Erlojupean

a7ADfVeM6XDWjFVfynkT22

Aizue, bertan dugu dagoneko ditxosozko ordu-aldaketa!! Zuk zein duzu nahiago, udako ala neguko ordutegia? Zergatik? Energia aurreztearen kontua egia ote da?

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/6294266/ordutegi-aldaketa-kentzeko-erabakia-2021era-arte-atzeratzeko-eskatu-dute/

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=27029

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

8 erantzun Erlojupean -ri

  1. Enara-k dio:

    Egun gutxi barru, urtero bezala, aurten ere ordu aldaketa berriro jasango dugu. Aldi honetan, udako ordutegira bueltatzea tokatuko zaigu. Horren ondorioz, ordu bat gehiago lortuko dugu. Alabaina, denok momentu horietan geure buruari itauntzen diogu: baina, zergatik aldatzen dute ordua urtean bitan? Badirudi arrazoirik garrantzitsuena energia eta dirua aurrezteko dela.

    Adituek diotenez, ordu aldaketarekin argi naturala hobeto aprobetxatzea lortzen dugu. Argi artifiziala gutxiago kontsumitzen dugunez, energia erabilera murrizteaz gain, ez dugu hainbeste diru gastatzen. Hala ere, ordua aldatzeak desabantailak ere badauzka, batez ere, aldaketak guregan eragiten duelako. Hori dela eta, ohiturak ez ezik, erritmo biologikoa ere aldatzera behartzen gaituelako.

    Horiekin guztiekin, zein ordutegi nahiago dudan galdetzen didaten bakoitzean, zaila erantzutea deritzot. Nire eskarmentuaren arabera, udako ordutegiarekin eguna gehiago aprobetxatzen dugu, argitazunak gurekin ordu gehiago irauntzen duelako. Halaber, uda asko gustatzen zaidala aitortu behar dut, baina ez energia aurrezteagatik, baizik eta tenperaturak igotzen direlako.

    Beraz, energia aurreztu nahi badugu, beste neurri batzuk gauzatu beharko genituzke norberaren ohiturak aldatzeko, esaterako, argiak itzali edo termostatoa jaitsi, etxean ez gaudenean. Baina aurrezten saia gaitezkeen arren, argi dago energia merkeena eta garbiena kontsumitzen ez duguna dela. Hortik atera kontuak!

  2. VICKY-k dio:

    UDAKO ORDUTEGIRA EGOKITZEA TOKATU ZAIGO GAUR GAUENAN. NEKEA ANTZEMATEN DA ORDU BAT GUTXIAGO LO EGIN ETA GERO. HALABER, ARRAZOI ON BATENGATIK IZATEA GUZTIZ ALDATZEN DU EGOERA.
    LO EGITEA ASKO GUSTATZEN ZAIDANEZ ARREN, ENERGIA AURRESTEA MODU HONETAN PRIMERAN IRUDITZEN ZAIT, BAINO HOBE LEGOKE GUTAKO BAKOITZAK GAUZA TXIKIAK ALDATZEN SAHIATZEA. HAU DA, EGUNEZ EGUN ENERGIAREN KONTSUMOA MURRIZTEA POSIBLEA DEN ARTE. BESTELA, ZER DEMONTRE ESPERO OTE DUGU URTEAN BI EGUNEZ BAKARRIK HAU EGITEN BADUGU?
    BESTALDE, ORDUTEGI HONETAN SARTZEAK OSO POZIK JARTZEN NAU UDARAKO GUTXIAGO GERATZEN DELAKO. HORREK ESAN NAHI DU, EGUNAK ARGITSUAGOAK IZANGO DIRELA ETA EGURALDI ONA BEREHALA DATORRELA.
    BUKATZEKO, GUZTION ESKUETAN DAGO MUNDU HAU HOBEA EGITEA BAINA EZ BAKARRIK ENERGIAREN KONTSUAMOA MURRIZTEN BAIZIK ETA SABORRA BESTE GAUZEN ARTEAN EGOKITZEN ZAION EDUKIONTZIRA BOTATZEN. ESAN NAHI DUT, GAUZA TXIKIETAN HASTEN DIRA ALDAKETAK ETA HORI GURE ESKU DAGO.

