Oporrak bakean

Hirukotearen-agurra Izango al zinateke harrera-familia? Ez ote da gogorregia umeontzat, behin udaldia bukatuta eta opariz zamatuta “zoaz bueltan polit hori , zu ez zara hemengoa eta” esatea? Behin  hemengo oparotasuna ikusita… Zer iruditzen zaizkizu horrelako ekimenak?

https://www.berria.eus/paperekoa/1888/032/001/2019-03-27/etortzen_diren_umeak_beren_herrialdearen_isla_dira.htm

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

15 erantzun Oporrak bakean -ri

  1. Enara-k dio:

    Gaur egun, udan gure hiriko kaleetan gero eta Saharako errefuxiatu gehiago ikus ditzakegu. Hori gauzatzeko, programa asko daude eta horietariko bat Bakean programa aipa dezakegu. Programa horri esker, Saharako umeak bi hilabete etor daitezke gure hirira. Hala ere, gai horrek iskalbila asko dakartza. Beraz, egoera horri begira, geure buruari itaunduko diogu: horrelako programek umeei onurak edo kalteak eragingo ote dizkiete?

    Alde batetik batzuek Saharako umeei horrelako ekimenek aurkera ona eskaintzen omen diete. Beste bizimodu bat ezagutzeko posibilitatea daukatenez, pozik etortzen dira. Hemen oporretan bezala daude eta harro ez ezik, zoriontsu ere sentitzen dute, beraien herrialdeari buruz hitz egiten badute. Hori dela eta, hona etortzen diren bi hilabeteak amaitzean, jaioterria itzultzeko irrikan daude. Hemengo helduentzat, ordea, oso gogorra da, sortzen den lotura harrigarria baita.

    Beste alde batetik, beste batzuek horrelako ekintzek umeei kaltegarriak omen deitzete, hemengo oparitasuna ikusten dutelako. Babezten dituzten familiek denbora izan behar dutenez, horrek zailtzen die familiak erakartzea. Halaber, arlo batzuetan arreta jarri behar dute. Umeak osasuntsu dauden arren, anemia, hortzak edo begiak zaintzeko beharra dauzkate.

    Bukatzeko, gure inguruko jendeak hango egoera eta historia ezagutzeari oso ondo deritzodalakoan nago. Truke horiek egiterakoan, bai Saharakoek, bai hemengoek zerbait ikasi beharko genuke. Lehenik, Saharako errefuxiatuei dagokienez, hemengo bizitzaren alde onak eta alde txarrak erreparatu beharko lizkiekete. Nahiz eta gauza edo erraztasun gehiago izan, konturatu beharko lukete horregatik ez garela beraiek baino alaiagoak. Bigarrenik, hemengo pertsonei begira, beti gehiago izan nahi badugu ere, hori ez dela gakoa ikusi beharko genuke, persona asko gutxienekoarekin bizi direlako eta oso zoriontsu daudelako. Hortik atera kontuak!

  2. Pa Ele-k dio:

    Egia da, udaldia amaitzen denean, gogorregia izan daitekeela umeentzat berriro aurreko egoerara itzultzea, hots, euren jaioterrira bueltatzea. Dena den, nire aburuz, ume bat etxean hartzea eragozpen baino abantaila gehiago ditu zein harentzat zein zaintzaileentzat. Alde batetik, harrera-familia izatea hezigarria delakoan nago, behin etxeetan umeak hartuta, kultura berri bat zuzenean ikus eta ikas dezaketelako eta, are gehiago, garapen bidean dauden herrialdeen egoera hobeto uler dezaketelako. Beste aldetik, haur horietako bat etxean hartzea onuragarria eta osasuntsua dela uste dut, izan ere, elikadura edota osasun arazoak konpondu dezaketelako. Komunikabideetan egunero ikusten dira zenbait herrialdeetan gero eta pertsona gehiago egoera latzan bizi direla, batez ere txikiak, bere inguruan gabezia asko dituztelako; beraz, epe oso gutxiz izan arren, laguntza jasotzeari primerakoa deritzot. Azken finean, horrelako ekimenen xedea gainerakoei lagundu ahal izatea da, kasu honetan, umeei, ahulenak dira eta.

