Alde hemendik!!

apustu_eta_joko_makina Aizue, Gasteizen dagoneneko 35 omen dauzkagu. Zer deritzozu gaiari? Nahiko al zenuke zure etxepean edota etxe aurrean horrelakorik? Gogoan izan atsotitza: jokoa ez da errenta!!

https://www.berria.eus/paperekoa/1889/017/001/2019-01-31/egungo_heroina.htm

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

27 erantzun Alde hemendik!! -ri

  1. Mara-k dio:

    Orain dela zenbait urte, drogak sekretuan kontsumitzen ziren substantzia toxikoak ziren, gure osasunari kalte egiten ziotenak. Gaur egun, berriz, substantziarik gabeko menpekotasuna sortzen duen droga berria ikaragarri zabaltzen ari da gure gizartean: jokoa.
    Alde batetik, teknologiak azken urteetan izan duen garapena dela eta, Interneten bidez hainbat gauza ditugu eskuragarri, eta online jokoak ez dira salbuespena izan. Izan ere, nerabe taldeen artean online jokoekin aritzea oso ohikoa da, batez ere diru birtuala erabiltzen dutenekin, hala nola, kirol jokoak. Gainera, normalean ez dute jokalarien adina kontuan hartzen, nahiz eta gomendagarria ez den 18 urte bete arte jokatzea, eta honek ondorio larriak izan ditzake: seguraski hazten direnean, haien dirua kirol apustuak egiteko inbertitzen jarraituko dute. Ez hori bakarrik, inbertitzen duten diru kantitatea handitzea edo beste apustu batzuk egitea ere gerta daiteke.
    Beste aldetik, apustu etxe ugari irekitzen ari dira eta tabernetan ere aurki ditzakegu argi eta soinu deigarriak dituzten makina hauek. Egia esan, bereziki auzo pobreenetan kokatuta daude eta auzokideen diru beharraz eta dirua lortuko duten itxaropenaz aprobetxatzen dira, beraz, haien ekonomiari kalte handia eragiten diote. Horrez gain, gero eta ludopatia kasu gehiago diagnostikatzen ari dira, eta gaixotasun honi aurre egitea oso zaila da, momentuz tratamendurik ez omen duelako.
    Azkenik, aurreko guztia kontuan hartuta, apustu etxeak eta online jokoak garai honetako izurritea bilakatzen ari dira, eta hiri guztietako alkateak kontzientziatu beharko lirateke neurriak hartzeko, denbora pasa berri hauek ondorio konponezinak eragin baino lehen.

  2. Enara-k dio:

    Gaur egun, Gasteizen 35 apustu etxe omen daukagu. Baina, nola ote da posible?

    Alde batetik, ekonomiari dagokionez, Gobernuari ondo datorkiola argi dago. Apustu etxeek ekonomia bultzatu ez ezik, sustatu ere egiten dute, dirutza azkar mugitzen delako. Halaber, krisiaren ondorioz, gero eta pertsona gehiago hartaraino hurbiltzen dira, bai diru gehiago lortzeko asmoz, bai beraien bizitzaren egoera aldatzeko itxaropena bilatuz.

    Beste aldetik, ez gara konturatzen zein den benetako errealitatea. Apustu etxeek gizarteari kaltetik bakarrik ez diote egiten. Apustuek nahiz online jokoek gaixotasun larriak eragiten dizkiete, batez ere, gazteei. Hortaz, horrelako gaixotasuna, esaterako, ludopatia menpekotasuntzat hartzen dute, droga bilakatzen baita. Alabaina, legeak droga hori babezten du. Sineztezina da, ezta?

    Bukatzeko, negozio horiek izteko ordua delakoan nago, hainbeste apustu kezkatzekoak dira eta. Nire aburuz, gazteei ekonomiari baino gehiago erreparatu beharko genieke, gure gazteak etorkizunaren helduak izango litzatekeelako. Gazteak apustu etxeetan sartzen badira eta egunero beraien dirutza gastatzen badute, nola izango dira geroaldian? Hortik atera kontuak!

  3. Astigar-k dio:

    Orain dela urte gutxi, drogek izugarrizko sarraskia eragin zuten gizartean. Egoera hori gainditutzat eman dugu, nahiz eta drogak oraindik ezkutuan diraute eta jende asko menpekotasunean dago. Orain, aldiz, beste motatako menpekotasuna sortzen duen izurrite berria hedatu da gizartean: joko aretoena.

