FINAL FOUR = USTEAK ERDIA USTEL

 

download

Jada  “zorioneko” Final four bukatu egin da. Hainbat ostalari eta merkatariren ustez, “Final four-ek” ez omen ditu inolaz ere zituzten itxaropenak bete. Gainera, hainbat tabernak eta hotelek prezioak puztu egin dituzte eta eguraldi txarrak ere ez du gehiegi lagundu.

Egin al dio mesederik gure hiriari? Zure ustez, zein izan da porrotaren arrrazoia? Merezi al du honelako gertakizunak geureganatzea?

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

11 erantzun FINAL FOUR = USTEAK ERDIA USTEL -ri

  1. txintxirrin-k dio:

    Dudarik gabe Gasteizek honelako gertakizunak behar ditu, antolatuko, ez balitu, hiri grisa eta ezezaguna izaten jarraituko lukelako, behintzat non dagoen jakiteko egin behar da.
    Porrotak bere logika dauka. Gure aireportuak, bere bidaia antolatzean, ez zeukan artean 24 orduko zerbitzua. Bestalde Bilbo, Guggenheimaren ondorioz, eta Donostia, glamourri esker, hotelez beteta daude, ordea, hemen gutxi eta garestiak dauzkagu. Partiduak ikustea garrantzitsua zenez gero, hona etortzea hori egiteko bakarrik beharrezkoa zen, eta, akabatzeko, madarakazio gisa, munduko eguraldirik txarrena!

  2. Lorea-k dio:

    Egia da Final-four-ek ez ditu inola ere zituzten itxaropenak bete. Hori ez dio inolako mesederik egin gure hiriari. Alde batetik, udalak gastatutako dirua ez duelako berreskuratu; eta, beste alde batetik, zurrumur hori esker gure ospe aldatu egingo delako eta ez dira berriz egingo horrelako ekimenik.

    Bestalde, oso garrantsitzua da honelako gertakizunak egitea bai turisak erakartzeko bai Gasteizko ekonomiarako eta erakusteko hiri polita daukagula, eguraldia alde batean utzita!

    Baina, jendea ez etortzea noren errua izan da? Lehenik, hotelen eta alokairu jabeen errua izan dela uste dut, zentzugabeko prezioak jarre dituztelako. Bigarrenik, web gune batzuen erruagatik, eskaintzak egin dituzte hegazkina gehi hotela gehi autobusa Bilbao-Buesa Arenara eta askoz ekonomikoa izan zen.

  3. Nahia-k dio:

    Behin ” Final Four-a ” bukatuta, egoera-balantze ez da onik izan; ez izan direlako itxaropenak betetzen, batez ere , ostalarientzat eta merkatarientzat.
    Nire ustez, alde batetik, Gasteizek ez dauka hainbeste leku jende kopuru handiari ostatu emateko; hainbeste jokalariri, antolatzaile guztiei, hainbeste zalei, besteak beste.
    Bestetik,hoteletako preziak gehiegizkoak izan direnez, zale batzuk inguruko beste hiri batzuetara joan dira, beraz, badirudi gastu gutxi egin dutela taberneetan, jatetxeetan ,eta abar…
    Gainera , Udalak ekintza asko antolatu zituen , eta emaitza ez da batere errentagarri.
    Hala ere, horrelako gertakizunaren batek beti mesede egiten dio gure hiriari, turismoa bultzatzen duelako

    • Tximeleta-k dio:

      Nahiz eta kasu honetan emaitzak onak ez izan, uste dut horrelako ekintzak beti onerakoa direla. Alde batetik, herritarrontzat kultural edo kirol eskaintza handitu delako, eta bestetik, kanpoko jendea erakartzen dutelako, eta horri esker, hiria ezagutzen du.
      Hala ere, Final four-ri dagokionez, bistan dago gauzak ez dituztela ondo egin, baina ez dakit noren erruz izan den. Entzuten da aireportuaren erruz izan dela, eta batez ere, hoteleko prezioak igotzeagatik izan dela.

  4. Izurde-k dio:

    Honelako antolaketa bat iritzi desberdinak eta kontrakoak dauka. Batxuk dirua zaborrara botatzea pentsatzen dute, besteok, ordea, onugarria izan dela iruditzen zaigu.
    Nire ustez, jatetxeak, dendak edo hotelak beste asteburutan baino diru gehiago irabazi dute, baina haiek askoz gehiago irabastea pentsatzen zuten,
    Diru gutxi irabazi izana hotelen errua izan da. Logela baten truke 500 euro eskatzen zuten, horregatik zale asko beste hirietara lo egitera joan dira, eta bakarrik etorri dira Gasteizera partiduak ikustera.

