Kirolean ere euskaraz

p002_f01 Estrategia ona al deritzozue?

https://www.berria.eus/paperekoa/1886/002/001/2019-03-28/kirola_euskara_eskolatik_kalera_igarotzeko_zubia.htm

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

3 erantzun Kirolean ere euskaraz -ri

  1. Piper-egilea-k dio:

    Euskal Herrian gizarte elebiduna lortzea askoren erronka izanez gero, trasmizio hizkuntza euskara izan dadila helmuga da, bai eskola, senitarte, lantegi edo lagunekin. Maila horietan, oso garrantzitsua da euskararen sustapena kirol eskolako jardueretan, eta hor parte hartzen dute gazteek, monitoreek, kirol federazioek, ingurune soziolinguistikoak, gurasoek eta beren harreman ohiturak.

    Lehenik eta behin, kirol erakunde batean sartzen diren eskola kirolariak edo 25 urtetik beherako seme-alabak, hizkuntzari loturiko talde batekin inguratu beharko litzateke. Hau da, taldea osatzen duten kide guztiek euskara ulertzeko eta komunikatzeko hizkuntza gisa ahalegindu beharko lukete. Horretarako funtsezkoa da entrenatzailearen edo kirol monitorearen euskararekiko zuzeneko lana, zeren eta kirol praktikan liderra edo gidaria diren.

    Ondoren, gazteok euskara ikastetxearen hizkuntza gisa erabiltzeko asmoaren alde batera utzi beharko dezakete, baita familiakoan edo aisialdirako lagunekin ere. Ume edo gazteek taldean kirola egiterakoan, beti komunikazioa osagai nagusian bihurtzen da eta komunikazio honek euskaraz ezin hobeto garatu dezakela uste dut.

    Hau guztia lortzea ez da, ez, lan makala eta guztion ahalegina eskatu behar izango da, baita agintaritza publikoekiko ardura ere (entrenatzaileen prestakuntza, gurasoekiko euskara ikasteko laguntza, etab.).

    Kirol-monitoreek prozesu honetan ezinbestekoak dira eta euren euskararen ezagutzak ez luke oso altua izan beharko (adibidez, Arabako kasuan). Gauza antzekoa ere kirol taldearekin gertatu ahal da, nahiz eta adin hauetan euskarazko erlazioa errazagoa daiteke B edo D ereduetan eduki edo ikasten izateagatik.

  2. INA MAY GASKIN

    Egia esateko, berdin da euskararen alde hainbat ekintza egitea hizkuntza duen erabilera eskolarekin bakarrik lotuta badago. Lehenik eta behin, entrenatzaileen arteko iritzia aztertu beharko genuke ea denei ondo deritzoten euskara ahalik eta gehien sustatzeari. Kirolariek eremutzat hartzen baitituzte beraien arduradunak. Izan ere, erreferenteek gaztelaniaz hitz egiten badute, joerak horrela jarraituko du.

    Bestalde, ez dut uste erabilera nahitaez sustatuz gero, emaitza onik sortuko denik. Erabilera ez delako kontrolpean dugun matematika ekuazioa, zerbait gorabeheratsua baizik. Gainera, gehienek euskararen berebiziko garrantziaz sinesten ez badute, akabo.

    Honengatik guztiagatik, ekimenak gorabehera, eremua nola dagoen aztertzekoa naiz aldatzeko nahia nork duen ala nork ez duen argi edukitzeko. Bestela, dirua alferrik galduko genukeelakoan nago eta dirua da kirola arloan falta zaigun baliabidea.

    Edonola ere, Kirolak euskararen sustapena gaindituz gero, hizkuntzarekiko bide zabala ireki genezake denoi onurak ekar diezazkigun. Horrez gain, euskara eskolaren kontua baino ez da bizitzaren arlo askotarikoa baizik, kirolarena barne. Orduan, abia gaitezen ate berria irekitzera!

  3. Enara-k dio:

    Gaur egun, D ereduarekin, gazte gehienek euskaraz ikasten dute, gero eta euskaldun gehiago baitaude. Hala ere, eskolatik irteten direnean, euskara ahazten eta baztertzen dute. Orduan zeuen buruari itaunduko diozue: Zergatik ote da? Ez daukatelako ohiturarik.

    Alde batetik, ingurukoek laguntzen ez dietelakoan nago. Nahiz eta euskara jakin, ez dutelako hartzen euskara mintzatzeko usadiorik. Hori dela eta, ikasgeletatik kanpo euskara erabiltzen ez dutenez, euskara ikasgai bihurtzen da, eta ez dira konturatzen gure hizkuntza dela. Hori penagarria deritzot, benetan, hainbesteko ahalegin egiten dute, non ezertarako ez baitute balio?

    Beste alde batetik, baliteke ingurukoek euskara ez jakitea, edonor gerta dakioke, ezta? Alabaina, kasu horietan, gazteek ez lukete euskara beba egiteko aukera galduko, alderantziz, sai gaitezen euskara ikasten, ezta?

    Hauekin guztiekin, kiroletan euskara erabiltzera animatzen badituzte, oso ideia ona iruditzen zait, ikasitakoa egunez egun balia dezaketelako. Hortaz, ekimen hori edozein arlotan gauzatzera bultzatu beharko genuke, horrela aldian baino aldian gehiago erabiliko baikenuke, gure hizkuntza delako eta ez legokeelako inoiz galtzear zorian!

    Bada garaia ikasgeletan ez ezik, kiroletan eta beste arlo guztietan ere D eredua ikusarazteko!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s