Alokatzea, buruhauste galanta!

Gaur egun etxebizitza errentan hartzea ez da erraza, eskaintza murritza delako eta prezioek gora egin dutelako. Eta gazte askorentzat arazoa are larriagoa da.

Alokairuan bizitzeari aukera ona deritzozu? Zer egin liteke egoerari buelta emateko?

 

 

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

19 erantzun Alokatzea, buruhauste galanta! -ri

  1. Marigorringo-k dio:

    Nik uste dut hobe dela pisu bat eostea, alokatzea, nire ustez, dirua alferrik gastatzea delako., nahiz eta ulertu, egoera batzuetan aukera bakarra dela.
    Egoera hori eskaintza-eskariaren legeagatik da eta alokairua ez dago legez arautzen, bakoitzak nahi duena egiten dute. Bestale, ez dakit ondo badago salneurri gehieneko jarri, beste gauzetan ez dituztelako egiten.

  2. Lorea-k dio:

    Usted dut alokairuan bizitzea ez dela aukera ona gaur egun. Alde batetik, alokairuen prezioak gero eta altuagoak daudelako, eta; beste aldea batetik, ordaintutakoa galtzen duzulako. Aldiz, etxe bat erosiz gero dirua ez duzu galtzen, inbertsio mota bat dela pentsatzen dut.

    Bestalde, udalak bere eskuan dauka egoera hau aldatzea. Adibidez, eskaintza handitzeko, utzik dauden etxeak behartu beharko lukete alokatzera eta gazteei laguntzeko diru laguntzak eman. Baina, nire ustez, garrantzitsuena izango litzateke prezioak jeistea egoera hobetzeko.

  3. txintxirrin-k dio:

    Hiri batean denbora gutxi emateko alokatzeari aukera ona deritzot. Hala ere, behin betiko etxebizitza behar izango banu, erostea aukera onena irudituko litzaidake.
    Ez dakit ea Gasteizen alokatzeko arazorik dagoen baina ulergarria izango litzateke. Askenfinean jabeek etxebizitza erosiz inbertsioa egiten dute eta alokatzean bere inbertsioa arriskuan jartzen dute. Legeek segurtasun handiagoa emango baliete alokatzeko aukera gehiago egongo lirateke eta, horren ondorioz, alokairuak merkeagoak izango lirateke.

  4. Masha-k dio:

    Nire ustez, alokatzea aukera ona da, batez ere gaztea zarenean edo lan finkorik ez daukazunean. Hala ere, gaur egun ia ezinezkoa da pisu arrunta bat aurkitzea 800 euro baino gutxiagoren truke. Zergatik ote?
    Batzuen arabera, arrazoi nagusia da duela gutxi gaindituta legea baina, nire ustez, jendearen pentsatzeko era da benetako arazoa. Hau da, beti ahalik eta gehien atera nahi dugu gainerakoen beharretatik.
    Irtenbideari dagokionez, uste dut ez dagola. Nahiz eta oraindik etxebizitza prezioak eragindako krisia batetik atera ez, dirua irabazteko erarik onena dela uste izaten jarraitzen dugu. Egun batean gure erruei esker ikasteko gai izango gara?

  5. Tximeleta-k dio:

    Betidanik pentsatu dut hobe dela etxebizitza erostea baina onartu behar dut aukera on bat dela hasteko, batez ere gazte bada eta ez badauka argi non biziko den etorkizunean.
    Aukera hori ez zait ondo iruditzen bizitza osorako, diru asko alferrik galtzen da eta.
    Bestalde, alokailuen prezioen dagokienez, eskaintza-eskariaren legea da azken finean, eta oso zaila egiten da horri buruz erregulatzea, nire iritziz.

    • Susana-k dio:

      Nik pentsatzen dut alokairuan bizitzeari aukera ona dela baina bakarrik urte batzutan. Lehenengo aldiz gure gurasoen etxetik joaten garenean soilik bizitzeko, nik uste dut aukera ona dela alokatzea. Alde batetik, horrela probatu dezakegu eta ez zaigu gustatzen beste etxe batera aldatu dezakegu. Bestetik alokairuen prezioak hainbeste gora egin dute, es dela errentagarria. Hipotekak merkeagoak dirá eta jendeak azkenean pisu bat erosten du. Nire belaunaldiei beti irakasten digute pisu bat erosten alokatzea baino hobea dela, alokatzea dirua botatzea delako.

  6. piparra-k dio:

    Nahiz eta alokairuan bizitzea aukera ona iruditu, are gehiago: gazteenzat aukerarik onena dela uste dut, onartu behar da, Euskal Herrian, pertsona bakar batentzat ia ezinezkoa dela, hipoteka bat beste kostatzen delako.