    Oraingo honetan, jokoa legearen barruan dago, eta gainera, jokoa ezin da konparatu drogekin, azken hauek arriskutsuagotzat hartzen baitira. Egoera larria da, eta hainbat arazo sortzen ari dira gizartean. Adibidez, jokoak gazteengan duen eragina, gazterian oso azkar zabaldu omen delako horrelako aretoetara joateko joera. Alde batetik, areto hauetan teknologia berriak erabiltzen dituztelako, oso erakargarriak direnak, eta beste aldetik, iragarkietan pertsonaia famatuak erabiltzen dituztelako.

    Gainera, soldata oso baxua dutenen edo langabezian dauden pertsonen artean ere hedatu da jokoa. Diru erraza lortzeko aukera, iragarki eraginkorrak eta eragarkarriak eta leku askotan egotea izan dira arrakastaren gakoa, nire ustez. Hau dela eta, gero eta ludopata gehiago dago gizartean.

    Arestian aipatu den bezala, jokoa arazo larria da, baina diru asko mugitzen duen gaia ere. Izan ere, enpresa erraldoiak daude negozio honen atzean, eta interes ekonomiko handiak omen daude. Hau dela eta, ez dut uste denbora laburrean areto hauek itxiko dituztenik.

  4. INA MAY GASKIN:

    Jokoa dirutza erraz irabaz daitekelako mamuaz baliatu da, bai jendea, bai instituzioak ero daitezen. Haatik, apustuek burmuinean nola eragin diezagukeen ulertzekotan, ludopatiari buruzko literaturari laguntza eska geniezaioke. Hala, Dostoievskiren “El jugador” liburuak, pokerrean adibidez, oso ondo argitzen digu nola, partida irabazitakoan, gogobetetze sentipenak zorte oneko bolada inoiz ez dela bukatuko pentsarazten digun. Hala, jokatzen etetea ezinezkotzat jotzen dugunez, beti kasinoko bankua da irabazten dena.

    Kasu honetan, nik bankuak agintariekin zerikusia duela uste dut. Alde batetik, zorizko jokoak zergak biltzeko asmakizun bikaina direlarik, politikariek baimentzen dituzte klase baxukokoak direnek Ogasunari etekinak eman diezazkioten, metodoa nazkagarria izanagatik. Beste aldetik, jende behartsuak normalean, lanean ere egoera ezegonkorrean daudela eta, soldataren ehuneko handia diru beltza da. Horregatik, Ogasunari ia ezer ordaintzen ez diotenez, agian, hainbat politikarik gizate-mailakoak apustuak zergak ordaintzera behartzeko modu bakarra irudi lekioke. Bestela, ez dakit jokoari buruzko iragarkiak zabaltzea zergatik dagoen baimenduta.

    Bestalde, ludopatiak dakarkiguna da maila askotako desoreka, mendekotasuna, familia askoren porrota eta beste droga batzuekiko adikzioen eragilea.

    Hori dela eta, arazoari konponbidea aurkitu nahian, joko patologikoan eror ez gaitezen, jadanik daukagunarekin konformatzeari aukera bakarra deritzot. Horrela, ez genuke apustuen bidezko dirua lortzeko beharra. Azken finean, amona zenak zioenez, dirutza daukana ez delako aberatsagoa izan beharrik, gutxien behar duena baizik.

  5. Kirolzalea3-k dio:

    Badira hamar urte Gasteizen lehenengo apustu etxea ireki zutela. Dirudienez, areto gehiago ireki ahala, jokoarekiko mendekotasuna areagotzen hasi da. Hau da arriskua, hau!

    Normalean apustu etxeak barrutik disdiratsuak izaten dira; kanpotik, ordea, opakuak izaten dira barruan gertatzen dena ez ikusteko. Gainera, sarritan krisi ekonomikoak indartsuago jo duen auzoetan eta ikastetxeen ondoan irekitzen dituzte. Jakin badakite ondo non jarri, estrategia galanta da eta. Era berean, apustu etxeen publizitatearen presentziak ez du laguntzen; izan ere, publizitateak gazteei izugarri eragiten die, hau da, pertsona ospetsuak gero eta maizago gertatzen dira telebistan, irratietan eta egunkarietan , esate baterako, Carlos Sobera, Rafa Nadal, Jorge Javier Vazquez, eta horrek kalte handia egiten du gazteak garatzeko orduan. Bestalde, apustu etxeak bai gazteen prekarietateaz, bai miseria egoeraz aprobetxatzen dira. Hori gutxi izango balitz bezala, aipatzekoa da gazteak batez ere oso zaurgarriak direla eta gizartean jokoa ezin txertatutago dagoela.