  3. Mara-k dio:

    Azken urteotan, ordu aldaketa pil-pilean dagoen gaia da, eta horren ondorioz, adituen artean eztabaida ugari sortu dira aldaketa hau egiteak abantailak dituen ala ez galderaren inguruan. Izan ere, asteburu honetan erlojuak ordu bat aurreratu behar izan ditugu udako ordutegira moldatzeko.

    Alde batetik, eguzkiaren energia hobeto aprobetxatu dezakegula diote, arratsaldeak argitsuagoak eta luzeagoak izango baitira. Modu honetan, dirua aurreztea lortuko omen dugu, argi artifizial gutxiago erabiliko dugulako egunean zehar. Era berean, ordutegi honek udan kanpoan ekintza gehiago egiteko aukera ematen duela dirudi, ez bakarrik tenperatura beroarengatik, baizik eta argi naturalaren iraupena dela eta.

    Bestetik, ezin da ukatu ordu aldaketak hainbat alde txar ere badituela. Egia esan, honen eraginkortasuna zalantzan jartzen ari dira, energia kontsumoa goizaldean handiagoa bada, arratsaldean aurreztea alferrikakoa izango delako. Beraz, erabaki bat hartu baino lehen, kontsumo datuak aztertzea beharrezkoa litzateke. Gainera, gure gorputzean ondorio nabarmenak dauzka, batez ere umeengan eta adineko pertsonengan, “jet lag” txiki moduko bat delako, hala logura, nola suminkortasuna eragiten dituelako.

    Bukatzeko, aurreko guztia laburbiltzeko, energia aurrezteko hainbat modu daude, hortaz, ordu aldaketa egiteak ez du emaitz positiborik izango, etxeko tresnak erabiltzean xahutzen dugunarekin neurriak hartzen ez baditugu.

  4. INA MAY GASKIN

    Irakurri dudanez, udako ordu aldaketa lehen mundu gerrak erakarri zigun energia ezagatik ezarri zen Europan, argitasun ordubete gehiago aprobetxatzeko asmoz. Hala, adituek eguzki argiaren ustiaketa handi litekeelakoan, argindarraren kontsumoa murriztuko genukeela pentsatzen zuten. Alabaina, azken ikerketek hipotesia gaitzetsi dute, aldaketa gorabehera, goizean argitasunak luzeago dirauen arren, gauean iluntasuna askoz lehenago sartzen baita egunerokora. Ondorioz, aurrezten duguna gero inbertitu behar dugu.

    Gauzak horrela, erlojuak aldatzearen ondoeza dela eta energiari begira, errentagarria ez dela behin jabetuta, hobe genuke doikuntza gabeko ordutegira itzultzea. Izan ere, behin betiko ordutegia jarraituko bagenu, ez genuke gailu elektronikoak ordu berriari zertan egokiturik izango. Are gehiago, gauez lan egiten dugunok gaur kentzen diguten ordua kobra genezake.

    Laburbiltzeko, ordu-aldaketak kalteak onurak baino gehiago dituela ikusita, neurri zaharkitu hau europako parlamentariek behingoz bazter dezatela gustuko nuke. Bai orduei begira gabe erosoago bizi gintezkeelako, bai etxean beti geratzen zaidalako erlojutxo bat aldatu gabe. Eskerrak sakelakoaren iratzargailua bere baitan aldatzen den, bestela, behin baino gehiagotan lanera berandu helduko nintzen.

  5. Astigar-k dio:

    Orain dela hogei urte hasi ginen urtero egiten den ordutegi aldaketarekin. Nahiz eta ohikoa izan, urtero etengabeko eztabaida sortzen da gizartean. Batzuei aldaketak ez omen die eragiten, baina beste batzuentzat benetako buruhaustea da.

