GIZA PROBAK

Aizkora, sokatira, lokotx-biltzea, trontza, txingak, harri-jasotzea, ingudea… Hainbat herri-kirol ezagutzen ditugu eta Euskal Herriko txoko askotan ikusten ditugu, festetan batez ere. Baina, gaur egun, giza proba dago modan. Badakizu zer den?

descarga                  34334598435_0d9bff942c_b

Giza proba herri-kirol bat da, eta, oinarrian, gizakia eta harria ditu. Partaideen kilo-kopuruak harriaren pisua zehazten du, eta denbora finko batean ahalik eta plaza gehien egitea da helburua. Adibidez, 15 edo 20 minutuko joan-etorriak (plazak) neurtzen dira; denbora-tarte horretan zenbat eta gehiago egin, hobeto.

Eta zuk, ezagutzen zenuen? Zer iruditzen zaizu gehiago, kirola ala ikuskizuna? Antzeko jarduerarik etorri al zaizu burura hau ikustean?

 

 

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

14 erantzun GIZA PROBAK -ri

  1. Alaveszale-k dio:

    Giza probetan harri bat pisatuta mugitzen dute distantzia posible handiena denbora batean.
    Taldean edo banaka parte har daiteke.
    Kirolariak gerriko bat, kate bat eta harri bat erabili ohi ditu. Modalitate honekiko zaletasun handienarekiko Bizkaiako herritako bat Nabarniz da.
    Txapelketa asko han ospatu dira.
    Nik modalitate mota honek ezagutzen nuen. Proba mota hau egin ohi dira mandoekin, astoekin edo zaldiekin.
    Nik Euskal Herriaren jendearentzat kirol bat dela uste dut baina kanpoko jendearentzat ikuskizuna da.

  2. ITZI-k dio:

    Alde batetik, Euskal Herriko kirol ohiko batzuk ezagutzen ditut, adibidez: lokots-biltzea, sokatira, harri-jasotzea… Hala ere, inoiz ez dut gizar probeei buruzko ezer entzun eta inoiz ere ez dut zerbait antzekoa ikusi.
    Beste aldetik, arraro samarra dela ematen badu ere, kirola dela gehiago iruditzen zait ikuskizuna baino, giza probak egiten dituen jendeak sasoian egon behar duelako; azken finean, indarra neurtzeko probak direlako.
    Horrekin lotuta, gaur egun, indarraren kirolek gero eta arrakasta handiagoa daukate, esate baterako: Halterofilia, Powerlifting, Strongman… Beraz, giza probak bereziak direnez, etorkizunean famatuak izan ahalko lirateke, baina ziur nago nik ez nukeela parte hartuko.

  3. Iri-k dio:

    Kirol hau ikusi dudan gaur lehen aldia da.
    Euskal herri-kirol guztiak bezalako kirol bat iruditzen zait , kirol hauek indarra frogatzeko balio dute .
    Horregatik, kirol bat izateaz gain, uste dut ikuskizun bat sinestezina dela.
    Parte-hartzeileek bere prestaketa frogatzen dute eta ikuste ditugunak miretsita geratzen gara, ondo antolatuta daudelako .
    Nahiagoko nuke uda honetan ikuskizun hau ikusi ahal banu

  4. AMETS-k dio:

    Ez dut kirol-modalitate hau ezagutzen baina irakurri dudanez, parte,hartzaileek pisu handiko herri bat eraman behar dute plazan, eta helburua da denbora finko batean ahalik eta joan-etorri gehien egitea.
    Hasieran, bakarrik gizonek parte hartzen zuten, baina orain dela zazpi edo zortzi urte, emakumeek kirol hau ere egiten dute.
    Gaur egun, giza-proba federatuta dago eta Euskal Herrian bi emakume-talde daude eta gizonetako sei edo zazpi.
    Kirol honekiko zaletasun askorekin Bizkaiako herri bat Nabarniz da, txapelketa ugariak eta erronkak ospatu diren tokian

  5. Hodei-k dio:

    Kirol hau ezagutzen nuen, baina oso gogorra dela uste dut. Hauetaz gain, hainbat herri-kirol ezagutzen ditut; adibidez, aizkora, sokatira, harri-jasotzea eta abar.

    Udaro Saturraran hondartzaren ondoan sokatira bi mutil-talde ikusten ditut entrenatzen. Gainera, duela urte Gasteizen “El tigre de Salinas” izeneko harri-jasotzaile ospetsu bat zegoen.

    Uste dut kirol hauek Euskal Herrikoak ez diren jendearentzat ikuskizuna dela.
    Nik aitortu behar dut kirol hauek ikusteak sufrimendua sentitzen didala. Bestalde, gazteak direnean astakeri hauek egiten dute, baina gero urteekin haien gorputzak pairatzen du.

    Bukatzeko, uste dut emakumeak kirol hauetan nabarmentzeak oso ondo iruditzen zaidala, baina ez litzaidake gustatuko nire alabak kirol haietan jardutea.