    Ondorioz, gero eta gehiago dira jokoarekiko mendekotasuna duten gazteak; izan ere, apustuen webguneak eta etxe apustuak eskura dituzte. Gaur egun, oso erraza da apustuak egiteko aukera izatea, adingabeak oso erraz sartzen direlako kontrolik gabe, nahiz eta apustu etxe guztietan adingabeak sartzea debekatuta egon. Jendea kopuru txikiak jokatzen hasten da baina gero diru gehiago inbertitu behar du gustura sentitzeko, uzten denean, batzuetan abstinentzia sindromea sotzen da eta. Behin jokoan harrapatuta, ez da erraza zulo horretatik ateratzea.

    Beraz, esandako guztia kontuan hartuta, nik neurri batzuk jarriko nituzke. Lehenik eta behin, litzentziak murriztea, kontrolik gabe ematen ari dira eta. Bigarrenik, ikastetxeetatik bostehun metrora etxe apusturik ez egotea; izan ere, sarritan ikastetxeen ondoan jokatzen dira adingabeak erakartzeko asmoz. Hirugarrenik, toki publikoetan publizitatea kentzea. Laugarrenik, kontzientziazio kanpainak bultzatzea jokoaren arazoak oharazteko. Azkenik, legealdia aldatzea, gaur egun ez dago kontrola eramateaz arduratzen den inor. Gure instituzioek ezer egin ezean, arazoa aldian baino aldian larriagoa izango delakoan nago.

    Horrenbestez, nik argi eta garbi daukat apustu etxeak kanporatzea aldarrikatu bahar dugula, apustu etxeek jokoarekiko mendekotasunaren hazkuntza eragiten baitute. Nik ezin dut imaginatu zenbat interes politiko eta ekonomiko dauden enpresen atzean inongo mugarik jaso ez izateko. Bai penagarria dela! Nire iritziz, etxe apustuek dirutza mugitzen dute . Hortxe dago koska!

  6. Txeroki indioa-k dio:

    Azken urteotan indarrez kirol-apustuak agertu dira eta baita haien ondoan dauden saltoki multzo bat ere. Betidanik apustu inguruan mugitzen diren joko pila ikusi dugu: loteriak, kupoiak, bingoak, kasinoak, txanpon-makinak edo futbol kiniekak. Guztiak legezkoak dira eta partikularrak (asmatzaileak), zein enpresariak (negozio bezala), eta zein Administrazioak (tasak eta zergak) irabaziak lortzen dituzte. Nahiz eta jokalariek izaten dira besteak baino galera gehiago eduki dutenak.

    Kirol apustuaren publizitatea petsona ospetsu eta kirolari askorekin bat-batean sartu dela ikus dezakegu; eta ez dugu zalantzarik apustu-gune hauek irekitzeko lizentzia guzkiak dauzkatela bere jarduera aurrera eramateko. Zergatik sektore batzuk lokal hauen bai tanka egiten dute eta ez taberna, kasino, tabako-denda edo loteriaren kontra kexari eragiote?

    Arriskutsuagoa al da gazteen arteko kiroletako apustuak, legala direla, kalamu erretzea baino, ilegala izanez? Biak arriskutsuak dira gazteak bere menpekotasunean sartzen badira. Zein min handiagorik eragiten du? Inkesten arabera, gazteen % 30ek, 12 eta 22 urte bitartean, kiroletako apustuak egin ditu; % 24a kartetara diruarekin jolasten da, eta % 17ak txanpon-makinan denbora erabiltzan du. Baina are gehiago alkohola kontsumitu dutela inkestak diote: % 60ek, eta gazte guztiek bere telefono mugokorrarekin, batez beste, eguneko hiru ordu dibertitzeko igarotzen dute.

