Lan-jazarpena

Resultado de imagen de mobbingEuskal Herriko langile guztien artean, % 15ek sufritzen omen du mobbing-a edo lan-jazarpena. Hala ere, isilpeko gaia da, ez baitugu honi buruz ia hitz egiten eta komunikabideetan ere ezer gutxi ikusten baitugu. Eskola-jazarpena edo bullying-a ezagunagoa da, baina duela 30 urte bullying-ak egindako bidearen hasieran ote dago mobbing-a?

Pertsona batek edo pertsona-talde batek beste baten edo askoren aurka indarkeria psikologikoa erabiltzean gertatzen da lan-jazarpena. Sistematikoki egiten da, denbora-tarte luze batean eta lan-eremuan.

Zuk ezagutzen duzu lan-jazarpen kasurik? Zer uste duzu egingo zenukeela halako egoera batean egongo bazina? Gaur egungo arazo larria iruditzen zaizu?

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

38 erantzun Lan-jazarpena -ri

  1. Tximeleta-k dio:

    Niri ez zait inoiz gertatu lan jazarpena, baina nirekin lan egiten duen neska bati orain dela hiru urte gertatu zitzaion. Hasieran guk ez genuen nabarmentzen, baina denbora pasatzerakoan konturatu genuen nola lankide batek oztopoak jartzen zizkion eta mespretxuak egiten zizkion. Neska honek lana utzi behar zuen 9 hilabete bitartez depresio bat izan zuelako.
    Nire ustez, lan jasarpena beti egon da sektore guztietan. Nagusiek jakitea eta konponbideak hartzea oso garrantzitsua da lan jasarpenarna aurka egiteko.
    Bukatzeko, espero dut inoiz ez gertatu ahal zaidala.

  2. Maripuri-k dio:

    Ez dut ezagutzen lan-jazarpen kasurik ezta sufritu dut ere. Haatik, gero eta jende gehiago dago gaixki pasatzen ari dena eta lan egiteari uzti behar dio jazarlea ez duelako aurka egiteko prest. Orduan, jazarlea indartsuago sentituko da eta ez du egiteari utziko. Beraz, nik uste, jazarpena sentitzen ari den jendea salatu behar duela, gure inguruko arazorik larrienetarikoa baita. Baina, jazarpena sentitzen ari dena salatu behar ez ezik, edonork jazarpen mota ikusi ere salatu behar du. Egiten ez badugu, ekintza txar hauek jarraituko ditu.

  3. Katalintxu-k dio:

    Oraindik ez dut kasurik ezagutzen, segur aski egoera oso desatsegina da.
    Alde batetik ,ez dut ulertuko zergatik eta horrek kalte egingo dit
    Bestetik, gure bizitzan lana edukitzea garrantzitsua da.
    Baina nora arte?
    Halako egoera batean egongo banintz lantegiko pertsonarik egokienarekin hitz egingo nuke konponbide bat bilatzeko. Agian nire lana utziko nuke , akordio batekin askoz hobeto.
    Argi eta garbi daukat ni oinarrizkoa naiz ela.

  4. Alaveszale-k dio:

    Laneko jazarpen psikologikoa, konpainietan baja laboralak produzitzen ari da.
    Sektore batzuetan, jazarpena jada handiagoa izaten ari da, pasibotasuna eta erantzunik eza ohikoa da eta. Beraz, jazarpen laboralarekin amaitzeko modurik onena, bere hasieran errotik ebakitzea da.
    Zorionez, ez dut ezagutzen jazarpen laboralaren inongo kasurik. Baina hori bezalako egoeran egongo banintz, pentsatu gabe salatuko nuke.
    Gaur egun, arazoa larria dela uste dut eta neurriak hartu behar direla.

  5. Panpox-k dio:

    Nik ez dut inoiz lan-jazarpena sufritu, baina denboraldi batean zehar, kasu bat ezagutu nuen. Lankide batek salaketa egin zuen eta lanean psikologo bat jarri ziguten. Lankideak baja hartu zuen eta ez zen itzuli. Antza denez, hiru lankideek baztertu egin zuten eta berarekin hitz egiten zutenean, gaizki tratatzen zuten. Halako egoera batera egongo banitz, konpontzen saiatuko nuke hitz eginez. Nahiz eta aztertu behar dudan, batzuetan ez dela erraza. Bukatzeko, arazo handia dela iruditzen zait. Lotsagarria da gauza hauek gertatzea.

