M8ko ajeak

women´s-liberation1 Gizon batzuek feminismoa mehatxutzat hartzen dute. Zer giro duzu zuk inguruan? Zer esango zenieke gizon horiei?

http://www.ikasbil.eus/c/document_library/get_file?uuid=4736e317-eb7a-4e76-993b-19d4da12a24a&groupId=10138

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

3 erantzun M8ko ajeak -ri

  1. Mara-k dio:

    Gaur egun, feminismoa pil-pilean dagoen gaia da, batez ere emakumeon artean, baina zenbait gizon ere parte hartzen eta laguntzen hasi dira azken urteotan, oraindik inplikazio gehiago beharrezkoa den arren.
    Alde batetik, ezin da ukatu feminismoak gure gizartean izan duen eragina, bereziki martxoak 8an manifestazioan egon zen jendetza ikusita. Egia esan, txikitatik gure seme-alabak berdintasunean heztearen, baita errespetuzko harremanak izatearen garrantzia ere badakigu. Horren ondorioz, hobekuntza ugari lortu ditugu, hala nola, lanpostuetan, familia eta harreman ereduetan edota ikasteko aukeretan. Era berean, feminismo intersekzionala garatzen hasi da, hots, arrazakeriaren, sexismoaren eta gizarte-klaseen aurka dagoena, emakume guztion eskubideak defendatzeko.
    Bestetik, gizon guztiak ez daude ados mugimendu honekin; izan ere, feminismo hitzaren inguruan dagoen ezjakintasun ikaragarriak beldurra eta kezka sorrarazten du. Nahiz eta elkarteen eta liburuen bitartez hainbat adituk informazioa ematen saiatzen ari diren, gizonezkoen erantzuna ez ikustea izan ohi da, beraz, feminismoari buruz daukaten ideia okerra da, hau da, pribilegioak galtzean eta gorrotoan oinarritzen dela pentsatzen dute. Gainera, jokaera hau ez dute gizonezkoek bakarrik izaten, baizik eta zenbait emakumek ere, eta horrek egoera larriagotzen du.
    Bukatzeko, aurreko guztia laburbiltzeko, informazio ezak eragozpenak mantendu eta mugimenduak dakartzan lorpenak atzera ditzake, hortaz, gustatuko litzaidake jende guztiak gutxienez feminismoari buruz irakurtzea eta hausnarketa bat egitea, hobeto uler dezaten zertan datza eta zeintzuk diren gure helburuak.

  2. Enara-k dio:

    Orain dela urte batzuk, emakumeak etxeetatik kalera atera ziren eskubideak aldarrikatzera.
    Urteak pasatu ahala, urtero martxoaren zortzia gure eguna da emakumeen presentzia nabarmentzeko. Nahiz eta lehenengo eskatutako premisa batzuk lortu, oraindik oinarri batzuk falta zaizkigu, berdintasunaren bidea oso luzea baita, eta gizonak ez direlako konturatzen arazo larri horretaz. Horretarako, emakumeok gure ingurukoen laguntza beharko genuke, hau da, gizonen laguntza eta sostengua, baina batzuetan ez dira emakumeen aldekoak bakarrik uzten baikaituzte.

    Gizon batzuek Emakumearen eguna feminismo bihurtzen dute eta feminismoa mehatxutzat hartzen dute. Halaber, batzuek emakumeoi laguntzen badigute, gizontasuna zalantzan jartzen zaiela pentsatzen dute. Beraz, edozein momentutan emakumeen gainean egon nahi dute eta beraien ustez, hobe izango litzateke emakumeak gizonen menpe egotea eta horretarako, mehatxuak, irainak eta hilketak beharrezkoak direlakoan daude.

    Beste gizon batzuek, berriz, guztiz kontrakoa azaltzen dute. Gizonak ez dira emakumeak baino pertsona handiagoak. Hori dela eta, ez dute ulertzen zergatik ez dauzkagun guztiok eskubide berdinak, eta horri aurre egiteko, gurekin kaleratzen dira.

    Bukatzeko, inguruko pertsonen arabera, emakumeen kantitaea altuago izan da gizonarena baino. Bai etxean, bai eskolan, nahiz lagun-taldeetan, emakumeok gehienak izaten gara. Batzuetan, gizonen pentsamenduagatik arazoak izan ditudala esatera ausartuko nintzateke, eta horiek gertatzen ez diezaiekegu utz. Gizonei pentsarazi beharko genieke gizonak ez direla inor baino gehiago eta denak berdinak garela. Hausnarketa egin lezaten eskatuko nieke. Emakumeen egoera bizi izango ahal dutela esango nieke, orduan konturatuko lirateke zergatik kezkatzen ari garen eta zeri buruz hitz egiten dugun. Baliteke beraiek ere ezin lezaketela egoera hori jasan. Jarri emakumearen ordez! Hortik atera kontuak!

  3. PA ELE-k dio:

    Tamalez, asko falta da emakumeon eskubideak berez edukitzeko, horregatik, erdiesten ez ditugun heinean, beharrezkoa izan behar da kaleratzea gurea aldarrikatzeko eta egunero bizitzen ditugun zapalkuntza guztiei aurre egiteko. Gainera, urte honetan manifestazioetan zein hedabideetan gizon asko atera dira generoen arteko berdintasunak defendatzen, aitzitik, oraindik badaude aldaketen kontra daudenak, horrela daukaten “pribilegio egoera” amaitzen zaielako. Haiengatik izango balitz, hasieraren aurreko mendean bezala bizi beharko genukeela pentsatzen dut, hala nola, etxea garbitzen eta janaria prestatzen. Dena den, egun gauzak aldatu behar dira esparru guztietan, esate baterako, etxean egin behar diren lanak partekatu, lantegietan lan baldintzak eta soldata berdinak ezarri, kirolean pareko sariak eman… Nire aburuz, hala erakunde publikoetatik nola gobernutik berdintasunaren aldeko legeak egonda ere, diskriminazioak irauten dira, baldintzak betetzen ez baitira. Beraz, egoera ez da konponduko zer den zuzena eta bidezkoa irakasten ez diegun bitartean, izan ere, heziketan dago gakoa. Hortaz, ulertarazi behar diegu pertsona guztiak berdinak garela eta denok eskubide berak ditugula

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s