    Kirol apustu lokalak ugaritzen ari dira, lehen eta orain beste apustuen guneak izan diren bezala, esate baterako pilota jaialdietan non tabakoa eta alkohola ere agertzen ziren, edo estropadetan eta herri kirolaletan. Behar dena ikuskatzea eta kontrolatzea da, eta lokal hauetako (askok joko areto eta tabernan bihurtzeak) adingabeen sarbidea zorroztasun handiz debekatzea.

    Jarduera juridikoa denez, politikariek eta legeek bere funtzionamendua arau dezatela (bezeroen sarbidea, kokapena, zarata eta ordutegia) eta gazteen gurasoek, baita irakasleek ere, zertan ez sartzea irakasten dietela. Eta gauza berbera egin droga, jolasa, edatekoa, erretzea, pornografia edo erlijio-funtsezkoaz aritzen denean.

  7. PELUSA
    Azken urteetan jokoa arazo bihurtu da. Lehen, txanpon-makina bat edo ikus genezake taberna batean, egun, aldiz, gauzak izugarri aldatu direla pentsatzen dut eta apustuak egiteko joko etxe asko irekitzen hasi direla. Gainera, badaude joko baimena eskatzen duten tabernariek etekin gehiago lortu ahal izateko. Bada, badirudi jokatzea eta apustuak egitea nahiko arrunta dela, hala ere, negozio berri honek ia kasu gehienetan menpekotasuna ekartzen du, eta, are gehiago, afere asko sor ditzake alor pertsonalean zein ekonomikoan.

    Nire aburuz, honetan hazkunde nabarmena egon da, hau da, gero eta parte-hartzaile gehiago daude apustu etxeetan eta onlineko apustuetan, tamalez, hauetako erabiltzaile batzuk gazteak. Apustua egiten duena pertsona heldua bada, jakin badaki zeintzuk izan ditzaketen arriskuak, adingabeak, ordea, ez dut uste zeintzuk diren jakingo dutenik. Antza denez, ezarritako debekua ez da nahikoa, gaur egun, badaudelako apustuak egiten dituztenak, bai tabernetan bai online mugikorraren bitartez.

    Egunkariak Gasteizen 35 apustu etxeak daudela omen dute, eta hauetako askok ikastetxeetatik eta unibertsitateetatik gertu daude. Hau kezkagarria iruditzen zait, beraz, ondo legoke Udalak beste elkarteekin batera, alde batetik, neurriak hartzea eta zenbait tabernak ixtea eta, bestetik, legeria zorrotzagoa egitea, ordutegia eta publizitatea arautzen duena, besteak beste.

  8. elendash-k dio:

    Azken bolada honetan, jokoa gure inguruan dagoela uste dut, gainera, arlo guztietan ikus dezakegu: tabernetan makinak apostuak egiteko daude, txanpon-makinak eta abar… Azkenean, nahiz eta menpekotasun bat izan, gure gizartean ikusteko ohituta gaude, alkoholarekin bezala.
    Noski, ez litzaidake batere gustatuko nire etxearen azpian zerbait antzekoa edukitzea. Eta momentu hauetan, kezka bera dauka: zer irekiko dute nire etxearen azpian? Chanel bat? ez dut uste, ordea, taberna bat izando dela imajinatzen dut. Nahiz eta itxaropena inoiz ez da galtzen…

  9. Tximeleta-k dio:

    Ez zait ondo iruditzen hainbeste izatea gure inguruan. Uste dut Gobernuak errudun nagusiak direla joku establezimenduak baimentzeagatik. Eta hori gutxi balitz bezala, sarean eta telebistan horri buruzko iragarki asko agertzen dira bere erabilera bultzatzeko. Ez dakit zergatik baimentzen duten hori. Nire ustez, menpekotasun kontua da eta ez bada egiten ezer ekiditeko, demboraren poderioz gaixotasun bat gehiago edukiko dugu gero tratatzeko.

  10. Marigorringo-k dio:

    Ez zait batete gustatzen horrelako jokoak. Uste dut oso aariskutsuak direla batez ere, gasteentzat. Gasteek uste dute diru erraza dela baina azkenean ez irabazi ez ezik diru asko galdu ere eta gainera posible bada jokoarekiko menpekotasuna bihurtzea.
    Uste dut Gobernuak apustuen iragarkiak debekatu behar izango lituzkela.