  6. Iri-k dio:

    Gero eta pertsona gehiagok sufritzen duten arazo handia da, arazo psikologico larriak eraginez; adibidez ; depresioa,estutasuna,insomnioa…..
    Alde batetik pentsatzen dut langile askok egoera hauek sufritzen dituztela , empresak haiek joatea nahi duelako.Garbitasuna egiteko modua da.
    Beste aldetik txarrak diren boterea duten pertsonak daudelako eta beraien bizitza kakazahar bat direnez mina eginez gozatzen dute.
    Egoera konpontzea zaila da edo empresatik zoaz edo erasoetatik babesten zaituen eskutua jansten duzu.

  7. Iri-k dio:

    Gero eta pertsona gehiagok sufritzen duten arazo handia da, arazo psikologiko larriak eraginez;adibidez , depresioa, estutasuna, insomnioa……
    Alde batetik pentsatzen dut langile askok egoera hauek sufritzen dituztela empresak haiek joatea nahi duelako.Garbitasuna egiteko modua da.
    Beste aldetik txarrak diren boterea duten perstonak daudelako eta beraien bizitza kakazahar bat dierenez mina eginez gozatzen dute.
    Egoera konpontzea zaila da edo empresatik zoaz edo erasoetatik babesten zaituen ezkutua jansten duzu.

  8. hodei-k dio:

    Laneko jazarpenak edo mobbing-ak lankiden arteko harremanak hondatzen ditu.
    Azken boladan enpresetan krisiagatik arduradunak presioi handia ezartzen die langileei.
    Ondorioz, antsietategatik, depresioagatik laneko baja asko daude.Bestalde,beste kasu batzuk
    ematen dira langileen artean; adibidez, inbidia soldatagatik,ardura postuengatik,…eta abar.
    Bakoitzak bere lana egingo balu, aldamenekoari begiratu Gabe dena hobea izango litzateke.
    Gainera,enpresa txikietan lanpostu ona lortzeko arduradunari koipe ematea baliagarria da.
    Bukatzeko,nire ustez lanean giro ona egonez gero,denak oso pozik lan egingo lukete,bai nagusiak,bai langileek.

  9. Noa-k dio:

    Nire iritziz, mobbing-a edo lan jazarpena gaur egungo arazo oso larria da, eta zoritxarrez gero eta maizagotan gertatzen da. Bai mobbing-a, bai bulling-a edukitzeak asko kezkatzen nau. Zorionez, ez dut inoiz egoera honetatik pasatu, eta ez dut honetatik pasatu duen inork ere ezagutu. Hala ere, etorkizunean egoera honetan egongo banintz, lehenik eta behin laguntza eskatuko nuke nire inguruan.

  10. Susana-k dio:

    Gaztea nintzenean densa batean lan egin nuen. Denda horretako nagusiek egun osoan mugikorra edita kamaren bidez kontrolatzen nindituen. Nik azkenean lana utzi nuen lan egiten sufritzen nintzelako. Nahiz eta nik ez nuen ezer txarrik egin, lana uztea gogorra eta zaila izan zen.
    Nire lagun batek urte honetan epailketa bat edukiko du lan-jazarpenagatik. Bulego batean lan egiten du eta bere nagusiak mobbing egiten dio. Urte osoan zehar darama bajan. Ez du bere lana utzi nahi, ez zuelako finikitorik kobratuko bueltatu.
    Horregatik nik uste dut lan-jazarpena ematen den evoetan biktimak beti galtzen duela. Azaro psikologikoak izan ditzakelako, eta bere bizitza pertsonala ere aldatzen delako. Eta epailaren aurrean lan-jazarpena frogatzea oso zaila da.
    Laburbildua, lan-jazarpena oso egoera larria eta traumatikoa da.

