Musika airean

2274_29_01

ZER DERITZOZU KONTUARI?

https://www.argia.eus/argia-astekaria/2274/musika

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=39781724

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

4 erantzun Musika airean -ri

  1. Mara-k dio:

    Betidanik, artea hainbat forma har ditzakeen komunikazio bide bat izan da gure gizartean, eta horien artean, musika ez da salbuespena izan, hau da, musika oinarrizko elementu bat izan da gizakiontzat.
    Alde batetik, musika entzuteko modua nabarmenki aldatu da azken urteotan; horren ondorioz, musikariak ere egokitu behar izan dira abesti berriak jakitera emateko. Izan ere, teknologiaren aurrerapenak direla eta, musika ordaindu gabe entzuteko aplikazio edo plataformak garatu dituzte, beraz, CD gutxiago saltzen dira eta abeslariek ez dute onura ekonomikorik lortzen egiten duten lanarengatik. Hori dela eta, taldekide gehienak banantzen dira urte batzuk pasa ondoren, ezin dutelako musikatik bizitzen jarraitu.
    Bestetik, gaur egun musika taldeek gero eta ekitaldi eta kontzertu gehiago egiten dituzte hainbat herrialdetan diska berriak ateratzean, eta arrakasta ikaragarria izan ohi duten arren, emanaldi hauen maiztasuna murriztu nahi dute. Baina hau ez litzakete egokia izango, musikariek bere lana sustatzeko aukera gutxiago izan ez ezik, eskuragarri dauzkagun kultura-saioak garestiagoak eta aniztasun gabekoak izango liratekeelako.
    Bukatzeko, kultura eskaintza ugari eta ludiko izatea oso garrantzitsua da hiri guztietan, batez ere gazteontzat, eta bultzada bat eman beharko genioke ekitaldi hauei bai ikasteko bai entretenitzeko modu berezi bat direlako.

  2. Astigar-k dio:

    Eusko Jaurlaritzak ikuskizunen inguruan argitaratu duen araudi berriak hautsak harrotu ditu. Lege berriaren arabera, hilabetean gehienez bi kontzertu egin ahalko dituzte tabernetan, eta urtean hamabi. Musikariak eta artistak, orokorrean, ez daude ados neurriekin, eta elkarrizketa mahai bat sortzea proposatu dute.

    Kultura sailburuak esandakoaren arabera, araudiaren zergatia elkarbizitza zaintzean datza. Auzokideen atsedenaldia bermatu behar dela argi dago. Baina, arazoa zarata baldin bada, ez litzateke hobeto izango tabernen baldintzak bermatzea? Hau da, aretoak hosgabetzeko diru laguntzak ematea, ordutegiak ezartzea, eta abar.

    Bestalde, musikariei neurria eragingo diela argi dago. Izan ere, orain ospetsuak diren musikari eta talde askok tabernetan hasi ziren ikuskizunak ematen; hilabetean bi emanaldi baino gehiago ezin badira antolatu, itxaron zerrenda izugarria izango da. Gainera, tabernetan giro paregabea sortzen da, eta kulturak, azken finean, gizartea batzeko eta sendotzeko balio du.

    Lege berria apirilean egongo da indarrean. Espero dut arestian aipatu den elkarrizketa mahaia osatzea eta guztion artean erdibideko konponbidea aurkitzea.

  3. Pelusa-k dio:

    Eusko Jaurlaritzak musikaren arloan hartutako erabakiari gehiegizkoa deritzot. Arautegi honek agintzen duen arabera, auzokideek ondo deskantsatzeko eta lasaitasunean bizitzeko, tabernariek hilabrtean bi kontzertu baino ez egin ahalko dituzte. Kontzertuen ordutegia murriztea ulergarria izan daiteke batzuetan, batez ere udan edo eguraldi ona egiten duenean, goizeraldera arte irauten baitute, baina, urtean 12 soilik izatea, nire aburuz, neurri oso zorrotza da. Bidezkoa da musikariak ados ez egotea erabaki honekin, jasango dituzten ondorioak txarrak izango direlako beraientzat eta, azkenean, ikuskizunetan parte hartuko dutenak famatuak bakarrik izango direlako. Beraz, ez dut uste horrela zarataren arazoa konponduko denik, izan ere, araudi berri hau hartu baino lehen bertze motako konponbideak daudelakoan nago, esate baterako, tabernetan intsonorizazioak egin edota beste erako aldaketak zarata handirik ez edukitzeko, hala nola, abeslariek edo musika-taldeek dezibelioen azpitik abestea. Dena den, nire ustez, Eusko Jaurlaritzak lortuko duen bakarra da gure hirian zehar kultura gutxitzea.

  4. Enara-k dio:

    Istorian zehar, gaur egun bezala, edozein lekutan musika airean dago. Hori dela eta, musikarik gabe inor bizitzeko gai ezingo litzatekeelakoan nago, musika behar dugula esatera ausartuko nintzatekeelako. Hortaz, bai tabernetan, bai antzerkietan, bai espazio publikoetan, bai espazio pribatuetan, musika entzuteko ohitura daukagu. Hala ere, espazio publikoetan, hain zuzen ere, gero eta ika-mika gehiago sortzen ari direnez, denok ez gaude ekimen horiek egitearekin konforme.

    Alde batetik, tabernen giroei dagokienez, batzuek ezin dituzte zarata horiek jasan etxearen alboan. Tabernetan musika askoz ere altuago dagoenez, ezin dutela lo egin, ez deskantzatu, ezta lasai etxean egon ere azaltzen dute. Beraz, bizilagunek Udalari neurri batzuk betetzeko eskatzen diote, hau da, ordutegia, lokalak intsonorizatuta edo dezibelioen neurketak jartzeko, besteak beste. Bestela, ekintza horiek salatzeko prest leudekeela aitortzen dute.

    Beste alde batetik, tabernen jabeek Udalak eskatutakoa betetzen badute, zergatik ezin duten musika jarri bezeroak gozatzeko itauntzen diote. Ezarritako guztia bete arren, zenbat eta neurri gehiago bete, orduan eta salaketa gehiago jasotzen dituzte, beti gutxi izaten baita. Hori ez da bidezkoa.

    Azkenik, nire ustez musika beharrezkoa da gure garapenerako, sentimendu biziak sortarazten zaizkigu eta. Alabaina, bizilagunak ulertzen ditudanez, adibidez, hauetariko neurri bat ordutegia auzokideekin adostea izan litezke. Baina ezin dugu musika barik bizi, hiriarentzat eta hiriko biztanleria osarentzat musika lagungarria baita. Baina nola entzun?

    Egunotan, aurrerapenei esker, edozein momentutan gustatzen zaigun musika entzun dezakegu. Lehen, gailu asko geneuzkan: discmana, kasetea, eta abar; orain, berriz, Interneti esker, YoutTuben, Spotify-en, musika guztia eskura daukagu. Hortaz, aprobetxatu eta disfrutatu! Izkien eta abeztien bidez, sentitzen duguna errazagoa esatea izaten baita eta batzuetan abeztiak bizi duguna islatzen digu eta!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s