ZUK ZEUK EGIN!!!

Do it yourself aditu edo profesionalen laguntzarik gabe zerbait sortu, eraldatu edo konpontzeko metodoa da”. Horrelaxe definitzen du Wikipediak. Izena euskarara itzuliz gero, zuk zeuk egin esan nahi du: eragile pasibo izatetik eragile aktibo izatera pasatzea, hain zuzen ere.


Altzariak, arropa, etxetresna elektrikoak, bitxiak, apaingarriak… Guztia guk sortu ahal dugu, eta, nola egin ez dakigunean, lagunduko digun norbait aurkitu beharko dugu. Modu horretan, sortze-prozesuan jende berria ezagutuko dugu, ikasi egingo dugu eta edozer egiteko gai garela jabetuko gara. Garbigailua hondatzen bazaigu, adibidez, agian ez dugu gure kabuz konpontzen jakingo. Eta orduan, zer egin? Bi aukera ditugu: batetik, berria erostea; eta, bestetik, arazoa zein den esango digun norbaiti laguntza eskatzea eta guk geuk konpontzea. Azken horretan sinesten du Do it yourself mugimenduak, etxetresna elektrikoa edo beste edozein gauza konpontzeko edo sortzeko dugun gaitasunean, hain zuzen ere.cosas-que-se-pueden-arreglar-o-reparar-en-menos-de-10-minutos2

Eta zuk ezagutzen duzu ZUK ZEUK EGIN mugimendua? Badaukazu ohiturarik zuk zeuk gauzak egiteko eta berrerabiltzeko? Hala bada, zer egin edo berrerabili ohi duzu? Zerbait apurtzen edo hondatzen zaizunean zer egiten duzu, konpondu ala bota? Zer egingo duzu hemendik aurrera?

 

 

 

 

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

12 erantzun ZUK ZEUK EGIN!!! -ri

  1. Tximeleta-k dio:

    Nik ez nuen ezagutzen mugimendu hau, eta nire kabuz gauzak konpontzea ez zait ondo ematen. Zerbait apurtzen zaidanean teknikariari deitzen diot gauza hori konpontzeko. Berak esaten badit gauza horrek ez duela konponbiderik edo oso gareztia dela beste berri bat erosten dut.
    Hala ere, bere arropa jozten duen jendea ezagutzen dut. Niri erosoa eta merkeagoa iruditzen zait denda batera joatea eta hor bertan arropa erostea.
    Suposatzen dut horrela jarraituko dudala niretzat erosoagoa delako eta denborarik ez dudalako.

  2. Katalintxu-k dio:

    Nire bizitzan mojak mugimendu honetan bide-urretzaileak izan ziren ikasten nuenean eta, irakasgai bat zegoen “preteknologia” zela. Nik neuk egiten nuen dena: margotu, moztu, josi eta abar. Adibidez, ogiaren poltsak, kuadroak, loreontziak, jostailuak…egiten genituen.
    Geroxeago nire aitarekin herrian ikasi nuen gauza gehiago berrikuntzari buruz, horregatik , duela hamar urte nire gelan nik neuk egin nuen denetatik . Asko gustatzen zait nola geratzen zen nahiz eta akatsaren bat dago ,baina, bakarrik nik dakit non dagoen.
    Uda honetan nire bizikleta “customizar” nahi dut. Soilik, gogoak, denbora eta sormena/ kreatibitatea beharrezkoak direla uste dut.
    Anima zaitezte! Atsegingarria delako eta liluragarria ere bai.

  3. Sole-k dio:

    Nik ez dut ezer berreralbiltzen eraldatzeko. Bai papera, bai beira, bai plaztikoa, bai arropa birziklatzen ditut, baina soilik birziklatzen ditut edukiontzira botaz.
    Jendeok diru gutxiago daukagunean edo krisi-garaietan gaudenean, dezakeguna dena konpontzen saiatzen garen egia da ez gastatzeko. Une bertan birziklatzaile bihurtu ari gara.
    Lagunengatik eta familiarengatik “zuk zeuk egin” mugimendua ezagutzen badut ere eta nola edozein altzari bihurtzen duten ikusi badut ere, nik dakit ez dudala honetarako balio, ez daukadalako patzientziarik eskulanerakoak.