  11. ITZI-k dio:

    Gaur egun, mobbing-a edo lan jazarpena gero eta arazo larriagoa da; batez ere, lanbide gehienetan oso arazo arrunt bihurtzen ari delako.
    Bestalde, nik uste, mobbing-a isilpean dagoela oraindik; hau da, ahalik eta kontzientziatuen egoten saiatu arren, ez diogu behar besteko laguntza ematen. Horrez gain, argi dago salatzea erabaki komenigarriena izan behar dela. Hala ere, erabaki hori hartzea ez da hain erraza, beraz, jendeak honi buruzko jakintza handiagoa izan beharko luke; adibidez: zer elkarte dagoen laguntzeko edo lantokian norengana joan daitekeen arazoa kontatzeko.
    Amaitzeko, ez dut horrelako kasurik ezagutzen. Dena den, etorkizunean ikusiko banu, laguntzeko prest egongo nintzateko, dudarik gabe.

  12. Leire-k dio:

    Hasieran esan behar dut niretzat lan-jazarpena gizarteko arazorik larrialdenetakoa dela.Beraz, gizarteak zerbait urgentea egin behar du.
    Niri ez zait gertatu inoiz baina nire lagun bati bai eta oso oso gaizki pasatu zuen. Horrez gain,bere nagusiak lantegitik bota zuen.
    Beste aldetik, uste dut niri gertatuko balitzait,lehenengoan nire lankidearekin hitz egiten saiatuko nintzateke eta kasurik egingo ez banindu,zuzenean nire nagusiarengana joango nintzateke kontatzeko.
    Amaitzeko sufritzen ari denari berotuko nioke salatzeko.

  13. Sole-k dio:

    Orain dela hiru hilabete nire lagun minak deitu zidan eta bere laneko egoera ezin zuela gehiagotan jasan esan zidan, bere nagusia nahikoa bultzatzen ari zelako. Estresa edukitzen hasi zen eta azkenean mobbing-a izan egin zuen. Urte bat baino gehiago berandu behar izan du medikuarenera joateko.
    Nire lagunak ezin zuen lo egin, gaizki jateagatik loditzen zen, bere harremanak gero eta okerragoak ziren,…eta sintoma hauengatik guztiengatik medikuak berehala baja eman zion.
    Oraindik baja dago, konponbidea izango da lanaz aldatzea, beste nagusi batzuek komentatu diote sentitzen dutela, baina nire lagunari jazarpena egindako pertsonaren aurka ez dutela ezer egingo.

  14. Roboto-k dio:

    Nik ez dut inoiz lan-jazarpen ikusi eta gutxiago, jaso dut. Uste dut momentu batean halako egoera egongo balitz laguntza eskatuko niokela. Eskatuko nieke bai laguni, bai lankideri, bai elkarteri, uste dudalako oso zaila dela halako egoera bakarrik ateratzea.Eta gero, salatzen nuke.
    Iruditzen zait gaur arazo handia dela. Krisiaren ondorioz jendea ez da ausartzen salatzea. Horregatik, nagusiak egoera aprobetxatzen dira langileri jazartzeko, langile kopurua gutxitu nahi dutelako edo beste arrazoi batengatik. Azkenean, normalean langileak kalean bukatzen dira eta nagusiek irabazten dute.

  15. Zirimiri-k dio:

    Uste dut lan-jazarpena sufritzen duten pertsonek arazo larria daukatela. Modu askotara gerta daiteke; arazorik gabe lan karga handia emanez, bere lana txarra dela esanez… Kasu askotan langileek uste dute halako jokabideek ez dutela garrantzirik eta beren lanarekin lotuta daudela. Uste dute ez dela berriz gertatuko, baina sarri ez da horrela izaten eta lan-jazarpena kroniko bihurtzen da.
    Adituen arabera, lan-jazarpena hasi eta sei hilabete eta gero, lehenengo ondorio psikologikoak eta fisikoak agertzen dira. Orduan konturatzen da biktima zerbait gertatzen ari dela.
    Ez ditut kasu asko ezagutzen, baina nire amak daukan ezagun batek bere lana utzi behar izan zuen lan-jazarpenagatik. Bere enpresan lanetik bota nahi zuten, baina ez zuten ezer ordaindu, bere oldez joatea baizik. Horregatik, laneko ordenagailua eta mugikorra kendu zizkioten eta 8 orduz egon behar zuen han, lan egin gabe. Egoera oso gogorra zen eta azkenean, lana utzi zuen.
    Amaitzeko, nire ustez oso zaila da gertaerak frogatzea eta neurri gehiago jarri behar dute.

