Muga gehiago!!

p022_f01 Nola bizi Internet gabe!!… Zer deritzozu kontuari? Egile eskubideen ala zentsuraren mesedetan izango da?

https://www.berria.eus/paperekoa/1877/022/001/2019-03-27/sareko_edukiak_partekatzeari_muga_gehiago_ezartzea_onartu_du_europak.htm

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

5 erantzun Muga gehiago!! -ri

  1. Enara-k dio:

    Gaur egun, Internet barik bizi ezin garela aitortu behar dugu, edozein momentutan konektatuta baikaude. Beraz, muga gehiago jartzeko gaiak ika mika asko dakartza.

    Interneta armiarmaren sarerik handiena bezalakoa denez, eduki guztiak kontrolpean mantentzea aldian baino aldian zailagoa da. Hori dela eta, Europak sareko edukiak partekatzeari muga gehiago ezartzea onartu du. Horretarako, plataformen ardura erabiltzaileek Internetera igotako edukiei iragazkiak hartzea erabaki du. Halaber, Europa Batasunean, adibidez, legedira egokitzeko bi urteko epea daukate. Nahiz eta zalantzak eta salbuespenak egon, gai honen irtenbideak lortzeak asko kezkatzen gaitu, gizartearen artean, oso iritzi desberdinak daude eta.

    Alde batetik, Interneti mugak ezartzearen aldekoek diote egile eskubideek babes handiagoa izango luketela kontrolpean edukiko lituzketelako. Hori gutxi izango balitz bezala, sortzaileek beren lanagatik ordainsari justuak jaso litzaketela baieztatzen dute. Horregatik, ez dute ulertzen zergatik deritzoten gaizki kontuari beste batzuek.

    Beste alde batetik, Interneten edukiak arautzearen kontrakoak zentsura nagusituko litzatekeelakoan eta adierazpen askatasuna mugatuko lukeelakoan daude. Beraz, negozioei kalte handia eragingo liekeela azaltzen dute, edozein eduki igotzeko, baimena eskatu beharko lieketelako eta batzuetan ezeztatu egingo lieketelako.

    Horiekin guztiekin, alde edo kontra egon arren, ia denok bat gatoz, araudia aldatzeak aro berri bat irekiko luke Interneten edukiei dagokienez, baina beharrezkoa litzateke, zalantzarik gabe.

    Nire aburuz, zerbait egin beharko genuke Interneten eskegitako eduki gehienak kontrolpean mantentzeko, bestela, gure eskuetatik ihes egingo lukete, hala datu pertsonalek nola gustatzen zaigun informazioak. Batek daki noraino helduko ote litezkeen gure datu pribatuak. Hortaz, beranduago izan baino lehen, erremedio edo neurriak jarri beharko genituzke, etorkizunean damu ez gaitezen. Hortik atera kontuak!

  2. Mara-k dio:

    Gaur egun, ezin da ukatu Internetek gure gizartean eragin ikaragarria izan duela, batez ere komunikazio arloan. Beraz, muga gehiago jartzea egokia den ala ez pil-pilean dagoen gaia da, eta honen inguruan eztabaida ugari sortu dira.

    Alde batetik, informazioa mugatuagoa egoteak haibat onura izan ditzake, bereziki nerabezaroan. Izan ere, bai bullying kasuak, bai jokoarekiko menpekotasuna gutxitzea lor genezake, informazioa partekatzeko eta irakurtzeko aukerak murriztuagoak izango liratekeelako. Era berean, sare sozialetan argazkiak zintzilikatu aurretik, baliteke arrisku horiei buruz kontzientzia hartzen laguntzea eta gehiago kontuan hartzea zer igoten dugun. Ondorioz, informazio pribatua babestea errazagoa izango litzateke, baita hainbat delitu sahiestea ere, hala nola, informazio faltsua hedatzea.

    Bestetik, alde onak dituen arren, zenbait alde txar ere baditu. Egia esan, adierazpen askatasuna giza eskubide bat da, hortaz, mugak non jarri arreta handiz erabaki behar dute, batzuetan arlo batean oinarritzen direlako, politika kasu. Dena dela, argi izan behar dugu errespetuz hitz egitea funtsezkoa dela iritzia ematen dugunean, beste norbait gutxietsi gabe. Gainera, zenbait aplikazio pribatizatzea mesedegarria izan daiteke sortzaileentzat, kontsumitzaileontzat baino, diru kontuak atzean egon daitezkeelako. Haatik, agian ordaindu behar izanak arduratsuago jokatzea eragin dezake.

    Bukatzeko, aurreko guztia laburbiltzeko, Internetek aukera ugari eman dizkigun arren, ezin dugu ahaztu gure jokaera neurtu behar dugula, eskuragarri uzten dugun informazioak ondorio larriak izan ditzakeelako. Izan ere, nahiz eta esparru librea iruditu, sareak ez digu bilatzen dugun askatasuna eskainiko.