  11. Lorea-k dio:

    Orain dela bi urte Adurtza auzoan horrelako bat ireki zuten . Gai hau klasean ukitu baino lehen, ez zitzaidan gaizki iruditzen taberna mota hauek, baina, egia esanda gaur egun beldurtzen nau, jendea ez duelako kontrolatzen egiten duten apustuak. Era berean, azken hilabeteotan gero eta menpekotasun gehiago sortzen ari da eta jakin dudanez, gero eta gazteagoak dira. Haientzat jokoa errenta dela eta diru erraza irabazteko modu bat dela uste dut. Horrexegatik, ez nuke nahi etxepean horrelakorik.

  12. Txintxirrin-k dio:

    Gaiari kezkagarria deritzot. Kontua beti bera da: dirua irabasteak erraza ematen du, horren ondorioz, “erraztun” horrek etxe bakoitzeko onena, hau da, behartsuenak eta ganorabakoak erakartzen ditu, hala ere, negozioaren jabeak baino ez du irabazten.
    Zoritxarrez, hori ez da bere alde txarrena. Jokoa menpekotasun bihurtu ahal da, giroa arraroa, eztabaidak, egoera deserosoak .. sortzen dituenak. Horrexegatik ez nuke nire etxetik gertu horrelako lekurik nahi izango, eta iritzi hori hedatuta dago, egertzen direnean negozio serioak izutzen dituzte eta.

  13. Izurde-k dio:

    Azken bolada honetan, auzo guztietan ikusi dezakegu horrelako lekuren bat. Nire ustez, udaletzeak litzentzia gehiehi ematen ari duela negozio hauek irekitzeko eta, bakarrik arrazio bat bururatzen zait: zergak biltzeko.
    Nire etxe ondoan apostu etxe bat dago eta, ia egunero borrokaren bat sortzen da eta, bat baino gehiagotan politziak norbaitrk atzilotuta eraman du pilizi-etxera.

  14. piparra-k dio:

    Niri taberna horietan, nahiz eta pintxo-pote eta patata tortilla ona izan, ez zait sartzea gustatzen. Baina, adingabeei sartzen ez uztea oso ondo deritzot.
    Bestalde, nagusiek bere diruarekin egiten dutena bost axola.
    Edozein kasutan, gaur egun, jokua bultzatzeko egiten duten publizitatea ez zait batere gustatzen,gazteenei zuzenduta dagoelako.
    Bukatzeko, nire etxe inguruan nahiago dut joku saloi horiek egotea taberna arruntetan dauden apostu-makinak baino.

  15. Nahia-k dio:

    Gaia kezkatzen nau . Hainbeste taberna horrelakoak egotea ez da ondo iruditzen zait, Jokoaren erruz ,jende asko ludopatía sufritzen baita. Gainera, gaur egun kirolako apustuak eta sarean bidez apustuak modan jarri dira ,batez ere ,gazteen artean. Joko-apustuekin kontu handiz behar da .Badirudi ,dirua erraz eta azkar lor daitekela, baina aldi berean erraztasunez galdu ahal da. Nire ustez oso arriskutsua da, batzuetan hainbat jenderentzat menpetasun bihurtzen delako.

  16. Nemo-k dio:

    Jokoari buruzko gaia inoiz ez zait gustatu, normalean jendeari txarrerako eragiten dio. Uste dut gizarterako ez duela etekinik jasotzen, menpekotasunako arriskua oso larria izan ahal delako, batez ere gazteen artean, kontrol handia ez badago. Baina badirudi hori ez direla interesatzen. Gero eta honelako leku gehiago zabaltzen dituzte, gainera ikastolen aurrean irekitzen dute, eta hori beldugarria da.
    Horrelako negozioen jabeei ez zaie dirua irabaztea baino ez inporta. Horregatik, ez hurbil, ez urrun, nire aldetik desagertu ahalko lirateke.

  17. Blanca-k dio:

    Azkenaldian Gasteizen gero eta apustu-areto gehiago irteten dira. Auzo guztietan haietako bat gutxienez dago. Antza denez, negozio mota hauek krisi uneetan errentagarriagoak dira, diru errazki eta bizkor sortzen den sinetsarazten duelako. Baina hori ez da errealitatea. Gehienetan, dirua galtzen da.
    Areto hauetara apustu egiteko joaten diren pertsonen gehiengoa, behar ekomomikoekin, gazteak edo ludopatak dira.. Uste dut, leku hauek gure gizarteari mesederik ez diotela egiten.

