Euskaraz bizi!

descarga Aizue!! Bukatu dugula ikasturtea!!!… “Uffff, a zer nolako lanak eginarazi dizkiguten… flakiak jota gaude!!” esango du batek baino gehiagok, baina gogoratu: ezina ekinaz egina!!

Ebaluazio garaia, aizue, uztaila dator eta, uzta jasotzeko garaia!!

Pentsatu, bada, pixka batean eta egizue ikasturtearen hausnarketatxo bat, egindako lanaz, aurrerapenaz… eta gogoratu hurrengo pausoa erabiltzea dela!! Hortaz, udapartean ere, sargoria lagun, euskaraz jo ta su!!

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=1811165

http://www.aizu.eus/index.php?option=com_content&view=article&id=2220:ardura-eta-motibazioa-behar-dira-bestela-ezinezkoa-da&catid=207&Itemid=0

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Euskaraz bizi! -ri erantzun bat

  1. Enara-k dio:

    Egunotan, ebaluazio garaia dator, uztaila da eta….bada garaia euskaltegia amaitzeko! Beraz, ikasturtea bukatzear dagoenez, hausnarketatxo bat egitera ausartuko naiz.

    Orain dela urte batzuk euskara ikasteari ekin nion, betidanik euskara ingelesa baino gehiago gustatzen zitzaidalako. Hala ere, nire ikastetxean ez neukan euskara menperatzeko aukerarik. Hori dela eta, nire kabuz euskaltegian hasi nintzen. Ez neukan presarik perfilak edo tituluak lortzeko. Alabaina, urteak pasatu ahal, lanean perfil guztiak eskatzen zizkidatenez, honek antsietatea eta presio handia sortu dit. Gauzak horrela izateak amorrua eman zidan, baina ez neukan beste erremediorik, hortaz, jarraitu egin nuen.

    Gaur egun, hainbesteko urteak daramatzadanez, baliteke geldituta geratzea, baina ziur nago aurtengo lana ez dela alferrik izan, baizik eta oinarriak finkatzea. Halaber, gauza txikiak lortu ditudala uste dut. Adibidez, euskara praktikatzeko ohiturak poliki-poliki nire bizitzan ez ezik, ingurukoetan ere sartzen ari naiz.

    Bestalde, badakit puntu ahulak dauzkadala, batez ere mintzatzeko orduan, baina gainditzea lortuko dut, oso etengabekoa eta burugogorra bainaiz.

    Horiekin guztiekin, edozein pertsonak euskara ikastera animatuko nuke. Zergatik? itaunduko diozue zeuen buruari, Egia esan, arrazoiak oso arruntak direlako: gure hizkuntza delako, berreskuratu behar dugulako eta merezi duelakoan nagoelako.

    Hortaz, motibazioa piztu, ez zarete damutuko. Gogoratu: ezina ekinaz egina!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s