  16. athletizalea-k dio:

    Bai, lan-jazarpen kasu bat ezagutzen dut. Baina, ezagutzen dudan arren, ez dut hitz egin nahi, kasu hori zuzenean dagokidalako.
    Nik, halako egoera batean, zer egingo nuke? Ez dakit…, lana aldatu ezinik zebilen, arazoa konpontzea zaila da. Atzo ikusi genuenez, beti langileak galtzen du. Beste aldetik, lana aldatu ahalik zebilen, nire osasuna garrantsitzuena da, beraz, aldatuko nuke.
    Gaur egun gutako askok esango genuke, baietz, arazo larria dela, eta hau hasiera baino ez dela!! Arazoak egunetik egunera areagotzen direlako. Printzipioak galdu ditugulako, eta, gero eta egoísta gehiagoak garelako, eta tamalez, gero eta errespetu galdu gehiagoa delako. Azken finean, gaur egungo gizarteak burugabekerierantz bultzaten gaitu. Ez legoke txarto, gure printzipioak hobera aldatzea.
    Hau da nire hausnarketa.

  17. lorea-k dio:

    Lan-jazarpena edo mobbing arazo larri bat da eta azken urteetan gero eta kasu gehiago daude.
    Oro har,egoera honek lanaren burutzean eragiten du.Horrez gain,biktimien arazo psikologikoak gehitzen dituzte eta horren ondorioz,lan-jazarpena daukaten kasu gehienetan normalean ez dute beldurrez eta autoestima txikia salatzen.
    Nik ez dut lan-jazarpena kasu argirik ezagutzen.Ostera,batzuetan lanean persona batzuekin gauza bidegabeak ikusten ditugu eta normalean ez dugu ezer egiten laguntzeko.
    Esanak esan,niri hori gertatuko balitzait,ez dakit zer egingo nuken. Egoera horretan ez zauden bitartean,ez dakizu nola egingo duzun konpontzeko.

  18. Rebeca-k dio:

    Nik argi eta garbi daukat mobbing-a oso arazo larria dela eta bai enpresako sindikatuak, bai enpresaburuak elkartu behar dutela konponbideak bilatzeko.
    Ni ez naiz egoera hau bizi, baina niri tokatuz gero, aditu batengana abiatuko nintzateke aholkuren batzuk eskatzeko, egoera honetatik ez da batere zaila izango eta.

  19. TXAPÌ-k dio:

    Lan-jazarpena egungo arazo garrantzitsua da. Erakundeek lan-jazarpena gutxi nahi dute. Aditu batzuk espezializatzen dira gai honi buruz. Zenbat eta gehiago kasuak salatu, orduan eta gutxi lan-jazarpena izango dela ematen du. Lehen gaur baino gutxiago hitz egiten zen gai honi buruz. Lana denbora asko suposatzen du eta eroso egotea merezi du. Orain lanean eta ikasten errespetatzea bilatzen da.

  20. María-k dio:

    Ez dut inoiz lan-jazarpena sufritu, baina ziur nago ez dela batere atzegina. Sufrituz gero, laneko baja eskatuko nuke.
    Argi dago, 8 ordu beste pertsonaren mespretxuak jasantzen ezin direla egon. Baina, beste aldetik, bizitzeko lan bat behar dugula ez dugu ahastu behar.
    Nire lantegian mobbing kasu bat gertatu zen. Naguziek bota nahi zuten lankide batí, baina ez zuten indemnizazioa ordaindu nahi. Horregatik indarkeria psikologikoa erabil zuten, bera joateko.

  21. Lorea-k dio:

    Ez dut ezagutzen lan-jasarpen kasurik. Baina, halako egoera batean gongo banintz, psikologikoki ondo egongo ez banintz eta lana aldatzeko posibilitatea izango banintz, lana aldatuko nuke. Bestalde, uste dut arazo larria dela lan-jazarpena. Alde batetik, ez dut imajinatzen nolako egoera izango duten minduek, eta beste alde batetik, hori ikusezina denez ez diogu garrantzirik ematen.
    Beraz, nire ustez, bullingnekin bezala honekin ere aurka egin behar zaio eta ikusgaitasuna eman behar zaio.

