AUTOKARABANAK

autokarabanak-300x159

Gure hiri inguruetan gero eta gehiago egoteak moda kontua dela esan nahi du?. Zure ustez, zein da autokarabanan bidaiatzearen abantailarik onena? Bestalde, herrietako nekazari ohiak biltegiak horrelakoak gordetzeko erabiltzeari esker aberasten ari diren zurrumurrua zabaltzen hasi da. Zer deritzozu?

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

19 erantzun AUTOKARABANAK -ri

  1. Marigorringo-k dio:

    Autokarabana edukitzea ondo dago badaukazu denboraldia erabiltzeko, adibidez, oporretan, zubietan, asteburuetan… suposatzen dut autokarabanak askatasun handiagoa daramazula bidaiatzeko eta hori posible da abantaila onena baina ez dakit, ez daukalako autokarabanik.
    Bestalde, ondo iruditzen zait nekazariek bere biltegiak alokatzen dituztela, zergatik ez?

  2. txintxirrin-k dio:

    Autokarabana erabiltzen baduzu eta zauden lekua gustatzen ez bazaizu berehala aldatu dezakezu. Eguraldiaren aldaketek ez daukate axolarik, metalezko teilatua ohialezkoa askoz baino hobea denez gero, denbora asko etxera itzuli gabe pasatu ahal da. Hala eta guztiz ere, ez baitira benetako etxebizitzak, ulergarria da bere leku berariazkoak eduki behar dutela.
    Ez nuen entzun nekazari ohien kontua baina ondo deritzot: biltegiak erabiltzeari esker eraikinak aprobetzatzen dira eta modu horretan autocarabanak ez daude kaletan, horien ondorioz denek irabazten dute.

  3. Eguzkilorea-k dio:

    Egia da, gaur egun gure hiri inguruetan gero eta autokarabana gehiago ikusten direla. Autokarabana erosteko bidaiatzea gustatu behar zaizu eta, batez ere, gidatzea. Nire ustez, autokarabana bidaiatzeak abantail asko dauzka, hau da, edozein lekutara edo edozein momentutan joan daiteke. Baina, niretzat inportanteena da zure etxean bezala sentitzen zarela.
    Bestalde, ondo deritzot nekazari ohiak bere biltegiak autokarabanak gordetzeko erabiltzeari. Hori dela era, biltegi hutsak badaude autokarabanak gordetzeari esker dirua irabaz dezakete.
    Bukatzeko, nik autokarabanarik ez daukadanez, ez dakit nolakoa den eskarmentua, baina probatzea gustatuko litzaidake!!!!

  4. bidai zalea-k dio:

    Azken urteotan “karabaning” modan jarri da. Jarraitzaileak irabazten ari diira, ekonomikoagoa izateagatik ez ezik, ematen duen askatasunagatik ere.
    Nire aburuz, bidaietan edonora joan zaitezke , hotel bat ordaindu gabe. Halabaina, aurrezki handia lor zenezake herri batzuetan, Islandian alegia.
    Aitzitik, nahiz eta higikortasuna eman, nonbaitera iristea ez da posible, bideak estuagoak eta txarragoak direlako. Era berean, oso ordenatua izan behar zara.
    Gainera, hura amortizatu ahal izateko asteburu guztietan eta oporretan erabiltzea egokia izango litzateke. Eta mundu guztiak ez du hau egiterik.
    Bestalde, nekazari ohiak biltegietan karabanak gordetzeko baimenari esker nekazarien ekonomia hobea izango da.

  5. Nemo-k dio:

    Autokarabana batean bidaitzearen abantailarik onena edozein lekutan geratu ahal duzula da, non ahal duzun lo egin kezkatu gabe. Horretaz gain, mugikortasun handia ematen diozu.
    Ez dut ezer entzun zurrumurru horri buruz, baina egia bada, ez zait gaizki iruditzen nekazari ohiak biltegiak horrelakoak gordetzeari esker aberasten direnik. Kotxea aparkaleku batean uztearen truke ere ordaintzen baitugu.

  6. Izurde-k dio:

    Autokarabanak ondo daude askatasuna gustatzen bazaizu.Nahi duzunean lekus aldatu dezakezu eta, egun berean, bi hiritan egon dezakezu. Beste aldetik, hotel batera joateko, aurrez deitu behar duzu erreserba egiteko. Autokarabana bat baduzu, ordea, es duzu araso hori izango.
    Ez nekien nekazariek bere biltegiak alokatzen ari direla, baina oso idea ona iruditzen zait, baldin eta zergak ordaintzen badute

  7. Nuhem-k dio:

    Egia da hiri inguruetan gero eta karabanak gehiago dagoela. Ikusi besterik ez dago nola dagoen Lakuako parkina, zenbat eta beteago. Gauzak horrela, ondo deritzot herrietako biltegiak alokatzeari. Agian hiriko baino merkeagoa izango dira, eta hobea izango da hura kalean uztea. Modu berean, ilegalak direla eta ez dutela izango ez kontraturik,ez segurorik kontuan hartu behar dugu.
    Nire aburuz, autokarabanan bidatzea erosoago izan ahal da nahi duzun lekuetan geratu dezakezulako. Nik, ordea, nahiago dut hotel batean egotea, eta lau edo bost lizarreko hotel bat da,hobeto.
    Aizu, nire nebak autokarabana Kalifornia bat saltzen du beste handiago bat erosi nahi duelako. Inori interesatzen bazaio…