    Hala ere, hemen alokatzeko ohitura inoiz ez dugu izan eta, gure pentsamolderekin, inoiz ez dugu izango.
    Nik alokatzeko prezioak mugatuko nituzke. Horrez gain, etxebizitza hutsak dauzkatenak sarituko nituzke alokatzen badituzte. Baina, alokatzen ez dituztenak zigortuko nituzke.

  7. Katagorri-k dio:

    Gaur egungo gazteentzat aukera egokiena da diru gutxi irabazten dutelako. Gainera lan baldintza onak ez dauzkatenez ezin dute etxerik erosi.
    Zoritxarrez, eskaria handia dela eta, jabeek aprobetxatzen dute alokairuak igotzeko.
    Beraz, egoerari buelta emateko adminiztrazio publikoek parte hartu behar dute, behintzat alokairu sozial gehiago jartzen. Horrela, lortuko lukete eskaintzaren eta eskariaren oreka.

  8. eguzkilore-k dio:

    Betidanik, gazteentzat alokatzea aukera oberena zen, are gehiago, familia askok bere bizitza guztia bizi izan zuten alokairuan. Izan ere, garai batean alokairua erostea baino merkeagoa zen. Gaur egungo egoera ekonomikoak aspaldikoarekin zer ikusirik ez daukanez, higiezinen merkatua kontra doa, hots, erostea askoz merkea da.
    Bestalde, gure gizartean erostera ohituta gaude, Europan, ordea, ohitura kontrakoa daukatenez, gobernuek alokairu eredua babesten dute. Tamalez, hori ez da gure kasua, hemen errentagarria garrantzitsuena da eta bost axola zaizkigu gazteen buruhausteak eta beharrak.
    Uste dut gazteak beti gizartearen alde ahulena direla. Hori esateak amorru handia ematen dit, haiek gure etorkizuna dira eta.

  9. Alaveszale-k dio:

    Urteak pasatu ahala, alokairuak aldi bakoitza garestiagoak dira. Hiri handietan prezioak asko igo dira eta gazte ikasleentzat hondamena da.
    Nire iritziz, alokairuan bizi izatea ez zait aukera ona iruditzen ikasle bat izan ezean. Pisu bat erostea hobe dela uste dut.
    Gazteentzat laguntzak gutxi dira eta alokairuan bizi izan ahal izateko laguntza gehiago egon behar izango liratekeela uste dut.
    Etxebizitza bat izatea mundu guztirako funtsezko eskubidea da eta momentu hauetan ez da betetzen.

  10. TXAPI-k dio:

    Etxebizitza alokatzeko, izan ere, telefonoz askotan galdetu behar da. Egian, etebizitzak oso garestiak dira, zein erosteko zein alokatzeko. Garestiak direnez zenbait kide artean prezioa partekatu behar dute. Batzuetan, partekatzea erostea bezain zaila da. Etxebizitzakideek ondo elkar aditu behar dute. Prezio altuen ondorioz izan behar dira aukera posibleak. A zer buruhauste galanta den!

  11. Iri-k dio:

    Errealitatea da jendeak bizi izateko sabai bat behar duela .Gasteizen etxe bat alokatzea beti garestia izan da.
    Uste dut arazoa agertzen dela bizitza garestitzen delako eta soldatak txikiagotzen direlako.
    Urteak joan ahala konturatzen gara etxe bat erostea edo etxe bat alokatzea gauza berbera dela , azkenean, sabai baten azpian bizi izateagatik ordaindu behar dugulako.
    Konstituzioaren arabera etxebizitza eskubidea da, hori bai, eskubide honek ordaindu behar da eta iruditzen zait eskubidea pribilegio bihurtzen dela.

  12. Zirimiri-k dio:

    Alokatu ala erosi? Nire ustez geure buruari galdera hau ez egitea ezinezkoa da garrantzi handia daukalako. Herrialde bakoitzak bere ohiturak dauzka eta hemen ez daukagu alokatzeko ohiturarik, ia denok nahiago dugu etxe bat erosi.
    Alde batetik, alokairuan bazaude, lekuz aldatu ahalko duzu modu errazagoan, adibidez, beste lanpostu bat lortzeko.
    Beste aldetik, alokatzeko prezioak ikaragarri garesti daude eta prezio horiek ateak ixten digute gazteoi. Jendeak erosteko duen arrazoi nagusiena etxe horren jabetza lortzea da. Alokairuan bizi zarenean, muga batzuk dauzkazu, adibidez, ez dezakezu etxea zure gustura jar. Gainera, jabeak kontratua ez berritzea erabakitzen badu, etxebizitza berri bat bilatu beharko duzu.
    Uste dut egoerari buelta emateko zerbait egin ahalko genukeela. Hemen ez dago oso zabalduta, baina alokairuan bazaude eta gero erosi nahi baduzu, ordura arte ordaindutakoa deskontu egin ahal da azken preziotik.