  22. Tximeleta-k dio:

    Nik ez dut inoiz ezagutu lan- jazarpen kasurik nire inguruan, baina uste dut egoera oso zaila izango dela, batez ere lan kontua izateagatik. Gehienetan, arazoa konpontzeko aukera azkarrena da lana uztea, baina horrek kalte handia egiten dio lan-jazarpena jasotzen duenari.
    Ni halako egoera batean egongo banintz, ez dakit zer egingo nukeen, momentuaren arabera erabaki bat edo bestea hartuko nuke.

  23. Marigorringo-k dio:

    Jainkoari esker inoiz ez dut sufritzen lan-jazarpena eta ez dut ikusten nire inguruan. Kasu batzuk kontatu zizkidaten baina ezagutzen ez ditudan pertsonetako.
    Uste dut nik ez dudala jasaten horrelako egoera bat baina bakoitza bere egoera dauka eta batek daki zergatik jasaten du jende helduak lan-jazarpena.
    Beste kontu bat da bullyinga. Ez dut ulertzen zer atsegin dagoen beste pertsonari mina egitea.

  24. Txintxirrin-k dio:

    Bere moduan kasu bat ezagutu nuela esan ahal izango luke. Kasu horretan, jazarleak helburua hartu zuen, eta besterik ez zen kaleratzea pertsona bat. Bere aldean, pertsona horrek enpresan oso prestigio ona zeukan. Egoera horretan “gaiztoa” gezurrak esaten hasi zen, sentsurik gabeko korapiloak bezeroekin sortu zituen eta egoera itogarri bihurtu zen.
    Baina langilea ausarta izan zen, bere kartak ondo jokatu zituen eta. Horren ondorioz, gezurrak eta bere benetako izaera estalgabetu zituen.
    Eta, Disney filman bezala, kasu horri esker beste batzuk ezagutu ziren. “Karmak” jazarleari bere merezi eman zion baztertu bukatu zelako eta, erretiraru hartu zuenean, askok champanarekin ospatu zutelako.

  25. Nemo-k dio:

    Dudarik gabe, lan-jazarpena oso arazo larria dela iruditzen zait. Nire inguruan horrelako kasu bat gertatutako inor ez dut ezagutzen.
    Halako egoera batean egongo banintz, lehenengoa enpresan jakinaraztea eta salatzea izango litzateke. Oraindik lan-jazarpena arazo gehiegi salatu gabe daude, beldurragatik. Salatzeko erabakia hartzea erraza ez delako.
    Alde batetik, babestuta ez sentitzeagatik.Bestetik lana galtzeko beldur dira. Naskagarria da horrelako egoerak jasatzea.Beldurrik gabe salatzera animatzen dut, baina agintarien laguntzaz.

  26. Masha-k dio:

    Hasieran pentsatu nuen horrelako gauzak eskolan bakarrik gertatzen zirela. Hala ere, behin horrelako kasu bat ezagutu neun eta jasarpena pairatutako pertsonak alde egiten bukatu zuen beste lanpostu bat aurkutzeari esker. Zoritxarrez, guztiek ez daukate hainbesteko sorterik.
    Niri gertatuko balitzait, nahiz eta lanetik alde egintea gustatu, uste dut erabakia nire egoera ekonomikoaren araberakoa izango litzatekeela. Azken finean, lanik gabe eguneroko gastuei aurre egitea ere iruditzen zait beldurgarria.
    Bukatzeko, uste dut antzeko egoerak uste baino ugariagoak direla baina, gehiagotan kaltetuak lana salatu gabe uzten duenez, ez ditugu ezagutzen. Pena ematen dit behin eskola bukatuta gauzak ez direla aldatzen jakiteak.

  27. eguzkilore-k dio:

    Niri gertatu zitzidan, laborategi batean egin nuen lan eta gutariko norbaitek lan-jazarpena sufritu genuen. Garai hartan lana mantentzea lehiaketa indartsua izan zen eta batzuek mobbing eginez lortu zuten. Egoera salatu arren zuzendariek ez zuten kasurik egin. Beraz, hoberenak ordez indartsuenak geratu ziren. Denboraren poderioz, beraien artean zatikatu ziren eta proiektua pikutara joan zen. Argi geratzen da denok beharrezkoak garela, batez ere, lan-talde egiteko.
    Dudarik gabe, lan-bullying arazo larria da eta isilpeko gaia ere bai. Ikusi besterik ez dago, nola dauden pskiatriaren kontsultak eta baja laboralen mailak.
    Ez dut uste arazoaren konponbidea erraza izango denik, baina Finlandian KIVAren metodoa jarraitzen ari dira eta primeran omen doa. Zehazki, lekukoek sala dezaten oinarrizkoa da.