  8. Arrosa-k dio:

    Egia da autokarabana batean bidaiak egitea modan jarri dela; eta horren ondorioz, gero eta autokarabana gehiago ikusten direla gure hiri inguruetan. Nik ez dut inoiz horrelakorik erabili bidaiatzeko, baina uste dut erabiltzen dutenak, denbora erabiltzeko edukitzeaz gain, askatasunaren eta abenturaren lagunak direla.
    Bestalde, ez dut uste autokarabana edukitzea merkea denik; izan ere, urtean zehar derrigorrezko asegurua, mantenua eta leku gordetzeko ordaindu behar da. Horrexegatik ez deritzot gaizki herrietako nekazari ohiak biltegiak horrelakoak gordetzeko erabiltzeari, azkenean bi parteak irabazle ateratzen baitira.

  9. Tximeleta-k dio:

    Autokarabanaz joatea gaur egungo modu kontua dela uste dut. Gero eta jende gehiagori gustatzen zaio horrelako bizimodua oporretan edukitzea.
    Nire iritziz alde on asko dauzkalako da, eta nagusia askatasuna handia ematen duela da.
    Bestalde, zenbat eta karabana gehiago egon, orduan eta aparkaleku gehiago falta egiten dira eta horren ondorioz herritarrek nekazari biltegiak aprobetxatzen dituzte eta horrela beste onura ezberdina lortzen dute.

  10. Blanca-k dio:

    Gaur egun, gero eta karabana gehiago ikus ditzakegu gure ingurunean. Dudarik gabe, modan daude. Alde batetik, autokarabana batean bidaiatzeak nahi duzun lekutara heltzeko posibilitatea ematen diozu, lo egiteko eta jateko leku bat bilatzeko beharrik gabe. Eta beste aldetik,leku batetik beste batera mugitzeko askatatasuna ematen diozu zure nahierara.
    Hala ere, guztia ez dira abantaiak. Gordetzeko leku bat aurkitzea erabitzen ez duzunean benetako arazoa da. Antza denez, nekazariek biltegiak eskaintzen dituzte autokarabanak uzteko. Nire aburuz, bai nekazariak, bai autokarabanako jabeak hegoera honi etekina ateratzen diote. Bata bere autokarabanak leku seguru batean izateagatik eta bestea diru apur bat irabazteagatik

  11. Masha-k dio:

    Nik ez dut nabaritzen gero eta autokarabana gehiago daudela baina, egia bada, ez dut uste gendeak modarengatik aukeratzen dituela, ez baita batere erosoa lau pertsona 11 metro karratuko leku batean bizi daitezen. Hala ere, autokarabanaz bidaiatzeak abantailak ere dauzka eta, garrantzitsuenetako bat azkatasuna da, zauden lekua zure gustukoa ez bada, jaso eta beste leku batera zoazelako.
    Nekazari ohiek biltegiei emandako erabilerari dagokienez, ondo iruditzen zait aukera aprobetzatzea. Azken finean, ez dut uste horrelako eraikinak saltzen errazak direnik eta ez dakit zertarako gehiago erabil ditzakete.

  12. piparra-k dio:

    Nahiz eta autokarabanaz bidaiatzeak abantaila asko eduki, adibidez, zure oporretako planak edozein momentutan aldatu ditzakezula edo bidaiatzeko oso aukera merkea dela, nire ustez, bidaiatzeko modu horrek eskaintzen dizun askatasuna paregabea da.

    Bestalde, normalean, hirietan aparkaleku asko ez daudenez, zure autokarabana aparkatzea arazo handi bihurtu ahal da. Horren ondorioz, hiri batzuetako aldirietan nekazari batzuk edo lursailen jabeek negozioa egin nahi omen dute eta hori ondo deritzot. zergatik ez?

  13. Haize-k dio:

    Nire ustez,autokarabanan bidaiatzeak abaintailak asko dauzka.Bidaia egitea eta toki desberdinak bisitatzea gustatzen bazaizu,autokarabanan bidaiatzea erosoagoa eta garestiagoa da,non aparkatu bakarrik kezkatu behar duzulako.Izan ere,autokarabana etxe txiki bat bezalakoa da eta jateaz gain,lo egin daiteke eta dutxa har daiteke.
    Arrazoi horiengatik guztiengatik,gero eta jende gehiagok autokarabak erabiltzen ditu bidaiatzeko

  14. Lorea-k dio:

    Nire ustez, gaur egun autokarabanean bidaiatzea ez da moda kontu bat. Egia da gero eta autokarabana gehiago ikusten dela aparkatuta batez ere kanpoko auzoetan. Pentsatzen dut hori gertatu dela jendea konturatu delako abantail asko dituelako. Alde batetik, nahi duzunean bidaiatu dezakezu, eta beste alde batetik, abantailarik onenetakoa, hainbat herrialde bisitatu dezakezu denbora gutxitan.
    Amaitzeko, ez dut ezer entzun zurrumurruari buruz, baina, aberasten ari badira hori esker, pozten naiz haiengaz.

