Herriaren ahotsa

Miren-Manias Gure telebista publikoari zer nolako gabeziak igartzen dizkiozu? Geuk ere ba al dugu Eskoziatik ikastekotik?

https://www.berria.eus/paperekoa/1886/028/002/2019-03-06/the_nine.htm

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

4 erantzun Herriaren ahotsa -ri

  1. Enara-k dio:

    Egunotan, gure telebistan edozein kanal, hala publikoa, nola pribatua ikusten ditugun programak eta telesailak zabortzat har ditzakegu. Konturatu gabe, egunero informazio zakarra irensten dugunez, gure pentsaerak Gizarteak nahi duenaren arabera manipulatzen ditu.

    Horri aurre egiteko, Eskoziako ekimena oso ondo iruditzen zait; hau da, gizarte gaiak ikuspegi orokorretatik aztertuta azaltzen dituzte telebista saioetan. Normalean, adituak zein herritarrak platora eramaten dituzte; ez politikariak, ezta balio dituzten pertsonak hautestundeak irabazteko.

    Nire aburuz, ekimen horrekin ez gaituzkete behartuko beraien pentsamenduak, zein arrazoiak, nahiz argudioak izatera. Baliteke Eskozian egindakoaren bidez, pentsatzeko ohitura berpiztea, oraindik, Gizarteak eramaten uzten digulakoan bainago.

    Bukatzeko, Ezkoziakoa oso interesgarria deritzodala aitortu beharko nuke. Zergatik? Politikarien iritzirik ez eskatzera ez ezik, herritarrei ahotsa ematera ere bultzatu egiten gaituztelako. Guri oraindik halako saioen eskaintza falta zaigu. Alabaina, edozein lekutatik moda guztiak etortzen bazaizkigu, agian egun batean telebistara saio horiek ekar liezazkigukete, ezta?

  2. Astigar-k dio:

    Informazioari dagokionez, gure gizartean telebistak izugarrizko garrantzia du. Azken urteotan, alabaina, Internet nagusitu da eta jende askok bertan egunero bilatzen ditu berriak. Hala ere, gertakizun garrantzitsu bat gertatuz gero, telebista da gehien erabiltzen duguna, kazetariek berria kontatzea nahiago dugulako. Gainera,telebistan igortzen den informazioa benetakoa delakoan gaude, eta kazetariek aldez aurretik landu dutela. Interneten, aldiz, badakigu agertzen den guztia ez dela egiazkoa.

    Eskozian egin denari ondo deritzot. Argi dago formatu berriak agertu behar direla Interneti aurre egiteko. Kasu honetan, kazetari bakoitzak arlo zehatza dauka eta horrek espezializazioa bermatzen du; bestalde, saioak erreportaiak eta zuzenean egiten diren eztabaidak bateratzen ditu, eta horrek dinamismo handia ematen omen dio programari.

    Euskal Telebistan horrelako saioak egin genitzake. Nire ustez, askotan, gure telebistan kirola da nagusi, batez ere asteburuetan, eta informazioa alde batera baztertzen da. Agian egokiena kirola beste kate batean kokatzea, eta euskaraz edo erdaraz entzuteko aukera ematea izango litzateke. Horrela, euskara hutsean erreportaiak eta informazio saioak jasotzeko aukera izango genuke.

    Halaber, nire aburuz, jendea erakartzeko garrantzitsua izango litzateke gaur egungo pelikulak eta telesaioak igortzea. Horretarako, orain dela gutxi agertu diren plataformetan (Netflix, esate baterako) euskara sustatu beharko genuke.

  3. PA ELE-k dio:

    Gure telebistan botatzen duten programazioa ez du ezertarako balio, telezaborraz betetzen gaituztelako. Albistegiak, orokorrean, eta bi edo hiru programa eta sailen bat izan ezik, erakusten digutena ez du ezertarako balio, besteak beste, botatzen dituzte famatuen edo ezagunen eztabaidak eta gazteek dituzten era berriak besteak ezagutzeko. Era berean, umeentzako eskaintzen dituzten marrazki bizidunak ere aldatu egin dira. Non ote da kultura?

    Faltan botatzen dut antzinako telebista, programa entretenigarriak zirenak, gauza garrantzitsuenak botatzen zutenak edo familiarekin ikustekoak. Egun, telebistako jabeek entzuleen kopurua handitzeko asmoa dute eta berdin zaie zer ematen duten, halaber, zalantzarik gabe aldaketa bat egin beharko lukete. Horretarako, ondo legoke telebistako jabeek, adibidez, Eskozian emandako saio berriak ikustea zer den garrantzitsua ikusteko eta, horrez gain, ulertu beharko lukete kalitatezko programak nahi ditugula, hala nola, eguneroko gaiak aztertzen dituena, eta, guztien gainetik, egia esaten duena, deusik ez aipatu gabe. Horretaz aparte, ondo legoke, edozeinek parte hartzeko aukera izatea edozein gaian bere iritzia emateko, azkenaldian ateratzen direlako bakarrik iritzi berdina dutenak, edo behintzat, hori da ematen didan susmoa

  4. INA MAY GASKIN-k dio:

    INA MAY GASKIN
    Egia esanda, Eskoziako kate berriaren arrakastak nabarmen harritzen nau, EITb kasuan, ez dagoelako adinako onarpena ikusleen eta hemengo telebistaren artean. Agian, artikuluak aipatzen duenez, politika gehiegi sartzen delako gure pantailan. Izan ere, euskal telebista ahalik eta gehien ikusi ohi dudanez gero, aspaldi konturatu nintzen bai berria egunkarian, bai telebistan, ia gai berez informatzen gaituztela, hots, euskal presoez nahiz euskararen egoeraz. Bai, hemengo jendearentzarko gai gakoak direla uler nezake baina, egunero-egunero behin eta berriro berbera entzuteak edonor neka dezakelakoan nago. Hau da, bazkaltzeko dilistak baino ez banu hartuko, lekak gorroto izango nituzke lehenago edo geroago. Horregatik, argi daukat erkidegoko kateek espero zuten arrakasta ez badute izan, ekoizleek ea zertan okertzen ari diren miatu beharko dutela. Bestela, audientzia ez ezik, geratzen zaien ospe eskasa ere galduko dute.

    Bestalde, ni EITBren ekoizlea izatera, telebista erkidegokoaren irudiaz kezkaturik, lehenik eta behin, jendeari galdera-sortak bete diezazkidala proposatuko nioke, ea katean zein motatako saioak ikusi nahiko lituzkeen ezagutzeko asmoz. Horrela, egin beharreko inbertsioa ez litzateke alferrik izango.

    Esanak esan, ez dut uste pertsonek telebista ikusterakoan dituzten usadioak eraldatzea erraza denik, kontrakoa baizik. Azken finean, gutako bakoitzak bere zaleak dituelako eta hain desberdinak izanda, mundo guztiaren nahiak asetzea ehoziri-lana baino zailago bihur litekeelako. Beraz, telebista arloko langileak ez dira gure kateak aurre egin dezalako arduradun bakarrak, gu ere bai.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s