  18. Nuhem-k dio:

    Nahiz eta hainbesterako ez izatea pentsatu, egunotan jokoko munduak menpetasun handia sortzen du. Oso erraza da apuesta bat egitea, eta agian, hasieran ez da diru asko, baina denboraz jokoarekiko menpekotasuna sor liteke.
    Horrexegatik ez zait gustatzen leku horiek guztiak ikusi. Are gehiago, ikastolen edo unibertsitateen ondoan jartzeak debekatuta egon behar luke. Nire ustez, legeak, lekuetan ez ezik kiroletako plublizitatearekin ere, gogorragoa izan behar du. Zerbait kaltegarriarekin osasunarentzat ezin da babestu kirol bat.

  19. Arrosa-k dio:

    Gai horrek asko kezkatzen nau, benetan; izan ere, jokuak drogak bezalako mendekotasuna sortzen du, batez ere, gazteen artean.
    Ez dugu ahaztu behar jokua negozio hutsa baino ez dela eta joku-aretoaz gain, beste joku batzuk erabat legeztatuta existitzen direla; hain zuzen ere, edozein lekutan loteria edo itsuen kupoia eros daiteke, eta taberna guztietan tragaperras edo apustuak egiteko makinak aurki daitezke. Hau guztia oso erakargarria denez, gero eta jende gehiagok jokatzen du zorte probatzeko asmoz; baina, muga non dagoen jakin behar da, bestela, jokua adikzio bihurtzen da.
    Horrexegatik ez dut uste etxepean edo etxe aurrean horrelakorik egotea arazoa denik, adikzioen eskuetan erortzea baizik.

  20. Kexkamuxela-k dio:

    Urteen poderioz, apuztuen negozioa hazi da. Txikia nintzenean taberna guztietan makina “tragaperrak” bat zegoen eta jokatuz pertsona bat ikustea oso arrunta zen.
    Egunotan, nahiz eta makina horiek egon, modan dagoena da kirol-apuztu lokalak dira. Lokal hauek jende asko erakartzen dute drogak bezalako mendetasuna sortzen baitute, eta kasuetako txarrenentan gaixotasun bihurtzen dira.
    Nire ustez, kontrol handiagoa egon behar izango litzateke, maiz, sartzen dituztenak adingabeak direlako. Haientzat forma azkarra da dirua lortzeko, eta era berean galtzeko.

  21. GONTZO-k dio:

    Gaur egun apostuak egiteko lokalak eta joku aretoak edozein lekutan irekitzen dituztela keskatzekoa da, baina nire ustez, askoz larriagoa da; irratitik, telebistatik eta edo zein mediotik gure etxean egunero sartzen direla apustuak egiteko gonbidatzen eta adingabekoak behartutak daude bere eskaintzak entzuteko.
    Hau dela eta, apostatzeko lokalak eta joku aretoak murriztu behar dituzte. Gainera, daudenei behartu behar diete erakustokiak erakargarriak ez edukitzeko eta adingabekoak ezin direla sartu kartel handiak eta begibistan jartzeko.
    Hala ere, eskolak eta umeentzako parketik urrun jarri behar dituzte areto hauek.

  22. Izka-k dio:

    Egia da horrelako tabernak legalak badira, leku baten batean egon behar direla, baina egia esateko nahiago izango nuke etxe ondoan ez edukitzea.
    Nahiz eta egunez giro normala izan, gauez dirudienez, borroka asko adude, horregatik ez litzaidake gustatuko hurbil bizitzea. Gainera, joaten diren pertsonek pena ematen didate, gehienek zor asko eta handiak hartzen dituztelako eta jarraitzen dute itzultzen dirua berreskuratzeko ia beti lortu gabe.