  6. Zirimiri-k dio:

    Goian apaitutako herri kirolak ezagutzen ditut eta giza probak ere bai. Aspaldi, herri kirol mota honek gizon probak zuen izena, kirola gizonentzat baino ez zelako, baina, duela 7 edo 8 urte emakumeak parte hartzen hasi ziren eta izena aldatu zuten.
    Nahiz taldeka nahiz banaka parte har dezakezu. Harriak gutxienez 500kg pisatzen du gizonentzat eta emakumeentzako gehienezko pisua 550 kilo da. Gainera, probalari kopurua eta harriaren pisua proportzionalak izaten dira. Uste dut gizonen eta emakumeen indarra izugarrizkoa izan behar duela harri horiek arrastatzeko.
    Probalekuari buruz, irakurri dut plazaren luzera aldatu egiten dela herri bakoitzaren arabera, baina, distantzia 22 eta 28 metro bitartekoa izaten dela. Harria plazaren bukaeraino iristen denean, bira ematen dute eta hasierako puntura itzultzen dira.
    Nire ustez giza probak idi probak bezalakoak dira. Proba horiek harrobietan sortu ziren eta, horregatik, kirol honen jatorria harrobiko lana izan daiteke.
    Amaitzeko, gaur egunean, herri kirolak jaietan edo erromerietan ikusten ditugu eta asko gustatzen zaidan arren, ikuskizuna kirola baino gehiago iruditzen zaizkit.

  7. Roboto-k dio:

    Herri kirola batzuk ikusi ditut baina ez nituen giza probak ezagutzen. Nire ustez, herri kirolak dira ikuskizun pixka bat, kirol pixka bat eta tradizio pixka bat. Giza probak berria direnez, ez dauka tradizioa, baina ikuskizuna eta kirola mantentzen ditu.
    Uste dut ideia ona dela, idiak gizaren aldatzea, gizak erabaki ahal dutelako harritik tira egitea.
    Animaliak erabiltzen dituen beste ikuskizun batzuk berbera egin beharko lukete.

  8. Katalintxu-k dio:

    Txikitan nire herriko festetan igande goizean beti egiten zuten gisa probak, asko gustatzen zitzaiadan ikustea eta parte hartzea. Herriko ume guztiak sokatira eta lokotx biltzea jokatzen genuen eta gazteak ere bai. Gero harrijasotzaileek eta aizkolariek parte hartzen zuten. Ordutik soilik ikusten ditut batez ere Araban eta telebistan..
    Nire ustez gisa probak kirolak, ohiturak eta ikuskizunak dira

  9. Panpox-k dio:

    Giza probak ezagutzen nituen. Kirol hauek, noizean behin Euskal Herriko txoko askotan ikusi ahal da. Bai erromerietan, bai herriko festetan. Nahiz Aizkolara, nahiz sokatira, nahiz harri-jasotzea ezagutzen ditut. Niretzat kirol hauek, lan jarduerak dira eta denboran zehar kirol jarduerak eraldatu dira. Hortaz, ikuskizuna kirola baino gehiago iruditzen zait.

  10. athletizalea-k dio:

    Ni beti herri kirolaren artean bizi naizen arren inoiz ez nuen giza proba ezagutzen. Erandioko jaietan ,adibide, oso ospetsuak idi probak dira. Baina, nire iritziz hauek ikuskizunak dira, bai idi probak, bai giza probak. Bakar bakarrik jaietan praktikatzen direlako, eta, normalean usten dugu astero kiroldegi batean entrenatzen direla, federatuta daudela, eta ligaren antzekoan daudela, kirolez hitz egiten dugunean.
    Begira, piramideen eta nola harriak transportatzen zituzten pentsatzen dut, giza proba ikusten dudanean.

  11. lorea-k dio:

    Esanak esan,orain arte ez nuen inon kirol hau ikusi.Hala ere,aizkora,sokatira,trontza,txingak ezagutzen ditut eta batez ere,harria jasotzea.
    Etxean giza probari buruzko video batzuk ikusi ditut eta kirol polita iruditzen zait.Gainera,jaietan,herrietako enparantzan txapelketak antolatzen dituztenean,dagoen giroa,oso ikusgarria da.
    Ikustean,antzeko jarduera etorri zait burura eta idi-proba da.Ideia antzekoa da.
    Niri iritziz,kirol egokia taldean egiteko da eta beharrezkoa da gorputzez egotea.

  12. Maripuri-k dio:

    Nahiz eta herri kirol batzuk ezagutu, giza proba ez nekien zer den, egiten inoiz ez dudalako ikusi. Txikia nintzenean, herri jaietan eta eskolan nindoanean herri kirolak egiten nituen, sokatira edo lokotx-biltzea, besteak beste. Hala ere, idarra diren herri kirolak ez ditu praktikatu; adibidez, aizkora,txingak, harri-jasotzea, ingudea…Hori dela eta, ez dezakedanez kirol mota hori praktikatu, dagoen egunetan joaten naiz ikustera asko gustatzen baitzait. Honez gero, askotan, harrijazotzailea harria igotzen ikusten duenean, egiten duen alterofilia bururatzen zait gauzak desberdinak badira ere.

  13. AIREN-k dio:

    Herri kirol asko ezagutzen ditut, baina honetako ez nuen hitz egitea inoiz entzun. Oso kirol gogorra iruditzen zait eta idi probekin egiten duten gogoratzen dut. Nik ikuskizuna kirol bat baino gehiago dela uste dut. Egun batean aukera badut, giza probak ikustera joango naiz eta lehenago esan dudanez, ezin dut esan gehiago ez dudalako ezagutzen.

  14. TXAPI-k dio:

    Antzina jarduera asko egiten zuten. Jarduera honekin norgehiagokak sortu ziren. Adibidez, aizkolariak, harri-jasotzaileak, segalariak, txinga-erutak, idi-probak, eta abar… dira. Kirol bakoitzean, tekniko alderdiak hobetzen dira. Aizkora, sega, tresna bereziak erabiltzen dituzte. Apustuak egiten dira eta pertsona profesionalak, kirolariak dira. Mundu honetan, kirola ikuskizuna da. Pasioak giroa inguratzen du.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s