Iri-k dio:

    Uste dut Inauteriak beste jai bat gehiago direla ondo pasatzeko eta horrez gain tradizio asko Euskal Herrian dute.
    Txikia zenean ikastetxean mozorrotzen nintzen baina gaur egun mozorrotzea ez zait gustatzen.
    Duela urte batzuetan Tenerifeko Inauterian egon nintzen eta ezin hobeto pasatu genuen.Tenerifeko inauteria eguraldiari esker kalean ospatzen da eta herri guztietatik berbenak daude.
    Tolosako Inauterira joatea gustatuko litzaidake nire lagunek oso giro ona dagoela esan didatelako.

  8. athletizalea-k dio:

    Nire kasuan, inoiz ez ditut inauteriak ospatzen, agian, ez zelako nire heziketaren parte izan, beraz, inoiz ez naiz morroztu izaten.
    Hala eta guztiz ere, euskal inauteriaren pertsonaiak ezagutzen ditut, hala nola, Kakarro amurriotarra, Markitos zalduondotarra, Farolin eta Zarambolas bilbotarrak, Momotxorro altsasutarra, Txolin berriozarrak, Zanpantzarrak Ituren, Mikel Otxin Lanztarrak, eta abar…
    Pertsonai batzuk zintzoak dira eta beste pertsonai batzuk gaiztoak dira.
    Imajina duzuenez, ez naiz ohi joan inauterietara, nahiz eta oso bereziak diren.
    Asko gustazen zait esaera: “Hil arteraino bizi, han arte ez izi”, bai, asko gustatzen zait bizitzea, alai egitea, ondo pastzea, baina, guztiak egiten duten eta guztiak joaten diren, ez zait batere gustatzen egitea.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s