  4. Alaveszale-k dio:

    Gaur arte, nik ez nuen ezagutu “zuk zeuk egin” mugimendua. Mugimendu mota hau, krisi-garaietarako egokitu direla uste dut, eta familientzat soldata-errekurtso gutxirekiko. Baina bestalde, empresarioa kaltetuta ikusten dela uste dut eta ekonomia ez bada aurrera ateratu, herria hondatuko da. Beraz, nik erostea eta kontsumitzea nahiago dut. Nik ez ditut gauzak berrerabili ohi eta apurtu badira zakarretara botatzen ditut. Hemendik aurrera, bera egingo dut.

  5. Noa-k dio:

    Betidanik eskulanak izugarri gustatzen zaizkit; bai apangarriak, bai altzari txikien zaharberritzea egitea asko erlaxatzen zait. Nire iritziz, nahiko trebea naiz. Hala ere, etxeko konponketak egitea ez da batere gauza bera. Etxean matxura bat agertu bezain laster, aitari deitzen diot konpontzeko. Zorionez, aita ahalik eta azkarren etortzen da eta berehala arazoaz arduratzen da. Nik uste dut, gaur egungo tresnak berrerabiltzea oso garrantzitsua de la eta ez dagoela den-dena berriro erosterik.

  6. Amets-k dio:

    Nik ez nuen ezagutzen mugimendu hau, baina etxean zerbait apurtzen denean konpontzen saiatzen gara. Guk geuk ez dugu konpondu ohi, normalean ez dakigu eta.
    Oso trebea den lagun bat daukagu, eta beti etxetresna elektrikoen konponketekin laguntzen digu, baldin eta arazoak ez badu konponbiderik orduan zaborrara botatzen dugu.
    Nire ustez, gaur egun, oso garrantzitsua da ahal den guztia berrerabiltzea eta ahalik eta gehien birziklatzea. Denon artean ingurumena babestu behar dugu.

  7. Maripuri-k dio:

    “Zuk zeuk egin” mugimendua ezagutzen dut eta ideia oso ona dela iruditzen zait. Adibidez, txikitan, nire ama Nesquik ontziak berrerabiltzen zituen, hala boligrafoak, nola margoak uzteko, eta, oraindik, etxean daude.
    Hala ere, gaur egunean, ez nago erabiltzen ditudan gauzak eraldatzen ohituta, tresnak konpontzen ez bainaiz batere iaioa. Gainera, ez daukat irudimenik; hortaz, ez naiz beste erabilera bat emateko gai, ikastea gustuko nukeen arren. Ez daukadanez patzientziarik, erabiltzen ez ditudanak zakarrontzira bota ohi da eta beste tresna bat erosten dut, erosoagoa eta azkarragoa ere bada eta.
    Hala eta guztiz ere, ahalik eta lehenen ohitura hori aldatu behar dugu hain kontsumista izateari uzteko.

  8. Zirimiri-k dio:

    “Zuk zeuk egin” mugimendua ezagutzen dut etxean eskulanak eta horrelako gauzak egitea asko gustatzen zaigulako, ahizpari izan ezik.
    Egia da mugimendua krisiagatik sortu zela kapitalismoaren kontra borrokatzeko, baina nire ustez gaur egunean bizitzaren eremu guztietan erabil dezakegu. Nik askotan erabiltzen dut opariak egiteko, eskuz egindako opariek nortasun handiagoa daukatela uste dudalako. Urte askoz koadroak margotu nituen eta urtebetetzeetan oparitzen nituen.
    Ni pixka bat ipurtairea naiz eta ezin naiteke geldituta egon, begiratzen baino ez. Horregatik, izugarri gustatzen zait gauza berriak ikastea eta, ikasitakoan, erabiltzea. Adibidez, aurreko udan, herrian daukagun etxola batean pladur jarri genuen, noizbait solairua hormigoitu genuen… Gainera, iaz soldadura kurtso bat egin nuen, interesgarria iruditzen zaidalako eta gutxien uste den egunean erabil dezakedalako.
    Amaitzeko, poz handia sentitzen duzu gauzak zuk zeuk egiten duzunean eta ni beti nago ikasteko prest.

