Iraultza soziala

descarga Eta zuk, nola ikusten duzu etorkizuna?

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/atazak-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_Ta0p&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=23227304

https://www.berria.eus/paperekoa/1887/040/001/2018-11-30/auto_elektrikoa_iraultza_soziala_da.htm

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

3 erantzun Iraultza soziala -ri

  1. INA MAY GASKIN

    Nori ez zaio heldu auto elektrikoa etozkizuna delako mezua? Niri bai, heldu zait eta modu eraginkor batean, zeren eta urtarrilean auto beharra edukita, doi-doi ez nuen kotxe elektrikoa erosi. Batez ere, aurrekontua ibilgailuaren prezioa baino azkoz baxuagoa zelako. Horregatik, aukera hori maila altuenetakoen eskuetan bakarrik dagoelako ustean geratu nintzen.

    Honen harira, planetaren kontrako kutsadura izugarria izanda ere, ez dut ulertzen aberatsen kotxea kargatzeko lekuak zergatik ordaindu beharko nituzkeen, nik inoiz erabiliko ez baditut. Izan ere, ez deritzot zilegi maila ertainekoon poltsikoak husteari dirudunen bizimodua hobetzearen truke.

    Ados, bai, nire argudioak aditu batek entzungo balitu, hurrengoarekin kontraargudia nintzake. Hau da, garraio elektrikoekiko azpiegitura hobetuz gero, kutsadura maila jaitsita, arnasketa-gaixotasunek eragindako gastua murriztuko litzatekeela. Ondorioz, gobernuak ez luke nire zergak osasunean zertan inbertiturik izango eta ez nuke dirua alferrik galduko. Aldi berean, Teslaren kopurua handituta, merkeago eskura nitzake horrelako ibilgailua.

    Dena den, petrolioak hainbesteko biztanleriari ogibidea eman bitartean, ez dut uste energia berriztagarrien aldeko joerak zirt edo zart ezar dezakeenik.

  2. Enara-k dio:

    Gaur egun, gero eta kezkatuago gaude ingurumenari begira. Berotegiefectuaren areagotze dela eta, petrolio agortze dela eta, kezkak ugariak dira. Hori dela eta, Gobernuak hala auto, nola autobus elektrikoak abian jartzera bultzatu nahi du. Baina, zer pentsatzen ote du gizarteak? zenbat buru, hainbat aburu!

    Alde batetik, batzuek diotenez, garraio elektrikoek abantaila asko izango lituzkete. Lehenik eta behin, kerik isurtzen ez dutenez, ez genuke airea kutsatuko. Bigarrena, zaratarik egiten ez duenez, hirietan hain arazo larria den kutsadura akustikoari aurre egingo genioke. Hirugarren abantaila, elektrizitatea petrolio baino merkeagoa izaten da, beraz, gure poltsikoak aldaketa eskertuko liguke. Azkenik, mantenuari dagokionez, elektrikoek pieza gutxiago dituela argi dago. Hortaz, abantaila hauek guztiak ikusita, nola ote da posible garraio elektrikoa ez erostea?

    Beste alde batetik, beste batzuen ustez, nahiz eta abantailak ugariak izan, desabantailak ere izango lituzkete ibilgailu elektrikoek. Lehenengoa, presioari erreparatzen badiogu, oso garestiak izango lirateke beste kotxe batekin aldenduz. Bigarrena, oraindik errekarga-puntu gutxi daudenez, ezingo ginateke edozein lekutara joan, ez genukeelako elektrizitaterik hartzeko aukerarik izango. Horren ondorioz, bistan dago autonomia ez litzatekeela hain handia. Beraz, inork ez luke ibilgailu elektrikorik erosiko, ezingo balu kargatu.

    Bukatzeko, nire aburuz, garestiagoak izango balira ere, garraio elektrikoak etorkizunaren garraio bihurtuko lirateke, auto elektrikoa erosi eta zortzi urteko epean gutxi gorabehera amortizatu egingo genukeelako. Hortaz, Gobernuari interesatzen zaionean heinean, hemendik urte gutxira egoera egokituko luke eta errekarga-puntu gehiago jarriko lituzkeela ziur nago. Hori gutxi izango balitz bezala, karga azkarreko aparkalekuak jarri beharko lituzkeelakoan nago. Halaber, Gobernuak ekimen hori gauzatzeko, dirulaguntza eskaini beharko luke eta garraio elektrikoak eskuratzea erraztu beharko liguke. Horrela azken urratsa ekoizpen gaitasuna handitzea izango litzateke. Hortik atera kontuak!

  3. vicky-k dio:

    Gaur egun, aparatu elektrikoak denon ahoan dagoen gaia dira, batez ere gure ingurumenari begira asko lagundu dezaketelako. Asko kezkatzen gaituzten zenbait arazo konpontzeko hala nola, klima aldaketa sarriak edo dagoen petroleo eskasa. Haatik, bai kotxe bai autobus elektrikoen erabilera sustatu ditu gobernuak.
    Euskal herrian, denok dakigun Irizar enpresak beste batzuen laguntzaz projektu hau aurrera eramatea erabaki du, gobernuak jarritako dirua dela bide. 2020. urterako hemezortzi metroko zazpi autobus eta hamabi metroko sei egingo dituzte. Funtzionamenduari begira tranbiaren oso antzekoak izango dira. Gainera ez dute ia zaratarik egingo.
    Txinan, hau duela dendora gehiago jarri zen abian, zehazki 2011. urtean non petroleoaren eskaera ehuneko hiru bat jaitsi zen.Hori ikusita, Shenzenen, 2017. urtean zeuzkaten 16.359 autobusak kendu zituzten, elektrikoak jartzeko. Urte bat geroago, autobus arruntak debekatzen zituen lege bat atera zuten. Haiek argi daukate aldaketa hau abantaila handia eman diela zeren 1000 autobus elektriko egiten badituzte 500 petroleo upel gutxiago erabiltzen dituzte. Gutxi balitz bezala, kutsadura ehuneko hogeita hamar batean jaitsi egin da.
    Hau ikusita, auto eta autobus elektrikoak asko lagundu dezakete gure ingurumenari baina aldaketak guztiak bezala denbora hartzen dituzte. Baina poliki poliki guztien laguntzaz lortuuko dugu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s