  28. Katagorri-k dio:

    Zorionez, nik ez dut horrelakorik izan. Baina nire ingurunean bai. Nire lagun batek eta bere bi lankideek urte asko daramate lan-jazarpenarekin nagusiaren erruz, nahiz eta gogorra izan, jarraitu dute lan egiten duela hilabete arte. Izan ere, hirurek laneko baja hartu dute. Lehenik pentsatu nuena, zergatik ez zuen salaketarik jartzen izan zen, eta berak esan zidan nahiago zuela dena ahaztea eta lanetik botatzea, batez ere, bere nagusiaren aurrean ez egoteko.
    Halako egoera batean ez dakit zer egingo nuke, baina segur aski egin behar dudanaren kontrakoa izango zen.
    Zure laguna nola sufritzen duen gaixorik egon arte ikusten duzunean, konturatzen zara arazo larria dela.

  29. Nahia-k dio:

    Egia da gaur egun lan-jazarpena isilpeko gaia dela. Hala ere, edozein langintzatan gertatzen da.
    Nik kasu bat ezagutzen dut. Lan egindako azken boladan bere nagusiek presio handia egiten zioten berari eta gainera hainbat mespretxu jasan izan zituen. Horren ondorioz, depresioak jo zuen eta baja hartu zuen, Nahiz eta,jadanik ondo dagoen, benbora luzea sendatzea kostatu zitzaion.
    Zoritxarrez , gero eta horrelako kasuak gehiago daude. Nire iritziz , gai oso larria da eta nerriak behar izango litzakete egoera horien aurre egiteko. Nik orain arte ez dut lan- jazapenik jasan. Inoiz ez horrelako kasurik sufritzea espero dut

  30. Inuga-k dio:

    Nire senarrak lan-jazarpena sufritu zuen orain dela hamar urte. Bere enpresa ixtear zegoen eta kalte-ordainak sahieztzeko giro jasanezina sortu zuen lankideak enpresa bolondrez utz zezaten.
    Oro har, zaila da horietako jarrerak salatzea eta, are gehiago, frogatzea. Beraz, egoera horretan egongo banintz, beste lan bat bilatuko nuke. Nahiz eta, jakina, batzuetan lan berri bat lortzea erraza izan ez.

  31. Nuhem-k dio:

    Nire ustez, eskola-jasarpena egiten duen pertsona batek etorkizunean bere lanean ere egingo du. Lehen bai eskolan bai lanean bakarrik gertatzen zen. Gaur egun, ordea, sare sozialeek arazoa handitzen dute.
    Horen harira, nik ez dut nire inguruan lan-jazarpena kasurik ezagutzen. Baina uste dut oso zaila izango dela zerbait egitea. Azken batean, lan-jasarperna sufritzen duen pertsona ez dago ondo psikologikoki eta laguntza behar du.

  32. Arrosa-k dio:

    Betiko kontua da jazarpen hitza esparru guztietan, eta egia da lehen isilpeko gaia izan zela; orain, ordea, gero eta gehiago entzuten da..
    Zorionez, ez dut ezagutzen lan-jazarpen kasurik. Dena den, kasuren bat ezagutuko banu edo egoera batean egongo banintz, salaketa jarriko nukeela uste dut; izan ere, ezin da indarkeria psikologika horrekin ados egon.
    Bestalde, ez dut uste arazoa hain larria denik, gaur egungo gasteek gai hori buruz daukaten informazioa oso zehatza eta ugaria delako.

  33. Kexkamuxela-k dio:

    Nire ustez, gaur egunotan lan-jazarpena eta eskola- jazarpenaren gaia kezkagarrienetako bat da.
    Zorionez, ez dut inor arazo honekin ezagutzen, hala ere, telebista ikusten, kasu asko daudela jakin dezakegu. Nik inoiz ez dut horrelakorik bizi izan. Egoera horretan egonez gero, ez dakit zer egingo nukeen, agian lana utzi, baina auskalo.
    Uste dut pertsonaren arabera korapilatsuagoa izan daitekela. Era berean, argi daukana da nik nire seme-alabek baino jazarpen-mota hau sufritu nahiago dudala umeak ahula eta sentiberak baitira, eta hori nire kezkarik handiena da.

