Familia ugariak

Imagen relacionadaSei, zazpi, zortzi, bederatzi, hamar, hamaika edo hamabi neba-arrebako familiak izatea ez zen hain arraroa lehen. Guztiak baserrian bizi ziren; helduenek gazteenak zaintzen zituzten; batzuk moja edo apaiz joaten ziren, etxean elikatzeko aho bat gutxiago izateko; eta soroan edo animaliekin lan egin behar zenean, bazegoen nahikoa esku laguntzeko
prest.
Gaur egun, ia pentsaezina da hainbeste seme-alabako familiak irudikatzea; izan ere, familia handi horien kopurua asko txikitu da eta joera horri eusten dio.

Zergatik uste duzu murriztu dela hainbeste seme-alaba kopurua? Horrek zer eragin izan dezakeela uste duzu? Zein dira, gaur egun, familia ugaria izatearen alde onak eta txarrak?

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

18 erantzun Familia ugariak -ri

  1. Sole-k dio:

    Gizarteak bizimodua aldatu du; beraz, familia erazteko modua ere bai.
    Aspaldi, gurasoek makina bat seme-alaba zeuzkaten, baina, oro har, seme-guztiei ez zizkieten aukera berberak ematen. Adibidez, hamabi seme-alaba zeuden familia ugari batean: hasteko, zaharrenak hazi ahala, gazteenak zaindu behar izaten zituzten, guraso bihurtzen ziren. Bestalde, bitartekoak bizirik ateratzen ziren eta bukatzeko, ikasi ahal izaten gazteenak ziren.
    Dudarik gabe, hainbeste etxe berberan izatean, bai edo bai, bizitzarako balio garrantzitsuak ikasten zituzten, bakoitzak nahi zuen bezala bere bizitzan erabili arren.
    Gaur egun, nik uste, familia ugari eraztea pentsaezina edo zaila dela, gure seme-alaba guztiei aukera berberak eman nahi baitizkiegu eta nahiz ekonomikoki nahiz kontzilizioa bi arrazoi garrantzitsuak direla.

  2. Alaveszale-k dio:

    Denborak aldatu dira. Behinola, familiak nekazaritzan eta abeltraitzan aritzen ziren, trukera, eta seme-alabak izateko orduan aurrerapen gutxiago zeuden. Ez zegoen arretarik.
    Garai honetan, dena aldatu du eta krisi ekonomikoarekin, bikoteek seme-alabak izatearen beldurra dute. Haientzat, bi seme-alaba baino gehiago izatea pentzaezina da.
    Gaur egun, haur baten mantenua oso garestia da, eta egonkortasun ekonomikoa izan ezean, seme bat haztea oso zaila da.
    Bestalde,familia ugariek garraioan edo ikasteko beketan deskontuak dituzte. Baina nire iritziz, ez da nahikoa.

  3. Panpox-k dio:

    Lehenik eta behin, esango dizuet; gizartea asko aldatu dela. Horregatik, hainbeste seme-alaba kopurua murriztu dela, uste dut. Horrez gain, lehen, aita, ama eta seme-alabek osatutako familiak ziren gehienak, alegia, familia tradizionalak ziren. Eta orain, berriz, familia tradizionalaren eredua dezente aldatu da. Adibidez, seme-alabarik gabeko familiak, guraso bakarrekoak…
    Gaur egun, zaila da familia ugari eraztea. Nire ustez, seme-alabak mantentzea oso garestia da. Izan ere, gero eta beranduago amaitzen dituzte ikasketak edo beranduago hasten dira lanean. Familia ugaria zarenean, beherapenak dituzu, baina hori, ez da nahikoa. Amaitzeko, kontziliazioari dagokionez, erraztasunak gehiago beharko lizkigukete.

  4. Amets-k dio:

    Gaur egun gizartea asko aldatu da eta ezinezkoa da lehen adina seme-alaba edukitzea. Aspaldiko ohitura zen emakumea etxean umeekin geratzen zen eta gizona lan egitera joaten zen. Baina orain berriz, biek kanpoan lan egiten dute eta lagutza gehiago beharrezkoak izango lirateke lana eta familia bateragarri egiteko.
    Seme bat duzunean, oso gogorra da bera aitona-amonen etxean edo haurtzaindegian uztea lan egitera joan behar duzulako. Nire ustez, pixkanaka aurreratzen ari da, baina oraingoz, argi dago ez dela nahikoa gero eta ume gutxiago jaiotzen direlako eta gure gizartea gero eta zaharragoa delako.