  13. ITZI-k dio:

    Urteak pasatu ahala, alokairuak gero eta garestiagoak direla nabaritzen da; bai hiri handietan bai txikietan. Horregatik askotan, jendeari etxe bat erostea komenigarriagoa dela iruditzen zaio alokatzea baino. Hala ere, gehienak, gasteak batez ere, ez dira hori egiteko gauza izaten eta urte asko ematen dituzte alokairuak ordaintzen eta batzuetan, dirua zaborrara botatzen ari dela dirudi.
    Nik neuk, ez daukat oso argi zer izango litzatekeen onena. Dena den, etxea alokatzea erabaki ona izan daiteke leku finkoa bizitzeko lortu arte, lagunekin edo hiri desberdinetan bizitzeko aukera izan dezakezu.

  14. Roboto-k dio:

    Uste dut gaur egun alokairua hipoteka bezain garestia dela.
    Bai alokairua bai hipoteka ia ia kantitate berbera ordaintzen da hilabetean. Gainera, alde batetik, hipoteka ordaindu eta gero etxea zuretzat izango da, beste aldetik, errenta ordaintzen baduzu azkenean ezer ez duzu edukiko.
    Nire ustez, ideia ona izan ahalko litzateke Gobernuak etxebizitza gehiago eraikitzea alokatzeko, eta horrela, alokairuaren prezioa murriztu ahalko litzateke

  15. Panpox-k dio:

    Etxebizitza bat erostea aukera ona dela uste dut, inbertsio modu bat baita. Urteek aurrera egin ahala, etxea zurea da, behintzat. Esango nukeen arren, etxebizitza erosi baino lehen, gauzak ondo pentsatu behar dituzu. Nahiz eta kasuaren arabera izan, esate baterako , epe luzera errentan bizitzeko asmoa badaukazu, komenigarria da erostea, ia ia alokairua hipoteka bezain garestia delako. Hortaz, nire ustez hasieran alokairua aukerarik onena da, baina denboran pasatu ahala erosteko aukera duzu.

  16. lorea-k dio:

    Nire kasuan,Gasteizen bizitzeko ez dut inoiz etxe bat alokatu.
    Orain dela 20 urte pisu bat erosi nuen eta diru asko kostatu zitzaidan arren,
    ez zait damatzen,lekua,auzoa eta etxeko ezaugarriak aukeratu ahal izan nituelako.
    Egia esan,nire ideia oso tradizionala da.Agian,orain beste gauza bat egingo nuke.
    Ordea hemen,alokatzea ezinezkoa da garestiegi baita.
    Nola nahi ere,beste herrialde batzuetan nola egiten duten ikusiko banu,konturatuko ginateke pisu merkeagoak alokatu ahal izango liratekeela.
    Labur esanda,gizarteak bizimodua aldatzeko,beste modu batean pentsatu behar du.Horrez gain,gobernuak erraztasun gehiago ipini behar du.

  17. Maripuri-k dio:

    Etxe bat alokatzea ekintzarik estresagarrienetarikoa iruditzen zait, gauza asko aintzat hartzera behartu duzulako; adibidez, etxearen prezioa, lokalizazioa, espazioa eta egoera,besteak beste. Nire kasuan, Iruñean ikasketak ikasten ari nintzen bitartean, etxe bat alokarazi nuen, harrezkero, berriro egiteak beldurra ematen dit. Gainera, etxeko jabearekiko harremana ez da ona izaten denbora pasatzen duen heinean, etxearen prezioa igotea erabakitzen baitu eta jabeak kontratu bat zure sinadurarekin daukanez, nahi duena egiten uzten dio. Beraz, hori jakin banu, ez nukeen pisua alokatuko, mojaen etxean gertatuko nintzatekeen garestiagoak izan arren.

  18. AIREN-k dio:

    Gaur egun alokairuak negozioa dira. Nik neuk ez nuke alokatuko, baina uste dut gazteentzako aukera oso ona dela. Jabeak aprobetxatzen dira eskari asko dagoelako eta alokairuen prezioak erregulatzen dituen legea ez dago. Aukera ona uste badut, pisua denbora baten ondoren erosi ahal izatea da, bestela dirua botako zenukeelako.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s