  34. Eguzkilorea-k dio:

    Gaur egun, bai lan- jazarpena edo mobbing, bai eskola-jazarpena edo bullying oso arazo larriak dira gure gizartean. Nire ustez, egoera desberdinak dira: bata umeen artean eragiten da, eta beste bata helduen artean. Zorionez, nik ez dut inor ezagutzen kasu horietan. Baina imagina naiteke lan-jazarpena sufritzea gogorra dela. Nik lan-jazarpena egoera izango banu, ziur nago salakatuko nukeela, nahiz eta frogatzea oso zaila izan. Jendeak edozer egiten du bere onurak lortzeagatik.

  35. bidai zalea-k dio:

    Niri ez zait gertatu lan jazarpenik, baina laborategi batean lan egiten nuenean kasu bat ezagutu nuen. Lankide bat bere lan eremuan oso ona zen. Bere nagusia konturatu zen. Baina, antza denez, nagusiak ez zuen norbaitek itzala egitea nahi. Beraz, lankidearen lana zikintzen hasi zen, hark ezintasunagatik kontratua amaitu zuen arte.
    Nik, halako egoera batean, zer egingo nuke? Nahiz eta lan berria lortzea erraza izan ez den, lana utziko nuke, osasuna garrantzitsuagoa delako.
    Nire ustez, lan jazarpena eremu guztietan beti egon da. Baina askotan ez dira publiko egiten beldurragatik.

  36. Gatzagunea-k dio:

    Nik sufritu nuen lan-jazarpena duela urte asko, eta urte gehiegiren zehar. Nire semea oso txikia zenean, eta gaixorik segoan,gainera. Niri aurpegian irribarre asko jarri behar nituen eta gau askotan negar egiten nuen ohean isilean, emaztea ez esnatzeko. Zorionez, azkenean lanpostu hari uztea lortu nuen aurrekora itzultzeko eta orain ez dut nahi gogoratu.

  37. Jazz On-k dio:

    Nire aburuz, langileek lan-jazarpena jasatzen dituzten ehuneko datua oso ikaragarria da, eta nik uste dut oso gai ezkutua delako gertatzen dela. Lana galtzeak jendea beldurtzen du eta horregatik egoera luzatu omen da.
    Egia da gaur bullying-ari buruz mobbing-ari buruz baino gehiagotan hitz egiten dela, baina ikusi besterik ez dago lantokietan betiko arazoak jarraitzen du. Zenbat eta botere gutxiago izan, orduan eta lan baldintzak okerragoak dira, hain justu. Kontuan hartu behar dugu gehien jasatzen dutenak egoera hori emakumeak direla, eta bere kasuan sexu-jazarpenak ohikoak direla halaber. Iaz oso garrantzitsua zen Hollywood gertatu zena, baina ez dugu ahaztu behar egoera hori edozein lantokietan egunero agertzen dela, ospetsua izan ez arren.
    Nire ustez sindikatuak eta legeak jazarritakoak hobeto babestu behar dituzte, langileek eusten duten larrienetariko arazo bat iruditzen zait eta. Halako egoera batean egongo banintz, probak bilatzen eta lekukoak lortzen saiatuko nintzateke, nire kasua justiziaren eskuetara eramateko.

  38. Blanca-k dio:

    Zorionez, ez dut jazarpenaren inongo kasurik ezagutzen nire ingurunean. Normalean, gure lanak nahiko estres sortzen digu gure bizitzan. Honi gure lankidekin arazoak gehitzen badizkiogu gure bizitza penagarri bat izan daiteke.
    Kasu askotan , lanean gure etxean baino denbora gehiago pasatzen dugu. Horrez gain, nire kasuan, beste kasu batzuetan bezala, arazo garrantzitsuetara aurre egin behar dugu eta lankideak gure babes bakarra dira .Horregatik ez dut ulertzen jazarpena egiten duten petsonen buruetan pasatzen denik , horrela joketzeko.

Eman erantzun bat bidai zalea-ri Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s