  9. ITZI-k dio:

    “Zuk zeuk egin” mugimendua Youtube-ri esker ezagutzen dut, horri buruzko bideo asko dagoelako. Oro har, mugimendu horren helburua oso interesgarria iruditzen zait, bai gauzak aprobetzatzera, bai jendearen kreatibitatea handitzera bultzatzen duelako. Gainera, kontsumistako gizartean bizi garenez, horren bidez, gauzaren balioa estimatzen laguntzen diogu, xahutzaileak ez izateko.
    Bestalde, margolanak eta eskulanak egitea asko gustatu arren, ez naiz batere trebea gauzak konpontzen. Beraz, aitortu behar dut, zerbait hondatzen zaidanean, beste berri bat erosi edo teknikariarengana joan nahiago dudala.
    Amaitzeko, etorkizunean, denbora izango banuke, gauzak berriztatzea gustatuko litzaidake.

  10. Roboto-k dio:

    Ezagutzen dut ZUK ZEUK EGIN. Bideo batzuk ikusi ditut nola ordenagailu bat eraikitzeari buruz baina inoiz ez naiz animatu.
    Normalean, zerbait hondatzen denean, saiatzen naiz konpontzea. Baina egia esaten badut, apurtzen diren gauzak gutxitan konpontzea lortzen dut, eta azkenean, gauzak profesional bati eramaten dizkiot.
    Askotan, berrerabili ahal izaten den edozein gauza ikusten dudanean gordetzen dut berrerabiltzeko, baina azkenean hilabete batzuk ondoren, guztiak zaborrean amaitzen dira.
    Hemendik aurrera, saiatuko naiz ikastea nola konpontzen eta nola birziklatzen gauza batzuk

  11. athletizalea-k dio:

    Ea ezagutzen dudan “Zuk zeuk egin” mugimendua? Inoiz ez nuen “Zuk zeuk egin” mugimendua entzun, baina gauzak berrerabil ohi dituzten jendek eta dendek ezagutu ditut.
    Ea dudan ohiturarik zuk zeuk gauzak egiteko eta berrerabiltzeko? Asko gustatzen zaizkit gauzak konpontzea edo berrerabiltzea, begira, banitzake gauza guztiak konpon edo berrerabil, egingo nuke, bai. Begira, Errigoitin bizi nintzenean mahai bat egin nuen bi kupeleekin eta hilarri batekin (erantsitako argazki) Harora joan nintzen kupelak hartzera, eta gero etxean, kupelak konpondu nituen, zaharragoak zirelako; eta zorionez, kanpusantuan botatzeko hilarri bat zegoen, bertan, ardunadunak baimena eman zidan hilarria hartzeko.
    (https://www.dropbox.com/s/8w0agthz1hzm0a8/Mahaia.jpg?dl=0)

    Ikasketak bukatutakoan, elektro-tresnako teknikari lanbidea ikasi nuen. Beraz, nik neuk konpontzen dudan zerbait gauza apurtzen dela. Kontuz, bermea badu osteko zerbitzuri deituko diot.

  12. TXAPI-k dio:

    Egun, esaten da kontsumismo handia arazoa dela. Antza denez, mugimendu batek adierazten du era bat hori murrizteko. “Do it yourself”-ek planteatzen du pertsona trebea eta ideiarekin berrerabilea produktu zahar batzuk. Beraz, etxetresna elektrikoak edo beste edozein gauza konpontzeko edo sortzeko gaitasuna dugunez, berreziklatzeko ahalbidea daukagu berrerabilera bultzatuko dugu. Oso ideia ona eta praktikoa da. Gai izan behar dugu gauzak konpontzeko eta gauza berriak egiteko gu geuk. Gainera, trebetasuna batera oso atsegingarria konponketaren egilearentzat izango da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s