  5. Emumu220870-k dio:

    Nahiz eta erdigunean bizi, Gasteizen “Final Four”en giroa batere nabarmendu gabe pasatu dela pentsatzen dut. Honek pentsarazten dit zein ote den hankasartze honen arrazoia. Nire ustez, planteamendua hasieratik gehiago izan da akatsduna; izan ere, hegaldi bereziak jarri behar zituzten hasieran Forondako aireportura eta azkenean egin ez dutenez, Louik eraman du hegaldien inpaktua. Bestalde, hotelek prezioak ikaragarri igo zituzten astebururako eta beraz hainbat eta hainbat afizionatuk Bilbon hartu dute hotela prezio askoz merkeagoan.
    Beraz, uste dut honelako ekintzak egiten jarraitzea ideia ona dela hiria ezagutarazten dutelako eta giro paregabea sortzen duelako baina dudarik gabe, planteamendua hobea izan beharko litzateke hurrengoan.

  6. elendash55-k dio:

    Nahiz eta erdigunean bizi, Gasteizen “Final Four”en giroa batere nabarmendu gabe pasatu dela pentsatzen dut. Honek pentsarazten dit zein ote den hankasartze honen arrazoia. Nire ustez, planteamendua hasieratik gehiago izan da akatsduna; izan ere, hegaldi bereziak jarri behar zituzten hasieran Forondako aireportura eta azkenean egin ez dutenez, Louik eraman du hegaldien inpaktua. Bestalde, hotelek prezioak ikaragarri igo zituzten astebururako eta beraz hainbat eta hainbat afizionatuk Bilbon hartu dute hotela prezio askoz merkeagoan.
    Beraz, uste dut honelako ekintzak egiten jarraitzea ideia ona dela hiria ezagutarazten dutelako eta giro paregabea sortzen duelako baina dudarik gabe, planteamendua hobea izan beharko litzateke hurrengoan.

  7. Masha-k dio:

    Zalantza barik, Final Fouri esker batek baino gehiagok non dagoen Gasteiz daki orain eta, ikuspuntu horretatik, onerako eragiten du. Hala ere, egia da ez dituela ostalarien eta merkatarien itxaropenak bete, agian gehiegizkoak zirelako. Horretaz gain, jarraitzailetako asko inguruko hirietan geratu omen ziren, Gasteizko hoteleko eskaintza eskasa eta garestiegia baitzen, beraz, ez zuten dirurik gastatu hemen.
    Honelako gertakisunak geureganatzeari dagokionez, uste dut baikorra dela eta erarik onena gainerakoek gu ezagutzeko.

  8. Marigorringo-k dio:

    Uste dut Final four ersipwn izan dela hotelak salneurriak gehiegi igo dituztelako eta turistek beste hiri batera joatea nahiago dute. Horregatik turistek ez dute gastatu bere dirua gure hirian Bilbon, Donostin edo Logroñon baizik. Gainera, psrtiduen sarrerak garestiak ziren eta azkenean Final four antolatzaileek merkeagoak jarri behar izan zituzten harmailak betetzeko.
    Hiria eskarmentatzea espero dut hurrengo aldirako. Behintzat, orain, Gasteiz ezaguna da atzerrian.

  9. piparra-k dio:

    Printzipioz, argi dago antolatzaileen asmoa haiek mozkina eduki ez ezik, hiriarentzat onuragarria izatea ere zela. Hala ere, kasu honetan, ez zen horrela izan.

    Nire ustez, ez dute jakin Final fouren inguruan dagoen guztia ondo antolatzen eta Final fourra edukitzea nahikoa zela uste izan dute.

    Beti, honelako gertaerak edozein hiriri ondo datorkio. Baina, ondo antolatuta ez badago, makina bat galera eragin ditzake.

  10. Nemo-k dio:

    Dirudienez, emaitzak ekonomikoak ez ziren espero bezain onak izan. Egia da nire sensazioa egun hauetan zehar Final four ospatzen ari zela ez zela nabaritzen.
    Hotelak garestiegiak izan ziren. Baina arazo nagusia gure hiria sustatzeko kanpaina egin ez zutela izan zen; Bilbon eta Donostian, ordea, hori egin zuten.
    Agian, Baskonia taldeak Final fourean parte hartuko balu, egoera desberdina izango litzateke.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s