    Adituek diotenez, ordutegi aldaketak izugarrizko onurak dakarzkio gizarteari. Alde batetik, denbora hobeto aprobetxatzeko balio omen du, argi naturalarekin gizakiok hobeto egiten dugulako lan. Beste aldetik, argindarra gutxiago erabiltzen dugunez, dirua ere aurrezten dugu.

    Hala ere, arestian esan den bezala, ordutegi aldaketak benetako buruhaustea eragin diezaieke batzuei. Esate baterako, haur txikiak dituztenek sarritan adierazi dute ordutegi finkoa edukitzeak eguneroko ekintzak asko errazten dituela, eta ordutegiaren aldaketak ohitura horiek apurtzen dituela.

    Bestalde, diruaren ikuspegitik, ez dago batere argi aldaketarekin hainbeste aurrezten dugun. Izan ere, Europako Parlamentuak ikerketa batzordea osatu du hau egiaztatzeko, eta adituen ustez, gehien aurreztuko lukeena ohituren aldaketa izango litzateke.

    Oraingoz, urtean bitan aldatu beharko dugu gure ordutegia. Baina datorren urtean, estatu bakoitzak erabaki beharko du zein ordutegi duen gogokoen. Nolanahi ere, ez dugu ahaztu behar aurten hauteskundeak izango ditugula, eta horren arabera, erabakia ezarri, atzeratu edo ezeztatu egingo da.

  6. kirolzale33-k dio:

    Asteburu honetan ordubete gutxiago izango dugu lo egiteko, goizaldeko odu bietan hirurak izango dira eta. Dagoeneko prest gaude erlojuak ordubete atzeratzeko.

    Betiko gauza iruditu arren, ordubete kentzen eta eransten ibiltzea ez da oso aspaldikoa; izan ere, hirurogeita hamarreko hamarkadan sortu zen neurria egunaren argia hobeto aprobetxatzeko . Azken urteotan oso ohikoa da ordu-aldaketaren inguruko eztabaida piztea eta horren ondorioz, Europako Batzordea behin-behineko neurriak jartzen ari da. Momentuz, Gobernuek 2020ko apirilerako jakinarazi beharko diote Bruselari zein ordutegi izan nahi duten, udako edo negukoa. Neurri hau desegokia delakoan nago, herrialde bakoitzak ordutegia aukeratu ahal izatea nahasketa izango da eta. Nire ustez, Europako Batzordeak ,ordutegia aukeratzeko orduan, herrialdearen kokapena kontuan hartu behar du, erabakiaren pertsonala izan beharrean.

    Ordu-aldaketaren onurei dagokienez, adituek esaten dute energia aurreztea arrazoirik nagusienetarikoa dela; izan ere, ordu-aldaketari esker, aurreztea oso handia da herrialdeko ekonomian. Halaber, auto-istripuak gutxitu omen dira eta horrez gain, asialdia hobeto aprobetxatzen dugu bai kirola egiteko, bai familiarekin egoteko. Azken finean, eguna argitsuagoa izateak zoriontasuna ekartzen du.

    Baina,herritar batzuek ez dute begi onez ikusten ordu-aldaketa, aurreztea txikia baino txikiagoa baita. Bestalde, aldaketa honek arazoak ekar ditzake, esate baterako, nekea, antsietatea, lo eza, umore txarra, kontzentratzeko zailtasuna. Dena den, nire ustez, bi edo hiru egun pasatu eta gero, berriro indarberrituta egongo gara.

    Nolanahi ere, honegatik guztiagatik, garbi dago urrian ordu-aldadaketari buruzko eztabaida jarraituko dugula eta gainera, zenbat energia aurrezten dugun jakin gabe egongo garela.

