Teilatuari begira

CIMG6797_redimensionar Zer deritzozu irradiazioaren kontu honi?

https://www.berria.eus/paperekoa/1936/038/001/2019-05-03/pilota-gasteizko-teilatuetan-dago.htm

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun Teilatuari begira -ri

  1. Enara-k dio:

    Gaur egun, energiaren kontsumoa kezkatzekoa da, ez baikara konturatzen zenbat gastatzen dugun ezta zenbat desagertzen ari den ere. Hori gutxi izango balitz bezala, azken urteotan klima aldaketagatik, egoera horrek ez du hobera egingo. Beraz, energiaren kontsumoa arazo larria bihurtu denez, horri konponbideak bilatzeko orduan, gizartearen iritziak kontrajarriak dira. Zenbat buru, hainbat aburu!

    Alde batetik, batzuek diotenez ekimen batzuk gauzatzera bultzatu beharko genuke energiaren kontsumoari leporatzeko. Hauetariko bat eguzki plakak jartzea izan litezke. Oso ideia ona izango litzateke ezta? Hala ere, plaka horiek etxe guztietan kolokatzeak ondoriak ere balekartzake, hots, zenbat diruren truke? eta irradiazioei begira, jarri beharko genuke gure bizitza arriskuan? kolektibo hauek ikerketa ugariak arakatu beharko lituzketelakoan daude, behintzat, gure osasunari kalte ez eragiteko.

    Beste aldetik, beste batzuek eguzki plakak edozein etxebizitzetan ezarriko lituzketela baieztatzen dute, horiekin abantailak bakarrik ikusten dituztelako. Esaterako, naturarengandik ateratzen duen energía sortuko genuke, gure eguzkiaren argindarrak baliatuko baikenituzke. Orduan, zergatik omen da kaltegarria? Beraiek ez dute ulertzen.

    Hauekin guztiekin, nahiz eta denok ados ez gauden, zerbait egin beharko genukeela argi dago. Hortaz, ahalik esta azkarren irtenbidearen bila joan beharko genuke, bestela helduko den egun batean energiarik gabe geratuko ginateke eta horrezkero, ezin genuke ezer burutu, berandu izango litzateke eta. Hortik atera kontuak!

  2. Astigar-k dio:

    Aditu batek adierazi duenaren arabera, Gasteizek kontsumitzen duen argindar guztia baino gehiago ekoizteko gaitasuna du. Horretarako, eguzkitik datorkigun energia fotovoltaikoa ustiatzeko, teilatuetan eguzki plakak jartzea beharrezkoa izango litzateke. Izan ere, Gasteizen ez ezik, hainbat herri txikitan antzeko proiektuak bideragarriak omen dira, eta horiek garatuko balira, onura ekonomikoak ekarriko lituzkete.

    Hala ere, gaur egun daukagun egoera harrigarria da. Ikerketaren helburua gauzatzeko gai bagara, zergatik ez dugu proiektua bultzatzen? Hau da, behar dugun energia ekoizteko ahalmena badugu, sinesgaitza dirudi egoera ez aprobetxatzea.

    Arazo honen arrazoia Estatuan daukagun egoera korapilatsuan datza. Izan ere, politikaren eta energia industriaren arteko harremana behar baino estuagoa da, eta horrek eragina zuzena du gizartean. Alde batetik, industriak politikan interferentziak sortzen dituelako, lobbyen bidez, eta bestetik, politikariak oso eroso daudelako aipatutako interferentziekin. Hots, azken urteotan zenbaitetan ikusi dugun bezala, oso ohikoa da politikariarentzat energia industrian enplegua lortzea bere kargua utzi ondoren. Egoera honen aurrean, argi dago beharrezkoa dela araudi berria garatzea egoera hau errepika ez dadin.

    Hala ere, ez dugu itxaropena galdu behar. Gasteizek plan bat garatu omen du energia fotovoltaikoa garatzeko. Aldaketa klimatikoa aurrera doan neurrian, etorkizunean ezinbestekoa izango da kutsadura murriztea, eta aurkeztu den proiektua aukera paregabea da nazioartean adostu diren helburuak lortzeko.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s