  5. Susana-k dio:

    Lehen normala zen seme-alaba asko edukitzea. Ez zuten antikontzeptiborik ipintzen eta etortzen ziren seme-albak zuezkaten. Herrietan etxe handiagoetan bizi ziren eta hobeto antolatzen ziren. Helduenek gazteenak zaintzen dituzten, lehenago etxetik ateratzen ziren lana bilatzera edo etxean laguntzen zieten animaliekin edo soroan.
    Orain niri hain seme-alaba edukitzea oso zaila iruditzen zait. Alde batetik, etxeak txikiagoak dira, seme-alaben ikastaroa, arropa, janaraia ordaindu behar dira, eta gizarte oso kontsumistan bizi gara. Gainera, gero eta beranduago amaiatzen dituzte ikasketak, beraz, beranduago hasten dira lanean eta bizitza independientea egitea ere beranduago lortzen dute.
    Bestetik, orain normalean bi gurasoek lan egiten dute eta seme-albekin kontziliazioa zailagoa da: ikastola, eskolaz kanpoko ekintzak, etxekolanak,.. Bikoteek seme-alaba dauzkate geroago, beraz seme- alabak izateko denbora-tartea txikiagoa da.
    Nire ustez seme-alaba miresgarriak dira baina zaintzen lan gogorra da. Horregatik nik uste dut kasu honetan gutxiago gehiago dela, eta nire muga bi seme-alabak dira.

  6. Rebeca-k dio:

    Urtez urte gizartea etengabe aldatzen da. Zalantzarik gabe, denbora pasa ahala, ohiturak, zaletasunak eta bizitzan dauzkagun helbururuak ere aldatzen direla. Beraz, gaur egungo gizartean ez da lehentasunezkoa familia bat sortzea, helburu profesionak lortzea baizik. Horregatik, iruditzen zait guraso izateko adina gero eta gehiago atzeratzen dela.
    Bestalde, seme-alabak edukiko badituzte, gurasoek nahiko dirua irabazi behar dute; eta ondorioz, ondo mantentzeko, lehen baino garestiagoa da eta.

  7. Roboto-k dio:

    Uste dut gero eta seme-alaba gutxiago daukagula arrazoi askorengatik. Nire ustez garrantzitsuena balioak aldaketa da. Aspaldi hartan, seme-alabak edukitzea eta familia bat egitea lehentasuna zen, baina orain gazteek nahiago dute bidaiatzea eta bere independentzia gozatzea.
    Gaur egun, familia ugaria da hiru seme-alaba edukitzea. Nire iritziz, zenbaki egokia izan daiteke.
    Alde batetik, alde onak dira; umeek partekatzen ikasten dute eta beti norbaitekin jolastu ahal dute, inoiz ez direlako bakarrik egoten.
    Beste aldetik, alde txarrak dira; gastuak handiagoak dira eta batez ere bainugela. Ez dakit zergatik, baina beti bainugelara joatea nahi da aldi berean

  8. Zirimiri-k dio:

    Egia da familia ereduak asko aldatu dutela eta orain lehen baino seme-alaba gutxiago dauzkagula, baina gure ohiturak ere aldatu ditugu. Lehen, emakumeek ez zuten etxetik kanpo lan egiten edo ez zieten lan egiten uzten. Beren lana “bakarra” zen 10 edo 12 seme-alaba zaintzea eta etxeko lanak egitea, hori mauka! Orain, berriz, oso normala da biek kanpoan lan egiten dutela eta ez daude neurri nahikoak familia kontziliazioa lortzeko.
    Gainera, pertsonek gero eta beranduago independizatzen dugu, ikasketagatik, diruagatik edo beste gauza batzuekin gozatzen ditugulako, seme-alabak eduki baino lehen.
    Uste dut familia ugaria izateak alde onak eta txarrak dauzka, noski, baina familia mota guztiek bezala. Nola portatzen dira umeak ez dauka zerikusirik neba-arreben kopuruarekin, haurrak gurasoek hazten dituztelako eta haiek irakasten dizkietelako balio etikoak.
    Amaitzeko, familia bakoitza berezia da eta zoriontsua izan daiteke bere egitura edonolakoa dela ere.