  7. Ni neu neronek-k dio:

    Nik urtean bi bider ordutegi aldaketa desagerraraztea eta hemendik aurrera GTM+0ra (Greenwich Meridianoko Ordua gehi 0 -orain baino ordu bat gutxiago-) itzultzea proposatuko nuke.

    Europako Batzordeak udako eta neguko ordutegien urteroko aldaketa baztertzea erabaki du, baina europar gobernuek 2020ko apirilerako jakinarazi beharko diotela Bruselari zein ordutegi izan nahi duten: udakoa edo negukoa. Niretzat ez bata ez bestea, oraingoa baino ordu bat jeistea baizik.

    Nik inoiz ez dut ikusi ordutegi aldaketaren abantailarik. Beti energia aurrezteko hartutako neurri bat zela esan ziguten, halaz ere goizean aurreztutakoa gauean gastatzen da.

    Beste aldetik, aldaketa hauek osasunean kalte egin dezaketela esaten dute, izan ere adituek dioten legez, bataz beste, aldaketaren hurrengo egunetan lorik gabe 40 minuto galtzen direla.

    Batek dakit! Nire inguruko pertsonek inoiz ez dute kexatu lo ordu gutxiago egiteagatik edo zer edo zer mina hartzeagatik. Beraz, udako ordutegiarekin betirako geratuko nintzateke, eta gainera gaur egungo ordutegiari ordu bat gehiago luzatuz.

    Espainak itzuli beharko luke bere ordutegi naturalara: GMT + 0; hau da, Erresuma Batua edo Portugalekoa, zeren eta gaur egungo Alemaniakoa orain duela 80 urte frankismoak jarri zuen zentzurik gabe (edo aliadoak baitziren, baliteke).

    Honela, lanaldia oro har birziklatu daiteke: goizeko bederatzietatik arratsaldeko bostetara, eta ondorioz familiek denbora gehiago izango lukete haurrak zaintzeko eta aisialdirako. Horrek kontsumo handiagoa sortuko luke (kapitalismo neoliberalaren ikuspuntuan) eta, beraz, ekonomia berpiztu batek denok aberatsagoak izateko aukera emango liguke.

  8. Urko-k dio:

    Ordu aldaketa, Francoren inpozaketa

    Azkenaldian, behin baino gehiagotan entzun ahal izan dugu Europako parlamentariek ordutegi aldaketari buruz eztabaidatzen ari direla. Hori dela eta, niri galdera bat bururatzen zait. Hobeto esanda, bi galdera. Noiz eta nola hasi ginen euskaldunok ordua aldatzen? Galderaren erantzuna, hau da, 1973tik aldatzen dugu ordua Euskal Herrian. Antza denez, petroleo krisi bat egon zen herrialde industrializatu batzuetan. Beraz, ordu aldaketaketarekin lortu nahi zutena krisi-energetikoa gainditzea. Garbi dago ez zutela lortu.
    Azalpen horiek entzunda, nire ausnarketa plazaratzeko beharra sentitu dut eta euskaltegiko blogak emandako aukera aprobetxatzen iritzi artikulu hau idaztea erabaki dut. Izan ere, nire burua ekologistatzat daukat eta.
    Lehenik eta behin, esan beharrean nago arazo honek, hau da, munduaren osasunak, asko keskatzen nauela. Beraz, arazoaren sorburuan sakontzeari ezinbestekoa dela deritzot. Alegia, gure buruari galdetzen badiogu zergatik 1973ko agintariek ez zuten pentsatu petrolioa alde batera ustea eta energia berriztagarriak erabiltzea. Denok dakigunez, orain eta orain dela 46 urteko agintariek izaera berdina daukatela. Izan ere, diru nazkagarria besterik ez dute maite!!!
    Horiek horrela, gure desadostasuna aldarrikatzeko desobedientzia zibila sustatu nahi dut. Hau da, faktura energetikoak ez ordaintzea proposatzen dut. Horrela, konturatuko dira gure munduaren osauna garrantzitsuagoa dela dirua baino.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s