Zer jan, hura izan

descarga (1) Baliagarriak al deritzeziu horrelako foroei? Ez al zaizu adituaren iritzia apokaliktikoegia iruditzen? Saiatzen al zara ondo jaten?

https://www.berria.eus/paperekoa/1891/040/001/2019-05-04/gizarte-gaixo-batean-biziko-gara-hemendik-gutxira.htm

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=895108

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

4 erantzun Zer jan, hura izan -ri

  1. Enara-k dio:

    Gaur egun, elikadurari buruzko gaia denon ahoan dago. Hori gutxi izango balitz bezala, Interneten bilatzen ari garen neurrian, edozein artikulu aurki dezakegu horri buruz. Alabaina, ezin dugu Interneten idatzitako guztia sinestu, bakoitzak bere eskarmentua azaltzen baitu, eta agian, batari ondo datorkionak besteari kalte eragin baitiezaioke. Bai kontrajarria dela! Haatik, urteak pasatu ahala gure ikuspututik elikadurari dagokionez, aldatzen da.

    Alde batetik, txikitatik elikadura beharrezkoa zen gure garapenerako. Hori dela eta, gure gurasoen ohiturak harrapatzen genituenez, haiengandik jaten ikasten genuen. Hortaz, gaurko gurasoek denbora eta ekonomia inbertitu beharko lukete umeek ohitura onak izan ditzaten.

    Beste alde batetik, helduok garenean, nahiz eta kontzientzia handiagoa daukagun, desordena emocional bat egon litekenez, estresa, antsietatea eta emozio-gorabeherak agerrarazten ditu. Beraz, ezinbestekoa da elikadura arloan zenbait neurri hartzea estres eta antsietate hori kontrolatu eta horiei aurre egiteko. Neurrien artean, hala otorduetan, nola ordutegietan, ordena jartzea izan liteke. Horiek errespetatuko bagenitu, elikagai kantitate osasungarriak hartuko genituzke. Sinplea dirudi, ezta?

    Hauekin guztiekin, zer den elikadura egokiena betiko jakin dugulakoan nago. Hola ere, kontziente izan beharko genuke edozein momentutan, hau da, ahoa ixtea edo ez jatea ez da gakoa, baizik eta neurri batean eta aldian baino aldian naturalagoa denetariko jatea.

    Bada garai gure gorputza barrutik zaintzeko!

  2. INA MAY GASKIN

    Egia esan ez zait gaizki iruditzen horietako foroek alarmista kutsua izatea, zeren eta elikaduraren arazoak gure arreta merezi du. Areago, heriotza gehienak sortzen dituzten gaitzek elikaduragatik dute hainbeste prebalentzia egungo munduan. Gizentasuna eta diabetesa besteak beste. Hala, osasun sistemak egunero dirutza xahutzen du hainbat osasun arazorengatik elikagaigintzarako hezkuntzarekin bakarrik erraz sahieztuko lituzkenak.

    Orduan, edonork pentsa lezake gure zergak gurasoek haurrei ondo jaten irakastean inbertituko bagenu, haur hauek ez liratekeela gainpisuak edota loditasunak jota helduarora iritsiko. Horregatik, seme-alabek bizitza osoan dietaren menpe bizi behar ez dezaten, hobe genuke zein usadio diren onak eta zein txarrak ezagutzea. Adibidez, otorduak egiteko orduan telebista piztuta badago, adituek diote burmuinari ez datorkiola asetzeko sentsatzioa modu egokian. Ondorioz, konturatu gabe jaten dugu gehiago telebista itzalita legoke baino. Beste jokabide bat inoiz ez genukeena hartu behar izango, erosketak gosearekin egitean datza, goseak elikagai kalorikoagoak aukeratzera behartzen gaituelako. Beraz, eroskira sartu baino lehen, osasunerako ondo izango delakoan, sagar bat jan dezagun.

  3. Mara-k dio:

    Azken urteotan, elikadura pil-pilean dagoen gaia da, izan ere, osasuntsu ez egotearen arriskuak garrantzi ikaragarria hartu du osasungintzan. Hori dela eta, nutrizio arloko profesionalek hainbat hitzaldi eman dituzte, baita liburu ugari argitaratu ere, egoera larri honi konponbideren bat emateko.