  9. ITZI-k dio:

    Denbora pasatu ahala, sahietsezina da gizarteko ohiturak aldatzea. Beraz, familiaren ereduez hitz egiten badugu, aldaketa hauek asko nabaritzen dira.
    Gaur egun, bikotekide gehienentzat pentsaezina da familia ugaria sortzea eta bat edo bi seme-alaba edukitzea ohikoa da. Horrez gain, jendearen pentsamenduko aldaketak ere indar handia dauka murrizketa hau eragiteko; hau da, bai emakumeei, bai gizonei ikasketak bukatzea edo lana aurkitzea komenigarriagoa iruditzen zaie seme-alabak beranduegi edukitzea baino. Hortaz, ez daukate behar besteko denbora seme-alaba asko zaintzeko.
    Bestalde, familia ugaria mantentzea oso garestia da eta deskontuak badauzkate ere, oro har; oraindik hobekuntza asko faltatzen dira gizartea seme-alabak edukitzera bultzatzeko.

  10. hodei-k dio:

    Nire familia ugaria da.Izan ere,nire gurasoek zortzi seme-alabak zeuzkaten .Hiru seme eta
    alaba,hain zuzen ere.
    Lehen,zortzi neba-arrebetako familiak izatea ez zen hain arraroa.
    Alde batetik,onen artean nire haurtzaroa, gaztaroa zoriontsua izan zen.Nahiz eta gauzak ez
    eduki beti oso pozik nengoen.
    Bestetik, alde txarren artean , txikitatik etxean lagundu behar izan dut.
    Lehen, aita,ama eta seme-alabak osatutako familiak ziren gehienak, alegia, familia tradicionalak
    ziren.Orain, berriz,familia tradizionalaren eredua dezente aldatu du; esaterako, emakumeek,
    beraiek bakarrik,umeak izatea dituzte …
    Gaur egun,uste dut,familia ugaria eratzea oso zaila dela.Gainera,gazteek gero eta beranduago
    ikasten dute eta beranduago hasten dira lanean.
    Bukatzeko,aipatu nahi dut ,gero eta gehiago seme edo alaba bakarra izateko joera dagoela.

  11. ITZI-k dio:

    Denbora pasatu ahala, sahietsezina da gizarteko ohiturak aldatzea. Beraz, familiaren ereduez hitz egiten badugu, aldaketa hauek asko nabaritzen dira.
    Gaur egun, bikotekide gehienentzat pentsaezina da familia ugaria sortzea eta bat edo bi seme-alaba edukitzea ohikoa da. Horrez gain, jendearen pentsamenduko aldaketak ere indar handia dauka murrizketa hau eragiteko; hau da, bai emakumeei, bai gizonei ikasketak bukatzea edo lana aurkitzea komenigarriagoa iruditzen zaie seme-alabak azkarregi edukitzea baino. Hortaz, ez daukate behar besteko denbora seme-alaba asko zaintzeko.
    Bestalde, familia ugaria mantentzea oso garestia da eta deskontuak badauzkate ere, oraindik hobekuntza asko faltatzen dira gizartea seme-alabak edukitzera bultzatzeko.

  12. hodei-k dio:

    Nire familia ugaria da.Izan ere,nire gurasoek zortzi seme-alabak zeukaten.Hiru seme eta bost alaba,Hain zuzen ere.
    Lehen,zortzi neba-arrebetako familiak izatea ez zen hain arraroa.
    Alde batetik,onen artean,nire haurtzaroa,gaztaroa zoriontsua izan zen.Nahiz eta gauzak ez eduki beti oso pozik nengoen.
    Bestetik,alde txarren artean, txikitatik etxean lagundu behar izan dut.
    Lehen,aita,ama eta seme-alabak osatutako familiak ziren gehienak,alegia,familia tradizionalaren eredua dezente aldatu du; esaterako, emakumeek,beraiek bakarrik,umeak izatea dituzte …
    Gaur egun,uste dut,familia ugaria eratzea oso zaila dela.Gainera,gazteek gero eta beranduago ikasten dute eta beranduago hasten dira lanean.
    Bukatzeko, apaitu nahi dut, gero eta gehiago seme edo alaba bakarra izateko joera dagoela.

