HEMEN EZ DAGO APARKATZERIK!

 

mujer-aparcando-hueco

Asko dira edozein hiritan erdialdean aparkatzea gero eta zailagoa dela esaten dutenak. Zure ustez, zein da arrazoia? Zergatik ez ditugu garraio publikoak erabiltzen? Egia al da aparkaleku bila ematen dugun denborak estresatzen gaituela ala ez da hainbesterako?

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

11 erantzun HEMEN EZ DAGO APARKATZERIK! -ri

  1. Izurde-k dio:

    Erantzuna oso erraza da: oso zaila da aparkatzea, jendeak kotxea edozein lekura joateko erabiltzen duelako. Kaso gehienetan kotxea ez da beharrezkoa; bai oinez, bai bizikletaz, bai autobusez joan ahal da.
    Autobusa erabiltzeak desabantailak dituela onartzen dut: ordutegui bat dauka, ez da leku guztietara ailegatzen… Baina hala ere, garraio publikoa erabiltzea garrantzitsua da, bai hiriko zirkulazioa ez oztopatzeko, bai ingurumea zaintzeko.

  2. Masha-k dio:

    Argi daukat arrazoi nagusia dela ibilgailu kopurua; ikusi besterik ez dago zenbat kotxe dauden familia bakoitzean. Halaber, uste dut gero eta alferragoak garela, kotxea hartzeko gai baikara bazterrean dagoen okindegira joateko.
    Garraio publikoari dagokionez, nahiz eta ondo funtzionatu (behintzat Gazteizen), jendeari ez zaio haien ordutegiaren menpe bizi izatea gustatzen eta uste du kotxez joatea azkarragoa dela. Hala ere, ez da konturatzen aparkalekua bilatzen autobusa itxarotzen baino denbora gehiago ematen duela.
    Bestalde, uste dut ez dagoela arpakalekua bilatzea baino estresagarriagorik, batez ere, presaka zabiltzenean, horregatik oinez joatea nahiago dut.

  3. Marigorringo-k dio:

    Supotzatzen dut baietz. Ni erdiguneko ondoan zegoen auzo batean bizi izaten naiz eta ez daukagunez OTArik, jendeak hirigunera joateko nire auzoan aparkatzen dute. Horrexegatik da zaila ere nire auzoan aparkatzea.
    Nik estresatzen dut presa badaukat eta ez dut aurkitzen aparkalekurik.
    Ez dakit zergatik ez zaio gustatzen jendeari garraio publikoak erabiltzea. Agian, itxaron behar izateagatik edo batzuetan jendez beteta zeudelako.

  4. Txintxirrin-k dio:

    Oro har, erdigunean eraikinak zaharrak dira eta, horren ondorioz, ez daukate garajerik. Gainera, kaleak, estuak izateaz gain, kasu askotan oinezkoen bihurtu dira.
    Baina erdiguneko auzokideek ere beribilak dauzkate eta, edozein lekutan aparkatu behar dituztenez gero, haiek bakarrik aparkaleku guztiak betetzen dituzte.
    Hala ere, nahiz eta aparkalekua lortzeko plangintza egin behar dela egia izan, erdialdean erosketak egin nahi badituzu, estresaren eta asto gisa joatearen artean aukeratu behar izango duzu eta, zalantzaren aurrean, estresak ez du hainbesterako ematen.

  5. Nahia-k dio:

    Egia da hiri batzuetan erdialdean aparkatzea ezinezkoa dela.
    Esate baterako, Gasteizen, garraio publikoak ondo funtzionatzen duela uste dut, ortutegi zabal baitago eta sarritan ibiltzen da. Beraz, bertan erdigunean joateko ez da beharrezkoa autoa hartzea, kasu batzuetan izan ezik. Hala ere , jende asko edoizen lekutan kotxez joaten da eta aparkalerurik ez aukitzean , nahiko estresatzen du, bertan gero eta aparkaleku gutxiago dagoelako.
    Horregatik, garraio publikoa gehiago erabiltzen saiatu behar da. Gainera, Gasteiz hiri eroso bat da biklitetaz eta oinez mugitzeko.