  15. Katagorri-k dio:

    Gaur egun hirietan lehen baino autokarabana gehiago daude. Horregatik leku egokiak jartzen dituzte uzteko. Esate baterako, Gasteizen kanpoaldean dagoen bezalakoa; gainera, Euskal Herrian hobeto dagoen lekuetariko bat omen da.
    Inoiz ez naiz autokarabanaz bidaiatu, baina esango nuke, abantailarik onena ematen duen askatasuna dela; hau da, herriz herri edo hiriz hiriz joan nahi baduzu, bidaia ia antolatu gabe egin dezakezu, eta azken momentuan edo bidaian zehar aldaketak egin nahi badituzu, ez dago arazorik egin dezakezulako.
    Egia esanda, nekazari ohiek egiten dutena, ez zait gaizki iruditzen, autokarabanak hain handiak baitirenez ez da erraza edozein lekutan uztea, eta diruaren truke biek irabazten badute…..

  16. Gatzagunea-k dio:

    Argi eta garbi dago ea autokarabana erabiltzea modan dago, baina nik hotela nahiago dut.
    Nire ustez, autokarabanetan bidaitzeak abantail asko ditu: askatasuna handiagoa, ostatu ia-ia musu-truk, intimitatea, etab. Baina beste prezio batzuk ordaindu behar da: supermerkatutara joan behar da elikagaiak erosteko, beste kotxe bizpahiru eduki behar duzu (eta bere aseguruak, zergak..) urte osoa, etab. Horrez gain, hiri askotan, autokabanetan sartzea debekatuta dago y beste kotxe bat alokatzea beharezkoa da.
    Nik autokarabaneroen eta nekazarien artean negozio hori txarto ez deritzot, baina,negozio horretan, nork ordaintzen du aserugua? eta zergak?. Eta biltegia sua hartu duenean, nork ordaindu du autokarabana? Galdera gehiegi?

  17. Jazz On-k dio:

    Nire aburuz, argi eta garbi dago gaur egun autokarabanak modan daudela. Ikusi besterik ez dago gure herrietako aparkalekuetan astebururo agertzen direla, eta gero eta leku jakin gehiago eraikitzen dituztela Udalek.
    Egia esan, bidaiatzeko onenetariko modu bat dela iruditzen zait. Baina ez da hainbat jende usten duen hain merkea. Autokarabana berri edo bigarren eskuko bat erostea garestia denez gainera, kontuan hartu behar duzue oporretan joango zaretenean gasolina jarri beharko duzuela, baita batzuetan kanpingetan geratu beharko duzuela ere, parkingnez ez aspertzeko. Agian, lau pertsonako familientzat erosoa izan daitezke, baina erosi baino lehen autokarabana bat alokatzeko gomendatzen dut, zuen bizimodura moldatzen jakiteko.
    Autokarabana non gordetzea beste asunto garrantzitsua da, baita ordaindu beharko duzuen beste gastu bat ere izango da. Autokarabanak normalean ezin dira gorde garajeetan. Nekazari ohiek bere biltegiekin dirua egitea nahi izateari ondo deritzot.

  18. Kexkamuxela-k dio:

    Autokarabana bat dudanez, uste dut nire iritzia ez dela objektiboa. Duela bost urte erosi genuen eta niretzat erabaki onena izan zen geroztik bidaia pila bat egin eta leku desberdinak ezagutu ditugulako.
    Nahiz eta lekua handia izan ez, oso ondo prestatuta dago eta ez zaio falta ezer. Gainera leku batera heltzen bagara eta eguraldi txarra egiten badu, beste leku batera joan ginateke.
    Argi dago modan dagoela hirian gero eta gehiago areak baitaude.
    Hala eta guztiz ere, bidaiatzeko era hau ulertzen ez duen jendea dago eta uste du zikinak eta errespetugabekoak garela, baina hori ez jakitea da. Egia da arauak hausten dituzten pertsonak daudela, hala ere, jokaera txarrak egunero ikusten ditugu, baina ez du esan nahi guztiok horrela gaitezen.
    Biltegiei buruz, uste dut egia dela eta nekazarientzat negozio bihurtu dela.

  19. Izka-k dio:

    Egia da gero eta autokarabana gehiago ikus ditzakegula. Nik ez dut inoiz erabili baina uste dut abantaila asko dauzkatela. Alde batetik nahi dugun lekuetara joan daitezke eta edozein lekutan gelditu daitezke, horrez gain baskaria prestatu ahal dutenez mekeagoa da.
    Badakigu gaur egun nekazariek biltegiak karabanak gordetzeko alokatzen dituztela eta ondo iruditzen zait ez dut uste aberastuko direnik baina dirua lortzen dute eta jabeak lekuren bat behar dutenez, aukera denontzat ona da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s