    Alde batetik, ezin da ukatu jateko modua guztiz aldatu dela denbora gutxian, eta bereziki umeengan izan du eragin handiena. Heziketa funtsezkoa da umeak osasuntsu haz daitezen, beraz, elikadura ezin da ahaztu. Haatik, gurasoek ez diote hainbeste garrantzirik ematen, edo ez daukate informazio askorik gai honi buruz, ondorioz, janari lasterra eta aurretik prestatuta dauden produktuak ematen ditzkiete jateko. Egia esan, hala azukrez, nola kaloria hutsez, zein gantzez beteta dauden produktuak eskuragarriagoak izan ohi ditugu supermerkatuetan, osasungarriak direlakoan. Hori dela eta, ingurune obesogenikoa sortzen ari da, hau da, gero eta lodiagoak daude umeak, kalitate txarreko janariz inguratuta eta naturak emandako elikagaiak kontsumitu gabe, eta bizimodu hau euren seme-alabei ere transmititzen diete.

    Bestetik, janariarekin arazoak izateak psikologikoki ere arazoak sor ditzake, nahiz eta askotan ez nabaritu. Aurretik aipatutakoaren harira, ohikoa da kasu hauek haurtzaroan eta nerabezaroan agertzea, hortaz, hazkuntzan eragin ikaragarria dauka. Hasteko, janariarekiko desorekak egon daitezke, bai anorexia edo bulimia nerbiosak, bai obesitatea, zeinek bizi kalitatea mermatzen baitute. Era berean, gatz mineral eta bitamina falta izateak hainbat elikagai ez hartzeagatik, depresioa edo antsietatea eragin dezake. Gainera, kasu gehienetan biak aldi berean azaltzen dira, tratamendua luzatuz eta zailagotuz, eta psikofarmakoek soilik sintoma leuntzen dute, arazoaren jatorria aztertu gabe.

    Bukatzeko, aurreko guztia laburbiltzeko, elikadura osasuntsu egotearen parte nabarmenetarikoa da, hori dela eta, geure burua barrutik zaintzeko zer jaten dugun kontuan hartu behar dugu. Horrez gain, umeek gurasoengandik ikasten dute, eta ahalik eta hoberen hezteko, eskain diezaiekegun babesik beharrezkoena elikadura ona izatea da.

  4. Astigar-k dio:

    Ukaezina da elikadura gure bizitzaren oso alderdi garrantzitsua dela. Izan ere, osasuntsu egoteko ezinbestekoa da, eta elikadura txarrak gure gorputzari modu latzean eragin diezaioke. Hala ere, nahiz eta azken urteotan elikadurari buruzko ikerketak inoiz baino sakonagoak izan, badirudi daukagun elikatzeko modua okerrera doala.

    Aldaketa honen arrazoiak hainbat arlotan aurki ditzakegu. Alde batetik, nabarmena da globalizazioak gure gizartean izan duen eragina, eta gaur egun, nonahi eskura dezakegu hanburgesa bat edo urrutitik datozen fast-food produktuak. Bestetik, gizartean ezarri den bizitzeko moduak elikadura desorekatua sustatzen duelako. Alegia, otorduak egiteko denbora gutxi edukitzeak gaizki elikatzera bultzatzen gaitu.

    Elikadura okerrera joan den heinean, gure osasunak ere behera egin du. Izan ere, jaten dugunak harreman zuzena du guk pairatzen ditugun gaixotasunekin. Adibidez, kontsumitzen ditugun elikagaiek kolesterol altua badute, gure bihotzak ondorioak jasango ditu. Bestalde, etorkizunean izango ditugun gaixotasun asko gaur daukagun elikadurari lotuta daude.

    Aipatu den guztiagatik, argi geratu da arazo honi konponbidea bilatu behar diogula. Azken boladan elikaduraren garrantzia sustatzeko elkarteak sortu dira. Helburua bertoko elikagaiak bultzatzeaz gain, elikaduran oreka bilatzea da. Nolanahi ere, argi dago oraindik asko egin behar dela gizartean elikadura osasungarria edukitzeko.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s