  3. INA MAY GASKIN
    Harrera-familia zerbitzua gizartean ikusezina izanda ere, gizakiok elkarri nola lagun diezaiokegun erakusten digu. Hau da, nola traumaz betetako ume batekin egote hutsak dauzkagun baliabideak gararazten dizkigun. Horrez gain, harrera familiek diote beren eskarmentuei esker, onura batzuk jasotzen dituztela. Adibidez, datozkien umeak erabat desberdinak izanik, jatorriari zein usadioei begira, hezteko modu berriak ikasi behar dituzte. Hala, gero eta ezagutza handiagoa dute haur-psikologiaz.

    Haatik, dena ez da arrosa kolorekoa, desabantailak ere daudelako. Askotan, umeek dakartzaten arazoak direla eta, liskarrak ere nola kudeatu jakin behar dute. Gainera, haurrak beren inguruan ia denbora osoa kalean dabiltzanez, askok ez dute helduon arauak zertan onarturik. Are gehiago, lekua, etxea nahiz guraso berriekin moldatu behar dutenez, normalean, egokitzapen epea beharrezkoa da aldaketa guztiak ondo hartzekotan.

    Bestalde, etxera itzultzeko orduan, zerbitzu honetan izena eman nahi dutenek argi eduki behar dute, emozionalki zaila izango dela agurketa.

    Nolanahi ere, gurasoen eta umeen arteko atxikimendua betiko irauteak kompentsa dezake alde txarra.

  4. Astigar-k dio:

    Oporrak bakean izeneko programak Saharako haurrei Euskal Herrian bi hilabetez egoteko aukera ematen die. Honek alde onak eta alde txarrak dituelakoan nago.
    Alde batetik, haurrak hemen egonez gero, osasun azterketak izan ditzakete eta tratamendua jaso dezakete. Gainera, euren benetako bizimodua ahazteko beta ere izan daiteke, eta ezin da ukatu hemen sekulako bizipenak izango dituztela.

    Beste aldetik, programa ekintza ona dirudien arren, benetako arazoa ez duela konpontzen uste dut. 9 eta 12 urteko umeek programan parte hartzeko aukera dute, baina 12 urte betetakoan, bertan behera uzten dituztela ematen du. Gainera, hemen bi hilabete baino ez badira egoten, ankerkeriatzat har genezake ekintza hau, hots, bizimodu eroso eta lasaia erakusten diete eta segidan euren bizimodura bueltatzen dituzte.
    Benetan haurren bizimodua aldatu nahi baldin bada, Saharan azpiegiturak eta, oro har, bizi baldintzak hobetu egin behar dira. Bestela, haur horientzat, hemen igarotzen duten denboraldia amets lausoa baino ez da izango.

  5. Mara-k dio:

    Orain dela zenbait urte, beste herrialde batzuetara bidaiatzea oso garestia zen. Gaur egun, berriz, hainbat programari esker erosotasuna eta bidaia ekonomikoak ziurtatuta daude ume afrikarrentzat, baita esperientzia ahaztezinak bizitzea ere.

    Alde batetik, Espainian bi hilabete igarotzeak hainbat abantaila dauzka, bai harrera-familientzat bai etortzen diren umeentzat, honek gizarte multikulturala eta inklusiboagoa sustatzen eta arrazakeriari aurre egitea errazten duelako. Era berean, umeak pozik bizi diren arren, bidaiatzeko eta erlaxatzeko aukera beti izaten da onuragarria, batez ere haurtzaroan, eta kulturen arteko desberdintasunak aberasgarriak izateaz gain, beste pertsonekiko tolerantzia izaten ere ikas daiteke. Gainera, elkarren artean sortzen diren harreman bereziak ahaztezinak dira, beste familia bat izatea bezalakoa delako.

