“ARDO-DASTAKETATXOA” B1ekoen GELAN!!!

IMG_20190520_155300_resized_20190520_045759121

B1eko arratsaldeko taldeko ikasleak

Astelehena, arratsaldeko 15:30ak, kanpoan giro eguzkitsu ederra; klasea hasteko gogo gutxi, hala ere,  hasi behar… Baina nire harridurarako, gelan sartu eta mahai gainean zer topatuko? Bada, bi ardo botila, txorizoa, urdaiazpikoa eta patatak!!! Nabaritzen da ekaina eta ikasturte bukaera gertu daudela… Kar, kar, kar!!!

“Txantxak” alde batera, astelehen berezia, desberdina eta polita atzokoa!!! Nahi duzuenean gustura errepikatzeko modukoa!!! Horrela bai, horrela eman daiteke klasea!!!

Eskerrik asko, José, ‘Amaren’ kriantza -ardo beltz goxo-goxo- botila hura eta urdaiazpikoa (edo zuk deitzen diozunez, pernila), ekartzeagatik; zuri ere bai, Rebeca, Tritium ardo zuri eta, gainera, freskoagatik eta nola ez, eskerrik asko, Jesús Mari, guztiongan pentsatuz, ardoak kalterik ez egiteko Meanoko txorizo ederra, ogia eta patatak ekartzeagatik!!! Eta jakina, beste guztioi, zuen konpainia zoragarriagatik!!!

Hurrengo batean gehiago!!! Aupa koadrilla!!! Animooo!!!

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

3 erantzun “ARDO-DASTAKETATXOA” B1ekoen GELAN!!! -ri

  1. ITZI-k dio:

    Dudarik gabe, hau da modurik onena klasea hasteko.
    Astelehenak gogorra dirudi, baldintzak ikastea tokatu zitzaigulako. Hala ere, guk beste plan bat geneukan eta txantxazaletzat hartu bagintuen ere, oso argi zegoen gramatikak hurrengo egunean arte itxaron ahal zuela. Beraz, izugarrizko ardo beltza eta zuria, urdaiazpikoarekin, txorizoarekin eta patatekin gozatzeko ordua izan zen.
    Horrez gain, giroa oso ona izan zen. Agian ekainean, euskaltegiaren falta sentituko dugu… Kar-Kar!

    Hurrego batean arte! Aurrera koadrilla!

  2. AMETS-k dio:

    Ni berandu iritsi nintzen eta zoritxarrez, ez nintzen egon jaian, baina argi eta garbi daukat, Meanoko txorizorekin eta urdazpiko on batekin lagundutako ardo pixka batekin klasea oso dibertigarria dela.
    Giroa oso ona izan zenez gero, zalantzarik gabe, ikastaroa bukatu baino lehen, beste jai bat egingo dugu eta espero dut zuekin egon ahal izatea.

  3. athletizalea-k dio:

    Horrek esango lukenez, “Adiskide onekin, orduak labur”… bai denok euskara ikastera joaten ari gara, baina aldatzen garenean eguneroko ohikeria, agian zoriontzuagoak gara eta hobeto ikasten dugu. Beste alde batetik,”dagoenean bon-bon, ez dagoenean egon”, bai zergatik ez dezakegu kapritxo bat eman…!!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s