  23. Eguzkilorea-k dio:

    Azken urteotan joko-etxeak handitu dira baina zein helbururekin? Txikitan edozein tabernatan “tragaperras” ikusi ahal izaten zen baina jendea bakarrik entretenitzeko. Gaur egun, ordea, leku hauek makinaz beteta sortu dira jendea dirua uztera joateko. Hori dela eta, jende askok dirua galdu du, krisia- garaian askok bere etxeak ere galdu dituzte jokoagatik.
    Nire ustez, leku hauek debekatuta izan beharko luteke menpekotasuna sortzen dutelako eta gehienetan gaixotasun bihurtzen delako. Horren ondorioz, droga bat dela esan daiteke.

  24. Haize-k dio:

    Nire ustez,35 gehiegi dira gainera gero eta gehiago dago.Uste dut mugak jarri beharko lituzketeela eta horrela, ez irekitzea nahi dituztenak.Baina apustu etxeetan ez ezik,edozein tabernetan ere makina bat edo gehiago apustu egiteko aurki dezake,horregatik,nahiz eta adingabe izan,jokatu nahi badute,azkenean jokatzea lortuko dute.Gainera,interneti esker aukera gehiago daukate jokatzeko.
    Bestalde, apustu etxe bat etxearen ondoan edukitzea ez litzaidake gustatuko.
    Hortaz,apustu etxeez gain,jokoa kontrolatu beharko lukete.

  25. Jazz On-k dio:

    Oso lotsagarria da egoera hori. Baina nolabait Udalak bultzatzen ari direla ez da hain arraroa; azken finean, ordaintzen dituen zerga kopuruak oso altuak direla suposatzen dut. Eta badirudi bizi dugun kapitalismo liberal honak dirua irabazteko edozein gauza onartzen duela.
    Haserregarriena iruditzen zaidana jokoari ematen zaien publizitatea da. Irratian, Interneten zein telebistan daudela, futbol taldeen marka babesleak direla, hiriko saskibaloi taldeari izena aldatzen zaiela,… Sartzera behartzen gaituztela bakarrik falta da! Konplizitate hori desagertu behar da. Nikotina edo alkohola hainbesteko larririk mendekotasuna da ludopatia. Baina inork ez du ohartzen. Nire ustez, salatzeko kanpainak ez ezik, mendekotasunen prebentzio kanpainak ere izan beharko lirateke.
    Bestalde, oso harrigarria da hiriko auzoen pobreenetan agertzen direla. Jadanik gaizki bizi direnei daukaten gutxia kendu nahi diete. Nire etxepean horietako bat agertuko balitz, horren kontrako gerra gogorra egingo nioke.

  26. bidai zalea-k dio:

    Nire ustez, apustu-etxeak irekitzea debekatu behar izango lukete. Hain zuzen, berrian gertatu bezala pasatu zen nire auzoan. Ireki baino lehen auzotarrok lokal berrian zer irekiko zuten galdetu ginen. Ezustekoan, apustu-etxea ez ezik taberna bat ere ireki zituzten.
    Ez dakit zenbat jende sartzen den baina taberna jendeaz beteta dago . Askotan zaharrak ikusten ditut. Horregatik nik nire buruari galdera bat egiten diot: Auzoak taberna asko edukitzen baditu, zergatik elikatu gizarteari mina egiten duen norbaiti

  27. Gatzagunea-k dio:

    Duela hiru hamarkadan edo “tragaperras” agertu ziren taberna guztietan, bizpahiru bakoitzean. Oso errentagarriak izan ziren, bai tabernarientzat, bai ogasunarentzat, bai “maquineroentzat”..eta bai udalentzat. Moda garesti bat izan zen jende askorentzat (jokalari-pilo bat hondamendira joan zen bere familiekin )
    Urteren poderioz moda hau pasatu zen eta joko aretoak agertu ziren perretxikoen moduan. Udalak dirurik gabe dabiltza eta diruko iturri hau oso ondo etortzen zaie. Niri ez batere guztatzen zaizkit, baina, gutxienez jokalariak hara joan behar dute bere dirua galtzeko.
    Nire ustez, beste moda berri bat txarrena da. On-line apustuak kaltegarrienak dira. Jokalariek edonondik, bere logelan bertatik, edo hondartzatik….edo bere lanpostutik, bere apostuak egin ditzatekete, bere kabuz, bakardadean, Niri bakardade hau arriskutsuena deritzot. Beldurra ematen dit.
    Bukatzeko, antzineko esaldi bat:” Premiagatik jokatzea, betebehargatik galtzea”. Esan zidaten nire aitak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s