    Bestetik, ezin da ukatu zenbait gauza hartu behar direla kontuan ume bati etxean harremana eman aurretik. Lehenik eta behin, nahiz eta umeak osasuntsu egon etortzerakoan, elikadura eta garbitasuna mantentzea funtsezkoa da gaixotu ez daitezen. Halaber, etortzen den momentutik etxean zein kalean egoteko arauak azaltzea lagungarria litzateke, portaera txarra edo desobedientzia sahiesteko. Bestalde, umeekin ekintza desberdinetan parte hartzeak harremanak sendotu ditzake, ordea, umeak zaintzea mimatzearekin nahastea egoera larria eragin dezake, hortaz, mugak ezari behar dira.

    Bukatzeko, aurreko guztia laburbiltzeko, proiektu hauek garatzea ideia ikaragarria dela eta soilik alde onak ekar ditzakeelakoan nago, izan ere, gure ohiturak alde batera uzteko aukera ezin hobea eta behintzat behin guztiok bizi beharko genukeen esperientzia da.

  6. Lorea-k dio:

    Nik dudarik gabe harrera-familia izango nintzateke. Alde batetik umeak asko gustatzen zaidalako; eta, beste alde batetik, umeei laguntzeko. Nahiz eta haientzat gogorregia izan beraien herrira bueltatzea hemen nola bizi garen ikusitakoan, usted dut merezi duela hona etortzea hilabete batzuk beraien herrietan gertatzen ari dena ahazteko. Beraz, ondo iruditzen zaizkit horrelako ekimenak.

  7. Tximeleta-k dio:

    Horrelako ekimenak ondo iruditzen zaizkit baina uste dut gogorregia izango dela bi parteentzat.
    Alde batetik, hemengo famiarentzat ez da batere erraza izan behar, bakoitzak kultura eta ohiturak ezberdinak dauzkalako. Bestetik, hona etortzen diren umeak, bolada baterako bere familiak utzi dituzte, eta asko kostatzen zaiela uste dut, nahiz eta hemen bizitza hobe eduki…

  8. Marigorringo-k dio:

    Ekimen hori asko gustatzen zait baina uste dut niretzat zaila izango dela umeak agurtzea. Batzuetan pentsatezen dur harrera-familia izan gaitezen baina azkenean ez dut inoiz erabakitzen.
    Alde batetik, segur aski berarentzat zaila dadabete bere herrialdera itzultzea hemen bizi eta gero baina bestetik, han bere familia egoten da eta hori inportanteena da batez ere, umeak direlako.

  9. Txintxirrin-k dio:

    Horrelako ekintzak ondo iruditzen zaizkit, batez ere, bere herrialdetan, ume horrei elkarbizitzako eredu garrantzitsu batzuk falta zaizkielako eta hona etortzeak beste ikuspegi bat ematen die.
    Umeek badakite udaldia bakarrik pasatuko dutela, hala ere, bere etxera itlultzea gogorra izan behar du, azken finean seme-alaba gisa bizi izan direlako.
    Gu ez ginateke harrera-familia izan ahal izango. Ume bat zaintzeak zure denbora guztia eramaten du eta, horretarako, familia osoak lagundu behar du. Horregatik, erraza izan ez denez gero, harrera-familiak miragarriak iruditzen zaizkit.

  10. eguzkilore-k dio:

    Garai batean, Jose eta biok harrera-familia egitea pentsatu genuen, baina, azkenean ez genuen egin eta gaur gure bikotea daukagunez, hirukotearen-agurra egitea ezinezkoa izango da.
    Garai hartako lagun batek, ordea, egin zuen eta umeak aurten 18 urte beteko dituenez, non bizi izango den erabakiko du. Izan ere, ez da urtero bizpahiru hilabeteko laguntza, baizik eta, bere biziko baldintzak hobetzeko aukera bat. Horixe da, hain zaila erabakia hartzea, epe luzerako konpromiso delako, garai hartako umearekin (gaur gizon bihurtuta), zein bere benetako familiarekin.
    Bestalde, Alesey, gure artean hainbeste denbora pasatu zuenez, bai hizkuntza, bai ohiturak primeran esagutzen ditu. Hemengotzat hartzen dugu.