  13. Katalintxu-k dio:

    Nire ustez familia ugaria izatea polita eta dibertigarria da.
    Alde batetik, asko ikasi nuen bizitzari buruz, zerbait hondatzen nuenean erruduna beti txikiena zen (kar, kar). Gainera beti norekin jolastu izaten nuen nahiz eta batzuetan nire ahizpek nahi ez , haien panpinei ilea mozten nienelako eta abar.
    Bestetik, arroparen bat jaraunsten nuen hori ez zitzaidan batez ere gustatzen eta estola partikularrak behar izan nituen nire ahizpa zaharrenak eman zitzaidan.
    Bukatzeko, rolei buruz esaten denarekin ados nago

  14. athletizalea-k dio:

    Nire ustez, murriztu da hainbeste seme-alabak kopurua, alde batetik gero eta independiente gehiagoak nahi izan garelako, eta horren ondorioz ahalik eta denbora gehiena lan egiteari eskaintzen diogulako independiente izateko. Beste alde batetik, bakarrik bikote bat gehienez edukitzea gizartea bultzatzen gaitulako, osterantzean bitxiak dirudigu.
    Zein dira, gaur egun, familia ugaria izatearen alde onak eta txarrak? Nik esango nuke, alde onak dituela, hala nola, zenbaitzuek seme-alabak daudenean afektibo-arloan emozioak areagotu egiten da, eta zergatik ez, etxea alaiagoa da. Alde txarrerik dagokionez esango dut, presupuestoa handiagoa izango da, etxe handiago bat beharko da, auto handi bat beharko da…azken finean, diru!!

  15. Iri-k dio:

    Lehenago seme-alabarik ez izatea pentsatzen ezunezkoa zen,batez ere,seme-alabek gurasoei laguntzen zietelako baserriaren lanetan.
    Gaur egun desberdina da.Alde batetik,uste dut bere bizitza seme-alaberik gabe bizi izatea erabakitzen duen jende aski dagoela.
    Beste aldetik,familia ugariak eratu nahi dituen jendea dago..
    Bere nahia eta bere ilusioa da familiaren artea maitasuna indartzen duen proiektu bat zoragarria da baina oso garestia da.

  16. lorea-k dio:

    Nire ustez, gaur egun,seme-alaba asko edukitzea erantzukizun bat oso handia da.
    Alde batetik,gurasoek denbora asko behar dute zaintzeko.Ostera,gauza asko egin nahi dutenez gero,ezin dituzte ondo zaintzen.
    Beste aldetik,gurasoek umeek gero eta urte gehiagoarekin dituzte.Orduan,ezinezkoa da asko edukitzea.
    Esanak esan,nahiz eta ekonomia asko igo eta dedikazio denbora gehiago behar,ume asko daukaten familiek esaten dute umeentzak oso ona dela hazkunde personala on bat daukatelako eta etxean haurtzaroak denborago irauntzen duelako

  17. AIREN-k dio:

    Gaur egun gizartea asko aldatu da, eta egia da gero eta seme-alabak gutxiago dauzkagun. Orain, emakumeak lan egiten ditu eta okupazio gehiago ditu. Horregatik lan-bizitza eta bizitza personala bateratzea zailagoa da. Familia ugaria izateko onena da onerako eta txarrerako inoiz ez zaudela bakarrik, eta txarrena da gastu asko dituzula, nahiz eta laguntzak izan.

  18. TXAPI-k dio:

    Orain dela berrogeita hamar urte familia ugari izatea normala zxen. Azken urteetan jaiotze-tasa asko gutxitu da.Orain familia ugari eskasak dira eta hiru seme-alabarekin familia ugari da. Adituak kezkatuta pixka bat daude. Ez dutenez ume asko ezin da giza erreleboa eduki. Gobernuek laguntza batzuk aztertu egin dute eta jaiotze bultzatu nahi dute. Agian, egun, giza osoa interesatuta dago jaiotze bultzatzeko.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s