  3. Astigar-k dio:

    Europako parlamentuak onartu berri duen araudiak izugarrizko aldaketa ekarriko omen du mundu digitalera. Orain arte, Internetera nahi genuen guztia igo eta parteka genezake, inolako mugarik gabe. Legedi berriaren arabera, ordea, plataformek iragazkiak ezarri beharko dituzte, eta euren ardura izango da edukiek sortzaileen eskubideak bermatzen dituztela kontrolatzea.
    Adituen ustez, araudi honek ondorio onak ekarriko ditu. Alde batetik, sortzaileek euren lanagatik hartu behar dituzten ordainsariak jasoko dituztelako. Izan ere, gaur egun, argi dago ekoizleen eskubideak ez direla errespetatzen, eta askotan edukiak behar baino gehiago partekatzen direla. Beste aldetik, badirudi onartu diren neurriek ez dietela asmorik gabeko sareko entziklopediei edota kode irekiko plataformei eragingo; hortaz, gizarteari ez omen dio kalterik eragingo.
    Plataformen arduradunek adierazi dutenaren arabera, erabakiak egoera hobetuko du neurri batean, baina haien ustez, ziurgabetasun juridikoa jarraituko du. Hori dela eta, araudi zorrotzagoa ezartzeko beharra garbi ikusten dute.
    Neurri honen kontra daudenek ere aditzera eman dituzte euren arrazoiak. Haien hitzetan, ezin da ukatu ezinezkoa dela plataformentzat igotzen den eduki guztiak aztertzea, eta ondorioz, iragazki automatikoak ezarri beharko dituzte. Halaber, argitaratu dituzten egitasmoetan, garbi geratzen da araudiak zentsura ekarriko duela. Bestalde, Internetek duen garrantzia gero eta handiagoa dela adierazi dute, alegia, datozen urteotan izango duen hazkundea mugaezina izango dela eta eduki guztiak kontrolpean izatea ezinezkoa izango dela.

  4. PA ELE

    Argi dago aro digitala urrats erraldoietan aldatzen ari dela, hortaz, legeria aldaketa horiei moldatu behar dela. Hala ere, Europar Batasunaren azken onespenarekin Internet ezagutzen dugun bezala desagertuko delakoan nago. Eurodiputatuek esaten dutenaren arabera, lege honen xedea informazioa babestea ez ezik, sortzaileen eskubideak zaindu ere egingo dira.

    Alde batetik, gaur egun, Interneten gero eta aukera gehiago daude edozein informazioa emateko, kontrolik gabe, sare sozialen bidez. Beraz, zuzentarauan jasotako muga horri ondo deritzot, izan ere, bada garaia zenbait informaziori trabak jartzea. Nire aburuz, azkenaldian, edozein gauza partekatzea onartuta dago, eta, are gehiago, ez da inporta norena den. Ahazten dugu batzuetan informazioaren jabea eta partekatzen duena ez dela pertsona bera, horregatik, uste dut primerakoa dela partekatzen duenak jabeari tasa edo zerga ordaintzea, bertze eremutan gertatzen den moduan.

    Beste aldetik, legedia honen ondorioei dagokionez, informazioaren hedapena arriskuan dagoelako susmoa dut. Nahiz eta ezarritako mugak erabilgarriak izan, besteak beste, ez desiratutako publizitatea ager ez dadin edozein web orrialdean sartzen garenean, bestalde, nire ustez, oso zaila izango da hain ezagunak ez diren idazleen berriak edo topatzea eta irakurtzea edo ikustea, eta hau, bai kaltegarria izango dela denontzat.

  5. INA MAY GASKIN

    Oro har, araudi berriari akats handia antzematen diot, nor sortzailea den eta nor ez den ezberdintzeko zailtasuna, alegia. Adibidez, musika arloan, sortzailea izana oso zorrotz epaituko bagenu, youtuben ez leudeke Johan Sebastian Bachen abestiak baizik. Izan ere, egungo abeslariek egindako lanak Bachen armonian oinarritzen dira. Plagiatzaileak bakarrik al dira? Obabakoak liburuak zioen arabera, inor ez da sortzaile peto-petoa, beti sorkuntzek beste aurreko lan batzuen antza baitute. Beraz, zein ezaugarri batu beharko luke norbaitek, sortzailetzat har dezagun? Are gehiago, sormenari mugak jartzea zilegi litzateke? Nik uste dut zerbait asmatzekotan, bai abesti bat, bai margolan bat, askatasunaren itsasoan urperatu beharrean gaudela. Bestela, ez letozkiguke ideia berriak burura, betikoak baizik.

    Nolanahi ere, mugarik gabeko sarea sustatuz gero, Internet Amazoniako baso bihur liteke. Hori dela eta, denok bizikidetza digitalaz goza gaitezen, arau batzuk jarraitzekoa naiz, batez ere, adin gabekoei zuzendutako edukiei dagokienez. Zeren ez dago zentzurik nerabeek ez dutela dendetan alkohola erosterik, baina sarean bai.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s