  11. Masha-k dio:

    Nire ustez, nahiz eta ekimenaren mamia ona izan, ez daukat hain argi etorritako umeengan onerako eragiten duen ala ez, behin uda bukatuta, harrera-familiari ez ezik hemengo bizimoduari ere agur esan behar baitiete umeek.
    Harrera-familiei dagokienez, uste dut haiek ere jasan behar dituztela ondorio txarrak. Azken finean, ezinezkoa da umeak maite izateak eta, lehengo eskutik dakit haien etorkisun gogorrean pentsatzeak tristura eragiten diela.

  12. Nemo-k dio:

    Nahiz eta horrelako ekimenak egitea ondo iruditu, ez naiz harrera-familia izateko gai sentitzen. Pentsatu nahi dut ekimen hauek onerako eragiten dutela umeengan, baina ez daukat erabat argi. Segur aski gogorra izango da udaldia pasatu eta gero bere hirira itzultzea.
    Bestalde, beste kultur bat ezagutzean gauza asko familiengandik ikasten dituzte eta, aldi berean, harrera -familien eta umeen artean sortutako harremanak bereziak dira. Umeek ere familiei beste gauza batzuk irakazten dizkiete. Eta hori eskarmentu ona da guztientzat.

  13. piparra-k dio:

    Harrera-familia oso ekintza ona iruditzen zait, horrela, umeei bere infernutik irteteko aukera ematen zaielako. Nahiz eta gure artean egun batzuetan bakarrik egon, berarentzako eskarmentu paregabea izan behar du.
    Hala ere, mundu honetan gauza guztiak bezala, oporrak ere amaitu dira, eta bere herrialdea itxuli behar dute.
    Edozein kasutan, harrera familiarekiko harremana nahiz bizitzako eskarmentua oso garrantzitsuak dira umeentzat. Beraz, ziur aski, lehen mundura etortzea merezi dute.
    Horrez gain, momentu horretatik aurrera, esèrientzia horrek ume horien bizitzan aldaketa handia eragin ahalko duela uste dut.

  14. Nahia-k dio:

    Horrelako ekimenak oso ondo iruditzen zaizkit. Alde batetik, aukera zoragarri bat da umeentzat. Esate baterako, Saharako ume batzuk baldintzak eskasetan bizi direnez. , bere osasuna ahula izaten dira eta ekimen horri esker, behintzat, 2 hilabetez harrera-familiek ondo zainduko dituzte eta gainera , osasun-arreta izango dute. Besteik, nire ustez, parte hartzen den lehen aldia oso zaila izan behar dela ondo moldatzeak bi alderen artean, bere bizimodua oso desberdinak direlako. Hala ere, zalantzarik gabe elkartasun ekintza handia dela uste dut. Agian , beste garai batean probatuko nuke.

  15. Katagorri-k dio:

    Ni ez nintzateke izango harrera-familia, ezta pentsatu ere, udako oporrak pasatu eta gero, segurazki ez nuke utziko joatea, harreman estua sortzen delako. Gainera, kasu askotan udaro umea etxe berbera egoten denez, familiako kide bat bihurtzen da eta, oso gogorra izango da agurtzea hurrengo urtera arte pentsatuz.
    Hala ere, horrelako ekimenak ondo iruditzen zaizkit, umeak familia hori berarena ez den jakin arren, gustura sentituko baitira. Horrez gain, bertako familientzat oso ideia ona irudituko zaie, bestela inoiz ez lituzkete izango horrelako oporrik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s