  6. Tximeleta-k dio:

    Gero eta gehiago zailagoa da erdigunean aparkatzea, gero eta kotxe gehiago dauzkagulako eta erdiguneko kale nagusiak oinezkoentzat direlako. Horregatik, komenigarria izango balitz, garraio publikoak erabiltzea, baina halaber uste dut garraioek merkeagoak izan behar dutela. Garraioko ren dagokienez, bistan dago, Gasteizko ibilbide batzuk ez direla hain ondo funtzionatzen, adibidez Jundiz autobusa, oso eskas izateagatik.

  7. Lorea-k dio:

    Erdialdean bakarrik? Nire gurasoak adurtzan bizi dira eta ezinezkoa da aparkatzea. Nire ustez, gero eta lekua gutxiago dago Udalak hartzen dituen erabakiengatik. Tranbia dela, bus azkarra dela, han ez dago aparkatzerik. Gainea, lekua bilatzen ematen dudan denbora estresatzen nau, batez ere, presaka nabilenean.

    Bestalde, erdialdera joaten garenean oinez edo autobusez joaten gara. Denboraren poderioz garraio publikoa erabiltzera behartuta egongo garela uste dut, oinezkoen hiria izango delako Gasteiz. Baina, momentuz jendea norberaren kotzea erabiltzea nahiago du leku batetik bestera joateko askoz azkarrago delako, urrun biziz gero erosoagoa delako eta ez dugulako gustuko garraio publikoen menpe egon.

  8. eguzkilore-k dio:

    Arrazoia, familia bakoitzak gero eta kotxe gehiago dauzkalako, bai edozein gauza egiteko kotxe erabiltzen dugulako.
    Gidatzen ez dudanez, aparkaleku bila ematen dugun denborak ez naute batere estresatzen. Behin, kotxea erostea pentsatu nuen, baina zenbaketak egin ondoren, garaioak publikoak askoz merkeagoa zela konturatu nintzen. Beraz egunero autobusa erabiltzen dut. Eta, TUVISAk berak, aparka dezala!

  9. Nemo-k dio:

    Bistan da gero eta kotxe gehiago dagoela eta jendeak denetarako hartzen duela autoa. Gainera, erdigunean bertan aparkatu nahi du. Aparkatzeko leku gutxiago dagoenez, denbora luzea aparkaleku bila ematen du, eta azkenean horrek estresatzen du, batez ere presaka dabilelako.
    Garraio publikoen kontuan, uste dut ondo funzionatu arren, jende askori ez zaiela haien ordutegiari adi egotea gustatzen.

  10. elendash-k dio:

    Bufff…
    Erdigunean bizi naiz, eta gero eta zailagoa aparkatzea zenez, garaje bat lokatzea erabaki nuen. Asteburuetan nonbait hor autoa uztea ezinezkoa zen, hori dela eta hilabetero garajea ordaintzen dut. Alde batetik, ordaintzeak amorru ematen dit, bestetik, oso erosoa dela aitortu behar dut. Behintzat, lanetik itzultzen naizenean nire lekua daukadala pensatzen dut.
    Hasieran, etxea erosi nuenean, (Sicilia 1920), eta Udalak txartela TAO aparkatzeko eman zidan, txantxetan zegoela uste nuen, kaleak aparkatzeko zirelako hurrengoak ziren: San Prudencio Kalea, Fueros Kalea, Andre Maria Zuriaren Plazan eta abar. Adarjotze bat zirudien, baina ez… egia zen.
    Hori aldatzeko nire proposamena Londresen edo Madrilen bezala izango litzateke: ez sartzea erdigunean autoekin, auzokoak bakarrik…
    Baina, hori Gasteizen ez da gertatuko. Gainera, beste auzo batzuetan ere, gero eta zailagoa da aparkatzea. Tamalez, denok arazo bera daukagu, auto gehiegi dauzkagulako.

  11. piparra-k dio:

    Gaur egungo hirietan, gero eta oinezkoen alderdi eta berdegune gehiago daudelako dela uste dut. Horren ondorioz, hirigunetan kotxeentzat gero eta lek gutxiago dago.
    Hala ere, guk kotxeak erabiltzen jarraitzen ditugu.

    Oro har, ez ditugu garraio publikoak erabiltzen bakarrik erosotasunagatik, nahiz eta ziur aski azkenean denbora gehiago galdu.

    Normalean, kotxez hirigunetan ibiltzen den jendea estresatuta dago, baina horri ez duzula lekurik topatzen gehitzen badiozu, imajina ezazu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s